Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte

Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte



Imazek Sprilurren 40. urteurrenaren harira Zamudioko (Bizkaia) Teknologia Parkean emaniko hitzaldi batean plazaratu zuen bere iritzia. Agerraldiaren hasieran, Sprilurrek euskal industrian izan duen garrantzia goraipatu zuen, eta Europako Batzordearen energia politikaz mintzatu zen gero. Kritika oso gogorra egin zion. Haren ustez, «erabateko porrota izan da», ez dituelako oinarrizko hiru betebeharrak bete: «Hornidura ez dugu bermatua, Errusiako gasaren menpe baikaude. Ezta eskuragarritasuna ere, prezioak nola dauden ikusi baino ez dago. Eta jasangarritasunarena auzitan jar daiteke».
Hitzaldiak datuz eta zifraz ondo hornituta eman ohi ditu Imazek, eta hala egin zuen. Azaldu zuen Europak azken 25 urteetan ekoizteari utzi dion gas kopurua epe horretan Errusiatik inportatu duen bera dela, eta CO2 murrizketen zati handi bat industria kutsagarriak —«altzairutegiak, porlan fabrikak…» munduko beste herrialde batzuetara bidaliz lortu duela: «Eta berdin dio CO2a Abadiñon edo Shanghain ekoizten den. Kalte bera egiten digu».
Deskarbonizazioa beharrezkoa dela nabarmendu zuen, baina bide horretan erregai sintetikoak bidelaguntzat jo zituen, «neutraltasun teknologikoaren» babesean. Repsolek halakoak ekoizteko planta bat eraikiko du Bilboko portuan. Lehenbizi demostrazio planta bat abiatuko du, eta gero hura handitzea da asmoa. Erregai sintetikoak findegien beste prozesu kimiko batzuek sortzen duten CO2a sintetizatuz ekoizten dira; alegia, «atmosferara joan aurretik harrapatuz». CO2 hori erregai berri batekin nahasten da, eta orduan hark bai, hark kutsatzen du. «Neutraltasuna» hortik dator: bi prozesuk bakarrak adina kutsatzen dute.
Erregai sintetikoek jaso duten kritika handienetako bat kostua da. Prozesu oso garestia dela, alegia. Imaz, baina, ez dator bat, eta azaldu zuen Alemaniako Fraunhoffer institutu teknologikoaren txosten baten arabera hogei urtean posible izango dela erregai sintetiko litroa 1,15 euro eta 1,18 euro artean ekoiztea: «Txosten horren arabera, 2035ean 1,36 euroan ekoitzi ahal izango da %42 sintetikoa den erregai bat; eta 2050erako 1,38 euroan %100 sintetikoa dena. Hori, zergak barne. Zergarik ordainduko ez duten beste teknologiei: hidrogenoari, argindarrari… Urteekin lehiakortasuna irabaziko dutela aitortzen die EBk; erregai sintetikoei, aldiz, ez».
Ziurgabetasuna
Epe motzago batera begira, EBren politikek sortzen duten «ziurgabetasuna» kritikatu zuen. «Aurrekoan, kalean nindoala, ezezagun batek zera galdetu zidan: ‘Josu Jon, zein auto erosiko dut?’ ‘Eta nik zer dakit’, esan nion. ‘Ni kimikaria naiz, ez autogilea’». Azaldu zuenez, egun Espainian, autoek 13,5 urte dituzte batez beste; 2008an, aldiz, zortzi urtekoak ziren. «Jendeak ez du erosten auto berria, garbiagoa izango dena. Zalantza du, eta horrek ez dio mesederik egiten trantsizioari. Gainera, autogileak ikusten badu 2035ean motor jakin bat ekoizteari utzi beharko diola, ez du hura nola hobetu ikertuko».
Ziurgabetasunaren «kalteak» aipatzean gogoratu zuen EAEko BPGaren %20k autogintzarekin lotura duela, eta arriskutsua dela etorkizuna elektrizitatearen esku uztea: «Mugikortasuna ezin daiteke elektrikoa bakarrik izan. Hori aberatsentzat da. Herri honetako autoen %70ek kalean igarotzen dute gaua. Horien jabeak argindar sarreradun garajea ordaintzera behartuko ditugu?».
Eta EH Bilduk ere badu industria politikarako bere proposamena. Haren zantzu batzuk jada hil hasieran aurreratu zituen Arnaldo Otegik, Nueva Economia foroan egindako hitzaldian. Eta Industria politika ekintzailea eta euskal enpresa eredua agiriaren aurkezpen handia asteartean izango da Bilboko Euskalduna jauregian. Hara gonbidatu dituzte euskal ekonomian nor direnak, erakusteko ere, koalizioak badituela euskal ekonomiari buruzko ikuspegi eta irizpide landuak, besteak beste, enpresa munduarekin kontrastatuak.
2008ko krisiari eta pandemiari emandako erantzunak
Nazioarteko debate ekonomikoan gaur egun bi alde ikusten ditu EH Bilduk. Batetik, 2008ko krisiari austeritatearekin erantzun zion eredu neoliberala; gaur egun ere inflazioari eskaria murriztuz —interes tasak igoz —erantzuten diona.
Eta, bestetik, keynesianismo pandemikoa dago, COVID-19aren osteko pentsaera, zeinak autonomia estrategikoaren beharraz hitz egiten duen, gastu publikoaren alde egiten duen, eta lotura duen jada abian zen trantsizio energetikoarekin. Testuinguru horretan, EH Bilduren ustez, «jauzi bat behar da, industria politika jarri behar da erdigunean», austeritatearen ondoriozko ekonomiaren finantzarizazioa, «kasinoko ekonomia» eragozteko.
Galerak eta inertziak, gihar publikoaren falta
Koalizioak dio euskal ekonomiaren egungo egoerak ere badakarrela industria politika berri baterako beharra. Galerak izan dira industria sarean, galerak enpresa sarean. Eta, EH Bilduren aburuz, Europako funtsekin gertatzen ari denak erakusten du egun indarrean dagoen industria politikak ez duela koherentziarik eta norabide argirik, eta ez dagoela gasturako eta trakziorako ahalmenik. «Ez dago gihar publikorik».
Lidergo publikoa, eskumenak, 32 orduko lanastea
EH Bilduk proposatutako industria politika ekintzaileak lau lan esparru aurreikusten ditu: lidergo publikoarentzako lan arloak, hala nola kudeaketa aurreratua, erabakiguneen errotzea eta industriaren deskarbonizazioa. Bigarren esparrua eskumenena litzateke, lan harremanen euskal esparrua. Hirugarren arloa zehatzagoa da: EH Bilduk 32 orduko lanastearen bidea jorratu nahi du. Beste lan esparrua euskal enpresa ereduarena da. Astearteko ekitaldian, azken hori gehiago xehatzeko asmoa dute.
Ez da nahikoa aberastasuna sortzea
«Herri honetan egon da mugimendu endogeno bat, lurraldera oso lotua dagoen ekonomia bat ekarri duena. Galduz joan da, baina beste tokietan baino gutxiago. Eta ez gara soilik kooperatibez ari: hor daude familia enpresak ere». Funtsean, EH Bilduren euskal enpresa eredua «bulkada endogeno hori garai berrietara egokitzea da».
Gobernantza ireki eta gardeneko enpresak ikusten ditu EH Bilduk eredu horretan, langileen parte hartzea izango dutenak bai kudeaketan, bai irabazietan eta baita kapitalean ere. Pertsonekin konprometituak egongo diren enpresak, besteak beste, kontziliazioarekin eta langileen enplegagarritasunarekin.
Koalizioak uste du badagoela korronte bat zeinak uste duen enpresak baduela ardura soziala, ardura ingurumenarekin, euskararekin… «Ez da nahikoa aberastasuna sortzea».
Confebasken ahots bakarra
Halako enpresen erreferentzialtasuna sustatuko duen elkarte bat osatzea litzateke, EH Bilduren ustez, administrazio publikoen zereginetako bat. Koalizioaren arabera, badago masa kritiko bat halako enpresa ereduen alde, baina ahots horiek ez dira entzuten. Confebaskena delako ahots hegemonikoa, garaiz kanpoko diskurtso neoliberal batekin. «Eta, berez, Confebaskek ez du inor ordezkatzen».
Aste mugitua izan da Ipar Euskal Herrian. Aste guzian zehar blokeatze ekintzak antolatu ditu intersindikalak Lapurdi kostaldean. Baiona eta Hendaia arteko autobidea blokeatzen entseatu ziren astelehenean, eta Angeluko, Bidarteko eta Tarnoseko merkataritza guneetan protestak antolatu dituzte azken egunetan. Atzo goizean, Euskal Hirigune Elkargoko Txik Txak autobus sarearen Baionako biltegia blokeatu zuten goizean goiz. Bi sarreren aitzinean barrikadak muntatu, eta su eman zieten dozenaka grebalarik. Keolys enpresako langileak lanera joan baziren ere, autobusik ez zen atera goiz guzian zehar.
«Mugimendua indartsu da, langileak determinatuak dira», adierazi zuen Argitxu Dufau LAB sindikatuko Ipar Euskal Herriko koordinatzaileak, aste guzian izan diren ekintzak aipatuta. Frantziako Gobernuaren «blokeatzea» eta «erradikalizazioa» deitoratu zituen. «Parean erakusten ari gara ez dugula amore eman nahi; erreforma kendu arte mobilizatuak egonen gara. Baina aldarrikapen gehiago ere badira: erretreten sistema hobetzearen alde borrokatzen ari gara. Baina orokorkiago Frantziako Estatuan dagoen krisi demokratikoaren kontra ere bai».
Istiluak Poliziarekin
Egoera berezia izanik, manifestazioa ere berezia izatea nahi zuten sindikatuek, eta ezohiko ibilbidea hautatu zuten atzoko protestarako. Baionako geltokitik Alsace Lorraine etorbidea hartu zuten, eta Baiona iparraldeko autobidearen sarrerara buruz abiatu ziren. Sarrera hori ixtea erabakia zuela jakinarazi zuen goizean Pirinio Atlantikoetako prefeturak ohar batean. Hara iristean, Frantziako Poliziaren eta jendarmeriaren harresi batekin topo egin zuen manifestazioak. Tentsio uneak izan ziren, eta negar gasa erabili zuen Poliziak manifestarien kontra. Haur batzuk ere izan ziren kaltetuak.
Gerora, istilu gehiago izan zen: burua estalia zeramaten manifestari batzuek harriak eta kristalezko botilak bota zituzten polizien kontra. Beste batzuek armak utzi eta protestara batzeko eskatu zieten agenteei. Oldarraldi bat baino gehiago izan ziren, azkenean egoera baretu zen arte. Manifestariak talde txikitan barreiatu ziren inguruetatik, eta Baiona erdiguneko zirkulazioa oztopatu zuten tarte batez.
Poliziak «gero eta indarkeria handiagoa» erabiltzea salatu zuen LABek, eta, arratsaldean, komisariaren aurrean protesta egin zuen. Gainera, azaldu zuen poliziak Baionako AEKren egoitzan sartu zirela, eta miatu egin zutela, manifestarien bila.



Adituen aurreikuspenen arabera, litekeena da aurtengo nekazaritzako esportazioak iazkoak baino ia 14.000 milioi dolar gutxiagokoak izatea. Horrek eragina izango du estatuaren diru erreserbetan. Dena den, ez dizkie ondorio berak ekarriko ekoizle txikiei, ertainei eta handiei, eta, gobernuak zenbait laguntza neurri hartu dituen arren, badirudi inor ez dagoela pozik.
Urtarrilean Argentinako Errepublikako Banku Zentralak (BCRA) aurreikusi zuenez, esportazioen beherakadak 3.900 milioi dolar inguruko galera eragingo du. Iaz 41.450 milioi dolarren esportazioak egin ziren, eta aurten 37.550 milioikoak espero dituzte. Nolanahi ere, BCRAk argitu zuenez, esportazio efektiboak eta likidazioa ez dira gauza bera: «Esportazio efektiboak salgaiak ontziratzen direnean erregistratzen dira. Dibisen likidazioa, berriz, esportatzaileek merkatuan lortzen dituzten dolarrak dira».
Beraz, kontuan hartuta 2022an sektoreak 44.050 milioi dolarreko likidazioa izan zuela —inoizko handiena— eta Esportazioak Ugaritzeko Programaren (PIE) bi aldietan inoiz baino dolar sarrera handiagoak erregistratu zirela, espero dute likidazioa 33.550 milioi dolarrekoa izatea aurten. Alegia, iaz baino 10.700 milioi dolar gutxiagokoa.
Gainerakoan, muturreko lehorteak bestelako ondorio batzuk ere izan ditu; besteak beste, milaka ganadu buru hil dira, eta uztak galdu. Santa Fe probintzian, esaterako, lehortu egin dira zenbait erreka eta urmael. Probintzia horretan, Parana ibaiaren emaria nabarmen txikiagotu izanak kalte egin dio arrain espezie batzuen ugalketari, zenbait erakunde ekologistak baieztatu dutenez.
Neurri eske
«Ekaitz perfektua da. Kostu arazoei eta kreditu faltari lehorte handia gehitu zaie, eta horrek sektore guztiei eragiten die, baina bereziki familia nekazaritzari eta ekoizle txiki eta ertainei», azaldu du Manuel Martinok, Ekoizpenerako eta Errotzerako Landa Federazioko Panpa eskualdeko zuzendariak. Dena den, landa eremuko krisia aspaldikoa da, eta egungo egoerak larriagotu egin du: «Gaur egun, chacarero-ak [nekazaritzako langileak] ia %40 gutxiago dira 1988an baino, eta horrek zerikusia du lurren jabetzaren kontzentrazioarekin, hura ia neurri berean handitu baita».
Ekoizle txiki eta ertainek kreditu falta ere pairatzen dute, eta ezin diete aurre egin interes tasa altuei. «Nekazaritza enpresa esportatzaileei mesede egitea da gobernuaren politikaren helburua, haiek ekartzen baitituzte dolarrak. Baina gobernuak ez du zaintzen herrialdeko jendearentzako elikagaiak sortzen dituen sektorea». Otsail hasieran, gobernuak iragarri zuen 70.000 milioi peso (330 milioi euro) jarriko zituela ekoizleei laguntzeko.
Txikiei bizkarra emanda
«Gobernua nekazaritza enpresa esportatzaileekin bakarrik biltzen da. Iragarritako neurriak txikiei ez zaizkigu iritsi. Soja dolarra izan zen neurri eraginkor bakarra, baina esportatzaileei egin zien mesede», salatu du Martinok. 2022ko abuztutik irailera egon zen indarrean soja dolarra. Kanbio mota bat zen, eta, haren bidez, ekoizleak soja likidatzera bultzatu zituzten, horrela dibisak lortu eta Banku Zentralaren erreserbak handitzeko.
Duela zenbait egun, Argentinako Nekazaritza Federazioko ekoizleek protestara deitu zuten, eta Argentinako Landa Konfederazioak eta Argentinako Landa Sozietatea ere batu ziren. Askok oportunismo kutsua hartzen diete protestei; izan ere, datuak alde dituenean ere protesta egiten du, eta boterea izan ohi du gobernu guztietan.
Nolanahi ere, hutsegite propioak, oinordetzan hartutakoak eta hondamendi naturalak direla eta ez direla, Fernandezek eta haren gobernu taldeak ez dute lortu hauteskunde urte honetan ekonomiako datuak hobetzea, eta badirudi haien asmoek erreka jo dutela, urik gabeko herrialde batean.