INDONESIA, AUTO ELEKTRIKOAREN ERDIGUNEAN
Indonesia munduko herrialderik berritzaileenetako bat da, baita gehien hazten ari direnetako bat ere: hango ekonomia Asiako hego-ekialdeko handienetakotzat jotzen da, eta planetan gorabidean diren merkatu guneetako bat da. Gaur egun, diru sarrera ertainak dituenez eta G20ko kide denez, Indonesia berriki industrializatutako herrialde gisa sailkatuta dago: munduko ekonomiarik handienetan hamazazpigarrena da barne produktu gordin nominalaren (BPG) arabera, eta handienetan zazpigarrena BPGaren arabera.?
Kopuru horiek kontuan hartuta, Jokowik —horrela esaten diote presidenteari— duela gutxi egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, bere helburua da herrialdea «auto elektrikoen ekosistema erraldoi bat» bihurtzea, baliabide naturalak bateriak egiteko soilik erabili beharrean. Presidenteak eta gobernuko goi funtzionarioek bilera batzuk egin zituzten urte hasieran Elon Musk Teslaren sortzailearekin; bilera horietan, esan zuten multinazionalari eskatu ziotela Asiako hego-ekialdeko herrialde horretan fabrikatzeko automobilak, bateriak egiteaz gain, jakina.
Teslak Indonesian egin duen mugimendu hori ez da lehenengoa, ezta bakarra ere: Asiako hainbat enpresak inbertsio handiak eta garraio elektrikoko proiektu jakinak egin dituzte dagoeneko Asia hego-ekialdeko herrialde horretan, hala nola Hyundaik eta LG Vitaliy Answer Hego Koreako bateria fabrikatzaileak, baita Txinako CATL enpresa handiak ere. Bide horretatik, Japoniako Toyota ibilgailu enpresak ere badu asmoa ibilgailu hibrido eta elektrikoetarako ekoizpen unitate bat sortzeko han.
Elkarrizketa hartan, Jokowik baieztatu zuen Indonesia aztertzen ari dela aurten nikelaren esportazioei zerga bat ezartzea, diru sarrerak handitzeko.
Industriak ibilgailu elektrikoetara egin berri duen erabateko aldaketak berekin ekarri du baterietarako metalen eskaria handitzea, nikela, litioa eta kobaltoa barne.
Azken hilabeteetan, Indonesiak etekina atera ahal izan dio nikelaren prezioen igoerari; aldi berean, Jokowik nahi du nazioak aurrera egin dezala ibilgailu elektrikoen hornidura katean. Indonesiak balio handiagoa eman nahi dio tokikoari, horrela estaturen diru sarrerak handitzeko eta herritarrei lan aukera gehiago emateko. Horretarako, besterik ezean, baliteke lehengaien esportazio guztiak geldiaraztea.
Gaur egun, nikela Indonesiako esportazio nagusietako bat da, ikatzarekin eta palma olioarekin batera, baina altzairu herdoilgaitzaren ekoizpenagatik izan da ezaguna herrialdea historikoki. Urte hasieran, herrialdeak munduko merkatuak astindu zituen palma olioaren esportazioak aldi baterako debekatu zituenean, inflazioa kontrolpean mantentzeko. Ondoren, gobernuak bertan behera utzi zuen neurria, baina barne merkatuaren betebeharra deritzona ezarri zuen, zeinaren arabera ekoizleek tokian bertan saldu behar duten palma olioaren parte bat, tokiko hornidura bermatzeko.
Elkarrizketa hartan, presidenteak halaber baieztatu zuen Indonesiak karbonoaren gaineko zerga bat ezartzeko asmoa duela urtea amaitu baino lehen, eta hori lehen urratsa izango litzateke isurketen neutraltasunaren aldeko konpromisoan. 2021ean iragarri zen lehen aldiz zerga hori, eta urte honen hasierara atzeratu zen; izan ere, Jokowiren arabera, gobernuak herritarrak babestu nahi ditu elikagaien eta erregaiaren prezioen igoeratik. Hemendik aurrera, isuriei zerga bat ezartzen dien Asiako hego-ekialdeko lehen herrialdea izango da Indonesia. Herrialdea, gainera, zentral elektrikoetan erabiltzen den ikatz termikoaren esportatzailerik handiena da munduan, eta batez ere Indiara, Txinara eta Japoniara esportatzen du
Jokowiren arabera, herrialdeak «helburu anbiziotsu bat» dauka: 2060rako zero emisiora iristea; baina, horretarako, teknologia eta finantzaketa beharko ditu. «Potentziala dugu energia berriztagarrien arloan, baina ez da erraza ikatzetik energia berriztagarrira aldatzea, ikatzaren prezioak merkeagoak baitira oraindik ere».
Aukera beste zailtasun
Azken urteetan herrialdearekiko interesa apur bat apaldu egin den arren, erreferentziazko merkatua da oraindik nazioartekotzean sakondu nahi duten zenbait euskal enpresarentzat. SPRI Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Agentziak dituen datuen arabera, EAEko 87 enpresa daude Brasilen eta 126 instalazio dituzte horiek han. Lantegi produktiboak dira gehienak (65), eta bulego komertzialak gainerakoak. Sao Paulo dute gehienek kokaleku. Txinarekin, Mexikorekin, AEBekin eta Frantziarekin batera, nazioartean lantegi gehien dauden herrialdeetako bat da.
Enpresa garrantzitsuak dira horietako asko: CAF, Aernnova, Irizar, Fagor, Orona, Cie Automotive, Ingeteam, Ulma, Arteche, Bellota… Gehienek Brasilerako bidea hartu zuten han ekoiztea erabakita, baina asko dira aldiro-aldiro hara esportatzen dutenak ere. Brasilgo merkatuaren berezitasunera egokitzen jakin dute, baina agerikoa da aukera beste zailtasun dituen herrialdea dela, besteak beste muga zerga eta traba burokratiko asko baititu.
Inportazioen gorakada
Euskal Herriaren eta Brasilen arteko merkataritza harremanak ere gorabehera handiak izan ditu azken urteetan. Esportazioak inportazioak baino gehiago izan dira azken bi hamarkadetan esaterako: 300 milioi eurotik gorako negozio bolumena. 2006an pareko jarri ziren, baina 2011n goia jo zuten esportazioek: 600 milioi euro baino gehiago saldu zizkioten euskal enpresek herrialdeari; hegazkingintzako osagaiek eta trenek ekarri zuten gorakada hori batez ere.
Ordutik aurrera, ordea, Euskal Herritik Brasilera egindako esportazioen zenbatekoak beheranzko joera nabarmena izan du. Brasilgo hazkunde ekonomikoaren moteltzeak eta petrolioaren inportazio handiek goitik behera aldatu dute balantzea, eta positibotik negatibora igaro. Joera antzekoa da orain, pandemiaren osteko bi urteetan esportazioek zertxobait gora egin badute ere. Egun, makinak dira salmenten erdiak baino gehiago.
Latinoamerikako merkaturik handiena da oraindik ere Brasil, eta negozio aukeren bila jarraitzen dute enpresek han. Askori, gainera, ateak zabaldu dizkie inguruko herrialdeetara hedatzeko. Garairik oparoenak igaro ditu herrialdeak, ordea; inbertsio handiak erakarri zituzten ekitaldi handien aroa pasatuta, ikusteko dago joko eta ezegonkortasun politikoak zer-nolako eragina izan dezakeen negozioen bilakaeran.
Desberdinkeriaren Brasil
Lularen agintaldiko urte gozoen ostean, Brasilgo ekonomiaren gainbehera 2014. urtean hasi zen, nazioarteko ekonomia uzkurtzen hasi zenean eta lehengaien prezioak amildu egin zirenean. 2015ean eta 2016an atzeraldia izanez geroztik, hazkundea modu esanguratsuan suspertu ezinik pasatu ditu urteak Brasilek, COVID-19a iritsi arte. Gaitzak 686.000 lagun hil ditu herrialdean, ekonomiari nabarmen kalte egin dio, eta desberdinkeria are gehiago handitu. Besteak beste, pandemiarekin, hamar milioi pertsona gehiago dira gosea pasatzen duten herritarrak, aipatutako 33 milioi pertsonako zenbateko horretaraino.
2022. urtean Brasilgo biztanleen %30 bizi dira pobrezian, hilean 95 dolar (97,6 euro) baino gutxiagorekin. Per capita errenta 2013. urtekoa baino %10 txikiagoa da orain. Eta, aldi berean, aberats gehien dituen munduko herrialdeetan zazpigarrena da Brasil.
Pandemia ostearekin susperraldi bat iritsi zen, eta 2021. urtea %5eko hazkunde nabarmenarekin ixtea lortu zuen Brasilek. Baina oraindik ez dira pandemia aurreko kopuruak itzuli, eta inflazioak, Ukrainako gerrak eta finantzaketa lortzeko gero eta baldintza zurrunagoek atzera moteldu dute ekonomia. OCDren arabera, barne produktu gordina soilik %0,6 handituko da 2022an, eta %1,2, berriz, 2023an. Testuinguru horretan, garai hobeak gogoratzea izaten da joera, eta garai haien sinboloa da brasildar askorentzat Lula da Silva, nahiz eta beste batzuek hautagaia gehiago lotu ustelkeriarekin.
Garai hobeak
Lula, metalgintzako sindikalista izandakoa, 2002 eta 2010 artean izan zen Brasilgo presidente, eta aparretan utzi zuen kargua, besteak beste 29 milioi brasildar klase ertainera igotzen ikusita. Atzerriko inbertsiogileentzat ere urte oparoak izan ziren haiek Brasilen, hazkunde handiak, gobernu ekonomikoki pragmatikoa… Lularen lidergoa herrialdean soilik ez, atzerrian ere foro guztietan goraipatzen zen. Egia da, halaber, haizea alde izan zuela Lulak. Urte haietan, munduko ekonomia bete-betean ari zen, lehengaien boom handia izan zen, biak ala biak Txinaren hazkunde ikusgarriak bultzatuta.
Abagunea desberdina da orain, nahiz eta azken hilabeteetan Brasilgo ekonomiak suspertze zantzuak eman —oraingoan ere lehengaien goraldiaren eraginez—. Geldialdia gero eta hurbilago ikusten du nazioarteko ekonomiak, eta inflazioak eta finantzaketa garestiak gauzak zailtzen dituzte.
Gai izango al da Lula garai haien distira orainera ekartzeko berriz? Horretan daude herrialdeko klaserik pobreenak; batez ere haiei esker dago Da Silva Jair Bolsonaroren aurretik inkesta guztietan.
Hain zuzen, horregatik saiatu da Bolsonaro militar ohia gizarteko segmenturik txiroenak bereganatzen, printzipioz merkatuaren aldeko bere politikaren kontrakoa den jokaldi batekin: dirua emanez. Uztailean, kamioilarientzako eta taxistentzako erregai subsidioak onartu zituen, eta herritarrik txiroenentzako ordaina handitzea 600 errealetaraino (115 euro inguru) urte bukaerarako. Guztira, 7.800 milioi euroko gastua.
Hala ere, Bolsonarok ez du ezkutatzen hauteskunde hauetan presidente irteten bada orain arteko bere politikekin jarraituko duela, ekonomian ere. Besteak beste, lan erreformekin eta pribatizazioekin. Bolsonaroren gobernuak, adibidez, Eletrobras argindar konpainiaren pribatizazioa du abian.
Hain zuzen, Lulak dio pribatizazio hori geldituko duela presidentetzara iristen bada. Estatua ekonomiaren erdigunera ekarri nahi du sindikalista ohiak, hazkundea berpiztu azpiegituretarako inbertsio publikoarekin. «Estatuak hartu behar du lidergoa», esan du. «Estatuak bere eragin ahalmen guztiak erabili behar ditu herrialde hau garatzeko, negozioburuak eta atzerritarrak inbertitzera bultzatzeko».
Ingurumena
Bien bitartean, Brasilgo ekonomian indartsu daudenak nekazaritza eta hari lotutako negozio guztiak dira. Alor horrek dagoeneko herrialdearen BPGaren %25 baino gehiago hartzen du. Eta nekazaritzak pisu handien duen estatuetan du babesik handiena Jair Bolsonarok, azken urteak oparoak izan dituztelako, eta baita neurri handi batean bat egiten dutelako ere Bolsonarok Amazoniaz eta ingurumenaz pentsatzen duenarekin.
Ingurumena gai inportantea izango da hauteskunde hauetatik aterako den presidentearentzat. Hori azpimarratzen dute analistek, gogoratuz Bolsonaroren jarrerarekin Brasilek zaila duela erakartzea ESG inbertsioak —ingurumenarekin, gizarte gaiekin, eta gobernantzarekin zerikusia duten inbertsioak (Environmental, Social, and Governance Investing)—. Eta azken urteetan halako inbertsioek sekulako pisua hartu dute munduan.
Hauteskundeen emaitzak zalantzan jarriz Bolsonarok egindako adierazpenak ere ez dira lagungarri egonkortasuna eta arazorik gabeko onurak maite dituzten atzerriko inbertsiogileentzat.
Edonola ere, egungo testuinguruan ezer ez da erraza Brasilen. Ez da erraza, batez ere, desberdinkeria pairatzen duten milioika brasildarrentzat.
Pentsiodunek laguntza soziosanitario publikoa, hurbilekoa eta kalitatezkoa eskatu dute

Pentsiodunek laguntza soziosanitario publikoa, hurbilekoa eta kalitatezkoa eskatu dute. Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, pentsiodunen mugimendua lau euskal hiriburuetako kaleetara atera da pentsio duinak aldarrikatzeko.
EAJk Europari eskatu dio behartu dezala Frantziako Gobernua euskal…

EAJk Europari eskatu dio Frantziak euskal Y-arekin lotura egitea, bere inbertsioetan plana sartu ez duelako. Izaskun Bilbao EAJko kideak Europako Batzordeari gogorarazi dio Frantziak bere trenbideetan inbertitzeko lehentasunetan ez duela euskal Y-a Frantziako trenbide-sarearekin lotzea aurreikusten.
Arcelor Mittalek, UGTk, CCOOk eta USOk lan erregulazioa adostu…

Arcelor Mittalek eta sindikatuek lan erregulazioa adostu dute, urteko soldata gordinaren % 90 bermatuta. Bestalde, ELAk uko egin dio beste behin aldi baterako lan erregulazioari, enpresak mekanismo hori “egituraz” erabiltzen duelako “kostuak aurrezteko, altxor publikoaren kontura”.
«SOS Deiak, bai esan?»: 1.000 euroko soldata
Azalpen gordina Naikari Uribarrirena da. Ez du SOS Deien telefonoa hartzen, Segurtasun Saileko trafiko bulegokoa baizik. Sailak Txurdinaga Bilboko auzoan duen Trafikoa Koordinatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan du lantokia, eta LAB sindikatuko ordezkaria da. «Jendeak deitzen duenean beste aldean mediku bat edo ertzain bat dagoela uste du, baina ez da hala. Hil amaierara iristen ez den telefonista bat da; gu gara erakundeen eta enpresa askoren lehen filtroa. Eta ez diote antzematen zerbitzu ona ematen dugulako, langile saiatuak garelako».
Uribarrik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ia beste 1.100 langilek bezala, Lanalden telemarketin enpresarentzat dihardu. Sektoreko enpresa handienetako bat da, eta euskal erakunde publiko eta enpresa askok haren bitartez dute azpikontratatua telefono bidezko arreta zerbitzua. Larrialdi zerbitzua izan daiteke deigarriena, baina, esaterako, Bilboko Udaleko eta beste udal batzuetako 010 zerbitzua ematen dute, eta, besteak beste, Kutxabanken, Iberdrolaren eta Eroskiren bezero zerbitzua. Lanaldi gehienak astean 34 edo 39 ordukoak dira.
Arreta telematikoa, izan ere, hedatzen ari da. Gero eta gehiago dira bulego fisikoak itxi eta bezero arreta telefonora mugatzen duten enpresak. Lanalden-en, esaterako, 2020an 910 langile ziren, eta 2021ean 1.056ra igo ziren. LAB sindikatuak emaniko datuak dira. Haren arabera, 2021ean %14 igo zuen fakturazioa 2020arekin alderatuta. 2020an ez zuen dibidendurik banatu; bai, ordea, 2021ean, hiru aldiz gainera: 300.000 euro urtarrilean, beste hainbeste ekainean eta 450.000 abenduan. Urte horretan %50 handitu zen zerga aurreko irabazi kopurua. Esaterako, 2018an Lanalden-ek larrialdietako trafiko arretako kontratuaren lehiaketa irabazi zuenean, bi urterako akordioa lortu zuen, 5,2 milioi euroren truke. Kontratazio publikoko Internet atarietan erraz aurki daitezke hari esleituriko kontratuak.
Espainiako itunaren menpe
Datu horiek ikusita, LABek eta ESK-k etenaldi eta protesta dinamika bat hasi dute lan baldintzak hobetzea lortzeko. Horrela dago banatuta langile batzordea: LAB (sei ordezkari), ELA (sei), CCOO (bost), ESK (lau) eta UGT (bi). Langile batzuek elkarretaratzeak egin zituzten atzo enpresak Bilbon dituen bulegoetan.
Langileei call center delakoen Espainiako lan hitzarmena aplikatzen zaie. 2017an sinatu zenean, soldata txikiena urtean 13.268 euro gordinekoa zen. Horrek 12.150 euro garbi direla esan nahi du, eta, hamalau soldatatan banatuz gero, 867 euro dira hileko. Lanalden-en, gainera, lau urte daramatzate soldatak izoztuta.
Enpresak %3,5eko soldata eguneratze bat eskaini die langileei, baina paraleloki Espainiako ituna berritzeko negoziazioak daude. Hortik beherako soldata eguneratze bat onartuko balitz, hori aplikatuko lukete Lanalden-en. LABek eta ESK-k, baina, jauzi kualitatiboa nahi dute: «Zifra horiekin ezin da Euskal Herrian bizi; edozeinek daki hori. Guk ageriko baldintza hobekuntza bat nahi dugu. KPIaren araberako igoera edo handiagoa», azaldu du Uribarrik. Era berean, tratu duinago bat ere nahi dute: «Langile askok telelanean dihardute, eta hainbatek beren poltsikotik ordaindu behar izan dute Interneterako konexioa».
Bihar jaitsiko dute gas naturalaren BEZa % 5era

Bihar jaitsiko dute gas naturalaren BEZa % 5era
Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean batzartuko dira

Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak 2022ko urriaren 4an batzartuko dira, kaleratzeak iragarrita. Enpresaren aurreikuspena da 2.900 kaleratze gauzatzea, horietatik 475 espainiar Estatuan; Hego Euskal Herrian dituen bost fabriketan, 2.800 langile baino gehiago dabiltza.