Irunen 24 urteko gizon bat hil da trenak harrapatuta
Lagun bat hil zen atzo iluntzean Irunen (Gipuzkoa), trenak harrapatuta. 24 urteko gizonezko bat zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 21:25etan gertatu zen istripua, Renferen Bentak geltokitik 800 metrora. Bertan hil zen gaztea. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Tren zerbitzua eten egin zuten gauerdira arte.