Frantziako Bankua: “Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak…

Frantziako Bankua: “Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak jarraituko dute denbora batez”

Ekainaren 20an aurkeztu zuten Hernaniko Bertatik gizarteratze eta laneratze enpresa. Tokiko elikagaien eta produktuen alde eginez, gizarte bazterkeria egoeran edo horretarako arriskuan daudenen lan aukerak sustatu nahi ditu. Hiru zerbitzu eskainiko ditu: tuper zerbitzua, elikagaien eraldaketa zerbitzua eta jantokien kudeaketa. Andoni Zulaika (Ziortza-Bolibar, Bizkaia, 1992) Bertatikeko zuzendariaren esanetan, zenbait pertsonaren emantzipazioan ere lagun dezake egitasmoak.
Gizarteratze eta laneratze enpresa bat da Hernaniko Bertatik. Nondik nora sortu duzue?
Bi entitate sustatzaile ditu Bertatikek: Zabalduz kooperatiba eta Fede Pacha & Co. Esku hartze sozialaren arloan lan egiten du Zabalduzek, bazterkeria egoeran daudenekin eta babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoekin. Fede Pacha & Cok, berriz, gastronomia eredu jasangarri baten alde egiten du, tokiko elikagai eta produktuen alde eginez. Bion ekimenez sortu genuen Bertatik.
Paraleloki, gu elkartzeko abiapuntua Hernaniko elikadura burujabetzarako estrategia izan zen. Elikadura da estrategia horretako arloetako bat, eta nahi du elikaduraren balio kate osoan dauden entitateek elkarrekin lan egitea eta elkarrekin planifikatzea sektorearen eraldaketa.
Gizarte bazterketa egoeran daudenen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea da zuen helburuetako bat. Zein izango dira Bertatikeko langileak?
Gizarte eta laneratze enpresen helburua da gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden kolektiboen inklusio soziolaborala lortzea. Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, iraupen luzeko langabeak, adin txikiko zentroetatik atera diren gazteak, mendekotasun arazoak dituztenak, espetxetik atera direnak eta abar sar daitezke halako enpresa batean. Jarduera jakin batean oinarrituko gara gu: elikagaien sektorean edo lehen sektorean.
Langileak gutxienez sei hilabete egongo dira gurekin, eta gehienez, hiru urte. Bertatikeko langileek sektoreko lan hitzarmena kobratuko dute. Gipuzkoan dagoen etxebizitza arazoarekin, zentroetatik edo inklusio etxeetatik datozenentzat oso zaila da benetako inklusioa lortzea, eta uste dugu, alde horretatik, Bertatiken emango dituzten bizpahiru urte horiek tresna lagungarria izango direla haien emantzipaziorako eta inklusiorako.
Aipatu duzu tokiko elikagaiak eta lehen sektorea sustatu nahi dituzuela. Nola egin nahi duzue hori?
Ahalik eta gertueneko produktuekin lan egitea da gure filosofia. Nekazaritzako hainbat produktu -haragia, barazkiak eta abar- Hernanin bertan ditugu eskura. Beste produktu batzuk, ordea, ez dira ekoizten herrian bertan, eta ahalik eta gertuenekoak erabiliko ditugu; adibidez, Arabako edo Nafarroako olioa. Gure teoria da ekoizleei beren lehengaien salmenta bermatuz gero, tokiko ekoizle horiek gehiago ekoizteko edo ekoizpena dibertsifikatzeko aukera izango dutela. Kontsumo arduratsuaren bidez, tokiko ekoizpenari tira egin nahi diogu guk.
Hiru zerbitzu nagusi eskainiko dituzue: ‘tuper’ zerbitzua, elikagaien eraldaketa eta jantokien kudeaketa. Nola funtzionatuko du ‘tuper’ zerbitzuak?
Bereziki, enpresentzako zerbitzu bat da. Zerbitzua jasotzeko interesa duten langileei hurrengo astean eskainiko dugun menua bidaliko zaie, eta aukeratu egin beharko dute zer nahi duten. Hurrengo astean, enpresan bertan jasoko dituzte tuperrak, eta hilabete bukaeran faktura helduko zaio enpresari edo langileari berari, adostutakoaren arabera. Tuperrak astean behin, bitan, egunero… eskatzeko aukera egongo da, eta menua ere malgua izango da; hau da, lehen platera bakarrik, lehen platera postrearekin, edo lehen platera, bigarrena eta postrea…
Noraino zabalduko duzue zerbitzua?
Hernanin bertan ez ezik, inguruko eskualdeetako herrietan ere eskainiko dugu, eta, eskaera kopuruaren arabera, urrunago ere bideragarria izan daiteke. Printzipioz, Gipuzkoa osora iritsiko gara.
Eraldaketari dagokionez, zer egingo duzue?
Ekoizleentzat da zerbitzu hori. Adibide pare bat emango ditut: esne behiak dituen ekoizle batek aukera izango du bere esnea gure transformazio zentrora ekartzeko, eta guk jogurtak emango dizkiogu bueltan; tomate ekoizle batek, une batean tomate gehiegi baldin baditu, palet bat ekarri ahal izango digu, eta guk ontziratuta itzuliko diogu. Ekoizleek aukera izango dute erabakitzeko eraldatutako produktu hori beraiek saldu nahi duten edo gure jantoki zerbitzuan sartu nahi duten. Haragiarekin, esnekiekin eta barazkiekin hasiko gara.
Sukaldeen eta jangelen zerbitzu integrala ere eskaini nahi duzue.
Zerbitzu horren bidez, sukaldea edo jantokia duten enpresei lagunduko diegu. Gure taldeko sukaldariek hogei urtetik gorako esperientzia dute ostalaritzan, eta menuaren diseinutik hasi eta sukaldearen kudeaketaraino lagunduko dugu. Langileen erdiak gutxienez inklusio lanpostu batekoak izango dira. Guk beti egingo dugu lan sukalde horretan; hau da, ez dugu kozinatuta eramango. Horri lotuta, behar handia dagoenez, etorkizuneko ostalaritzako profesionalak sortzea ere bada gure asmoa, eta, horrekin batera, profesional horiek tokiko elikagaiekin lan egiteko kultura izatea. Uste dugu hori oso garrantzitsua dela.
Zergatik?
Sukaldariak dira lehen sektorearekin harremana izan behar duten profesionalak, eta indarra tokiko produktuetan jartzen badugu, uste dugu sustapen efektua biderkatu egingo dela.
Erakunde publikoen laguntzarik jaso duzue?
Diru publikoari errentagarritasun bikoitza ateratzen laguntzen du Bertatikek, eta erakundeen laguntza jaso dugu. Hernaniko Udalarekin hitzarmen bat egin dugu, eta proiektuaren babesle da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere elkarlanean ari gara, inklusiorako eta enplegagarritasunerako estrategiaren barruan, eta inbertsioetarako laguntza bat eman digu. Kutxa fundazioren laguntza bat ere jaso dugu, beste entitate batzuekin aliantzan egindako eskaera baten bidez. Lanbidek ere egiturazko laguntza batzuk eman dizkigu.
Ekainaren 20an egin zenuten Bertatiken aurkezpena. Zer moduz hasi zarete lanean?
Aurkezpenean jasotako babesarekin oso pozik gaude. Zenbait zerbitzu ematen uztailean hasiko gara, eta %100ean irailean hastea espero dugu. Eginda ditugun aurreikuspenen arabera, aurten 6,5 lanpostu sortu nahi ditu Bertatikek, hurrengo urtean 11 lanpostura iritsi nahi dugu, eta 2025ean, hamahirura.
Itsas hondoa eremu ezezaguna dela diozu, zergatik?
Itsas hondora jaisten garen bakoitzean, espezie berriak aurkitzen ditugu. Beraz, oso eremu ezezaguna da guretzat. Ez dakigu, zehatz-mehatz, zein izan daitezkeen itsasoaren sakoneko meatzaritzaren ondorioak, baina badakigu ondorio horiek kaltegarriak izango direla.
Ezagutzen eta ezagutzen ez ditugun milioika espezie daude itsas hondoan. Hango ezaugarriei egokituta daude jadanik, oso ingurumen hotza da, oxigeno putzu erraldoi bat. Mineralen ustiaketa aurrera badoa, litekeena da itsas hondoko ekosistema suntsitzea, eta, ondorioz, oraindik zientziak ezagutzen ez dituen milioika espezie galduko dira.
Itsaspean bizi diren izaki bizidunei ez ezik, ingurumenari berari ere eragin diezaioke kalterik?
Bai. Ustiaketa jarduerak erabat aldrebestu ditzake itsaspeko ur-lasterren mugimenduak. Itsasoa ezinbestekoa da Lurraren oinarrizko funtzionamendua babesteko eta erregulatzeko. Zenbait ikerketaren arabera, berotze globalaren ondorioz sortutako gehiegizko beroaren %90 baino gehiago xurgatzen eta gordetzen du ozeanoak. Beraz, zoruko mineralak ustiatzen hasiz gero, litekeena da ur-lasterrak mugitu, eta hor behean pilatutako gas kutsagarriak itsas azalera irtetea.
Bestalde, aintzat hartu behar da arrisku posible horiek ez dutela atzera-bueltarik. Ozeano hondoko ekosistemak milaka urte behar izan ditu egun dagoen egoerara moldatzeko, baina meatze jarduerek minutu gutxian suntsituko lukete milaka urteetako garapena. Are, ez dakigu zenbat denbora behar genukeen ekosistema hori berreskuratzeko, ezta posible den ere.
Nazioarteko Itsasoen Agintaritzak eta nazioarteko entitateek ba al dute arrisku horien berri?
Bai, arrisku guzti-guztien berri dute. Adibidez, Deep Sea Correlation ikertzaile taldeak zenbait ikerketa egin ditu, eta ISA Nazioarteko Itsasoen Agintaritzari bidali dizkio. Halere, urte hauetan zehar, itsas hondoa aztertzeko 30 baimen inguru eman ditu ISAk, eta ikusteko dago itsas hondoko meatzaritza arautzen duen edo ez.
Posible da itsas meatzaritza eta ingurumenarekiko jarduera iraunkorrak uztartzea?
Mineralak ustiatu nahi dituzten konpainia horiek etekinak nahi dituzte, besterik ez. Hitzeman dute ingurumenaren aldeko neurriak eta arauak beteko dituztela, baina, gaur-gaurkoz, ez dago itsas hondoko meatzaritza erregulatzen duen araudi sendorik. Hortaz, zaila izango da haien ustiaketa jarduerek ingurumenean kalterik ez izatea. Gainera, itsas hondoko mineralak ustiatzeak ez du esan nahi lurrekoak ustiatuko ez dituztenik. Horiek ere ustiatuko dituzte.
Baina konpainia horien arabera, energia berdearen aldeko pauso bat da itsas meatzaritza…
Hori diote, baina errealitateak ez du hori islatzen. Fauna&Flora elkarteko kideok ere deskarbonizazioaren alde gaude. Baina itsasoko mineralak ustiatu beharrean, beste erabilera bat eman behar zaie dagoeneko lurretik ustiatzen dituzten mineralei. Ekonomia zirkularraren alde egitea da deskarbonizazioren aldeko urratsik egokiena, ez itsasoak ustiatzea eta ekosistemak suntsitzea.
Azken urteotan egindako ikerketei esker izan dute baliabide horien berri. Ozeanoaren zoruan daude, tonaka. ISA Nazioarteko Itsasoen Agintaritzak eman du mineral horien ustiaketa ikertzeko argi berdea, erakunde horrek baitu mundu osoko ozeanoaren %40aren ardura. Urte hauetan guztietan, 31 baimen eman ditu guztira, baina, oraingoz, ez da ustiaketa jarduerarik martxan jarri.
Bada, gaur bi urte beste urrats bat egin zuen Nauruko Errepublikak; itsas hondoko mineralak helburu komertzialekin ustiatzeko asmoa iragarri zuen. Offshore Resources enpresaren izenean egin zuen eskaera, hots, Kanadan sortutako The Metals Company enpresaren filiala, eta itsas meatzaritzaren bultzatzailerik handienetako bat. Mikronesiako lurraldeak itsas hondoko meatzaritzaren industria arautzeko bi urteko epea eman zion ISAri. Baina epe hori aste honetan amaituko da, eta erakundeak ez du oraindik araudirik iragarri.
Panorama lausoa den arren, meatzaritza konpainiek badute nondik hasi. Zenbait iturriren arabera, begiz joa dute Clippertonen haustura eremua: Ozeano Barean dago, Mexikoren eta Hawaiien artean, 4.000 eta 6.000 metro arteko sakoneran. Han eta nazioarteko zenbait ur eremutan barra-barra aurkitu daitezke energia berriztagarrietarako eta automobilgintza elektrikorako funtsezkoak diren baliabideak.
Baina, nola iritsi ur azaletik milaka kilometrora dagoen eremu ilunera? Bada, makina erraldoi batekin. Makina horrek ozeanoaren zorua zapalduko du, eta hor dauden mineralen noduluak xurgatuko ditu. Ondoren, ur azalean egongo diren ontzietara bidaliko dituzte, oliobideen bitartez.
Iritzi kontrajarriak
Itsaso hondoko meatzaritzaren aldekoen arabera, industriak energia berdea hauspotuko du, eta, gainera, karbono isuriak murrizteko bidea azkartuko du. Halaber, landako meatzaritzak baino galera «gutxiago» eragingo ditu ustiatutako eremuetako biodibertsitatean. Pulitzer Centrek egindako ikerketa baten arabera, Clippertonen haustura eremuan ustiatutako nikel tona bakoitzeko 13 kilogramo biomasa suntsituko lituzkete; Sulawesin (Indonesia) ustiatutako nikel tona bakoitzeko, berriz, 450 kilogramo.
Halere, hainbat GKE gobernuz kanpoko erakundek eta zientzialarik ohartarazi dutenez, ondorio «kaltegarriak» eta «atzeraezinak» izango ditu ozeanoaren zoruko mineralen ustiaketak. Izan ere, bizitzak «beste erritmo bat» du hor behean. Current Biology aldizkariak egindako ikerketa baten arabera, milaka urte beharko dira mineralen ustiaketak suntsitutako biodibertsitatea berreskuratzeko. Horrez gain, mineralen ustiaketa prozesuak eragindako soinuak eta argiak zuzenean eragingo die zenbait izaki biziduni, hala nola atunei eta marrazoei.
Arrisku horiei erreparatuta, ISAk araudi «sendo bat» ezarri, eta konpainiek zenbait irizpide betetzen dituztela ziurtatu arte, ustiaketa jarduerak eteteko luzamendu bat proposatu zuten herrialde batzuek, 2021eko irailean, Marseilan egindako Munduaren Kontserbazioaren aldeko Kongresuan. 2022an, NBE Nazio Batuen Erakundeak Portugalen antolatutako Ozeanoen inguruko Konferentzian, horixe eskatu zuten berriro Samoak, Frantziak eta Txilek, besteak beste. Halere, berandu baino lehen, irudi du ustiaketei ekin diezaieketela.
Arrasaten (Gipuzkoa) esan zituen hitzok atzo, zibererasoen inguruan SPRIk, Basque Cybersecurity Centrek, Segurtasuneko Profesionalen Euskal Elkarteak eta ISEAk eginiko jardunaldietan. Industria, akademia, teknologia eta segurtasun arloko adituak zibersegurtasunak dituen erronkez mintzatu ziren, baita enpresak jada egiten ari direnaz eta egiteko dituztenaz ere. Baina, oro har, mezu bat nagusitu zen hitzaldi guztietan: ezinbestekoa da kontzientzia hartzea.
Izan ere, Garciak adierazi zuen zibererasoez gero eta gehiago hitz egiten bada ere, arazoari ez zaiola behar adinako garrantzia ematen. «Baliabideak ipini behar dira, zerbitzuen eta industriaren digitalizazioarekin inor ez baitago eraso bat jasotzetik salbuetsita», ohartarazi zuen. Bada, zibersegurtasunean espezialistak diren langileak lantaldera batzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Langileen formakuntzan egin zuen azpimarra Oesia enpresako Alejandra Vallek ere: «Pentagonoak adinako segurtasun neurriak izan ditzakezu, baina zure langileek ez badute formakuntzarik, gaizkilea etxean bertan izatea bezala da». Irango planta nuklearraren kasua ekarri zuen gogora zibersegurtasun enpresako kideak, nola USB baten bitartez hedatu zen Stuxnet birusa plantako ordenagailuetara.
Kasu hartan, mila makina baino gehiago hondatu zituen birusak, baina Vallek adierazi zuen kalteak askotarikoak izan daitezkeela, batez ere industriako enpresetan: «2021ean, industria alorreko enpresetan jazo ziren erasoen %71k arrisku handia edo larria zekarten».
Prebentzioa abiapuntu
Enpresak ari dira arazoaz jabetzen, nolanahi ere. Eta bidelagun dituzte zibersegurtasunerako agentziak, besteak beste. Enpresekin elkarlanean aritzen da Ziur Gipuzkoako zibersegurtasun agentzia. Gutxi-asko, 800 enpresarekin ditu hartu-emanak, eta kontzientziazioa sustatzea da elkarlan horren zeregin nagusietako bat, Maria Penilla Ziurreko zuzendari teknikoak azaldu zuenez. «Industrian badago uste orokortu bat erasotzaileek ez dituztela gure OT sistemak ezagutzen, ez dakitela nola funtzionatzen duten. Baina ez da horrela».
Basque Cybersecurity Centrek ere prebentzioan ditu begiak jarrita, nahiz eta aholkularitza edo erasoen kudeaketa lanak ere egiten dituen. Babes lanari dagokionez, kalteberatasuna aztertu ohi du urtero elkarteak, eraso motak ikertzeko edota segurtasun sistemetan egon daitezkeen hutsuneak antzemateko. Eta zera ondorioztatu zuten: EAEko arrisku maila hamarretik zazpiko mailan dagoela; hau da, arrisku maila «handia» dela, Asier Martinez elkarteko kidearen hitzetan. Iaz, 879 intzidentzia antzeman zituen Basque Cybersecurity Centrek.
Agertoki berriak
Industriako produktu elektronikoak babesteko beharrak eragindako hutsunean negozio aukera ikusi duenik ere bada, eta Ikerlan da horietako bat: Orbik sortu du berriki, fabrikatzaileei zibersegurtasuneko zerbitzuak eskaini ahal izateko enpresa berria. Izan ere, gaur egun zibersegurtasunari loturiko gutxieneko baldintzak betetzea derrigorrezkoa ez bada ere, aurki betebeharra izango da.
Salvador Trujllo Orbikeko zuzendariaren hitzetan, Europako Batasuna garatzen ari den legeak «aldaketa handia ekarriko dio» sektoreari, agertoki berrira egokitu beharko baitu, merkatuaren eskakizunetatik harago. Aitortu zuen, halere, zalantza asko daudela oraindik, eta puntu asko eztabaidatzen ari direla oraindik: «Industria oso sektore zabala da, eta kasu bakoitzari nola eragingo dion zail da esaten».


Hamar urte bete ditu EmakumeEkinek; nolako sasoia du?
Ona. 150 bazkide ditugu, gehienak Bizkaian. Helburua hasierako bera da: emakume ekintzaileen egitasmoak ikusaraztea eta bide horretan dituzten oztopoak azaleratzea. Azpian genero geruza bat duten trabak identifikatzen ditugu, emakume ekintzaileoi enpresa munduan berdintasunez ekitea eragozten baitigute.
Ekintzaile izatea ausardia kontua ere bada. Are gehiago emakumeentzat?
Ausardia behar da, baina baita ondo planifikatzea ere, argi ikustea zer egin nahi duzun… Baina gauzak egiteko modu asko daude. Ez duzu dena alboratu behar ekintzaile izateko; konbinatu dezakezu. Beste lan bat duzun bitartean ere ekin diezaiokezu, beste jende batekin elkartu, sarean lan egin. Mila modu daude. Ekintzailetzaren barruan dagoen aniztasuna ikusarazi behar da; askotan, eredu hegemoniko kapitalistak bakarrik ikusten dira, eta errealitatea askoz aberatsagoa da.
Emakumeen ekiteko modua ezberdina al da?
Bai. Estruktura txikiagoak izan ohi ditugu, eta sarean lan egiteko joera handiagoa dugu. Negozioari ekitea prozesu bakartia da. EmakumeEkin-en metodologiaren zati bat horri aurre egitea da: esperientziez aritzea, galderak egin ahal izatea… Beste bazkideen esperientzian oinarrituta egiten dugu lan; beste batek ikasi duena oso aberasgarria izan daiteke zuretzat.
Miren Lauzirika zure aurrekoak ere askotan aipatzen zuen ekintzailearen bakardadea.
Errealitate bat baita. Elkartea bost emakume ekintzailek sortu zuten, bostei gertatzen zitzaizkien gauzak detektatu zituztelako. Halakoetan ikusten da emakumeak nola hezi gaituzten. Gizarteak ezartzen dituen rolen eta estereotipoen zamak arrastoa uzten du. Eta ekiteko garaian ere bai: geure buruarengan dugun konfiantza, saltzeko modua…
Nola ekiten diozue emakumeek?
Zerbitzu sektorean askoz gehiago ekiten diogu. Azken ikerketen arabera, andreek inpaktu soziala duten enpresak sortzeko joera handiagoa dugu. Era berean, desoreka asko ditugu detektatuak.
Esaterako?
Ekintzailetasunean dagoen genero arrakala ikertu dadin eskatu genuen iaz: zenbat fakturatzen du gizon batek sektore jakin batean lehen urteetan, eta zenbat emakume batek? Desoreka dagoela uste dugu, eta aztertu dadin nahi dugu, gero neurriak hartzeko.
Gizon baino emakume ekintzaile gehiago daudela diozue.
Ikerketek diote hala dela. Aurreko bi urteetan, kopurua antzekoa zen, eta, aurten, emakumeek gaina hartuko dugu. Baina, tira, kopurutik harago baldintzei begiratu behar zaie, neurketa kualitatiboa egin. Kapitalarekin ekin behar bazaio, gizonak 30.000 eurorekin hasten dira batez beste, eta gu, 16.000rekin. Diru gutxiagorekin ekiteko joera dugu, arrisku txikiagoak hartuz. Finantzaketa eskatzera zoazenean, badirudi errazago jartzen zaituztela auzitan; azalpen gehiago eman behar dituzu. Beti gehiago demostratu behar dugu, eta hori oso nekagarria da.
Emakume eta gizon ekintzaileen artean alde handia al dago?
Emakume ekintzailearen profila 43 urtekoa da, gizonezko ekintzaileena baino urtebete gazteagoa. Amatasunak eta kontziliazioak garrantzi handia dute erabakian, emakume asko ekintzaile bihurtzen baitira amatasunarekin zerikusia duten zaintza lanek hainbesteko arreta eskatzen ez dietenean. Hori bi ahoko ezpata da: ekiten diozu malgutasun handiagoa izateko itxaropenarekin, kontziliatu ahal izateko, eta gero ez zaude ez batera ez bestera. Askotan, lan ordutegia eskola ordutegiarena araberakoa da, eta hori muga bat da negozioa garatzeko.
Estereotipo eta mikromatxismoek pisu handia al dute hasierako harremanetan?
Bai. Oraindik eragina du emakumea edo gizona izan. Are gehiago, baita bilera arruntetan ere. Enpresetako beste arduradun batzuekin elkartzen bazara, badirudi zure ahotsak indar gutxiago duela eta zeure burua erakutsi behar duzula. Ekintzaile gisa zer egin behar duzun esaten dizute.
Beste lan bat duten emakume ekintzaileen kasua aipatu duzu.
Gero eta gehiago dira eta. Emakume horrek lan bat du, baina aldi berean egitasmo batean sartzen da: sarean, lantaldean… Azpiegiturak txikiak dira, baina asko, eta, denak batzen badituzu, motor ekonomikoetako bat gara. Dirua mugitzen dugu.
Zeintzuk dira egun ekintzaileek dituzten arazo handienak?
Lehen hilabete eta urteei eusteko erremintaren bat gehiago behar dela uste dut. Horretara bideraturiko laguntzak eskatuko nituzke, bermaturiko errentaren bat edo. Hiru urte pasa daitezke lehen soldata ikusten duzunerako. Denbora horri eusteko koltxoi onik izan ezean, oso luze egin daiteke epe hori.
Ekiteak ere porrota ekar dezake. Prozesuaren parte da. Emakumeen porrota ezberdina al da?
Egitasmo bat muntatzean, emakumeok konfiantza txikiagoa dugu geure buruarengan, eta hori argi ikusten da gure lanari prezioa jartzeko garaian. Kosta egiten zaigu gure lanari bidezko prezioa jartzea; esaterako, zerbitzuetan. Gertatzen da ekintzaileari gustatu egiten zaiola bere lana, eta horregatik ez dio ematen duen balioa. Hor zantzu batzuk ditugu identifikatuak; de facto merkatzen dute bere lana. Esaterako, aurrekontu bat eskatzen diote; zenbakiak egin, eta 3.500 euro ateratzen dira. Eta ekintzaileak uste du: «Hau ez didate ordainduko: 2.500 jarriko dut». Aurkeztu aurretik, bere burua prekarizatzen du. Halakoak ikustean, EmakumeEkin-en erremintak ematen dizkiegu: «Prezioa jaisteko gogoa baduzu, igo ezazu». Edo beste bazkide bati galdetu. Gure bilera batean hori zenbati gertatu zaien galdetu genuenean, makina bat bazkidek altxatu zuten eskua.
Ikuspegi ekonomikotik ere, samurtasun gutxi. Oraindik indarrean daude bere garaian Donald Trumpen administrazioak ezarritako muga zergak. Horri gehitu zaie iazko urte bukaeran AEBek mikrotxipen inguruan hartutako jarrera: Estatu Batuek oztopatu egin nahi dituzte txip aurreratuenen Txinarako esportazioak, argudiatuta osagai militarretarako eta adimen artifizialerako erabil daitezkeela. Aste honetan bertan etorri da erantzuna, Txinak esportazio kontrola ezarri baitie hain zuzen txipak egiteko erabiltzen diren bi lehengairi: galioari eta germanioari.
Jokaleku horretan iritsi zen atzo Janet Yellen AEBetako Altxorreko idazkaria Pekinera, eta igandera arte luzatuko da bisita. Yellenen asmoa da txinatarrei azaltzea mikrotxipen Txinarako esportazioen debekua «segurtasun nazionaleko» kontua dela; helburua ez dela Txinako ekonomiari kalte egitea, ezta ikuspegi ekonomikotik AEBek abantaila hartzea ere, baizik eta hornikuntza iturriak dibertsifikatzea».
Baina, itxura guztien arabera, bisitaren xede nagusia bi herrialdeen arteko komunikazio kanalei zabalik eustea da, eta nolabait tentsioaren goraldia etetea. Horregatik dago pragmatismo ekonomikoa mahai gainean: ikuspegi ekonomikotik horren lotuta dauden herrialdeei ez zaie komeni tentsioak urrunegira eramatea, bientzako izan baitaiteke kaltegarri. Yellenek asteak daramatza hori adierazten.
Ildo horretan, bidaia honen aurretik, orain dela hiru aste, Anthony Blinken AEBetako Estatu idazkariak egin zuen bisita Txinara, eta Xi Jinpingekin bildu zen. Yellen gaur elkartzekoa da Li Qiang lehen ministroarekin.
Tenperatura igoerek eragina dute lan baldintzetan, eta, beraz, enpresek, lan arriskuen prebentzioa egitean, kontuan izan beharko lituzkete tenperatura eta ingurune kondizioak. Lantokien baldintzei buruzko araudia 1997koa da, eta ingurumen baldintzak zehazten ditu; hots, muga batzuk ezartzen ditu. Gainerakoan, ordea, ez du neurririk proposatzen. Enpresei eskatzen die arriskuen inguruko neurketa bat egiteko, eta horren araberako neurriak ezartzeko. Hainbat eragileren arabera, baina, enpresek ez dituzte horiek egoki osatu eta betetzen.
Hori jakinik, Hego Euskal Herrian lantokietako beroaren arazoari aurre egiteko gida bat osatu berri du LAB sindikatuak. Inko Iriarte San Vicente lan osasuneko arduradunaren arabera, gida sindikal bat da, langilearen segurtasuna bermatu nahi duena, eta, horretarako, oinarri tekniko eta juridiko jakin batzuk dituena; hots, berme juridikoak eskaintzen dituena. «Gida honekin patronalari eta enpresariei txosten zientifikoak egiteko exijitzen diegu, legeak eskatzen duen bezala».
Haren arabera, borondate politikoa falta da, eta enpresa gehienek ez dituzte beharrezko prebentzio neurriak hartzen. «Guk zer egin dugu? Atrebitu gara neurriak proposatzen. Planteatu dugu sentsazio termiko jakin batekin pausaldi batzuk egiten hastea, eta, une jakin batean, legearen beraren artikulu bati eutsiz, aktibitatea bertan behera uztea». Lan prebentzioko legearen 21. artikulua oinarri hartuta proposatu dute aukera hori, hain zuzen; eta helburu argi bat du: «Enpresariak ikusi behar du arriskuak murriztea merkeagoa dela ekintza sindikala baino».
Prebentzio legeak jasotzen duenez, lantokietan arriskuak ebaluatu behar dira; tartean daude arrisku higienikoak, eta hor sartzen dira arrisku fisikoak: zarata, bibrazioa eta tenperatura. «Araudiak neurketak egiteko bide ezberdinak proposatzen ditu, hautuzkoak, eta enpresariei esaten die horiek ebaluatu eta neurriak proposatu behar dituztela. Zer gertatzen da? Ez dela egiten». Irmo gaitzetsi du enpresarien jarrera; salatu du administrazioak araudiak betearazteko baliabiderik ez duela jartzen, eta uste du hori erabaki politiko bat dela: «27 urte daramatzate, orokorrean, prebentzioari jaramonik egin gabe. Enpresariak oso ondo daki betetzen ez badu ez zaiola ezer pasatuko. Eta patronalaren partetik jaso dugun kezka bakarra da argindarraren kontsumo handiagoa izango dutela; ez dute sekula adierazten osasunaren inguruko kezka».
Ohartarazi du kontsumo ereduak eragina izan duela klima aldaketan, eta, horren ondorioz, bero kolpeak gero eta ohikoagoak izango direla. Erantzuteko beharra nabarmendu du, langileak babeste aldera. «Ez gaude konfort arrisku baten aurrean, arrisku higieniko baten aurrean gaude, muturreko egoera batean, heriotza ere eragin dezakeena». Beraz, gidan neurri progresibo batzuk planteatu dituzte; taula bat osatu dute baldintzen arabera hartu beharreko neurriekin. Gainera, ordezkariak trebatuko dituzte sentsazio termikoaren aldagaiak detektatu eta neurtzeko.
Aitor Gisasola Osalan erakundeko lan osasuneko arduradunak ere adierazi du enpresarena dela araudia betetzeko ardura, eta lan arriskuak identifikatu, ebaluatu eta horiei aurre egiteko neurriak jarri behar dituela: «Betebehar bat da, eta ez bada egiten, lan ikuskaritzak isunak jar diezazkioke; dena den, argi dago lan ikuskaritza ezin dela milaka enpresatara joan. Norberak du ardura». Baikorrago agertu da, eta espero du enpresek beteko dituztela emandako gomendioak.
Amelia Aguilar NOPLOI Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikariaren arabera, berriz, aldaketa egon da azken urteetan, eta enpresek kezka handiagoa erakutsi dute. Uste du arazoa gizarteratu eta egoerari nola aurre egin ezagutarazteko egindako lanaren emaitza izan dela. Adierazi du enpresak pixkanaka ari direla arriskuak identifikatu eta neurri zehatzak ezartzen. «Hobetze joera bat sumatzen ari gara». Hain zuzen, NOPLOIk beroarekin zein hotzarekin arazoak izan ditzaketen 245 enpresaren egoera aztertu zuen 2019tik 2021era. Emaitzak deigarriak izan ziren: enpresen %85ek aitortu zuten muturreko tenperaturekiko esposizioa zutela, baina soilik %24k identifikatu zuten modu egokian estres termikoa zuela.
Iriartek, berriz, esan du fokua ezin dela jarri muturreko egoeretan. Hain zuzen, 1997ko dekretua moldatu eta onartu zen maiatzean, eta dekretuan planteatzen dute ingurumen baldintzen arabera aire zabaleko lanetan jarduera etetea ere. «Muturreko egoeraz bakarrik ari da, eta hau ez da zuria edo beltza. Arrisku maila ezberdinak hartu behar dira kontuan, prebentzioaren printzipioei so eginez». Funtsean, arriskua kontrolatzea da LABen planteamendua.
Hala ere, Aguilarrek uste du dekretu horren moldaketa urrats garrantzitsua dela. Aire zabaleko lanen inguruko xedapen gehigarri bat gehitu dute dekretuan, ingurune baldintzen eragina jasotzen duena. «Lehen gida teknikoan esplikatzen zituzten, baina hori ez da derrigorrez betetzekoa. Testu artikulatuak eta xedapenetakoak, aldiz, bai. Beraz, ingurune baldintzak, lanaren ezaugarriak eta langileen ezaugarri pertsonalak kontuan izan behar dira».
Sentsazio termikoa
Beroak eragina du langileen osasunean, baina zer ondorio ditu? Azaldu dutenez, sentsazio termikoa hartu behar da aintzat. Hau da, tenperatura eta hezetasuna. Iriarte: «Isurialde atlantikoan izaten den hezetasun mailarekin, 30-32 graduko beroa gogorra izan daiteke eta gaizki pasa; Nafarroa hegoaldean, aldiz, horiek baino tenperatura beroagoak jasan ditzakegu, askoz ere giro lehorragoa delako. Hori da sentsazio termikoa». Beharrezkoa da hori aintzat hartzea neurriak ezartzeko orduan. LABeko kideak ohartarazi du beroak gorputzean eragin «zuzena eta latza» izan dezakeela.
Osalaneko lan osasunaren arduradunak, berriz, ondorio batzuk zerrendatu ditu: deshidratazioa, karranpak, sinkopea, akidura… Eta, larriena: bero kolpea: «Larria da; 40 gradutik gorako gorputz tenperatura izaten da, sukar handia, arnasketa eta pultsu azkarra, konbultsioak ere izan daitezke, goragalea… Batzuetan, baita haluzinazioak ere».
Horiek prebenitzeko, gomendio batzuk eman dituzte, eta urtero osatzen dute beroaren aurkako plana. Nafarroan ere, txosten batean bildu dituzte langileen osasuna zaintzeko orientabideak. Osalaneko teknikariak aipatu du neurri kolektiboak eta indibidualak daudela. Esaterako, lantokia aireztatzea, itzala sortzeko bitartekoak jartzea, lan prozesuak aldatzea, txandak ezartzea, atsedenaldiak hartzea… eta muturreko kasuetan, jarduna etetea. Garrantzitsutzat jo du langile bakoitzaren osasun egoera ere aintzat hartzea.
Tenperaturen igoerekin «kezkatuta» agertu da Gisasola. Uste du funtsezkoa dela prebenitzea eta arriskuez informatzea, baita eragileei, enpresariei eta langileei formakuntza eskaintzea ere. Ados agertu dira Iriarte eta Aguilar. Beste kezka bat ere agertu du NOPLOIko teknikariak: langile zaurgarriak. Uste du arreta berezia jarri behar dela haiengan, eta neurri espezifikoak hartu. «Bide horretan asko dugu egiteko».