Sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote Tubacex enpresako langile bati

Autoritatearen aurkako atentatua leporatzen zioten gizonari, eta Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu zuen. Ohar baten bidez ELAk iragarri du helegitea aurkeztuko duela, sindikatuaren arabera, “egiaztatuta” geratu baita ez zela agintaritzaren aurkako inolako atentaturik izan.




