EAEko ezkutuko ekonomia barne produktu gordinaren % 8,7 izan…

Ezkutuko ekonomia EAEko barne produktu gordinaren % 8,7 izan zen 2020an. Eustatek ezkutuko ekonomiaren neurketa egiten duen lehen aldia da eta, guztira, 6.214 milioi eurokoa izan zen 2020an. Eraikuntza, merkataritza, ostalaritza eta garraioa dira ezkutuko ekonomia gehien duten sektoreak.
Pentsioen erreforma aurrera atera da Kongresuan, gehiengo zabal baten…

Euskal alderdiei dagokienez, EAJk alde bozkatu du eta EH Bildu abstenitu egin da. Pentsioak kalkulatzeko sistema berria apirilaren 1ean sartuko da indarrean, arau jakin batzuk izan ezik.
Novaltiako langileek akordioa lortu dute, eta amaitu da greba…
Akordiorik egon izan ez balitz, gaurkoa 1.345. greba eguna izango lukete Novaltiako hamazazpi grebalariek. Aurki, baina, Zamudioko (Bizkaia) biltegi kanpoko etxola utzi, eta ate nagusia gurutzatuko dute. Akordioarekin batera, enpresak borondatezko kaleratzeak eskaini ditu, pizgarri ekonomikoekin, eta badirudi bizpahiruk onartuko dituztela. Gauzak hala, beste hamalauak beren lanpostuetara itzuliko dira.
Negoziazioetan haien itzulera blindatu nahi izan dute, eta enpresak agiri batean onartu du ez duela haien aurkako errepresaliarik hartuko. Abokatuentzat baldintza oso garrantzitsua da, ez delako erraza lanpostura itzultzea ia lau urtean greba egin ondoren. Gauzak hala, eta klausula horren arabera, grebalarietako batek enpresa nahita kalte egiten ari zaiola nabarituko balu, salaketa jartzeko aukera izango luke.
Novaltiak, halaber, grebalariei kalte ordainak ordaintzea onartu du, baita ELA sindikatuari ere. Dagoeneko hori egitera behartuta zegoen, grebak izan duen auzibide luzean aurkako hainbat ebazpen jaso baititu. Isun handiena iazko uztailean ezarri zioten, 150.000 eurokoa, greba eskubidea urratzeagatik. Esan bezala gaur jakingo dira xehetasun gehiago, baina litekeena da akordioaren baldintzen artean salaketak bertan behera uztea egotea.
Novaltiako borroka 2019ko uztailean hasi zen. Bi ziren grebalarien eskakizun nagusiak: batetik, enpresako eskala bikoitza amaitzea. Gutxien irabazten zuten langileak ez ziren 950 eurora iristen, eta askok beste lan bat ere bazuten. Eta, bestetik, ordutegiak eta egutegiak finkatzea «gehiegizko malgutasuna» amaitzeko.
Duela urtebete baino gehiago Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila gatazkan artekari gisa sar zedin onartu zuten bi aldeek, baina negoziazio prozesua gertutik jarraitu dutenek ez diote garrantzia handirik aitortzen gatazkaren konponbidean. Haien ustez, ez da erabakigarria izan.
Europako Batasunean “bankuak batzeko” bideari “lehenbailehen” ekiteko eskatu du…

Deusto Business School erakundeak antolatutako jardunaldietan hitz egin du gaur Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Besteak beste, Silicon Valley Banken porrotak Europan izandako eragina izan du hizpide. Lasaitasunerako mezua igorri du.
Autonomoak eta mikroenpresak beren negozioaren balioa merkatuan proiektatzeko formula…
Pentsioen erreforma dela-eta, datorren astean bilera bat egitea proposatu…

Pentsioen erreforma dela-eta, datorren astean bilera bat egitea proposatu die Frantziako Gobernuak sindikatuei. Asteartean, pentsioen erreformaren aurka deitutako hamargarren mobilizazio egunean, sindikatuek jarrerak hurbiltzeko “bitartekaritza” bat proposatu diote Gobernuari. Uko egin dio, ordea.
BBK Fundazioak Kutxabanken errotzea bermatu du, 231 milioi eurotik…

Legeak ezarritako nahitaezko betekizun bat da 200 milioi euro baino gehiagoko erreserba funtsa izatea. Ezarritako epemuga baino bi urte lehenago bete du BBKk baldintza hori.
Errekuntza autoak saltzeko debekua onartu du EBk
Zenbait eztabaidaren ostean iritsi zen behin betiko erabakia. Izan ere, duela hainbat aste eman zuten baiezkoa Europako Batzordeko Ingurumen ministroek eta Europako Parlamentuak, baina estatu kideen babesa ere behar zuen neurriak, eta Alemaniak baldintza hauxe jarri zuen: erregai sintetikoak debekutik salbuetsita geratzea. Bruselak hori onartu, eta larunbatean lortu zuten akordioa.
Erregai sintetikoak ez ezik bioerregaiak ere debekutik salbuesteko eskatu zuen atzo Italiak, eta, Bulgariarekin batera, abstenitu egin zen.
«Sustraidun» industriaren bila
EH Bilduk eredu industrialaren inguruko eztabaida publikoan murgiltzeko prest dagoela erakutsi zuen atzo Bilbon, bere industria planaren aurkezpen publikoan. Industria politika eraginkorrerako oinarriak txostena urtebeteko hausnarketa prozesu baten fruitua da, eta sektorea jasaten ari den krisiari erantzutea du helburu. «Egun ez dago izen hori merezi duen industria politikarik. Enpresak ez daude errotuta, eta sektore estrategikoetan trakzio enpresak galtzen ari gara», kritikatu zuen Pello Otxandiano koalizioko programa zuzendariak.
Euskalduna jauregian egin zuen aurkezpena. Kooperatiben munduko izen ezagunak bertaratu ziren. Rosa Lavin Kooperatiben Konfederazioko burua aurkezpenean zen, besteak beste, eta Mondragon taldeak, Oronak eta Eroskik ordezkaritza bidali zuten. Viuda de Sainz eraikuntza enpresak, Solariak, Euskaldendak elkarteak eta UPTA langile autonomoenak ere gonbidapena onartu zuten. Sindikatuei dagokienez, LAB bakarrik agertu zen, baina UGTk eta CCOOk barkamena eskatu zuten ezin izan zirelako joan. Patronal handirik ez zen egon. Bilduk ez zituen gonbidatu.
Kooperatiben babesa ulertzekoa da, koalizioaren eskaintzaren ardatzetako bat baita zuzendaritza organoetan langileen presentzia normalizatzea: «Kudeaketa aurreratua bilatu behar da, emaitzak eta erabakiak enpresako kide guztien artean partekatuko dituena». Eta ez bakarrik demokratizatzeko, uste baitu «langileen ahalduntze» hori enpresaren errotzea bermatzeko aingura izan daitekeela.
EH Bilduren ustez, enpresen erabakiguneek Euskal Herrian jarraitzeko ahalegin publiko guztiak zilegi dira. Errotzea galtzeko arriskua hainbatetan aipatu zuen Otxandianok. «Hori eragozteko, interbentzioa behar da», nabarmendu zuen. Horretarako zerga araudia eta legedia egokitu beharko lirateke, eta «finantza bulkadak» bermatu.
Bulkada publikoak funts pribatuen gihar ekonomikoa ordezkatu behar du, haiek arriskutsu ikusten baitituzte: «Atzerriko inbertsio funtsen eskutik industria errotze handiagoa galtzeko arriskua dugu». Babes horrek baldintzatua behar du, laguntzak erabaki jakin batzuetara lotuta, esaterako. Bilduk Euskaltel eta Ibermaticaren jabetza aldaketak jarri zituen baldintzatu gabeko babes publikoaren eredu negatibo gisa.