«Oso gogorra izan da prozesua, baina harro gaude»
Han zeuden guztiak sindikatuaren areto txiki batean sartu ziren, Amaia Pintado ELAko ordezkariak langileei akordioaren xehetasunak emateko. Hitzaldiak eduki informatiboa izan zuen, baina baita emotiboa ere. Pintadok garbi utzi zien langileei hitzarmena haien lanari esker lortu dela, eta hala baieztatu zuen Mamen Irastorza langileak: «Oso gogorra izan da prozesua, baina harro gaude; itxaropen handia dugu orain. Nahiz eta topiko bat izan, bat eginda indartsuagoak gara, eta gure helburua lortu dugu».
Xanpaina edatera joan aurretik, ospakizun eta txantxa moduan, sari batzuk banatu zizkieten grebalari batzuei: urrezko danborra, bozgorailua eta beste pare bat sari. Izan ere, aitortza egin nahi izan zioten azken asteetako mobilizazioetan langileek erakutsitako «indarrari eta adoreari». Hain zuzen ere, borrokarako ahalmen hori goratu zuen Aintzane Vazquez jantzi denden sektoreko langileak. Haren ustez, atzo amaitu zen greba aurrekari garrantzitsua izan daiteke etorkizuneko lan gatazketarako. Izan ere, azken asteetan «une onak eta txarrak» izan dituzte, langile batzuek greba egiteari utzi baitiote tarteka. «Sinatzen badugu, bihar lan egingo dugu», oihukatu zuten grebalariek mobilizazioetan, eta gaur lanera itzuliko dira, lan baldintza hobeagoekin.
Gipuzkoak bidegabe kobratutako bidesariak itzuli beharko dizkie hiru kamioilariri

Gipuzkoak bidegabe kobratutako bidesariak itzuli beharko dizkie hiru kamioilariri
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Gipuzkoan erretiro-sariak…

EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Gipuzkoan erretiro-sariak kentzeko erabakia
Donostiako autobus geltokia eta Bilboko Intermodala, Azora funtsaren esku

Donostiako autobus geltokia eta Bilboko Intermodala, Azora funtsaren esku
Erretiroa hartzeko adina 64 urtera igotzea proposatu du Macronen…

Erretiroa hartzeko gutxieneko adina 64 urtera igotzea proposatu du Macronen Gobernuak
Kultura eta arte sektorerako langabeziagatiko lehen prestazio berezia onartu…

Kultura eta arte sektorerako langabeziagatiko lehen prestazio berezia onartu dute. Neurriak 70 000 afiliatu ingururi eragin diezaieke, gaur egun artista gisa Erregimen Orokorrean nahiz Langile Autonomoen Erregimenean sartuta daudenei alegia.
Bizkaiko metalgintzaren gatazkan Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute CCOO,…

Lan eta Enplegu Sailetik dagoeneko esan dute prest daudela bitarketari lanak egiteko, betiere, bi aldeek hori eskatzen badute.
Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak…

Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari. Era berean, gasaren topea orduko 45 edo 50 megawatten inguruan mantentzeko eskatuko du Espainiako Gobernuak.
EMB eta Vectalia Enkarterri Bizkaibuseko langileak, 24 orduko grebara…

EMB Bizkaibuseko eta Vectalia Enkarterri Bizkaibuseko langileak, 24 orduko grebara deituta. EMBko komitea eta patronalak asteartean bilduko dira hitzarmenaren negoziazio-mahaian. Beste hiru greba-egun aurreikusita daude urtarrilean, lau otsailean eta beste lau martxoan.