Grebaren jarraipena % 60koa izaten ari da Bizkaiko ostalaritzan,…

Lehen greba eguna Bizkaiko ostalaritzan; 2023ko urriak 4. Bizkaiko ostalaritzako langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Hala, 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Bilboko Indautxu hotelean, euren egoera salatzeko.
Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten…

Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, “etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira”.
Uztail-abuztuetan galdutako 17.000 enpleguen erdiak berreskuratu dira
Irakaskuntzarekin lotuta dago udako enplegu galera eta iraileko sorrera. Ikasturte osoko ordezkapenak egiten ibili diren irakasle batzuei kontratua amaitu egiten zaie uztailean eta abuztuan, baina irailean berriro kontratatzen dituzte, gaixo dauden irakasleak eta eszedentziak hartu dituztenak ordezkatzeko. Hezkuntzako beste sektore batzuetan ere gertatzen da fenomeno hori; jangeletan eta akademietan, esaterako.
Hala, zerbitzuen sektorea izan da langabezia gehien jaitsi den sektorea, abuztuan baino 1.430 langabe gutxiago baitaude. Beste guztietan ere behera egin du langabeziak: nekazaritzan (-96), industrian (-344) eta eraikuntzan (-86).
Langabezia tasa, behera
Abuztuan %10etik gora zegoen langabezia tasa, baina %9,88ra egin du behera. Lurraldeei erreparatuz gero, Bizkaian gutxitu da gehien langabeen kopurua (-1.009). Gipuzkoa gertu izan du (-816), eta Araban 108 langabe gutxiago daude irailean. Langabeziak gora bakarrik Nafarroan egin du: 142. Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Enplegu kontseilariak garrantzia kendu dio iraileko igoera horri, Nafarroako enplegu datuak inoizko onenak direla gehituz.
Iazko irailarekin alderatuta, baina, lurralde guztietan egin du behera langabeen kopuruak. Hala, Hegoaldean 2022ko irailean baino 6.837 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2023ko hil berean.
Langabeziaren genero arrakala da oraindik ere lan merkatuaren arazo nagusietako bat. Izan ere, irailean Lanbiden eta Nafar Lan Saren erregistratuta zeuden langabeen %58,9 emakumeak ziren.
Urte hasieratik, gutxinaka txikituz joan da kontratu mugagabeen ehunekoa, baina uztailetik suspertzen ari da. Urtarrilean %26 baino gehiago ziren, baina uztailean %21,5eraino jaitsi zen kopurua. Gora egiten hasi da ordutik, eta irailean Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen %27,4 mugagabeak izan dira.
2021. urtearen amaieran onartu zuten Espainiako Gorteek lan erreforma berria, eta behin-behineko lan kontratuak egitea debekatu zuten, ordezkapenen kasuak salbuetsita. Hala, ordutik gora egin du mugagabeen portzentajeak.
Kontratazio datu horiek goratu ditu Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeak, eta adierazi du enpresek kontratatzeko gogoa dutela oraindik ere. Uste du lan merkatuko eskaria eta eskaintza «konektatzen» ari direla. Confebaskek ere begi onez ikusi du langabezia apaldu izana, baina suspertze erritmo motelagoa espero du urte amaierara arte.
1,3 milioi afiliatu
Behera egin du inolako langabezia saririk jasotzen ez dutenen ehunekoak. Ia %49 ziren uztailean, eta abuztuan %46,9 izan ziren. Beherakada hori langabezia sari arrunta jasotzen dutenen igoeragatik gertatu da batik bat, abuztutik irailera %31,4tik %33,4ra egin baitu gora.
Gizarte Segurantzari dagokionez, uztaileko eta abuztuko erorikoen ondoren, 1,3 milioi afiliatuen langa berriro gainditu du irailak. Edonola ere, beste 8.000 falta zaizkio inoizko kopururik handienera iristeko —maiatzean, 1.309.116 izan ziren—. Nekazaritzan egon da igoera handia, mahats bilketa egiteko 1.600 kotizatzaile gehiago batu direlako sistemara.
Gasteizko Michelin lantegian 2.000 tona gurpil gutxiago ekoitziko dituzte…

1.350 langileri eragingo die neurri honek. Sindikatuen iritzian, azken urteotan lan-hitzarmenaren negoziazioa dela eta izandako gatazkek multinazionalak Gasteizko plantan “konfiantza galtzea” ekarri dute, eta horren ondorio da eskaria murriztea.
EAEko sektore publikoko langileek % 0,5eko soldata igoera gehigarria…

EAEko sektore publikoko langileek % 0,5eko soldata igoera gehigarria izango dute 2023an. Langile publikoen soldatak % 2,5 handitu ziren urtarrilean, baina beste % 0,5 igoko dira urritik aurrera, 2022ko eta 2023ko irailen arteko KPIaren baturak % 6 gainditu duelako.
2008tik irailean izan den langabezia datu txikiena eta kotizatzaile…

2023ko iraileko langabezia, 1.933 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 142 gehiago Nafarroan.
Azken hiru urteetan lau pertsona hil dira itota Arabako…
Lantziegoko alkateak azaldu zuenez, hainbat herritar bertaratu ziren laguntzera, eta haiek atera zuten hirugarrena, baina beranduegi zen lehen bien heriotza eragozteko. Itxaso Compañon ABRA elkarteko presidenteak atzo azaldu zuen hirugarrena «mirariz» salbatu zutela: «Anbulantziak ordubete behar izan zuen iristeko. Logroñoko helikopteroa anbulantzia baino lehenago iritsi zen kasik. Egunotan milaka pertsona ari dira lanean inguruan, eta ez dago anbulantzia bakar bat ere. Guardia Zibilaren auto eta ikuskari pila bat bai, baina anbulantziarik ez. Alkatea ere oso haserre dago egoerarekin».
Karbono dioxidoa mehatxu ezaguna da ardogintzan. Hain zuzen ere, duela hiru urte beste bi pertsona hil ziren modu berean, Lapuebla de Labarcan (Araba) jazotako antzeko istripu batean. Espainia iparraldeko upategietan —Euskal Herriko hegoaldekoen oso antzekoak dira— ere ohikoak dira horrelakoak. 2019an hiru lagun hil ziren Zaragozako upategi batean, eta iaz bat Leonen.
Compañonek igandean hildako bi gizonak ezagutzen zituen, baita duela hiru urte hildakoak ere —El Mozo haren upategia ere Lantziegon dago—. Bi kasuetan upategi txikiak ziren, eta hildakoak, jabeak. «Eskarmentu handiko jendea zen, ezagutzen zuten arriskua eta harekin lan eginikoak ziren. Baina hain da arriskutsua… Ez du usainik, eta, neurgailu berezirik izan ezean, ezin da detektatu. Hamar segundoan zorabiatzen zaitu, eta, gero, pozoitu».
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak atzo adierazi zuenez, azken urteetan asko murriztu dira kasuak, haren iritziz upeltegiek segurtasun neurriak jarri dituztelako. Gehitu zuen ulertuko lukeela halako kasu baten ondoren «beldurra zabaltzea», are gehiago orain mahats uzta betean egonda. Compañonek, aldiz, uste du kasuek behera egin dutela upategi txiki gutxiago daudelako, eta salatu du mahatsaren prezio eskasak ez duela batere laguntzen segurtasun neurriak hobetzen.
Haizagailuak bazituzten
Lantziegoko upategian, Arabako Errioxako gehienetan bezala, haizagailu handi batzuk zituzten, tutu batzuetara lotuta. Horiek eskuz mugitu daitezke, eta oxigenoa txertatzen dute CO2 pilaketak dauden upeletan. Segurtasun neurri ohikoena da. Normalean upeletako mahatsa ateratzeko lanetan erabiltzen dira. Igandeko kasuan, baina, ez ziren aski izan zorigaitza eragozteko.
Upeletan sartzean, leku itxietan lan egiteko gomendioak bete behar dira. Putzu septiko, estolda… eta antzekoetako berak dira. Osalanek hainbat gomendio ditu halakoetarako: inoiz ez bakarrik sartu, ahal bada lotuta, gas neurgailuekin, eta, beharrezkoa bada, arnasa hartzea erraztuko duten gailuekin. «Oxigeno botilak behar dira, edo arnasbide zuzen bat. Halakoetan, maskara soila ez da nahikoa», azaldu du Mari Nieves de la Peña Osalanen Bizkaiko bulegoko arduradunak: «Maskarak beste gasak arnastea eragoz dezake, baina oxigenorik ez badago, konortea galtzeko arriskua dago».
Compañonek, baina, salatu du oxigeno botila txikiak oso garestiak direla. «Upategi txikietan ez ditut ikusi; agian handietan egongo dira. Gaur goizean Interneten begira ibili naiz, eta oso garestiak dira. Upategietan halakoak jartzea erraztu beharko lukete, edo eman, eta, gero, ez erotu paperekin. Lanerako baino gehiago, larrialdietarako. Mutualitate eta antzekoek botika kutxak-eta ematen dituzte, bada halakoetara behartu beharko lituzkete».
Langileak, normalean, ardoa egin ostean pilaturiko mahatsa ateratzeko sartzen dira upeletan. Eskuz egiten da, sarde batekin, eta oso gogorra da. Halakoetan ohikoa da kandela edo su txiki batekin sartzea oxigenoa dagoen jakiteko. Lantziegoko hirugarren zorabiatuaren bila sartu zirenek hala egin zuten. De la Peñak zehaztu du sistema hori, baina, erabat fidagarria ez dela: «Baliteke suak piztuta irauteko nahikoa oxigeno egotea, baina ez arnasa hartzeko. Edo oxigeno horrekin batera karbono monoxidoa egotea. Eta, halakoetan, gorputzak oxigenoa baino bizkorrago xurgatzen du monoxidoa».
Lau langile hil dira azken hiru urteotan Arabako upategietan…

Mahatsen hartzidura prozesuan sortzen den gasari esaten zaio “ardoaren bafada”. Gas horren pilaketa handia denean, hilgarria izan daiteke.