Uribesek dio euskal selekzioa lehia daitekeela Nazioarteko Pilota Federazioaren…
Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko presidente Jose Manuel Rodriguez Uribesek adierazi du euskal selekzioa lehia daitekeela Nazioarteko Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketetan. Uribesek dio euskal selekzioa lehia daitekeela Nazioarteko Pilota Federazioaren txapelketetanPilota valentziarrean, Valentziako erkidegoko selekzioak Munduko Txapelketan hartu zuen parte, eta finalera iritsi zen Belgikaren kontra. Euskadi ere lehiatu zen emakumezkoen kategorian, eta urrea kolkoratu zuen. Normaltasuna eman behar diogu horri, 2022ko Kirol Legearen 48. artikuluan jasotzen den moduan», adierazi du. Maiatzean Nazioen Liga jokatuko da Gernikan, eta euskal selekzioak bertan parte hartzeko aukeraren inguruan ondorengoa adierazi du: «Naturaltasuna eman behar diogu, beste kirol batzuetan naturala baita». Harago joan da: «Zentzua du euskal gizarteak euskal pilota nazioartean aitortua ikustea. Gizarte demokratiko batean erabat normala den zerbait egiten ari gara». Berriro ere 48. artikuluari erreparatu dio.«Artikulu horrek kirol zehatz batzuei erreparatzen die, orain arte aitortuak izan ez direnak. Aitortza kontu bat da, batez ere kirol hori jokatzen den tokietan: Euskadin, Nafarroan eta Errioxan». Artikulu hori jasotzen den legea «lege on bat» dela gogorarazi du Uribesek. «Gobernuak lege hori aplikatzeko betebeharra du. Aniztasuna bultzatzen duen lege bat da, kirolen aniztasuna aitortzen duena. Kirol horiek bereziak dira, eta nazioartean isla izan dute».



