Fortunen zerga, 3,2 milioitik gora dutenentzat
Batzar nagusietako eztabaidan aldaketarik gabe aurrera egingo balu, 3,2 milioi eurotik gorako ondarea dutenek pagatuko dute zerga hori, eta progresiboa izango da.
Ordaindu beharreko tasetan, ordea, bada alderik. Bizkaian, %1,5eko tasa dute 3,2 eta 6,4 milioi arteko ondareek, eta Gipuzkoan eta Araban, berriz, %1,7koa. Azken bi lurralde horietan erdibideko tasak (%2,1 eta %2,5) handiagoak dira Bizkaian baino (%1,75 eta %2); azkenekoan, ordea, ez (%3,5, hiru lurraldeetan).
Fortuna handien gaineko zerga ondare zergaren osagarria izango da hiru lurraldeetan. Hau da, ondarearen zergan dagoeneko ordaindu dutenaren adinako kenkari bat ezarriko diete fortuna handien gainekoan, zergapekoek ez dezaten bi aldiz ordaindu kontzeptu berarengatik (ondarea). Espainian indarrean iraun bitartean egongo da indarrean.



