Claudia Goldinek Ekonomiaren Nobel saria jaso du, emakumeen lan-merkatua…

Claudia Goldinek Ekonomiako Nobel saria jaso du, emakumeen lan-merkatua ulertzeko egindako lanagatik

Eta zer dio, bada, gidak, horrelako gaitzespen kolektiboa eragiteko? Auzitan jartzen ditu Euskal Herriko sektorekako eta enpresetako lan hitzarmen askotan dauden irizpideetako ugari, eta lehia askerako kaltegarriak izan daitezkeela esan. Era berean, patronalei gomendatu die ez onartzeko irizpide horien ezarpena babesten duten klausuletako batzuk negoziazio kolektiboan.
Gidak, besteak beste, auzitan jarri du soldatak taula bidez ezartzea, esanez langileek soldata handiagoak izatea oztopatzen duela muga horrek. Argudio hori, baina, gezurra da. Taulek gutxieneko soldatak ezartzen dituzte, eta ez dago oztoporik enpresa itunen bitartez hortik gorakoak adosteko. Ordutegiak ere aipatzen ditu, eta merkataritza gune handiek igandeetan eta jaiegunetan irekitzeko dituzten mugak. LEAren ustez, horrelakoak ezartzea «ez da gomendagarria», eta legez kanpokoa izan daiteke.
ABLE aldi baterako lan enpresak mugatzeko klausulak kritikatzen ditu gidak, baita kontratu publikoetan dauden gizarte klausulak ere. Azpikontraten subrogazioa kentzea gogorregia litzatekeela dio, baina zehazten du kontratazio publikoan klausula horiek bidegabe erabili direla. Beste gomendioetako bat langileen batzordeei «isiltasun klausulak» ezartzea da. Enpresari buruzko informazioa jasotzen dute, eta hura zabaltzeko aukera mugatu nahi dute. Erregulazio espedienteak daudenean, ohikoa da langile batzordeak enpresaren datuak gizarteratzea.
Cebeken babesa
Gida LEAk sinatu du, baina Madrilgo abokatu bulego bati enkargatu zion. 14.520 euro kostatu da —Ekonomia Sailak 1,3 milioi euro ematen dizkio urtean LEAri— eta Cebek Bizkaiko enpresaburuen elkartean aurkeztu zuten maiatzean. ABLEei ezarritako mugak nabarmendu zituen aurkezpenean patronalak. Aitortza hori da deigarriena: Bizkaiko lan hitzarmenak negoziatzen dituen patronalak babesa eman zion liberalismoak lan baldintzetan izan dezakeen eraginaren mugak aztertzen dituen gida bati.
Politikoa bezala, eskuin mutur ekonomikoa harrotuta eta lotsagabetuta dabil, baita Euskal Herrian ere. Youtubeko ekonomia guruen bideoek oihartzun handia dute, plataforma digitalen lan egiteko modua zabaltzen ari da, eta Zedarriak eta beste lobbyek konplexurik gabe zabaltzen dute beren mezua; eta eskean hasi dira. Askatasunaren eta lehiaren izenean, ukiezinak ziruditen eskubideak eztabaidagai bihurtu dira. Horren eredu garbia da LEAren gida.
Horren harira, eskertzekoa da Eusko Legebiltzarraren %90ek hain jarrera irmoa erakutsi izana. Langileen ongizatea babesteko, alderdien babes hesi bat behar da eskuin mutur ekonomikoaren inguruan, eremu politikoan egin bezala. Ea babes horrek irauten duen eskaerak lan harremanen eremutik kanpokoak direnean.
Zehazki, nekazariek belar txarrak desagerrarazteko erabiltzen dute glifosatoa. Herbizida organofosforatu bat da, eta lainoztatu egiten da. Haren erabilpena asko zabaldu da azken urteetan. 2011tik 2021era bitartean herbiziden, zurtoin-hiltzaileen eta goroldio-hiltzaileen salmenta %32 handitu zen, eta haietatik %38 herbizida organofosforatuak ziren.
Glifosatoak eztabaida ugari piztu ditu. Aurkakoen aburuz, kantzerigenoa izan daiteke; aldekoen ustez, aldiz, ez da larritu behar hura erabiltzeagatik. Munduko herrialde batzuetan, debekatua dago erabiltzea, baina EB Europako Batasunean ez. Debatea, ordea, zabal-zabalik dago. Glifosatoa erabiltzeko bost urteko luzapena igaro den honetan, datorren ostiralean erabakiko dute EBn beste hamar urtez baimendu ala ez. Adostasunik ez badago, errekurtso batzorde batek hartuko du erabakia. Horrek prozesua atzeratzea ekarriko luke.
Austriako Gobernuak iragarri du glifosatoa erabiltzeko baimena berritzearen aurka bozkatuko duela, eta beste herrialde batzuei eskatu die gauza bera egiteko. Alemaniak ez du alde bozkatuko, baina, seguruena, abstenitu egingo da. Frantziari dagokionez, Pascal Canfin Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeko presidente eta Renaissanceko, hau da, Emmanuel Macron presidentearen alderdiko kideak ziurtatu du ezin dutela glifosatoaren baimena berritzearen alde egin.
Hamar urteko luzapena
Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak 2015ean ateratako txosten batean ziurtatu zuen datu nahikoa zeudela glifosatoaren eta animalien minbiziaren artean lotura egiteko. Beste ikerketa batzuek diote erleei eta intsektuei eragiten diela. Beste txosten batzuen aburuz, gizakietan hormona sistemaren eraldatzea, Parkinsonen gaitza sortzea eta immunitate sistema ezabatzea ekar dezake.
EFSA Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak, aldiz, ez du kezkarako arrazoi «larririk» aurkitu, uztailean argitaratutako txosten batean. Hori oinarri hartuta, Europako Batzor-deak proposatu du baimena beste hamar urte luzatzea, Stefan de Keersmaecker bozeramailean hitzetan, «zientzian oinarrituta» dagoelako.
Hala ere, batzordeko goi mailako funtzionario batek, izenik eman gabe, Euroactiv egunkari digitalari aitortu dio hutsune batzuk daudela datuetan, eta eztabaida batzuk «bukatu gabe» daudela; horien artean, substantziaren ekotoxikologiari eta ugaztunetan izan ditzakeen ondorioei buruzkoak.
Adierazpen horiek baliatu dituzte kritikoek, eskatzeko ez dadila berritu glifosatoa erabiltzeko baimena. Europako milaka herritarren bizitza beste hamar urtez «arriskuan» jarriko dutela nabarmendu du Jutta Paulusek Alemaniako eurodiputatu ekologistak.
Eztabaida kontraesan handiak sortzen ari da Europan. Izan ere, Baserritik Mahaira estrategiaren arabera helburua da 2030erako fitosanitarioen eta ongarrien erabilera egungoaren erdira jaistea. Estrategia horren beste helburu bat da nekazaritza ekologikoaren kuota %8tik %25era handitzea, eta horrek ere gutxitu beharko luke glifosatoaren eta beste osagai kimikoen erabilera.
AEBetan ere egin dituzte ikerketak. CDC Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroak egindako azterketa batean, haur eta helduetan hartu zituzten lagin guztien %80k glifosatoaren arrastoak zituzten. CDCren iritziz, «kezkagarriak» dira datu horiek. AEBetan, glifosatoa duten produktuen artean gehien erabiltzen dena Bayer enpresaren Round Up da. Enpresak milaka erreklamazio jaso ditu urteetan, minbizia sortzen zuela salatzeko. Orain arte, Bayerrek 10.400 milioi euro ordaindu ditu kalte ordainetan.
Euskal Herrian
Euskal Herrian ere baliatzen da glifosatoa, baina badira zalantzak tartean. ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuneko bozeramaile Panpi Sainte Mariek azaldu du nekazari handiek «erraztasunagatik» erabiltzen dutela glifosatoa, eta beste askok «noizbehinka» baliatzen dutela. Hark, ordea, ez, laborantza ekologikoan ari baita. Eskuekin eta makineria arinarekin kentzen dituzte belar txarrak; eguzkitan uzten dituzte, eta sustraiak erre egiten dira.
Sainte Mariek glifosatoa baliatzearekin lotu du azken hogei urteetan Europan zeuden txorien erdiak hil izana. Txoriek egiten zuten lana —zizareak jan, besteak beste—ez du inork egiten, eta glifosatoa gehiago erabiltzera bultzatzen ditu laborariak. «Zirkulu eroa» bihurtu dela salatu du ELBko bozeramaileak, eta egoera «dramatikoa» dela gehitu.
EHNEk, berriz, ez dauka argi zer erabil daitekeen belar txarrak kentzeko glifosatoaren ordez. Irailera arte debekatuta dago makineria erabiltzea suteengatik, eta azaldu du horrek zaildu egiten duela glifosato gutxiago erabiltzea. Alternatibak bilatzeari «egoki» irizten diote EHNEkoek, eta zehaztasuneko nekazaritza lantzen ari dira. Jada badaude glifosatoa belar txarrak dauden lekuan bakarrik botatzen duten makinak. Laserraren bitartez belar txarrak mozteko proiektu bat ere abian da, baina, hala ere, sindikatu horrek «egokitzat» jo du glifosatoa erabiltzeko baimena luzatzea.
2 Lehen solairuko bizilagunak jarri duen apartamentu turistikoarengatik diozu? Bai. Pandemiaz geroztik, onddoak udazkenean bezala agertu dira apartamentu turistikoak. Batzuek sekulako dirutza egiten ari dira. Eta badakizu: batzuen poza, besteon negarra.
3 Bada, diotenez, Airbnb plataforma azkenetan dago. Batek daki. Egia da Brian Chesky zuzendariak alerta mezua bidali duela Financial Times-en eta Bloomberg-en —nazioarteko prentsa ekonomikoan erreferentzia dira biak ala biak—.
4 Eta zer esan du? «Etxea» ordenatu behar dutela, eusten dioten zutabeak ez direla nahikoak… Bestela esanda, Airbnb-ren eredua berrikusi behar dutela: epe luzeko alokairuak bultzatu, autoen sektorera jauzi egin…
5 Baina ez al da errentagarria? Bai, oso. Baina goia jo duela dio. Aurtengo emaitzak ikusita, konpainiak espero du diru sarrerak %12-16 inguru handitzea. Handitu arren, 2008an plataforma sortu zenetik izandako hazkunderik txikiena litzateke hori, pandemia urtekoa salbu. Eta aurreikuspenak ez dira batere onak. Opor alokairuen datuak analizatzen espezializatutako All The Rooms webguneren arabera, AEBetan %30-50 apaldu dira diru sarrerak aurten. Konpainia bereziki kezkatuta dago New Yorkekin.
6 Zer gertatu da New Yorken? Han sortu zen Airbnb! Bai, baina oso bestelako asmoekin. Arazo baten irtenbide gisa sortu zen; orain, arazoa bera da. Irailetik, epe motzeko alokairuak debekatu dituzte han, salbuespenekin: jabeek etxean egon behar dute logelak alokatzen diren egunetan, ezin dituzte bi pertsona baino gehiago hartu… Helburua da epe luzeko alokairuak bultzatzea, hirian ez baitago ia halakorik, eta prezioak izugarri garestitu baitira, alokairuan dauden etxeena eta salmentan daudenena.
7 Arazo hori Euskal Herrian ere badugu. Pentsa. Haritik Hirira kolektiboaren ikerketaren arabera, Donostian egonaldiko batez beste ordaintzen diren prezioak Paris, New York eta Bartzelonakoen gainetik daude. 1.659 apartamentu turistiko daude, duela urtebete baino %16 gehiago. Euskal Herrian 11.500 inguru daude, gehienak Iparraldean (6.000-7.000), eta 5.000 inguru Miarritzen eta Angelun.
8 Eraginkorrak dira New Yorkekoaren pareko debekuak? Hilabete eskasean apartamentu turistikoen 10.000 iragarki kendu dituzte, lautik hiru. Beste hiri turistiko askotan ere hasi dira debekuak jartzen: Bartzelonan, Lisboan, Florentzian, Parisen… Euskal Herri osoan araututa daude, baina ez dira hain zorrotzak.
8 Beraz, negozioa egiten jarraituko dute hemen. Ez pentsa. Airbnb-ko buruak beste ohar bat bidali du: oro har, eta leku batzuetan bereziki, eskaintza gehiegizkoa dela, prezioak puztuta daudela, kalitatea asko jaitsi dela, eta, hori ikusita, bezeroak hoteletara itzultzen ari direla. Finean, prezioak merkatzea eta lehiakorragoak izatea nahi du. Baina ez da erraza izango, diru gosea aseezina baita. Horrek hilko al du Airbnb?
Behin egokitzapen lanak bukatuta, 2027tik aurrera urtean 350.000 auto ekoizteko helburua duela esana du Nafarroako VWek. Atzo, zuzendaritzak berretsi zuen malgutasun horri esker urtean 390.000 auto egitera irits daitekeela lantokia. Oraindik negoziatzen ari dira zer irtenbide eman urte eta erdiz enpresa utzi beharko duten laurehun langile ingururi.
Aitor Merino Autoglas-Glavistako enpresa batzordeko kidea da, eta adierazi zuen eskualdeko hainbat fabrika, eragile eta kolektibotako jendea bildu zela atzoko protestara, «eskualde mailako manifestazioa» eginaz.
Mugimendu feministako kideak, pentsiodunak eta bestelakoak izan ziren bertan, eta, martxaren aurretik, Tubacexeko langileak itxialdian zeuden langileengana hurbildu ziren elkartasuna erakusteko. Langileek «Guardian errudun» eta «Glavista ez itxi» zioten pintaketak egin zituzten fabrikaren fatxadan, eta leihoetatik manikiak bota zituzten, buruz behera. Alderdi politiko batzuetako ordezkariak ere bertaratu ziren.
Manifestazioaren aurretik, lantegian asteazkenetik itxita zeuden langileak atera ziren, Laudioko karriketan protesta egiteko. Merinok, hala ere, esan zuen itxialdia hasi zenetik plantilla gogotsuago dagoela, gorabehera askoko hilabeteak izan baitira aitzinekoak. «Uztailean bazirudien lanera itzuliko ginela, baina azkenean atzera bota zuten proiektua, eta beheraldia eragin zuen jendearengan. Langileekin soldata zorrak dituzte, eta batzuek beste lan bat topatu dute. Bulegoetako batzuek kontua eskatu dute».
Merinok argi du Guardianek ez duela jarrera aldatuko, eta erakundeen laguntza eskertu zuen: «Guardianek dio Autoglas-Glavista erosteko dagoen proiektua ez dela bideragarria, eta ez ditu lurrak eman nahi. Baina ez da egia, guztiz bideragarria baita, eta Eusko Jaurlaritza Guardianen argudioak eraisten saiatzen ari da».
Halako egoerei aurre egiteko tresna publikorik ez izatea deitoratu du: «Enpresa honek enplegua eta aberastasuna sortzen du, eta lotsagarria da hemendik 6.000 kilometrora Michiganen (AEBak) hartutako erabaki batengatik kalean geratzea».


