Bizkaiko egoitzetako langileek “propaganda gutxiago” eta “hitzarmena berritzeko” eskatu…

Bizkaiko egoitzetako langileek “propaganda gutxiago” eskatu diote Aldundiari, eta hitzarmena berritzeko. Sektoreko langileak berriro mobilizatu dira Bilboko kaleetan, euren hitzarmenak pairatzen duen “blokeoa” salatzeko, eta gogorarazi dute dagoeneko 30 egun baino gehiago daramatzatela greban.



