Gorenak atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak pandemian…

Gorenak atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak pandemian kaleratzeak baliogabetzat jotzeko irizpidea


Argindarraren prezioaren jaitsiera bi faktorek eragin dute. Alde batetik, egunotan penintsulako toki askotan izan diren haizeteek energia eolikoaren erabilera handitu dute —atzo, zenbait ordutan, eolikoek argindar guztiaren %50etik gora produzitu zuten—. Horren ondorioz, gas gutxiago erre da ziklo konbinatuko plantetan, eta horrek argindarraren prezioa jaistea eragin du.
Arrazoi nagusia, dena den, gasaren prezioak azken egunetan izan duen bilakaera da. Iberiar penintsulako gas biltegiak beteta daude —Europakoak bezala—, eta udazkena epela izaten ari da; alegia, berotzeko gasa ez da horrenbeste behar. Horrek eragin du prezioaren merkatzea. Europa osoko merkatuetan gertatzen ari den fenomeno bat da, baina bereziki deigarria da Iberiar penintsulakoan. Gaur 31,8 euroan ordainduko da megawatt-ordua; aurtengo preziorik merkeena da, eta oso urrun dago abuztu amaieran ezarri zen errekorretik— 230 eurora iritsi zen—. Europako erreferentziazko merkatuan, berriz —Herbehereetako TTFn—, 115 euroan zegoen atzo arratsaldean.
Iberiar penintsulako gas merkatuko prezioak txikiagoak dira, besteak beste, besteak baino egoera hobean dagoelako, Afrikako iparraldearekin lotzen duten gasbideengatik, eta gas likidotua jaso eta tratatzeko Europako azpiegitura gehienak hor daudelako.
Gasa 40 eurotik behera egoteak, halaber, badu beste ondorio bat. Espainiak eta Portugalek Bruselarekin adostutako Iberiar penintsulako salbuespen mekanismoa etengo dute. Horren bitartez, argindarra sortzeko erabiltzen den gasari 40 euroko prezio muga jartzeko baimena jaso zuten. Baina hori eten egingo dute, merkatuko prezioa horren azpitik dagoelako. Hala, gasa erretzen duten zentralek ez dute konpentsaziorik jasoko orain arte bezala, eta hori fakturetan nabaritu da, doikuntza hori kontsumitzaileek ordaintzen baitute.
«Marra gorririk» gabe hitz egiteko prest daudela esan du Iriartek, baina nabarmenduz «erabaki estrategikoak» hartzeko garaia dela. Hala, beharrezkotzat jo du aurrekontu proiektua onartu aurretik ere «gogoetak partekatzeko» eta «adostasunak bilatzeko» gune bat eratzea, testuinguru sozioekonomikoak hala eskatzen duelako.
EH Bilduko eledunak azaldu duenez, Nafarroako eta Espainiako gobernuek modu horretan jokatu dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, baina, Jaurlaritzaren ezezkoa jaso du koalizioak. «Herri akordioak egiteko borondatea erantzun horren arabera neurtu behar baldin badugu, Lakuan borondatea txikia dela pentsatu behar dugu nahitaez», kritikatu du Iriartek. Hala, «herri akordioen» aldeko apustua adierazi arren, aurreko urteetako negoziazio molde bera erabiltzea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.
Egun indarrean dauden aurrekontuak Eusko Jaurlaritzaren eta EH Bilduren akordioaren ondorio direla ere gogorarazi du legebiltzarkideak. Hala, koalizioaren lorpen gisa aurkeztu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak egindako azken iragarpena: Osakidetzan beste 358 plaza sortuko dituzte. «Neurri hori EH Bilduk txertatu zuen iaz», azaldu du, eta gehitu du bide hori jorratzea dela koalizioak nahi duena elkarrizketarako «esparru bat» eskatzean.
Mahai gainean jarri nahi dituzten zenbait proposamenen berri ere eman du Iriartek. Koalizio subiranistak hilabete hasieran aurkeztutako Ongizate Hitzarmenaren bidetik, eledunak azaldu du egiturazko neurriak behar direla, besteak beste zerbitzu publikoak indartzeko, etxebizitzen prezioa mugatzeko eta erreforma fiskal «progresiboago» bat martxan jartzeko. EH Bilduko legebiltzarkideak gehitu du horiek lekua izan behar dutela 2023ko aurrekontuetan.
Saiakera «serioa»
Jaurlaritzak beste tempo bat ezarri nahi du. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak aurreko astean iragarri zuen 2023ko kontuak «arduratsuak» izango direla, eta Gobernu Kontseiluak asteartean emango die haiei behin betiko baiezkoa. Hala, proiektua astebete barru bideratuko dute Legebiltzarrera, eta hurrengo asteetan haien inguruko xehetasunak emango dituzte sailburuek, Ogasun Batzordean. Orduan, eta ez lehenago, hasiko da «talde parlamentarioekin hitz egiteko eta negoziatzeko epea». Zupiriaren hitzetan, gobernuak saiakera «serio» bat egingo du oposizioko alderdiekin akordioak lortu ahal izateko, nahiz eta EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa duten Legebiltzarrean.
Nafarroako Gobernuak atzo onartutako aurreproiektua «inoizko handiena» izango da. Gobernuak 5.238 milioi euro izango ditu datorren urtean gastu eta inbertsio publikorako -finantza gastuak gehituta, 5.749 milioi eurokoa izango da-, irailean aurreikusitakoa baino 23 milioi euro gehiago. Saizen arabera, langile publikoei orotara %6 igoko zaie soldata, eta euren zerga atxikipenen ondorioz igo du diru sarreren aurreikuspena. Hala, BPGaren %0,6ko defizit helburua kenduta, 4.967 milioi euroko diru sarrerak izatea espero du.
Dena den, gobernuak oraindik ez du aurkeztu urtero aurrekontuekin batera joan ohi diren zerga neurrien inguruko legearen aurreproiektua. Ez dute jakinarazi zerga sistemari zer aldaketa egin nahi dizkioten, baina hizpidera ekarri dute litekeena dela testuinguru ekonomiko zailean errenta zergan, adibidez, kenkari batzuk ezartzea, eta sumatzen da balitekeela jaitsiera posible horrek bilketa apaldu eta Ogasunari kostu bat eragitea.
Horregatik, Saizi behin eta berriz galdetu zioten atzo ea zergetan gobernuak bultzatu nahi dituen aldaketak aurrekontuak lantzeko egindako diru sarreren kalkulu barruan sartu diren, edo gerora birkalkulatu beharko diren; baina Saizek ez zuen zehaztu. Fiskalitatean aldaketa orok aurrekontuen kudeaketa doitzera behartzen duela eta egokitze hori ohikoa dela, hori bakarrik esan zuen: «Zerga neurriren bat onartzen den bakoitzean, horrek eragina du. Adibidez, Madrilek argindarraren BEZaren abendura arteko jaitsiera datorren urtera luzatzen badu, hori ez dugu jaso aurrekontuetan, eta, gertatuko balitz, egokitu beharko genuke. Badakizkigun aldaketa batzuk sartu ditugu, eta beste batzuk ez». Dena den, ez zuen zehaztu Nafarroako Parlamentuan onartu beharreko moldaketen artean zeintzuk sartu dituzten kalkuluan eta zeintzuk ez.
Zergak funtsezkoak dira
Azken finean, airean dago zergekin zer gertatuko den, eta baliteke EH Bildurekin dituen negoziazioetan funtsezkoak izatea. Aurreko hiru urteetan gobernuak koalizio abertzalearekin aurrekontuen inguruko akordioa lortu arren, zergetan EH Bildu abstenitu egin da. Horregatik, EH Bilduko Aznalek «anbizio handiagoa» eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Elkarrizketa horietan gobernuak aurkeztutako hainbat neurri ontzat jo dituzte, baina adostasunetik «urrun» daude oraindik ere. «Espero dugu gobernuaren posizioa aldatzea, eta lan asko dugu egiteko oraindik».
Diferentziak non egon daitezkeen galdetuta, Aznalek ez du zehaztu, baina gobernuaren asmoen zentzua iradoki du: «Gutxiago biltzea eragingo duten neurriak proposatzea ez da nahikoa guretzat. Gehien dutenek gehiago eman behar dute». Sozietate zergaren inguruko kontuetan diferentziak dituztela aipatu du.
Dena den, Aznal pozik azaldu da negoziazioen «lehen helburua bete» egin delako, eta aurreproiektuetan EH Bilduren proposamenak jaso direlako. Aznalen ustez, horri esker lortu da hasierako testua hobetzea. Proposatutako ardatzen artean daude Osasunbidean lehen arreta indartzeko eta itxarote zerrendak murrizteko neurriak hartzea, adinekoen eta menpekoen zaintza politikak indartzea, landa eremuan etxebizitza soziala sustatzea, larrialdiko laguntzak eta trantsizio energetikoaren legea «anbizioz» garatzea.
Gastu soziala: 2.800 milioi
Gobernuak aurkeztutako aurreproiektuaren datu orokorrei dagokienez, aurtengoarekin alderatuta, gastu muga %10 handitu da; eta legealdiko lehen aurrekontuarekin alderatuta, %23. Gainera, aurrekontuaren %53 inguru jasoko dute Osasun, Hezkuntza eta Eskubide Sozialen departamentuek: zehazki, 2.782 milioi euro.
Saizek azaldu zuen Europako funtsen bultzada ere islatuko dela departamentu guztien aurrekontuetan: zehazki, Susperraldirako eta Erresilientziako Mekanismotik 185,5 milioi euro jasoko dira, eta pandemiaren ondorioei aurre egiteko React funtsetik, 63,5 milioi; orotara, 249 milioi.
Bere gain hartu gabeko eskumenen truke Nafarroak 635 milioi euro pagatuko dizkio Madrili datorren urtean. Dena den, behin-behineko datua da hori; izan ere, bi gobernuek oraindik ixteko dute 2020-2024ko eperako Nafarroaren eta estatuaren arteko ekarpenaren eta diruaren joan-etorrien inguruko akordioa.
Epe hori amaitzeko beste bi urte falta badira ere, ez dago informaziorik, eta Saizek baieztatu zuen «elkarrizketak bide onetik» doazela baina oso konplexuak direla.
Gaineratu zuenez, pandemiaren, Ukrainako gerraren eta testuinguru ekonomikoaren ondorioz legealdi zaila izaten ari da, eta horrek negoziazioa baldintzatu du. 2023an lau urte beteko dira akordiorik gabe, baina Saizek gogorarazi zuen Eusko Jaurlaritzak «hamar urte» eman zituela egoera horretan.
Azaroaren 4an
Oraindik bidea egin behar du Parlamentura heldu aurretik. Edukia gizarteko eragileei helarazi behar zaie Gizarte eta Ekonomia Kontseiluan. Behin hori eginda, gobernuaren asmoa da lege proiektu gisa onartu eta testua Parlamentura igortzea. Espero dute Eguberrietarako urteko legerik garrantzitsuena aurrera ateratzea.



Elektrizitate autokontsumoa bultzatzeko neurriak ere hartu ditu Pedro Sanchezen gobernuak. Sortze eta kontsumo puntuen arteko gehienezko distantzia 500 metrotik kilometro batera handitu dute, eta 500 kilowattetik beherako instalazioek ez dute aurretiko baimenik beharko.
