Sektore publikoko greba deialdia erregistratu dute EAEn, martxoaren 12rako

Sektore publikoko greba deialdia erregistratu dute EAEn, 2024ko martxoaren 12rako. ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek salatu dutenez, azken greba deialditik bi hilabetera eta hirugarren greba iragarri eta bi astera, erakundeak ez dira beraiekin harremanetan jarri.



