Bizkaiko merkataritzako langileek hobekuntzak eskatu dituzte apirilaren 3, 4…

Trabajadoras del comercio general, piel y calzado, y textil de Bizkaia se han manifestado este domingo en Bilbao convocadas por ELA y LAB para exigir mejoras en sus convenios y evitar la huelga convocada para los días 3, 4 y 5 de abril.
Ametsen lurra amesgaizto bihurtu da
Enpleguak, gainera, ez dira edonolakoak izaten. Gehien-gehienek lantoki arriskutsuetan egiten dute lan, hala nola animalia hiltegietan, eraikuntzan, nekazaritzan eta tabako fabriketan. «Langile zaurgarrienak dira, eta horregatik amaitzen dute lantoki arriskutsuenetan», azaldu du Child Labor Coalition elkarteko koordinatzaile Reid Makik. Bakarrik iristen diren migratzaile adingabeen kopuruak gora egin du azken urteotan. Iaz, esaterako, 130.000 iritsi ziren AEBetara, duela bost urte baino hiru aldiz gehiago. Horietatik ia erdiak, Guatemalatik. «Beharrak bultzatuta iristen dira hona, eta asko segidan hasten dira lan bila; jaioterrian utzitako familiari dirua bidaltzeko», dio Makik.
Huts egiten duen sistema
AEBetara bakarrik iristen diren adingabeek herrialdean geratzeko baimena dute immigrazio sailak babes eskaerak ebazten dituen bitartean. Tarte horretan, senideen etxeetara edo harrera familietara bideratzen ditu AEBetako Osasun eta Giza Zerbitzuen Sailak. Baina sorterria uzten duten haurren laurden bat soilik elkartzen da haien senideren batekin mugaren beste aldean. Hortaz, gainontzekoak harrera familietara bidaltzen dituzte.
Familia horien betebeharra da haurren zaintza eta babesa bermatzea, baita eskolara bidaltzea ere. Baina herrialdera iritsitako haur migratzaileen kopurua igo den heinean, azkartu egin dituzte harrera familiak eta adingabeak elkartzeko izapideak. Ondorioz, babestu baino, arriskuan jartzen dituzten helduen esku gelditzen dira milaka eta milaka haur.
Harrera familia askok iruzur egiten diete haur migratzaileei, The New York Times egunkariaren ikerketaren arabera. Iristerakoan dirua zor dietela esaten diete, eta adingabeek berehala bilatzen dute enplegua, zorra kitatzeko. Batzuek sare sozialak baliatzen dituzte haur migratzaileengana iristeko, horiek AEBetarako bideari ekin baino lehen.
Horiek hala, lan merkatuaren gurpilean sartzen dira 10, 11 eta 12 urteko haurrak. Zortzi orduko lanaldiak egiten dituzte, baita gauekoak ere, arriskua berezkoa duten enpleguetan. Ikasketekin uztartu behar izaten dituzte askok, eta, azkenean, bertan behera uzten dituzte beste hainbestek, akidurak jota.
Haurra harrera familiarekin elkartu eta hilabetera egiten du jarraipena sailak. Zenbait iturriren arabera, ordea, azken bi urteotan ezin izan da harremanetan jarri 85.000 adingaberekin baino gehiagorekin.
Horiek hala, gaur hilabete AEBetako presidente Joe Bidenek esan zuen «sakonago» aztertuko dituztela haurren lan urraketekin lotutako kasuak. Baina, Makiren arabera, horretarako beharrezkoa da AEBetako Lan Sailari diru laguntza gehiago ematea, eta lege sendoagoak sustatzea. Hainbat sektoretan, bereziki: «Nekazaritzaren eta eraikuntzaren sektoreetan, baita fabriketan ere, kontrol handiagoa izan behar luke Lan Sailak. Baina herrialdea erraldoia da, eta ikuskari gutxi daude», dio. Halaber, uste du handitu egin behar lituzketela enpresei ezarritako zigor ekonomikoak. «Urtean 420 milioi eurotik gorako irabaziak dituen enpresa batentzat, 1,4 milioi euroko isun bat ez da ezer».
LANGILE FALTAN, HAURRA LANABES
AEBetako lege federalak arautzen du haurrek eta nerabeek lan egin dezaketela enplegu jakin batzuetan, hala nola jatetxeetan, saltokietan eta arropa dendetan. Baina zerrenda hori handitu nahi dute batzuek. Iowako senatari errepublikano Jason Schultzek lege proiektu bat aurkeztu zuen joan den urtarrilaren 30ean: 167 Artxiboa. Hori onartuz gero, 14 urtetik gorakoek lan egin ahalko dute animalia hiltegietan, meatzeetan, nekazaritzan eta eraikuntzan.
Proposamenak haurren lanak izandako historia «beltzaren» ufadak harrotu ditu, Child Labor Coalition elkarteko koordinatzaile Reid Makiren arabera. «Atzerabuelta bat da. Badakigu zer gerta daitekeen ez bagara erne ibiltzen». Schultz errepublikanoak iritzi dio, ordea, horrelako neurri bat «ezinbestekoa» dela herrialdeak egun duen «langileen behar handiari erantzuteko». Baina haurren osasunak kezkatzen ditu legearen aurkakoak: «Halako enpleguek berezkoa dute arriskua. Edonoiz gerta daiteke istripu bat».
Aukera hori aintzat hartzen du lege proiektuak, hots: enpresak ez luke erantzukizun zibilik izango ikasten eta lanean ari den haur bat lan eremuan zauritzen, gaixotzen edo hiltzen bada. Koordinatzaileak «erabat zinikotzat» jotzen du neurria. «Badakite [haurrek] min hartuko dutela, eta horri aurrea hartu nahi diote, enpresaren onerako», gehitu du. Gainera, adingabeak legez kanpo lanean izateagatik enpresei ezarritako zigor ekonomikoak murrizteko edo bertan behera uzteko eskumena izango luke estatu horretako lan komisarioak.
Dena den, 50 estatuk osatzen dituzte AEBak, eta Iowa ez da gisa horretako proposamen bat aurkeztu duen bakarra. Iragan urtarriletik, eraikuntzan lan egin dezakete 16 eta 17 urteko nerabeek Minnesotan; eskola egunetan gaueko bederatziak arte egin dezakete lan nerabe guztiek Ohion; eta, Arkansasen, 14 urteko haurrek ez dute euren gurasoen baimenik beharko lan egiteko.
Horiek hala, iaz %37 egin zuten gora AEBetan adingabekoekin lotutako lan urraketek. Azken urteei erreparatuz gero, are handiagoa da koska: 2018tik %69 egin du gora legez kanpo lan egiten duten haurren kopuruak.
Ikasgelatik lantokira
Han «ohikoa» da lan munduan gazte sartzea, hala azaldu du Makik. Baina sartzeko moduak eta moduak daude: «Ez da berdin haur batek astean ordu batzuk lan egitea arropa, liburu edo diskoren bat berak irabazitako diruarekin erosi nahi duelako; edo 12, 13, 14 urterekin bizirauteko lan egin behar izatea».
Haren arabera, lan egitea haurraren onerako izan daiteke, baldin eta astean ordu gutxi egiten baditu, arriskutsuak ez diren enpleguetan, eta ikasturtetik at; neguko eta udako oporraldietan, adibidez. Haren iritziarekin bat dator Lan Segurtasun eta Osasunerako Kontseilu Nazionaleko koordinatzaile Marcy Goldstein-Gelb: «Lan egitea osasuntsua izan daiteke haurrarentzat, eta asko ikas dezake. Baina AEBetako Gobernu Federalak araututa ditu adingabekoek astean egin ditzaketen lanordu kopuruak, eta zenbait ikerketetan oinarritu dira horretarako; lan egiteaz gain, haurrek bizitza osasuntsu bat izan dezaten».
Kasu askotan baldintza horiek betetzen badituzte ere, egoera bestelakoa da hainbat sektoretan. Zehazki, nekazaritzan: «Oso ahulak dira sektorean adingabeek egin ditzaketen lanen inguruko legeak. Ikasturtea martxan ez dagoenean, 12 urteko haur batek 10 edo 12 orduko lanaldiak izan ditzake nekazaritzan». Hain justu, nekazaritzaren sektoreko enpleguetan izan ziren 2001 eta 2015 urteen arteko haur langileen heriotzen ia erdiak (%48).
Zaurgarrienak jomugan
Langile falta «arazo estruktural eta hierarkikoa da». Hori uste du Goldstein-Gelbek, eta iritzi dio langile faltari aurre egiteko «ezinbestekoa» dela lan baldintzak hobetzea, hala nola lanpostu seguruak bermatzea eta soldatak igotzea. «Haurrek ez lukete lanik egin beharko haien familiek bizimodu duin bat izateko moduko soldata iraunkor bat izango balute. Hori da arazoaren erroa. Haurrek ez lituzkete beren hezkuntza eta osasuna baztertu behar».
Harekin bat egiten du Makik, baina soldatak igo eta lan baldintzak hobetu ordez, «zaurgarrienen bila» dabiltza konpainiak. Eta nor dira zaurgarrienak AEBetako lan merkatuan? Bada, Goldstein-Gelben arabera, migratzaileak. «Soldata txikienaren trukean lan arriskutsuenak egiteko prest dauden pertsonak nahi dituzte. Horiek egoera etsigarrian egon ohi dira, gehienak migratzaileak dira, ez dakite ongi ingelesez edo ez dituzte dokumentuak».
The New York Times egunkariak egindako ikerketa baten harira, AEBetako Lan Saila zenbait konpainia ikertzen ari da. Horietako bat da Hearthside Food Solutions konpainia. Illinoisen du egoitza nagusia, eta hogei fabrikatik gora ditu herrialdean. Zenbait produktu egiten dituzte horietan, baita marka ezagunen bilgarriak ere, hala nola Lucky Charms eta Cheetos markenak.
Bada, ikerketaren arabera, haurrak dira fabrika horietan lan egiten duten asko. Hala ere, oraingoa ez da konpainia gisa horretako auzi batean murgilduta dagoen lehen aldia; 2019tik 34 urraketa kasu egotzi baitizkiote.
Horiek hala, Goldstein-Gelbek uste du korporazio handiekin «puntuak irabazteko» estrategia politiko baten parte direla zenbait estatu errepublikanotan aurkeztu dituzten lege proiektuak.
Arcelor Mittalek 7.000 lagunentzako lan erregulazioa aurkeztu du, tartean…

Arcelor Mittalek halabeharrezko ERTEa planteatu du, asteazkenean Xixongo A labe garaian kalteak eragin zituen istripuaren ondoren, eta gutxienez bi hilabetez itxita egoteak siderurgiaren ekoizpen-kate osoari eragiten dio. Sindikatuek kalteen txostena itxaroteko eskatu dute, erabakiak hartzeko.
Osasun sistema pribatizatzeko estatu mailako egitasmoa dagoela salatu du…

“Biztanleria aktiboaren gaixotasun arrunten jarraipena ere egingo lukete mutuek plana aurrera ateraz gero”, salatu du LABek.Sindikatu abertzaleak plana ez aplikatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari
Enpresen irabazia soldatapekoen errenta halako bi handitu da
Zehatzago esateko, Nafarroako estatistika erakundeak nabarmendu du esplotazioaren soberakin gordina —enpresen eta langile autonomoen irabaziak, zergak ordaindu ondoren— %13,7 handitu zela 2022an, aurreko urtearekin alderatuta; soldatapekoen errenta, berriz, %6,0.
Datu horretan agian zeresana du Volkswagenen emaitza onak. Landabengo fabrikak, Nafarroako handienak, 87,4 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino 27 milioi gehiago.
Atzera eginez gero, ikus daiteke 2020. urtea askoz okerragoa izan zela enpresen eta autonomoen mozkinarentzat: %10,2 uzkurtu zen, eta %4, berriz, soldatapekoena, itxialdiko asteetan langile gehienek soldatari eutsi ziotelako, haien enplegatzaileetako askoren diru sarrerak amildu ziren arren. Baina 2021. urteko lehen hiruhilekoaz geroztik beti handitu da gehiago haien irabazia soldatapekoena baino, eta 2022an are gehiago handitu da batzuen eta besteen arteko aldea.
Horrela, 2022. urtean BPGaren %47,2 izan zen esplotazioaren soberakin gordina, eta %42,9 soldatapekoen sariak; gainontzekoa, %9,9, zergak dira. 2020. urtean, berriz, enpresen eta autonomoen mozkinaren (%44,8) gainetik izan zen soldatapekoena (%45,3).
Nastaten datuek beste zerbait erakusten dute: soldatapekoek oro har erosteko ahalmena galdu zutela. Urteko azken hiruhilekoan %4,1 hazi ziren; hiruhileko horretan, inflazioa %7,5 izan zen.
Sindikatuek, azken urteetan, maiz esan dute apaltzen ari dela lanaren errentek BPGan duten pisua, baina, orain, erakunde batzuetara ere zabaltzen ari da kezka. Esaterako, EBZren azken bileraren ondoren, «inflazioaren zama partekatzeko» eskatu zien Christine Lagarde EBZko presidenteak enpresei.
Beste datuak
Kontu ekonomikoen beste datuei dagokienez, urtarrilean aurreratutakoak baieztatu ditu Nastatek. BPGa %4,3 hazi zen 2022. urtean, eta, aurreko urteko %5,9ko hazkundeari batuz gero, Nafarroako ekonomiak jada gainditu du pandemiaren aurretik zuen neurria.
Urteak aurrera egin ahala, apaldu egin da urte arteko hazkunde tasa —%6,5 lehen hiruhilekoan, %3 laugarrenean—, baina, hiruhileko arteko tasari erreparatuz gero, ikusten da urtearen amaieran berriro abiada hartu zuela ekonomiak, energiaren prezioak beheraka egin zuelako.
Bultzada horretan, zerbitzuek izan dute pisurik handiena, eta ostalaritzaren eta zerbitzu profesionalen ekarpena nabarmendu du Nastatek. Industriak ere hobera egin du: %2 handitu zen hazten hirugarren hiruhilekoan, eta %2,3 laugarrenean. Kontrako bidea egin du eraikuntzak, %3,9tik %1,4ra. Eskaintzari dagokionez, kontsumo pribatua agertu da sendoen (+%3,7), gastu publikoak murriztu eta murriztu ari direlako (-%0,3). Enpresen inbertsioak ere sendo daude, batez ere ekipo ondasunetan (%3,2).
Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte

Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte
Pentsioen erreformak 1,1 puntu handituko du defizita 2050ean, AIReFen…

Pentsioen erreformak 1,1 puntu handituko du defizita 2050ean, AIReFen arabera. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen arabera, pentsioak epe luzerako gastu publikoaren igoeraren funtsezko elementuetako bat izango dira, batez ere 2035etik aurrera.
Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 120 milioi euro inbertituko…

Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 120 milioi euro inbertituko dituzte teknologia kuantikoetan 2028ra arte. Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkio IBM multinazioalari bere seigarren ordenagailu kuantikoa Donostian jartzeagatik.