Muniainen 42 urteko gizon bat hil da orein batek…
Muniainen (Nafarroa) 42 urteko abeltzain bat hil da gaur goizean. Lan egiten zuen etxaldean gertatu da istripua: bularrean adarkatu du orein batek, eta bertan hil da gizona.
Larrialdi zerbitzuek 11:35ak aldera jaso dute abisua. Saiatu dira gizona suspertzen, baina ezin izan dute. Odol asko zuen galduta ordurako.



