Nada Calviño izango da Europako Inbertsio Bankuaren presidente berria

Nadia Calviño Espainiako lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroa aukeratu dute EBko banku publiko handiena gobernatzeko. Irabazteko, bankuaren kapitalaren % 68ren eta gutxienez 18 estatu kideren babesa izan behar du hautagaitzak. Calviño izan da babes hori lortu duen bakarra.


