Absolbitu egin dute elkartasun elkarretaratze batean atxilotutako Tubacexeko langilea

Absolbitu egin dute elkartasun elkarretaratze batean atxilotutako Tubacexeko langilea

Batzuek itxi eta besteek ireki. Alde horretatik, beste sektore batzuek baino mugimendu handiagoa izaten dute merkataritzak eta ostalaritzak. Badira, ordea, beti hor egon direnak, herriko paisaiaren parte izan direnak, eta harridura eragin ohi du haietakoren batek lanean ez jarraitzeko erabakia hartzeak. Alabaina, historia luzeko zenbait denda eta jatetxek itxi dituzte ateak azken hilabeteotan Gipuzkoan. Donostian bertan bakarrik, Txokolo jatetxea, Arakistain okindegia, La Esperanza arropa denda, La Dalia mertzeria, Ciprian ehungintza denda, Gurutz liburu denda, El Puerto itsaski denda, Eceiza altzari denda eta abar daude zerrenda horretan.
Legorretako dendarik zaharrena zen Arregi okindegia, eta aurreko astean izan zuen azken laneguna; Igeldoko (Donostia) Mendizorrotz jatetxeak irail amaieran zerbitzatu zituen azken otorduak; eta Donostiako Los Italianos kafetegi eta izozki dendak azken egunak ditu zabalik.
«Zorionez, bezero eta langile oso onak izan ditugu» (Arregi okindegia, Legorreta, Gipuzkoa)
Urriaren 31n izan zuen azken laneguna Legorretako saltokirik zaharrena zenak: Arregi okindegiak. «Hainbeste urtez irekita egonda, arraro samar egiten da itxita ikustea, bai», aitortu du Marivi Goiak. Urduritasun eta emozio handiko egunak izan direla kontatu du. «Zorionez, bezero eta langile oso onak izan ditugu. Herri txiki bateko denda bat izan gara. Herrian, batzuentzat panaderiakoak gara, eta, beste batzuentzat, denda zaharrekoak». Egunotan, jende asko joan zaie kalean, denda ixteak egundoko pena eman diela esatera, beren haurtzaroko denda guztiak itxita daudelako jada.
Haren aitona-amonek ireki zuten saltokia. Errezildarra zuten aitona, Juan Arregi, eta beizamarra amona, Tomasa Elosegi. Aitona, hasieran, Ordizian aritu zen okin. Okindegi propioa nahi zuten, ordea, eta, Legorretan ez zegoenez halakorik, hara jo zuten, Etxezarreta paper fabrikako nagusiak aholkatuta. Ez dakite ziur noiz izango zen, baina Goiak dio duela 90 urte baino gehiago jarriko zutela martxan Arregi okindegia.
Legorretan bertan, beste toki batean zegoen aurrena, baina uholdeek labea izorratu zuten, eta, 1955ean, gaur egun denda eta etxea duten eraikina egin zuten, labe berria jartzeko. Aitona gazte hil zen, eta amonak jarraitu zuen, Goiaren amaren, osabaren, izebaren eta langile batzuen laguntzarekin. «Badut horri lotutako anekdota bat. Aitona Baliarrainera joaten zen ogia banatzera. Egun batetik bestera hil zen, eta amona-eta oso kezkatuta omen zeuden, ez baitzekiten nola egin banaketa». Ezagun batek esan zien astoari kasu egiteko. «Eta hala egin zuten. Astoa kargatu, eta baserriz baserri joan omen ziren: astoa geratzen zen tokietan, ogia uzten zuten; beste baserri batetik pasatzean ez bazen geratzen, horrek esan nahi zuen han ez zutela utzi behar. Horrela moldatu omen ziren lehen egunetan».
Osaba hil ostean, 1997an, ogia egiteari utzi zioten, baina dendari eutsi zion Patxi Goiak, Marivi arrebaren laguntzarekin eta langile batekin. «Irakaskuntzan lan egin izan dut nik, baina ahal nuen guztietan lagundu diot anaiari. Familiako negozioetan badakizu nola izaten den…».
«Penagatik», itxiera atzeratuz joan dira, baina, dioenez, noizbait itxi beharra zegoen. Anaiak 70 urte ditu, eta Ticket Bairen kontua ere bazetorrenez, pentsatu zuten hauxe zela garai egokia. Ogia izan da dendako produktu nagusia hasieratik, baina saldu dituzte bestelakoak ere: janaria, edariak eta garbiketarako gauzak. «Lekaleak, fideoak, azukrea eta horrelako produktuak soltean saltzen genituen. Akordatzen naiz maionesa erosteko ere jendeak ontzia etxetik ekartzen zuela».
Bestelako ohitura aldaketei aurre egitea ere egokitu zaie; adibidez, saltoki handietan erosteko ohiturei. «Zorte handia izan dugu guk, eta bezero leialak izan ditugu». Dendaren bueltan egin dute bizitza; ogia saltzen zutenez, egunero irekitzen zutela azaldu du, baita jaiegunetan ere. Eskualdatzerik ez dute izan buruan amaieran. «Izan ere, denda gure etxearen barruan dago, ez dago pribatutasunik, eta ezin zen».
«Hainbeste lan etekinik ez izateko? Horretarako, hobe etxeko sofan» (Los Italianos izozki denda, Donostia)
Argi mintzo da Jose Mari Arin Donostiako Aldamar kaleko Los Italianos kafetegi eta izozki dendako nagusia. «Jada ez daukat borrokatzeko indarrik». Oporraldi labur bat egiten ari dira, eta asteazkenean itzuliko dira lanera, azken txanpa egitera: azaroaren 30ean itxiko dituzte ateak. «Dena gora eta gora eta gora doa. Egunero, prezio berrien zerrenda jasotzen nuen. Eta zuk 20 zentimo igotzen duzu izozkiaren prezioa, eta bezeroak kexaka, oso garesti dagoelako». Kito esatea erabaki du. Kontatu du pandemiatik «arrastaka» zetozela, baina aurtengo uda ondo joan dela, lan asko egin dutela. Itxiera ez du bezero faltak eragin. «Baina pagatu eta pagatu, eta pentsatzen duzu: ‘Zer egin behar dut, kafea lehen halako bi kobratu? Hainbeste lan etekinik ez izateko?. Horretarako, hobe etxeko sofan’».
61 urte egitera doa Arin, eta 46 egin ditu Los Italianosen lanean, azken hamarkadak nagusi moduan -saltokia Giuseppe Moncalvo eta Matilde Priamo bikoteak ireki zuen, 1939an-. 61 urte eginda ditu Antonio Jauregi langileak ere, eta 32 urte daramatza han lanean. Itxierak «izugarrizko tristura» ematen diola kontatu du Jauregik ere, haren nagusiak bezain hunkituta.
Jauregiren esanetan, argindarraren prezioa izan da «azken errematea». Izozkiaren osagai guztiak ere garestitu zaizkie: esnea, kakaoa, hurrak, azukrea… Aurreko bi urteak ere ez dira samurrak izan. «Pandemiagatik, arratsaldeko kafea utzi egin du jendeak. Herrietatik etortzen zen jendea ere gutxitu zitzaigun. Baina prezioen igoerak eragin du itxiera». Aurtengo udan, beste arazo bat gehitu zitzaien: ezin langilerik aurkitu. «Beste urteetan, ez dugu arazorik izan, baina orain gazteek ez dute lan egin nahi igandeetan. Ez dakit nondik ateratzen duten dirua. Nik 32 urte daramatzat igandeetan lanean».
Jauregik azaldu du ez dagoela laguntzarik saltoki txikientzat, erakundeek ez dituztela babesten. «Komertzio txikia pikutara doa, eta inguruko saltokiei begiratzea besterik ez dago: denak ixten ari dira». Bezero asko jarri dira haiekin harremanetan itxieraren berri izan orduko, azken izozkiak eskatzeko. Galdetzen diete nolako agurra egingo duten. «Ez dakit zer uste duten, baina ez gaude su festa egiteko. Despedida tristea izango da. Ez daukat hitzik daukadan tristura adierazteko».

«Gauza asko jasan behar izaten dira, baina bezero asko lagunak dira jada» (Mendizorrotz jatetxea, Igeldo, Gipuzkoa)
Igeldoko Mendizorrotz jatetxea irailaren amaieran itxi zuten. Erretiroagatik. Nekane eta Victor Etxebeste anai-arrebak eta Esperanza Remiro koinata izan dira negozioaren buru azken hogeiren bat urteetan. «Anaia eta ni erretiro adinera iritsita gaude, eta koinatari urtebete falta zitzaion. Leher eginda geunden, eta itxi eta bakea. Goza ditzagun geratzen zaizkigun urteak».
Hirugarren belaunaldia ziren. Ez dakite zehatz-mehatz noiz ireki zuten jatetxea. «Ni 1956koa naiz, eta ordurako martxan zegoen». Tabernan hazi dira anai-arrebak. «Umetan, etxean bezala izaten zen: eraman plater hau hara, edo ekarri hura… Eta, gero, serioago hasi ginen laguntzen». 1969-1970ean berritze lan handiak egin zituzten, jatetxea azkenaldian zen bezala jartzeko.
Aitak erretiroa hartu zuenean, negozioa jarraitzea eskaini zien, eta Etxebestek kontatu du ez zutela zalantzarik izan, eta anaiaren, koinataren eta hiruren artean aurrera egitea erabaki zutela. «Gustatzen zitzaidan tabernako lana. Gauza asko jasan behar izaten dira, baina bezero asko astero etortzen ziren, eta bezeroak baino gehiago, lagunak dira jada. Beti badaude mareatzen zaituzten bezeroak, baina beste horiengatik merezi zuen tabernako lanak».
Aste batzuk pasatu dira jatetxea itxi zutenetik, eta, oraingoz, oso pozik dagoela dio Etxebestek. «Oraindik nekea pilatuta dugulako izango da. Lanaren faltarik ez dugu nabarituko gero ere, baina tabernako saltsa horrena eta betiko bezero horiena bai, agian». Behin negozioa itxita, saltzea du buruan orain familiak. «Alokatzea baino nahiago dugu, eta ea norbait animatzen den erostera».

Talkarako azken arrazoia AEBetako Kongresuak abuztuan onartutako Inflazioa Txikitzeko Legea da. Haren bidez, Washingtonek ia 370.000 milioi euro gastatuko ditu bere industria laguntzeko energia trantsizioan. Lege horren puntu batekin bereziki asaldatu dira europarrak: 7.500 dolarreko laguntza jasoko dute auto elektriko bat erosten duten estatubatuarrek, baina soilik Ipar Amerikan egindakoa bada. Hasieran, AEBetan egindakoak soilik sartzen ziren aterkipean, baina Kanadaren eta Mexikoren kexuei jaramon egin die Washingtonek.
Autoak, ordea, ez dira gatazka gune bakarra. Eguzki panelak, haize errotak, hidrogeno garbia sortzeko tresnak eta beste hainbat AEBetan eraikitzea sustatzen du legeak. Helburu ekonomiko bat du lege horrek —galdutako industria berreskuratzea—, baina baita politikoa ere —Trumpek erakarritako langile klasea demokraten etxera itzultzea—.
Washingtonek azkenean klima aldaketa serio hartzea begi onez hartu dute Bruselan, baina beren kontura egitearekin ez daude hain pozik. Hego Korea eta Japonia ere kexu dira. Beldur dira lege horrekin hain beharrezkoak dituzten inbertsioak galduko ote dituzten. Susmo horiek indartu ditu asteon Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak, AEBetan inbertitzea hobetsi baitu. «Trantsizio berdea ezin da besteen lepora egin», argudiatu du Europako Batzordeak, eta eskatu du EBko produktuek AEBetakoen tratamendu bera jasotzea.
Txinarekin zer egin?
Frantziak jada eskatu du auzia MME Munduko Merkataritza Erakundera eramatea, baina epelago dabil Batzordea, bide hori luzea delako eta horrekin beste merkataritza gerra bat hasteko arriskua dagoelako. Washingtonekin negoziatzen ari dira, eta abenduaren 5eko Merkataritza eta Teknologia Kontseilua abagune egokia izan daiteke ikusteko bide horrek fruitua emango ote duen. Ez da erraza izango: Bidenen gobernuak zerbait egin nahi izango balu ere, AEBetako Kongresuak legea aldatu beharko luke, eta oztopo handia da hori, legea alderdi demokrataren barruko konpromiso zail baten ondorio delako.
AEBetako legearen gakoetako bat da Bidenen gobernuak Txinarekiko harreman ekonomikoak gutxitu nahi dituela. Washingtonen gero eta garbiago dute: Pekin aurkari bat da munduko potentzia nagusia izateko lehian, eta kosta ahala kosta eragotzi behar da haren gaitasun teknologikoa Mendebaldeak duenarekin parekatzea. Europa, berriz, ez da fio Pekinekin, baina badaki harekin eteteak kalte ekonomiko handiak eragingo lizkiokeela. Eta, aldi berean, ez du AEBen karta itsu-itsuan jokatu nahi; aliatua bai, baina lehiakidea ere bada, eta Trumpen agintaldiak erakutsi zion harekin ere neurrian baizik ez dela fio behar.
Garbi dago globalizazioak bultzada galdu duela, baina haren ordezkoa, blokeen arteko harremanen aroa, ez dago oraindik guztiz diseinatuta.
Mende erdi bete berri du Ingeteamek. Tarte horretan Deustuko pabiloi batetik munduan barrena zabalduriko enpresa bat izatera igaro da. Bada zerbait.
Enpresa asko aldatu da. Lau ameslariren egitasmo bat zen hau, esan duzun bezala Olabeagan jaio zena. Lau familia izatetik 4.000 familia izatera igaro gara tarte horretan, 24 herrialdetan banatuta. Aldaketak handiak izan dira, baina muina bera da: teknologia, sustraiak, gure produktuen alde apustu egitea…
Anbizio handiko plan estrategiko bat diseinatu zenuten 2022-2024 hiru urtekorako: 1.000 milioi euroko fakturazioa, 5.000 langile ere izatea… Zertan da?
Langa altu jarri genuen, baina baikorra naiz. Otsailean aurkeztu genuen, eta krisi handi batek astindu gintuen berehala: energia, hornitzaileak, logistika… Arazoak konpontzen saiatzen ari gara lan asko eginez. Erosketa arloko lankideak zoratzen ari dira osagai bila mundu osoan. Espero baino gehiago kostatzen ari da, baina nik uste dut plana ez badugu %100 betetzen ez garela urrun ibiliko.
Hornikuntza arazoak hainbesterainokoak izan al dira? Zer falta zaizue?
Bai, bai, zalantzarik gabe. Erdieroaleena jakina da dagoeneko, eta badirudi apurka ekoizpena handitzen ari dela, baina uste dut oraindik arazoak izango ditugula urtebetez edo urte eta erdiz. Beste pieza asko falta dira, guk egiten ditugun argindar armairuetan behar ditugun piezen gabezia dago. Baina tira: mundu osoko gabezia bat da. Bazter guztietan gabiltza hornitzaile berrien bila, besteei saldu beharrean guri sal diezaguten saiatzen.
Ingeteamek asko dibertsifikatu du ekoizpena azken hamarkadetan. Orain zein da zuen merkatu nagusia?
Geografikoki, mundu osoa. Arloka, gure eremu nagusia energia da: hidroelektrikoa, eguzki energia, haize energia… Baina trengintza trakzioan ere bagaude, motor elektrikodun itsasontzietan, meatzeetako makinarian…
Entxufatu daitekeen ia guztia.
Bai, oinarrian bai. Potentzia konbertsio bat behar duen eremu guztietan gaude.
Nola nabarmendu zaitezkete eremu horretan?
Gure arloan lehia handia oso handia da. Jokaleku horretan guk beti kalitate handiko produktuen alde egin dugu apustu, potentzia handikoen alde. Potentzia txikiko produktuak egin beharrean —lehiakideak bizkor sar daitezke ekoizpen kateak muntatuz—, guk beste joera bat izan dugu. Pixka bat gorago iritsi gara potentzian, eta pixka bat urrunago beharrak asetzeko garaian. Aurretik joaten saiatzen gara, puntako teknologiari esker. Ez da erraza, dena den.
Zeintzuk dira zuen lehiakideak? Halakoetan arriskua beti Asiatik datorrela dirudi.
Sektorearen araberakoa da hori. Txinakoak, adibidez, enpresa erraldoiak dira, baina haien merkatuan gelditu dira orain arte.
Ingeteamen 50. urteurreneko ekitaldian, Adolfo Rebollo enpresako zuzendari nagusiak adierazi zuen dena elektrifikatu daitekeela. Dena?
Egia dio. Dena elektrifikatu daiteke. Gizartearen elektrifikazioa eman beharreko pauso oso garrantzitsua da planetaren garapen jasangarriaren bidean. Baina, noski, ez dugu ahaztu behar argindar horren sorrerak berriztagarria eta berdea izan behar duela. Ez du ezertarako balio gizartea elektrifikatzeak gero argindarra ikatza errez sortu baduzu.
Rebollo, era berean, kritikoa izan zen erakundeekin, trantsizio energetiko prozesuan elektrifikazioaren aldeko apustu nahikoa ez dutelako egin, bere iritziz. Bat al zatoz?
Ados nago, bizkorrago joan gintezkeen. Duela hamarkada batzuk diseinatu ziren plan batzuk daude, baina astiro doaz. Orain bizkortzen ari direla dirudi, baina lehenago edo geroago iritsi beharko dugu bakarrik argindar berriztagarria ekoiztera. Puntu horretara iritsiko gara; gure esku dago astiro edo bizkor joan.
Krisi honekin, azeleragailua zapaldu da. Agian bizkorregi?
Agian bai, epe oso laburrean kaosa eragin du energiaren merkatuan. Prezioak igo dira, eta industria asko geldirik daude, ezin dutelako ordaindu. Epe laburrean kaotikoa izaten ari da, baina ziur nago epe ertainean trantsizio energetikoaren prozesuari lagunduko diola.
Elektrifikatzeak garesti itxura du beti.
Zergatik garesti? Ez nago ados. Are gehiago: merkatzen ari dela esango nuke. Esaterako, fotovoltaikoa oso merkea da. Ez da garestia, eta, edozein teknologia bezala, gero eta gehiago garatzen ari denez, gero eta merkeagoa da. Hasieran prototipo batzuk zeuden, ez oso eraginkorrak, baina garapenari esker gero eta bideragarriagoak dira.
Elektrifikazio garai batek, ondo bidean, oparoa beharko luke Ingeteamentzat.
Oraintxe bertan ez, lehen esan dizudan bezala anabasa garai batean gaudelako, logistikarekin, osagarrien eskasiarekin… Ez da urte erraza hau. Baina ziur nago epe ertainean gure merkatua handitu ahal izatea ahalbidetuko digula. Ez dizut hurrengo urterako esango, edo bi urte barrurako, baina etorkizunean gure negoziorako mesedegarria izango da.
Euskal Herrian energia eolikoaren egitasmo asko daude mahai gainean. Zer iritzi duzu?
Gu ez gara sustatzaileak, guk sustatzaileari gure teknologia eskaintzen diogu. Zer esango dizut, bada? Ona dela. Energia berriztagarriak sustatzea ona da. Lehen esan dizut: gure aspirazioak izan beharko luke erabiltzen dugun argindarraren %100 berriztagarria izatea. Eta hori lortzeko bidea eolikoa eta fotovoltaikoa da.
Energia berriztagarrien alorra Nafarroan lantzen duzue bereziki. Hegoaldean parke fotovoltaiko gehiago jarri beharko liratekeela uste duzue?
Egitasmoak toki egokietan jarri behar dira. Ez duzu parke fotovoltaiko bat jarriko mendi lainotsu batean. Hemen, Caceresen edo Abu Dhabin izan, toki aproposa aurkitzea da garrantzitsuena. Eta berdin eolikoarekin; ez da berdin mendi hau edo bestea. Ikerketa bereziak egiten dira: haizeak nola jotzen duen, zenbat, jarraitua den ala ez… Eta ea errentagarria den. Parke bat jartzen denean, zentzua izan behar du, eta itzulera ekonomikoa eragin, noski.
Ingeteamen asko nabarmendu zarete auto elektrikoentzako kaleko kargagailuak ekoizteagatik. Zuen ‘Rapid 120/180’ modeloa saritua izan da berriki. Halako gailuen eskaria handitzen ari al da?
Bai, gero eta gehiago. Gu duela hamabost urte hasi ginen autoentzako lehen argindar kargagailuak garatzen. Produktua garatua genuen, baina garai hartan eskaria txikia zen. Kontua zen prest egotea eskari kopurua handitzen zenerako. Asko berandutu da, merkatu horrek nik uste baino askoz denbora gehiago behar izan du loratzeko; baina, tira, orain asko ari da hazten. Auto elektrikoen kopuruari lotuta doan eskari mota bat da. Zenbat eta auto elektriko gehiago egon, orduan eta kargagailu gehiago beharko dira. Baina kargatzeko puntu gehiago egon ezean, jendeak ez du auto elektrikoaren alde egingo. Bi aldagaiak eskutik doaz.
Zer bezerok enkargatzen du kargagailu bat?
Gasolindegiek batez ere, agian elektrolindegi deitu beharko diegu aurrerantzean. Gureak kargagailu oso bizkorrak dira, hamar-hogei minutuan autoa kargatzeko gai direnak. Bestela, udalak, enpresak, merkataritza gune handiak… parkinak dituzten bezeroak.
Eta norbanakoak?
Momentuz, ez; hauek ez dira etxeetarako. Etxeetarako ere baditugu, baina orain ez dira gure lehentasuna, potentzia handietara begira gabiltza. Gainera, sarearen arabera, etxe batzuetan ez duzu behar kargagailurik. Guk auto hibrido bat dugu etxean, eta ez du behar. Astiroago doa, baina horrekin aski du.
Kargagailuak zenbat denbora behar du auto bat betetzeko?
Elektriko petoa bada, hamar-hamabost minutu. Autoaren bateriaren autonomia ere kontuan hartu behar da: batzuek 120 kilometrokoa dute, eta beste batzuek, 300 kilometrokoa. Berriek 300-400 kilometroko bateriak dituzte. Karga bizkorren eremuan hainbat mugarri lortu ditugu Ingeteamen. 2019an, esaterako, Ugaldebietan [Bizkaia] jarri genuen garai hartan Europako hegoaldeko kargagailu indartsuena zena.
Kargatzeko behar den denboran jokatzen da lehia?
Orain hogei minutuan autoa kargatuta dago, edo lehenago, baina helburua da autoa bost minutuan kargatzea. Kargatzeko hamabost-hogei minutu horietatik gora behar bada, kostako da jendea auto elektrikoarekin animatzea. Helburua denbora murriztea da, baina hogeitik hamabostera pasatzea lan handia da, eta hortik hamarrera beste hainbeste. Gero ere autoaren ezaugarriak ere garrantzitsuak dira.
Hidrogeno berdea ekoizteko aldagailuak komertzializatzen hasi zarete. Merkaturik ba al du teknologia horrek?
Bai. Elektrolisia laguntzen duten eta hidrogeno berdea ekoizten duten bihurgailuak dira. Batez ere gasolindegi, elektrolindegi eta halakoetarako. Orain hidrolindegiak ere izango dira. Hidrogeno bidezko ibilgailu astuna errealitate bat da dagoeneko, eta nonbaiten kargatu behar du erregaia. Hidrogenoa aspalditik ekoizten da, baina energia berriztagarrien edo ez berriztagarrien bitartez ekoitzi daiteke.
Nazioartean asko zabaldu den enpresa bat da Ingeteam, baina sustraiak Euskal Herrian ditu oraindik ere.
Guk argi dugu hemengoak garela. Guk gauzak egiteko modu bat dugu, eta nazioartean zabaltzen zarenean, erronka bat da zure lan egiteko modu hori zabaltzea. Norabait lanera zoazenean, dena den, bertako moduak ere kontuan hartu behar dira.
Egoitza, Euskal Herrian?
Noski, ez dugu inolako planik egoitza aldatzeko.
Jende askok Ingeteam Iberdrolarekin lotzen du. Nolako harreman duzue zehazki?
Gure bezero handietako bat da. Iberdrolarekin harreman berezia dugu; ia-ia bazkide harremana da hornitzaile bezero harremana baino gehiago. Elkarlan estua dugu, hasieratik. Iberdrolak rol garrantzitsua jokatu du sektoreak Euskal Herrian dituen enpresa askorentzat, eta tartean dago Ingeteam. Gugan fede handia izan du, eta, kanpoan egina dagoen zerbait erosi beharrean, guri eskatu izan digu: «Hau egin dezakezu? Bada, sei hilabete ematen dizkizut». Hori bai, gero epeen barruan eskatzen du; Iberdrola bezero oso zorrotza da.
Langileak lortzeko arazorik ba al duzue? Zer langile mota behar duzue?
Bai. Jende bila gabiltza, batez ere bi motatakoak: batetik, ingeniaritza graduatuak: informatika, fisika… STEM ikasketak eginikoak; bestetik, langile heziketakoak, elektronikakoak-eta. Azkenean aurkitzen ditugu, baina nahiko genukeen baino motelago. Mondragon Unibertsitatean ikasgela propio bat dugu, harrobia lantzeko.




Bruselaren arau sortak kezka sortu die autoaren industriako fabrikatzaileei. Acea Ibilgailuen Fabrikazioaren Europako Elkartearen arabera, Batzordeak iragarritako neurriek «geldotu» egin dezakete zero isuriko ibilgailuetarako trantsizioa. Euro 7ak gehiago mugatu ditu ibilgailuen isuriak, baina fabrikatzaileen ustez, egun merkatuan dauden ibilgailuenak «ia neurrigaitzak» dira dagoeneko. Halaber, iritzi diote mugaketek ingurumenean eragin dezaketen hobekuntza baino handiagoa izango dela arau berrietara egokitzeko kostua. Martin Lundstedt (Volvo) ACEAko ibilgailu komertzialen presidentearen arabera, airearen kalitatea hobetzeko, eraginkorragoa litzateke «zero isuriko ibilgailuen inbertsioak lehenestea».
Isuririk ez egotea helburu
Azken kutsadura arauarekin alderatuta, Batzordeak ez ditu aldaketa zorrotzegiak iragarri, baina orain arte indarrean jarritakoak estutu ditu. Nitrogeno oxidoa, karbono monoxidoa, partikulak, hidrokarburoak, metanoa eta amoniakoa dira Euro 6ak 2015az geroztik mugatu zituen kutsatzaileak. Arau berriarekin, kamioiek eta autobusek isurtzen dituzten gas kantzerigenoak eta oxido nitrosoa ere erregulatuko dituzte.
Are, ibilgailuen isuriak erregulatzeko orokortasunera jo dute proposamen berrian. Euro 6 arauak autoaren araberako mugak ezarri zituen. Esaterako, gasolinazko autoek ezin zezaketen 60 mg/km nitrogeno oxidoaren muga gainditu, eta gasolio bidezko autoek, berriz, 80 mg/km-ko muga zuten. Euro 7ak, ordea, 60 mg/km-ra mugatzen du era guztietako autoen nitrogeno oxidoaren isuria. Kamioiei eta autobusei dagokienez, estutu egin dituzte orain arte ezarritako isurien mugak.
Horiez gain, arau berriak mugatu egingo ditu auto elektrikoen isuriak, eta pneumatikoek eta balaztek eragindako kutsadura mugatuko dute. Ibilgailuen barruan egongo diren sentsoreen bitartez kalkulatuko dituzte isuriak. Batzordearen esanetan, horrek «aldizkako kontrol teknikoak erraztuko ditu».
Auto arinen eta furgoneten kasuan, 2025eko uztailean jarriko da indarrean Euro 7 araua, eta ibilgailu astunen kasuan, berriz, bi urte beranduago, 2027ko uztailean. Fabrikatzaileen ustez, baina, araua betetzeko egokitu beharko dituzten ibilgailu kopurua kontuan hartuta, Batzordeak proposatutako datak «ez dira errealak».
Izan ere, korporazioaren egungo kudeaketa ereduarekin, Ulmak arriskuan ikusten ditu bere nortasuna eta etorkizuna. Horren adibidetzat jarri du datorren astean Mondragonek egin asmo duen urteroko kongresua. Laboral Kutxak korporazioarekin dituen harreman ekonomikoei buruzko txosten bat bozkatuko dute. Txostenak jasotzen du egokitu egingo direla finantza erakundeak kooperatiben arteko funtsean egin beharreko ekarpenak, etorkizuneko arazoak eragozteko.
Proposamenak «aldaketa garrantzitsuak» jasotzen ditu, Ulmak langileei azaldu dienez, baina ez dute argitu nola eragingo dion Oñatiko kooperatiba taldeari. Edonola ere, ez Ulma, ez Orona ez datoz bat txostenarekin. Are gehiago, bazkideei azaldu die Mondragonek ez duela eztabaidatu nahi izan edukiaren inguruan, eta ez dituela haien iritziak entzun. Prozesua azkarregi egin izana ere egotzi diote korporazioari, jakinda aski denbora izan duela horretarako.
Haustura handi bat eragin du horrek bi kooperatiben eta korporazioaren artean, eta lehendik zabalik zegoen arrakala are gehiago handitu du; izan ere, lehendik datoz desadostasunak. Ez ziren ados jarri diru kontuetan, esaterako, 2016an, Fagor Etxetresnen porrotaren ondoren egin zuten berregituraketa prozesuan. Orduko hartan, Ulmak eta Oronak erabaki zuten ez parte hartzea enpresen arteko elkartasun funtsean, eta funts propioak lehenetsi zituzten.
Ulmari dagokionez, hala ere, Mondragonekin izan duen harremana gorabehera handikoa izan da hasieratik. 1990eko hamarkadaren hasieran, talde kooperatibo propioa izatea lehenetsi zuen, eta korporazioan ez sartzea erabaki zuen; 2002an batu zen kooperatiben sarera, eta dibisio propioa izan du ordutik, nahiz eta taldea negozio eredu erabat desberdineko enpresek osatzen duten (eraikuntza, packaging-a, forjaketa, logistika…). Eredu propioa landu du hasieratik, eta bereizgarritasun hori ez galtzea ere bada Oñatiko kooperatibaren beste argudioetako bat.
Mondragonentzat, aitzakiak
Kudeaketa ereduen inguruko arrazoiak ezagun zaizkio korporazioari. 2008an Irizarrek eta Ampok Mondragonetik ateratzea erabaki zutenean ere, antzeko arrazoiak erabili zituzten. Kudeaketa eredu desberdina zutela argudiatu zuten bi kooperatibek, eta kexu azaldu ziren erabakiak hartzeko arintasun falta zutelako. Korporazio barruan dibisio propio bat ere osatu zuten biek, eredu propioa zela eta: Goikide. Baina eredu horretan sakontzeko nahiak desadostasunak sortu zituen korporazioaren barruan, eta horregatik erabaki zuten korporaziotik ateratzea, besteak beste.
Horregatik, hain zuzen, Mondragonek uste du kudeaketa ereduarena eta kongresuko txostenarena aitzakiak baino ez direla; finean, bi kooperatibek zera eskatzen baitute: beste harreman bat izatea korporazioarekin, egungoaren aldean askoz ere malguagoa izango dena, eta desberdina gainerako negozioek dutenarekin alderatuta.
Izan ere, korporazioko iturriek BERRIAri jakinarazi diotenez, datorren astearteko kongresua azken urteetako «sinpleena» izango da; bertan erabakiko dena gauza «tekniko bat» izango da, eta ez die zuzenean eragingo bi kooperatibei. Gainera, kooperatiba guztien eta korporazioko organoen oniritzia jaso ondoren eztabaidatu eta bozkatuko dute.
Iturri horien arabera, korporazioak ez du Ulmaren eta Oronaren asmoen berri jaso oraindik, ez behintzat «modu ofizialean». Eta kongresuan ere ez dute gaia hizpide izango. Hala ere, bi kooperatibek Arrasateko sarearen barruan segitzea nahiko luke korporazioak, eta hala izateko lanean ari dira. Hori bai, ezinbesteko baldintza da kooperatiben arteko harreman moduak eta korporazioko organoen erabakiak errespetatzea.
Hain zuzen, Mondragonek dio 2016ko kongresuaz geroztik kooperatibak «burujabe eta autonomo» ideia hartu zutela ildo nagusitzat; jarduteko eta kudeatzeko modu berriak onartu zituztela. Korporazioaren egitura ere moldatu zutela, dibisioei garrantzi handiagoa emanda, eta harrezkero egitura soilagoa duela taldeak. Ulmak eta Oronak ere hala izatea erabaki zutela gogoratu du Mondragonek.