Osakidetzak luzatu egingo du astelehenetik aurrera LEPetarako dokumentazioa entregatzeko…

Izapideak ilara luzeak eragin ditu aste honetan erregistroaren bulegoetan. Osakidetzak esan du prozesua arintzeko behar adina baliabide bideratzen ari dela.


Behar baino beranduago aurkeztu zuen Europako Batzordeak bere proposamena, iazko azaroan, eta orain Europako Parlamentuan ari dira eztabaidatzen. Tarteko helmuga bat izan nahi du arauak, errekuntza motorreko autoak saltzeko debekua 2035ean indarrean sartu baino lehen. Gaur egun indarrean dagoen Euro 6 araua ordezkatuko du, ibilgailuen kutsadura apaltzeko bidean koska bat estutuz.
Bi dira Euro 7 arauak jasotzen dituen berrikuntza nagusiak. Batetik, arauak ez du ezartzen ibilgailu edota erregai motaren araberako mugarik; aitzitik, muga orokor bat proposatzen du guztientzat. Eta, bestetik, motorraren isurketekin loturarik ez duten beste kutsadura batzuk ere erregulatuko ditu lehen aldiz: pneumatikoena eta balaztek eragindakoena, adibidez. Izan ere, ibilgailu guztiei eragingo die arauak, baita auto elektrikoei ere.
Diru gehiago
Autoaren industriaren iritziz, ez dago beharrik kutsadura muga horiek ordezkatzeko, jakinda helmuga nagusia 2035. urtean ezarria duela jada Bruselak. Urte horretan jarriko baita indarrean atmosferara CO2-a isurtzen duten auto berriak saltzeko debekua. Sektorea data horri begira dago lanean, iparrorratza elektrifikazioan jarrita.
Tarteko helmuga hori, beraz, beste mugarri bat litzateke eraldaketa betean den sektore horrentzat. Beste aldaketa handi bat, dirutza eskatuko duena. Izan ere, egungo autoak egokitzea eskatu du araudi berriak, ezarritako helburuak bete ahal izateko. Eta egokitzapen hori urtebeteko epean egin beharko litzateke, gainera, Bruselak 2025ean indarrean nahi baitu Euro 7 araua.
Sektoreak argudiatu du arau berrira egokitzeko kostua handiagoa izango dela ingurumenean eragingo duen hobekuntza baino; eta fabrikatzaileei ez baizik kontsumitzaileei eragingo diela horrek, ekoizpena garestitzeak autoak garestituko dituelako.
ACEA Ibilgailuen Fabrikazioaren Europako Elkarteak aditzera eman duenez, diesel autoak 2.629 euro garestituko dira batez beste, eta gasolina autoak, berriz, 1.862 euro inguru. Kamioiak, bestalde, 11.707 euro garestituko dira. Europako Batzordeak kalkulatutakoa halako bost edo hamar da hori. Bada, autogintzako Europako patronalaren hitzetan, arriskutsua da hori sektorearentzat. Izan ere, datozen urteetan errekuntza motorreko autoen salmentak gutxituz joango direnez, kostu gehigarri hori ekoizleen bizkar geratuko da oso-osorik, eta, ondorioz, ezingo dute diru hori auto elektriko berriak garatzeko erabili.
Elkartearen iritziz, gainera, bereziki auto txikiei eragingo die arau berriak, isuriak gutxitzeko katalizatzailerik ez dutelako gaur egun, ibilgailu handiez bestera. Eta, hain zuzen ere, argudio horrek batu ditu Batasuneko zortzi herrialde Euro 7 arauaren aurkako gurutzadan: Frantzia, Italia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Errumania, Eslovakia, Polonia eta Bulgaria.
Autogintzaren industriak pisu handia du herrialde horietan; besteak beste, Renault, Stellantis (Peugeot, Citroen, Fiat… ) eta Volkswagen etxeetako autoak eta osagaiak ekoizten dituzte, eta badakite autoen salneurria garestitzeak kalte egin diezaiokeela ekoizpenari eta, ondorioz, enpleguari. Ohartarazpen hori bera egin zuen Maria Txibite Nafarroako presidenteak iragan apirilean, hain justu. Landabenen izan ditzakeen ondorioez arduratuta, araua bi urtez atzeratzeko eskatu zion Europako Batzordeari.
Alemania eta Espainia ez dira arauaren aurkako taldera batu oraingoz. Hala ere, ez da ahaztu behar Berlin gai izan zela Batzordearen erabakian eragin eta erregai sintetikoak debekutik salbuesteko. Madrilek ere ez du bere jarrera argitu, baina Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako jarduneko ministroak adierazi du araua aplikatzeko egutegiak «egingarria» izan behar duela sektorearentzat, eta uste du ezinbestekoa dela «ahalik eta azkarren akordio bat lortzea».
Europako Parlamentuak urte amaieran bozkatuko du neurria, baina gaur-gaurkoz zatiketa handia dago alderdien artean, irizpideak malgutzea nahi dutenen eta ingurumena babesteko politiketan atzerapausorik nahi ez dutenen artean. Izan ere, zeinbat talde ekologistak ohartarazi dute neurria ez onartzeak kalte egingo diela hirien kutsadurari eta hura arnasten duten herritarrei.
Ikusteko dago, beraz, proposamena bere hartan onartuko duten ala ez. Aukera guztiak mahai gainean daude, dena den, baita araua ez onartzearena ere.

Arazo horrek ondorioak izan ditzake AEBek beren burua finantzatzeko duten gaitasunean eta prezioan. Izan ere, Fitch rating agentziak erabaki du mailaz jaistea AEBen epe luzeko zorra: gehienezko kalifikaziotik (AAA), bigarrenera (AA+). «Zor mugari buruzko norgehiagoka politikoek eta azken uneko konponketek zorraren kudeaketari buruzko konfiantza higatu dute», nabarmendu du Fitchek.
Azken urteetan uztailean langabeziak behera egin badu ere, historikoki gora egin izan du hilabete horretan, 2008ko krisiaren aurretik bereziki. 2001etik 2009ra urtero egin zuen gora langabeziak, baina, ordutik hona, urte gehienetan behera egin du, udako lanen kontratazioagatik batez ere.
Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan egin du gora langabeziak: 655 langabe gehiago Bizkaian, eta 211 Gipuzkoan. Nafarroan, 114 langabe gutxiago erregistratu dituzte, eta Araban, berriz, 70 gutxiago.
Sexu arrakalak bere horretan jarraitzen du, Hego Euskal Herriko 135.329 langabeetatik 79.967 emakumeak baitira: langabeen %59,1. Ekainetik, gora egin du ehunekoak, langabeen %58,9 baitziren orduan.
Mugagabe gutxiago
Kontratazioak behera egin du iazko uztailarekin alderatuta, orduan baino %8,4 kontratu gutxiago sinatu baitira 2023ko uztailean. Gainera, ekainarekin alderatuta, kontratu mugagabeek behera egin dute. Izan ere, ekainean sinatutako kontratuen %24,31 ziren mugagabeak, eta uztailean, berriz, %21,51.
2021aren amaieran Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako lan erreformak legez kanpo utzi zituen aldi baterako kontratu mota asko, eta, ordutik, gehitu egin dira kontratu mugagabeak. Hala ere, enpresek bi modu dituzte ohiko kontratu mugagabeak ez egiteko: etenak dituzten kontratu mugagabeak egin daitezke lehenik eta behin; bestalde, askok kontratu mugagabeak sinatzen dituzte, eta, handik gutxira, kaleratu egiten dituzte, ez zaielako garesti ateratzen kaleratzeagatik ordaindu behar duten kalte ordaina: lan egindako urte bakoitzeko 33 soldata egun.
Langabezian egoteagatik inolako dirurik jasotzen ez dutenen kopuruak behera egin du. Maiatzean, langabeen %53,64k ez zuten inolako diru sarrerarik, baina ekainean langabeen %51,22 dira. Sari arrunta jasotzen dute langabeen %28,2k, eta subsidioa, berriz, %18,54k.
Azken hilabeteetan goia jo du Gizarte Segurantzaren afiliazioak, baina hori ere behera egiten ari da gutxinaka. Ekainean 1.308.513 kotizatzaile zituen Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian, baina uztailean 1.304.910era egin du behera, 3.603 gutxiago. Hala ere, iazko uztailarekin konparatuz gero, afiliatuen kopuruak 21.839an egin du gora.
Erregimen guztietan apaldu da afiliazioa: erregimen orokorrean, etxeko langileenean, autonomoetan, nekazarietan, itsasoko langileetan… 2023ko maiatza izan da Gizarte Segurantzak kotizatzaile gehien izan duen hilabetea Hego Euskal Herrian: 1.309.116.
Jaurlaritza, lasai
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gora egin du langabeziak, eta behera afiliazioak, baina Eusko Jaurlaritzarentzat datuak onak dira oraindik ere. Hala azaldu du Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak: «Uda ez da izaten garairik onena Euskadiko enplegurako. Baina datu guztiek jokalekurik onenean mantentzen gaituzte duela hamabost urtetik hona». Esan du urteko lehen sei hilabeteetako datuak «oso onak» izan direla, «apartekoak», eta gehitu du «zaila» dela erritmo horri eustea; hala azaldu du uztailean langabeen kopuruak gora egitea.
Azken bi urteetan egoera antzekoa izan dela adierazi du Gurpegik, eta orduan ere azkar suspertu zela gehitu du. Beraz, Jaurlaritzak uste du udazkenean «susperraldi ekonomiko» bat egongo dela. Hala, «enplegua galdu dutenak eta oraindik aukerarik aurkitu ez dutenak» gutxinaka lan merkatuan sartuz joango direla uste du Gurpegik.
Nafarroan, langabeziaren bilakaera hobea izan da, eta Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak esan du datu horiek iradokitzen dutela lan merkatua «osasun onean» dagoela.
ELA sindikatuak adierazi du egoera joan den urtekoa baino hobea dela, baina nabarmendu du lau gaztetik bat langabezian dagoela. Bestalde, adierazi du biztanleria okupatuaren kopuruak 2008koaren azpitik jarraitzen duela.
LABen ustez, afiliazio datuek azaltzen dute ekonomiaren tertziarizazioa sakontzen ari dela, eraikuntzak eta industriak kotizatzaileak galdu dituztelako, eta zerbitzuek irabazi.
Bi sindikatuek nabarmendu dute langabezia handiagoa dela emakumeen artean, baita egoera «prekarioenean» daudela ere.
Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa ere pozik agertu da datuekin, eta adierazi du Pedro Sanchezen gobernuak onartutako erreformek eragin ona izan dutela lan merkatuan.



Elektrifikatutakoen artean, motor elektriko hutsa daukatenak ez ezik, hibrido entxufagarriak dituztenak sartu dituzte, baina ez, ordea, hibrido arruntak. Guztira, %11,6ko kuota lortu dute aurten ibilgailu elektrifikatuek. Espainiako batezbestekoa (%10,47) baino pixka bat handiagoa da Hegoaldeko lau probintziena, baina Europa iparraldeko datuetatik oso urrun dago oraindik.
Ibilgailu horietatik guztietatik %81,7 dira autoak (18.223), %13,3 furgonetak (2.979), %4,1 kamioiak (927), eta %0,8 autobusak (179).
Autoen merkatua suspertu egin da iazkoarekin alderatuta (+%11,9), nahiz eta uztaila ez den oso hilabete ona izan saltzaileentzat: 2.167 auto matrikulatu dira Hegoaldean, iaz baino %2,5 gutxiago. Auto berrien %41,3 gasolina bidezkoak dira, %11,1 dieselak, eta %40,6 hibdridoak eta elektrikoak.