Errioxa sor-markak ekoizpena doituko du datozen bi urteetan
Horiek hala, atzo goizeko bileran erabaki zuten 2023ko eta 2024ko mahats bilketen errendimendua %90era jaistea mahats beltzaren kasuan. Helburuak lortzen ez badituzte, 2025era arte luzatu dezakete neurria. Erabakiak ez dio mahats zuriari eragingo. Horrez gain, adostu zuten hurrengo hiru urteetan mahasti landaketa gehiago ez egitea.
ABRA Arabako Errioxako upategi txiki eta ertainen elkarteak adierazi zuen kezkatuta dagoela Kontseilu Arautzaileak hartutako erabakiekin. Ohartarazi zuen ez duela «ezertarako balio» beste aldera begiratzeak, sektorearen egoera larria delako. ABRAren iritziz, proposatutako neurriak ez dira nahikoak sektorean dagoen desorekari aurre egiteko.






