Gabonetako azoka baten kontrako erasoa egin dute Magdeburgen, Alemanian
Gabonetako kaleko azoka baten kontrakoa erasoa egin dute ostiral iluntzean Alemaniako erdialdeko Magdeburg hirian. Auto bat jendetzaren kontra sartu da azokan, abiada bizian, eta dozenaka pertsona jo ditu. Agintarien arabera, gutxienez hildako bat dago. Zaurituak dozenaka direla gaineratu dute, 60 eta 80 artean, hainbat hedabideren arabera. BMW auto beltz batek jendetzaren kontra jo du, zuzenean, eta 400 bat metro egin du aurrera azokaren bisitarien artean. Magdeburgoko hainbat hedabideren arabera, gidaria atxilotu egin dute. Ez dute esan nor den. «Txarrena espero dugu», adierazi du Olaf Scholz kantzilerrak, gertaera eraso bat izan dela baieztatu ostean.




