Bortxaketagatik epaitutako errugbilari biri hamalauna urteko zigorra jarri diete
Bordelen partida jokatu zuen Grenobleko errugbi taldeak 2017ko martxoaren 11n, eta ondoren Baionako emazte batek salaketa jarri zuen sei jokalariren kontra: bortxatu egin zutela salatu zuen. Zaintzapean hartu zituen Poliziak eta egunotan epaitu dituzte horietako bost. Gaur ilunabarrean eman dute ezarriko dizkieten zigorren berri: gizonetako biri hamalauna urteko kartzela zigorra, beste bati hamabikoa, eta beste biri lau eta bi urtekoak. Denis Coulson Loïck Jammesi jarri dizkiete zigorrik handienak, Rory Griceri hamabikoa, Chris Farrelli laukoa, eta bikoa Dylan Hayesi. Zigor altuenak dituzten hirurak gaur bertan kartzelan sartuko dituztela jakinarazi dute.



