Una mujer de 49 años ha sido trasladada a un centro hospitalario para su revisión tras ser golpeada por una vaca cuando trabajaba en las instalaciones de la cooperativa de Oskotz.
Trabajadoras del sector de comercio textil y calzado de Gipuzkoa celebrarán este próximo martes, 7 de enero, una nueva jornada de huelga, coincidiendo con el inicio del periodo de rebajas para reclamar que no se aplique el convenio estatal que se está negociando.
Beheko postuekiko tartea zabaldu dute Erik Jakak eta Ander Imazek. Gaur aurkari zuzenak zituzten parean, Peña II.a eta Albisu, eta partida maldan gora jarri zaien arren, azken bost tantoak jarraian egin eta laugarren garaipena lortu dute. Bakarra irabazi dute Peñak eta Albisuk, azken bigarren postuan dira, eta irabazten aurki hasteko beharra dute. 800 ikusle baino gehiago elkartu dira Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan. Jaka eta Imaz 6-1 irabazten hasi dira, Jakaren bertsio onenarekin. Urdinek, ordea, 0-6ko partzial bati esker irauli dute markagailua. Hortik aurrera, berdindu egin da lehia, eta tanto asko izan dira oso borrokatuak. Bi bikoteek egin dituzte tanto ikusgarriak, baina akats mordoxka bat ere bai. Norgehiagoka hausteko aukera onenak Peñak eta Albisuk izan dituzte, hein handi batean aurkarien hutsei esker: 11-15 eta 17-19 izan dira aurretik. Baina gorriek ez dute amore eman, eta saria izan dute azkenean. Lehen itzulian ere Jaka-Imaz bikotea izan zen garaile, eta, beraz, gaurko puntuak berebiziko garrantzia izan dezake amaierako sailkapenean.
Osasuna, Athletic eta Reala Espainiako Kopako final-zortzirenetan izango dira. Txuri-urdinek beste bi euskal taldeek baino gutxixeago sufritu dute kanporaketa gainditzeko, baina gogotik lan egin behar izan dute Ponferradan (Espainia). Neurketa parekatua izan da Ponferradinaren aurka jokatu dutena, baina ate aurrean kalitate gehiago duela erakutsi du Lehen Mailako taldeak. Ohiko hamaikakoan aldaketa batzuk egin ditu Imanol Alguacilek, baina talde lehiakorra zelairatu du. Deialditik kanpo ziren Zubimendi eta Aguerd, eta Pachecok eta Turrientesek bete dituzte haien hutsunean. Gainontzean, Marrero, Olasagasti eta Oskarsson izan dira berrikuntza nagusiak. Realak ez du lehen zati ona egin. Izan ditu gol aukerak —argienak Olasagastiren bat eta Oiartzabalen pare bat—, baina baita Ponferradinak ere. Espainiako Federazioaren lehen mailako taldeak arriskua sortu du kontraerasoan eta geldikako jokaldietan. Atsedenaldira berdinduta heldu dira. Alguacili ez zaio gustatu lehen zatian ikusitakoa, eta bigarren zatia hasterako egin ditu lehen bi aldaketak: Kubo eta Sucic zelairatu ditu Olasagastiren eta Oskarssonen ordez. Realak etengabe bilatu du japoniarra eskuin hegalean, eta hark sortu ditu jokaldi arriskutsu mordoa. Bi kolpe Lehen gola, ordea, ezkerraldetik heldu da. Zelai erdian baloia berreskuratu du Oiartzabalek, Sergio Gomezi eman dio, haren erdiraketa arriskutsua gaizki urrundu du defentsak, eta behar zen lekuan zegoen Realeko kapitaina baloia sareetara bidaltzeko. Zazpigarren gola du aurtengo denboraldian. 54. minutua zen. Ordu laurden geroago ere protagonista izan da Oiartzabal. Sucicek beste baloi bat berreskuratu du, kapitainari pasa dio, eta hark pase zoragarria bidali dio Brais Mendezi. Galiziarrak ez du huts egin atezainaren aurrean. Hogei minutu falta ziren norgehiagoka amaitzeko, baina erabakita zegoen kanporaketa. Ponferradinak estutu du eta egin ditu gol bat gutxienez sartzeko adina meritu. Marrerok, ordea, azken minutu horietan izan du disdira apur bat egiteko parada. Ezustekorik ez El Toralinen, eta hiru lehiaketatan bizirik segitzen du Realak.
Beste hizkuntza bat gehiago da euskara, tamalez, askorentzat, gaur egun. Asko jota, curriculumean erantsita ongi geratzen den zerbait baino ez. Baina hizkuntzek pentsamendua ere moldatu egiten digute, begirada bera baldintzatzen diguten unetik. Duela bederatziren bat urte, Txindokiko gailurrean zegoen zutabe baten gainean mendizale baten irudia jartzea otu zitzaion Joxe Mari Lizaso oriotarrari. Altzairuz egin, eta xafla igo zuen Ñañarriren punturik goreneraino, han kokatzeko. Gure inguruan hain sustraitua dagoen mendizaletasunari omenaldia egiteko modu bat omen zen beretzat. Mendi-makiletan tinkatu eta Aralar aldeko pentzeetara, urrunera, begira zegoen mendizale baten irudia zen, bere bisera eta bizkar-zorro. Irudi errealista baina bolumen nabarmenegirik gabea. Gizonezkoa? Emakumezkoa? Auskalo. Propio ezaugarri markaturik gabe egina? Ez dakit. Hori egileak baino ez dezake jakin. Egun batetik bestera, nork daki nola, irudi hura falta izan zen Txindokiren gailurretik. Orain, haren tankerako beste bat kokatu dute leku berean. Erdarazko hedabide batean irakurri nuen albistea eta irudia ikusi. Aski nire begirada baldintzatzeko. «El montañero de la cima del Txindoki…» Gizonezkoa ikusi nuen, derrigor. «Txindokiren gailurreko mendizalea…» irakurri izan banu, ez niokeen generorik erantsiko. Ezta beharrik ere!
Iluntasuna. Bat-batean, soineko zuridun damaren kantu onirikoa oholtzan. Sarrera da, eta «itzaletako deia», mezua. Beste argi bat, harmailetan oraingoan, txanodun izerditakoa daraman gizonezkoari zuzendua: Pello Reparaz. Erakarriko du damaren ahotsak, altxatuko da, eta poliki egingo du haren besoetarako bidea, pistan barrena aurrena, oholtzaren punta batetik damarenganaino hurrena. Sartu da Mitoaroan Nafarroa Arena. 2024. urtea Fermin Muguruzaren «akelarre antifaxistarekin» amaitu ostean, urte berria Zetak taldearen akelarre mitologikoarekin hasi da. 30.000 pertsona bilduko ditu Reparazek asteburu honetan Iruñean, Mitoaroa ikusteko. Kontzertua baino gehiago, ikuskizuna, non mitologiak indar berezia duen, eta non sarri oholtzara bainoago pantailei begira egongo diren zaleak, gertatzen dena oholtza atzean jazo baitaiteke, edo azpian, edo gainean, oihala biltzen den eremuan. Lehenengo atala: Igarolekua. Damaren eskutik oholtza utzi ostean, urez gainezka dagoen beirate baten barrutik Zu abesten hasiko da Reparaz. Amaitzean, oholtzatik gora doa, alboka doinuei jarraika aldamiotik barrena, Mitoaroko lehen pertsonaiarekin topatu arte. Haren abisua: «Alde intzak hemendik». Eta musika elektroniko bortitza. Hor Zetak-en oinarri nagusiak: musika elektronikoa, euskal nortasuna, eta mitologia eta tradizioa. Hiru osagai horiekin osatu zuten Nafarroa Arenako ikuskizuna. Unanuko mamuxarruek, Lantzeko ihauteriko pertsonaiek, Iturengo eta Zubietako joaldunek, Tuterako zipoteroek, Altsasuko momotxorroek eta Arbizuko txatarrek parte hartu zuten. Ez zen folklore hutsala: mimo eta errespetu handiz txertatu zituzten. Erbesteko animaliak zen bigarren atala, ikuskizuneko luzeenetakoa. Dantzagarria izan zen Nirekin topatu naiz. Inor gutxik bezain ondo uztartzen du Zetak-ek euskal musika tradizionala gaur bogan dagoen elektronikarekin. Are gehiago, hain ondo ezagutzen dituzte mainstream-aren koordinatuak, non oso era organikoan txertatzen dituzten bi munduak. Hor dute, ziurrenik, arrakastaren gakoa. Badakite noiz izan entzunerrazak eta non gehitu doinu gogorragorik. Bide arrakastatsua Hegan egiten du Zetak-ek, Euskal Herriko talde arrakastatsuenetakoa baita. Reparazek, baina, ongi daki hegan egiteko oinak lurrean izaten jakin behar dela, lasterka egiteko aurrena oinez ikasi behar den bezala. Horregatik zaintzen du hainbeste erroa, tradizioa, Zetak ulertzeko ezinbesteko bereizgarria bihurtu arte. Harrigarria izan zen hautua orain bost urte, Vendetta taldearekin ezagun egin ostean hartutako norabideagatik, baita estilo aldaketa esanguratsua izan zelako ere. Hiru disko geroago, argi dago asmatu zuela bidearekin, eta egun, ez dago Euskal Herrian Mitoaroa bezalako ikuskizun bat egin dezakeen beste musikaririk. Hegan amaitzear zela, izaki mitologikoek hartu zuten oholtza, eta, Su abesten hasi zirenean, Reparaz inguratu zuten, dantza paganoan, azkenean kantaria sastakatu arte. Hala, zoruan etzanda kantatu zuen Non sartu zara. Kukai dantza konpainiako kideak igo ziren oholtzara, eta Mitoaroa-ren lurraldean sartu ziren Reparazen hileta antzezteko, Hileta kantu nafarra-ri lekua egin aurretik. Bideokliparenak ziruditen irudiak ikus zitezkeen pantailetan, baina, halako batean, oholtza gainean zuzenean kantatzen ari zirela ikusi zen. Atzera begirakoa ere iritsi zen. Lehenik, Errepidean-ekin, Zetak-en lehen kantuarekin. Jarraian, Vendettako kideekin batera Begietara begira-ren bertsio akustikoarekin. Neomak-eko kideekin batera abestutako Eguzkiloreak kantak itxi zuen bigarren kapitulua. Epifania zen hurrengoa. Damaren ahotsarekin hasi zen atala, harmailetatik kantuan; pantailetan, bitartean, Reparaz edabe bat hartzen eta Mitoaroko pertsonaia bihurtzen, Pater Noster abestu aurretik. Gaualdiko hurrengo gonbidatuekin, Marala taldearekin, jo zituzten Entre carn i os eta Suziri bi. Laugarren atalak lausotu zuen gehien ikuskizunaren eta kontzertu ohikoago baten arteko muga: Konkordatua atalak. Era berean, baina, gaueko unerik magikoena utzi zuen. Txalo zaparrada ikusgarria jaso zuen Erramun Martikorenak oholtzara sartzerakoan eta ateratzerakoan. Oinez ondo egiteko eta zutik irauteko laguntza behar zuen, baina kantuan parekorik ez du. Bakarrik eta musikaren laguntzarik gabe aritu zen lehenik; Reparazekin batera eta pianoaren konpainian, lehen aldiz oholtzan elkarrekin, Itzulera abestu zuten gero, eta Xalbadorren heriotzean azkenik, zale guztiak hunkitzeraino. Bi munduen batura izan zen azken atala, festa amaiera. Carnyxaren antzeko musika tresna bat jo ostean, sua piztu zen oholtzan. Akelarretan, Itzulera-ren bertsio elektronikoa eta Aralarko dama izan ziren Mitoaroa emankizunaren azken traka, bengalekin, pertsonaiak oholtzan, harmailetan eta pistan dantzan zirela, Reparaz bera pistan kantuan zela… Mitoaroan sartzen dena, baina, ez da berehala ateratzen. Ikuskizuna amaitu zen, bai, baina pantailetatik iritsi zen iragarpena: irailean ere izango da Mitoarorik, Aaztiyen diskoaren bira amaierako kontzertuan, are pertsonaia gehiagorekin. Informazio gehiago emango dute bihar, igandea.
Iragan jardunaldiko kolpeari ezin hobeto erantzun diote Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak, Bilboko Deportibo pilotalekuan. Besteak beste, kolpe galanta hartzetik zetozen, txapelketako lehen porrota izan baitzuten Unai Lasoren eta Martxel Iztuetaren kontra. Porrot mingarria, gainera: 22-6. Ordea, burua altxatu eta ezin hobeto suspertu dira, Aitor Elordi eta Jose Jabier Zabaleta menderatuta. Partidaren lehen erdian sufritu ondoren, bigarren zatian asko jokatu du bikote irabazleak, eta merezita eskuratu du puntua. Puntu garrantzitsua, gainera. Garaipenari esker, lehen bi postuetan sendo jarraituko du Aspeko bikoteak. Partidari hasiera bikaina eman diote Elordik eta Zabaletak. Biek ondoen egiten dakitena egin dute: atzelariak pilota astindu, eta aurrelariak bukatu. Batez ere, nabarmentzekoa izan da Elordiren lana. Distiratsu aritu da tantoak amaitzeko garaian, eta abiadura bizian ibili du pilota. Bazirudien partidak ez zuela kolorerik (2-8). Unerik kritikoenean, baina, Ezkurdiak eta Rezustak lanari ekin diote. Boleaz lan handia egin du arbizuarrak, eta Rezusta ere partidan sartuz joan da pixkanaka. Zabaletaren bizkarra ikusteari utzi, eta piloteoa berdintzea lortu du. Apurka-apurka orekatuz joan da lehia: 5-8 eta 9-12. Bistakoa zen partidak arriskua bazuela, eta bigarren zatian gehiago izan da bikote irabazlea. Fisikoak zeresana izan du. Guztira 617 pilotakada jo dituzte, horietatik asko bigarren zatian, eta gogortasun horretan erosoago sentitu dira irabazleak. Elordik berak ere opari dezente egin ditu erasoan, eta Zabaletaren distira apaldu egin da. Azkenerako, eroso gailendu dira Ezkurdia eta Rezusta. Jardunaldiak bihar jarraituko du, Tolosako Beotibarren. Aurrez aurre ariko dira Erik Jaka-Ander Imaz eta Jon Ander Peña-Jon Ander Albisu. Aurkari zuzenen arteko lehia izaki, puntuak urrezko balioa izango du.
Apaindurek ez dute askorik balio Kopan. Aurrera egitea da kontua. Eta horixe egin du gaur Osasunak, Teneriferen aurka, final-hamaseirenetako kanporaketan. Pragmatismoz jokatu du, eta egin beharrekoak egitera mugatu da. Gorritxoentzat ez da huskeria Teneriferen zelaian irabaztea, soilik 1976an nagusitu baitzen bertan. Gaur arte. Kanariarrak krisiak jota eta teknikaria aldatu berritan iritsi dira gaurko lehiara, baina garesti saldu dute hurrengo kanporaketarako txartela. Osasunak bi kornerretan bi gol sartu ditu lehen zatian, baina etxekoak suspertu egin dira atsedenaren aurretik aldea murriztuta. Nafarrak balantzaka ibili dira gero; ordea, estropezua saihestu, eta aurrera egin dute. Neurketa serio hartu du Vicente Morenok, eta oso hamaikako lehiakorra zelairatu du. Ligan gutxien jokatzen ari diren jokalarien artean, soilik Aitor Fernandezek, Jorge Herrandok eta Ruben Peñak hasi dute lehia titular gisa. Osasunak bere ahalmenaren berri eman du, Tenerife grinatsu zelairatu den arren. Gutxi iraun die kemenak etxekoei, zazpigarren minutuan Herrandok aurretik jarri baititu gorritxoak, Ruben Garciak kornerretik egindako erdiraketa bihurria baliatuta. Osasunako atzelariaren eta Enric Gallego gorritxo ohiaren artean sareratu dute baloia. Hortik aurrera, erabateko nagusitasuna erakutsi du Iruñeko taldeak. Jokaldi luzeak egin ditu, baloia alderik alde mugituz. Budimirrek burukada batekin bukatu du ondo landutako sekuentzia bat, eta gelditua egitera behartu du Badia. Eta 25. minutuan, aldea handitu egin dute nafarrek, beste korner batean: Moncayolaren erdiraketak area barruan punpa egin, eta Jose Leonek bere atean sartu du baloia. Budimir partida erabakita uztear izan da gero, baina baliogabetu egin diote gola, jokoz kanpo zegoelakoan. Egoera guztiz kontrolpean zuen Osasunak. Atsedena ate joka zela, ordea, gola sartu diote zorigaiztoko jokaldi batean. Berriz ere Jose Leon izan da protagonista, baina oraingoan baloia kontrarioaren atean sartuta, urrundik egindako jaurtiketa batekin. Boyomok baloia desbideratu du, eta Aitor Fernandez iltzatuta gelditu da. Joera aldaketa Golak ez dio onik egin Osasunari. Tenerife, berriz, hazi egin da. Alvaro Cerverak atsedenean egindako aldaketek ere zerikusia izan dute horretan. Marlosek arriskua sortu du bere abiadura baliatuta, eta hark eragindako falta bat langara bidali du Sergio Gonzalezek. Mamuak gainean sentitu ditu Osasunak; Tenerifen jokatutako azken aldian alferrik galdu zuen bi golen aldea –galdu egin zuen azkenean, 3-2–. Etxekoek gutxi zuten galtzeko, haien helburua baita Bigarren Mailako azken postuetatik ateratzea pixkanaka. Eta konplexurik gabe aritu dira bigarren zatian. Osasunak, berriz, galdu egin du lehen zatiko indarra eta erabakimena. Lanak izan ditu jokoa kontrolatzeko, eta tantaka agertu da aurkariaren arean. Minutu luzez, Herrandok korner batean egindako burukada izan da gorritxoen aukera bakarra. Azken txanpan, ordea, erosoago aritu dira. Aimar Orozek lema hartu du, eta bere talentuaren berri eman. Iker Muñoz, berriz, baloia zelai erditik sareratzear izan da, aulkitik atera ostean. Jokoa bere areatik urruntzea lortu du Osasunak, eta, azkenean, askorik sufritu gabe sartu da final-zortzirenetan.
ELAk deitutako hamabosgarren greba egunean, eta Errege egunaren aurreko azken lanegunean, dozenaka langilek manifestazioa egin dute Donostiako erdialdean, eta kate handietako denda batzuen aurrean gelditu dira, besteak beste, “gaur ez da erosten” oihukatzeko.
Avanza autobus konpainiako langileek greba egingo dute urtarrilaren 5etik 7ra bitartean. Debagoiena eta Donostia, eta Gipuzkoako hiriburua Gasteiz, Bilbo eta Loiuko aireportuarekin lotzen dituzten lineetan lanuzteak egingo dituzte igande honetatik astearte gauerdira bitartean.