Escriva ministroak akordioa itxi du EBrekin pentsioen erreformaren inguruan

Escriva ministroak akordioa itxi du EBrekin pentsioen erreformaren inguruan



Mezu baikorra helarazi nahi izan zien langileei Julien Delion CGTko arduradunak. Sektore anitzetan bozkatu dute grebarekin segitzea, eta erantzuna «handia» izaten ari da. «Ez gara mugimenduaren lokomotiba». Baina batek baino gehiagok agertu zituen kezkak: «Ezin dugu bizpahiru aste iraun greba mugagabean», zioen batek, luza daitekeen mugimendu batek sortzen duen «beldurra» hizpide hartuta. Hainbat lanposturen artean koordinatuz, greba txandaka egin, eta egunero trenak geldirik egotea lor dezaketela iradoki zuen. «Bai, baina horrek ez digu ahalbidetzen denen artean bildu eta bestelako ekintzak egitea, beste sektoreetako langileekin elkartzea», beste langile baten erantzuna.
Baiona eta Hendaia arteko langileak bilduak ziren atzo goizean, baina federazioka antolatuak dira trenbideetako langileak. «Intersindikalean greba iraunkorra egitea erabaki dugu oraingoz», esplikatu zuen Delionek. «Gurea bezalako beste hogei batzar daude Akitania Berria eskualde guzian; ezin dugu guk bakarrik erabaki». Baionan agertutako kezkak federazio mailara helaraziko dituela hitzeman zuen. Greba kutxa bat abiatzearen ideia ere zabaldu zuten langile batzuek. Ez zuten baztertu, baina oraingoz Frantziakoarekin arituko direla adierazi zuten.
«Ikusi behar dugu nola egin ahal bezainbat indar emateko eta irauteko, ahal bezain diru gutxi galduta», esplikatu zuen Peio Dufau CGT sindikatuko kideak. Oroitarazi zuen duela hiru urteko mugimenduan bi hilabete oso eman zituztela greban. Ororen buru garaile atera baziren ere, markak utzi ditu langileengan. «Ondorioak izan ditu familia guzientzat», Dufauren hitzetan. «Helburua da aldi honetan hastapenetik mintzatzea estrategiaz. Garrantzitsua da guretzat, eta garrantzitsua da gure familientzat. Garaipena lortzeko, hortik pasatuko da».
Gaur goizean Donibane Lohizunen (Lapurdi) elkartuko dira batzarra egiteko, eta ondoren elkarretaratzea eginen dute beste sektoreetako langileekin. Ikasleak ere mugimendura batuko direla espero dute, eta denen artean indartuko dutela mobilizazioa. Egun osoan ekintza batzuk eginen dituztela ere iragarri dute.
Emazteen eskubideak
Goizean goizetik abiatu zen atzo protesta, Baionako portuaren blokeatzearekin. Zamaketariek barrikada jarri zuten portuko sarreran, eta urrunago errepidea blokeatu zuten beste sektoreetako dozenaka langilek. Kamioi bat baino gehiago geldiarazi zituzten, eta auto lerroak eragin zituzten inguruan.
Baionako manifestazioan 800 bat pertsona elkartu ziren sindikatuen deiari erantzunez. Emazteen Nazioarteko Eguna izanik, horiek jarri ziren lehen lerroan, eta aldarrikapen feministez girotu zuten protesta. Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak parte hartu zuen manifestazioan. «Emazteen eskubide anitz urratuak dira oraindik, baina aurten kutsu berezia hartzen du erretreten erreformarekin. Gaur, bereziki emazte langileak karrikan gara erreforma honen injustizia eta bortizkeria salatzeko», adierazi zuen Ainez Haristoi LABeko kideak.

Mobilizazio egun gehiago antolatuz erantzun du erreformaren aurkako bandera daraman sektoreak, sindikatuenak. Larunbaterako beste protesta egun batera deitu dute, baina gaur ere izango dira manifestazioak; Martxoaren 8a dela baliatuz, erreformaren galtzaile nagusiak emakumeak izan daitezkeela aldarrikatuko dute.
Baina sindikatuak honez gero ohartuko ziren zazpigarren mobilizazio egunak nekez lortuko dutela aurreko seiek lortu ez zutena. Urrunago joan behar dute, eta bizkor samar, erreforma geratzeko denbora agortzen ari zaielako. Senatuak igande honetan amaituko du eztabaida, ondoren CMP batzorde misto paritariora pasatuko da, eta gobernuak erabili dituen (legezko) trikimailuen ondoren, martxoaren 26rako bukatuko da debatea. Egun horretan parlamentuaren nolabaiteko babesa badute, atzera egiteko arrazoi gutxiago izango dituzte Emmanuel Macronek eta Frantziako Gobernuak. Kalearen legitimitatea ez dute izango, baina bai parlamentuarena, eta horri helduko diote erreformak babesa izan baduela esateko.
Kalte ekonomiari
Hortaz, hurrengo egunotan egingo denak erakutsiko du benetan zein indar duen protesta mugimenduak. Horrek ez du esan nahi orain arteko manifestazio jendetsuek ez dutela ezer lortu; orain etorriko diren ekintzetara iristeko urrats gisa har daitezke. «Ez genuen honaino iritsi nahi, baina beste erremediorik ez dugu izan», moduko bat izango dira findegien blokeatzeak, garraio publikoak erdizka ibiltzea, haurrak eskolara ezin eramatea, portuak eta aireportuak itxita egotea, industria batzuk geratzea…
Halako ekintzak antolatzen ari dira sindikatuetako adarrak, eta, irauten baldin badute eta ekonomian benetako kalte bat eragiten badute, gobernuaren erantzuna bestelakoa izango dela espero dute, horiei erantzun bat emateko presioa handituko baitzaio.
Baina, aldi berean, gobernuak badaki aukera gisa balia ditzakeela eztabaida erreformatik desbideratzeko, eta gero eta ozenago zabaltzen ari den mezua indartzeko: «Sindikatuen blokeatzeek Frantzia arriskuan jartzen dute».
Beste faktore bat gerta daitekeen indarkeria da, aho biko ezpata inon bada. Orain arte oso istilu bakanak izan dira, eta giro baketsuak erraztu egin du sindikatu moderatuagoan eta erradikalagoen arteko ezohiko batasuna. Baina ikusteko dago zer gertatuko den baldin eta suzko barrikaden, txikizioen eta Poliziaren oldarraldien irudiak nagusitzen badira. Gobernuaren tesiak indartzeko balio dezakete, baina baita Jaka Horien adibidea gogorarazteko ere: bortizkeria handia izan zen Parisen manifestarien eta polizien artean, eta Macronek erantzun egin zuen, erregaien gaineko zergaren emendatzea geratuz eta erosteko ahalmenaren aldeko neurriak hartuz.
Zailtasunak Senatuan
Kaleko lehian zer gertatuko den iragartzea zaila da, baina Senatuan gertatuko dena jada ez dago hain garbi. Eskuinari esker, eta izerdi asko bota beharko badu ere, gobernuak badauka gehiengo bat erreforma pasarazteko; baina Asanblean bezala Senatuan ere, ezkerrak milaka zuzenketa aurkeztu ditu, eta behe ganberan gertatukoa gerta daiteke goi ganberan ere: legea osorik ez bozkatzea. Egoera hori eragotzi nahi du gobernuak, legitimitatearen karta errazago jokatu ahal izateko.
Seigarren protesta egunaren balantzea egitean, ohiko zenbakien gerra izan zen: CGTk 3,5 milioi manifestari zenbatu zituen -2,5 milioi, urtarrilaren 31n-, eta Poliziak 1,28 milioira jaitsi zuen kopuru hori -1,27 milioi, urtarrilaren 31n-.
Parisko manifestazioan izan zen alde handiena bi kopuruen artean: 700.000 aipatu zituen CGTk, eta 81.000 poliziek. Parisen bildu ziren protesta deitu zuten zortzi sindikatuetako buruzagiak ere, eta aurrekoetan baino borroka gehiago izan ziren manifestarien eta polizien artean.
Tentsioa eta zenbait istilu izan ziren Bretainiako bi hiri nagusietan ere. Gainera, hainbat errepide moztu zituzten Roazhongo unibertsitateko ikasleek. Naoneden, berriz, aireporturako sarrera blokeatu zuten; han kokatuak dira garraiolari enpresa gehienak.
Lanuzteek aurreko bost protesta egunetan baino jarraipen handiagoa izan zuten. Irakasleen %60k egin zuten bat, sindikatuen arabera, eta %40k, aldiz, Hezkuntza Ministerioaren arabera.
EDF Electricite de Franceko zuzendaritzak onartu zuen langileen ia erdia ez zela lanera azaldu, baina hirutik bi izan ziren, sindikatuen arabera.
Garraioan ere eragina oso handia izan zen. SNCFk jakinarazi zuen abiadura handiko zerbitzuen %80 geldirik zeudela eta ibilbide luzekoen ia guztiak. Parisko aldirietan, lineen arabera, hirutik batek eta bostetik batek funtzionatu zuten. Hiriburuko metroan bi linea automatikoetan bakarrik izan zen zerbitzu normala. Beste guztiak geldirik izan ziren, edo puntako orduetan bakarrik funtzionatu zuten.
Aire garraioan, kontrolatzaileen grebak ehunka hegaldi bertan behera geratzea eragin zuen.
Sektore horietan grebak deituta daude hurrengo egunotan, baina arretaren zati handi bat findegietan kokatuko da. Izan ere, CGTk jakinarazi du azpiegitura «guztien» irteerak blokeatu dituela eta jarrera horri eutsiko diola gobernuak erreforma baztertu arte. Trantsizio Energetikoko Ministerioak eta konpainietako arduradunek lasaitasun mezuak zabaldu dituzte. «Gure estazioetan erregairik ez dela falta baieztatzen dugu», esan du gobernuak. «Biltegietako eta gasolina zerbitzuguneetako stockak maila altuan daude», gaineratu du Total Energiek.
Zazpigarren artikulua
Giro horretan, Frantziako Senatuak erreformaren eztabaidarekin jarraitzen du. Hogei artikuluetatik seigarrena atzo onartu zuen, eta zazpigarrenari heldu zion. Artikulu hark gibeleratzen du erretreta hartzeko adina 62 urtetik 64ra, eta hura da protestaren arrazoi nagusia.
Mobilizazio jendetsu baten argazkia lortu nahi zuten atzo goizean sindikatuek, eta hala izan zen. Jende multzo handia bildu zen geltokian, eta luze joan zen manifestazioa San Leon itzulguneraino. Bertan, Baionako zirkulazio ardatz nagusi bat oztopatu zuten grebalariek tarte batez. Ibilbidean zehar, hainbat banketxeri eta aseguru agentziari eraso zieten burua estalia zeramaten batzuek. Tindua bota, eta erakusleihoak apurtu zituzten.
Bai funtzio publikoan eta baita enpresa pribatuetan ere, Ipar Euskal Herrian greba deialdi andana izan zirela baieztatu zuten sindikatuek. Garraio arloan ikusi zen eraginik handiena: Baionako geltokia itxia zegoen atzo goizean, eta abiadura handiko tren bakarra ibili zen Hendaia eta Baiona artean; eskualdeetako trenik ez zen atera. Miarritzeko aireportuan, hegaldien erdiak bertan behera utzi zituzten. Autobus zerbitzua ere murriztua izan zen. Hezuntzari dagokionez, eskola asko itxi zituzten.
Langileak enpresaz enpresa antolatzera deitu ditu intersindikalak, bakoitzean erabaki dezaten grebari zer jarraipen eman. Trenbideetako langileak egunero elkartzen dira, eta atzo aho batez erabaki zuten jarraitzea. Energia sektorean ere, Enedis eta GRDF enpresetan greban jarraitzearen alde egin dute. Industria arloan, intersindikalak emanen dituen norabideen beha zeuden atzo hainbat enpresatan. Baionako portuan, Frantziako portuko langileen sindikatuak zer erabakiko zain zeuden. Justuki, gaur goizean portua blokeatzera deitu ditu grebalariak intersindikalak, eta ondoko egunetarako ere ekintza gehiago izanen direla iradoki dute.
LABek ere blokeatze ekintzak eginen dituela iragarri du Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko koordinatzaileak. Sindikatu abertzaleak langile asanbleak antolatzen ditu mobilizazio egunetan, eta horietan erabakitzen dute. FSU eta Solidaires sindikatuetako kideek ere parte hartu izan dute. Izan ere, Frantziako sindikatuek antolatu duten intersindikaletik kanpo utzi dute LAB beste behin. Joan den ostiralean izan zuten bilkura haiekin, eta adierazi zieten abertzaleen parte hartzeak ez duela «kontsentsurik» sortzen sindikatu guzien artean.
Indarra erakutsi
Urtarrilean mugimendua abiatu zenetik, banako mobilizazio egunak antolatu dituzte sindikatuek. Aste honetan beste indar bat erakutsi nahi dute. «Frantzia gelditu nahi dugu aste osoan, eta erakutsi Asanblean eta Senatuan pasatzen saiatzen badira ere karrikan ez dela pasatuko», adierazi zuen atzo Patricia Glory CGTko buruak. «Jende anitz bildu da gaur, eta ondoko egunetan ere espero dugu, Frantziako Gobernuak erreforma proiektua bertan behera utzi arte, injustua eta justifikaezina baita», adierazi zuen Herve Larrouquert FOko buruak, atzo ere.
Irautea izanen da orain gakoa. Dufauren hitzetan, «indar bat gehiago» erakutsi behar dute. «Manifestazioak eta grebak segituko ditugu eragile ekonomikoek gobernuari presio egin diezaioten», zioen atzo Gracietek. «Gobernuak indarrez pasatzea erabakitzen badu, haiek hartzen dute leherketa sozialaren arriskua. Hori entzunarazi nahi diegu». Glory «konbentzituta» dago «irabaziko» dutela.
Gaur ere manifestazioa eginen dute sindikatuek goizean, Emazteen Nazioarteko Egunarekin lotura eginez. Salatuko dute erretreten erreforma proiektuak emazteei eginen diela kalterik handiena.
