BBVAk ia 3.900 milioi euro irabazi ditu ekainera arte, %31 gehiago. Bankuak iragarri duenez, gainera, akzioak berrerosiko dizkie 1.000 milioi euroko operazio batekin. CaixaBankek nabarmendu du bere emaitzak “merkataritza-bilakaera bikain” baten emaitza direla.
BPG %0,4 hazi da bigarren hiruhilekoan, etxeetako kontsumoa berreskuratu ondoren. INEk argitaratutako datuen arabera, familien kontsumoak nabarmen egin du gora Espainiako Estatuan, ondasunen eta zerbitzuen esportazioek behera egin duten arren.
Lanbidek epe berri bat onartu du enplegagarritasunerako, ekintzailetzarako, landa-garapenerako eta genero-arrakalaren aurkako gaitasun digitalak hobetzeko laguntzak eskatzeko.Next funtsekin batera finantzatzen dira, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.
Inflazio altuari erantzuteko bederatzigarren igoera horrekin interes tasak %4,25era iritsiko dira, 2008az geroztik izan ez den mailara helduta. Helburua inflazioa %2ra jaistea da, baina aurreikuspenak dio 2025ean ere ez dela lortuko.
PSE-EEk espero du Jaurlaritzaren helegiteak “ez oztopatzea” etxebizitza legearen ezarpena. Sozialistek defendatu dute Estatu mailako legeak “euskal legeriaren esparruan etxebizitza politikak indartzeko eta osatzeko” balio duela. PSE-EEko sailburuek Jaurlaritzaren erabakia errefusatu dute.