Interinok Taldeak Eusko Jaurlaritzaren kontsolidazio prozesuak salatu ditu EAEko…

Interinok Taldeak Eusko Jaurlaritzaren kontsolidazio prozesuak salatu ditu EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean

Iazko martxoaren 25eko piketeengatik auzipetu dituzte, hain zuzen. Otsailean hasi zuten Tubacexeko langileek mugagabeko greba, eta martxoan manifestazioak egin zituzten. Martxoaren 25ean, Amurrioko Saratxo industrialdean (Araba) bildu ziren grebalariak eta horiekin bat egiten zutenak. Suzko barrikada bat piztu zuten hainbat gurpilekin, fabrikaren sarrera parean. Ertzaintza han izan zen, eta, borrak zein foam pilotak erabiliz, hainbat pertsona zauritu zituzten.
Fiskaltzak argudiatu duenez, hiru gazteek «bake publikoa asaldatzeko helburuarekin» jardun zuten mobilizazio horretan, «batera eta adostasunez». Identifikatu gabeko «bostehun pertsona inguruk» ere lagundu zieten.
Orotara, lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak. Batetik, bi urte eta hamar hilabeteko desordena publikoagatik; bestetik, urtebete eta bederatzi hilabetekoa agintaritzaren aurkako atentatuagatik. Oraindik jakiteko dago noiz egingo duten epaiketa, Arabako Auzitegian. Abokatuek Aiaraldea hedabideari jakinarazi diotenez, litekeena da prozedura hainbat hilabetez luzatzea.
Fiskaltzaren eskaerak ez dira hor amaitzen: hiru ertzaini 756 euro (252 bakoitzari) ordaintzea ere eskatu die, «eragindako lesioengatik». Gainera, fiskaltzak nahi du gazteek ordaintzea Ertzaintzaren materialek eta Tubacexeko zuzendaritzaren autobusek izandako kalteak —ez du zehaztu guztizko zenbatekoa—.
«Coca-cola lata huts bat»
Aurretik ere, iazko ekainean, Amurrioko epaitegian deklaratu zuten hirurek, aipatutako delituak egotzita. Deklaratu baino egun batzuk lehenago, Aiaraldea-k gazte bat elkarrizketatu zuen. «Coca-cola lata huts bat botatzea eta Instagramen bideo bat argitaratzea leporatzen didate. Uste dut neurririk gabekoa dela akusazioa; ez dago orekarik egindakoaren eta leporatu didatenaren artean. […] Nire iritzia da, ikusita langileen aurka ezin dutela ezer egin, haiek babesten ari garenon aurka jo dutela, elkartasuna jaso ez dezaten», azaldu zuen.
LABek gogor salatu du fiskaltza. Gazteen aurkako «akusazioak eta inputazioak bertan behera» uzteko eskatu du, bai eta edozein langilerenak eta piketeetan eta manifestazioetan parte hartu zuen edozeinenak ere. Izan ere, Ertzaintzak lau langile atxilotu zituen greba mugagabearen harira, eta horien auziak irekita daude oraindik ere. Hori ez da bakarra: «isun oldeak» ere jaso dituzte langileek, Tubacexeko lan batzordearen arabera.
Urte eta erdi egin behar da atzera grebaren arrazoia jakiteko: iazko otsailean, enpresak iragarri zuen Amurrioko eta Laudioko 150 langile kaleratuko zituela, eta gainerakoak (600 inguru) aldi baterako erregulazioan jarriko zituela. Jarraian hasi zuten langileek mugagabeko greba. Kaleratzeak 129ra murriztu zituen enpresak, baina lan erregulazioa mantendu zuen, nahikoa lanik ez zutela eta.
Langile batzordeak helegitea jarri, eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion uztailean: lan erregulazioa indargabetu eta 129 langileak berrito kontratatu zituen Tubacexek. Enpresak helegitea jarri zion epaiari, eta hura kentzeko modu bakarra langileek neurri estruktural gogorrak onartzea zela azaldu zuen. Azkenean, 236 egunen ostean, langileek urrian amaitu zuten greba, enpresarekin egindako negoziazioetan akordioa lortuta.



Erriberrin eman dituzte aurtengo uztaren datuak, kooperatibekin batera egindako jardunaldi batean. Datu orokorraz harago, diferentziak badira laborearen eta eskualdearen arabera. Oro har, Nafarroa hegoaldean aurreko urteetan adina bihi bildu dute. Alderantziz, iparralderago (erdialdean eta Zangoza aldean), errendimendua eskasagoa izan da oro har. Dena den, Intiaren arabera, eskualde arteko gorabeherok lursailen artekoak ere izan dira.
Goñiren arabera, «uzta okerragoa» izatea espero zuten, eta bildutakoa baino askoz ere gutxiago lortzea.«Lur sakonagoek hobeto eutsi diete» eguraldiaren gorabeherei. Izan ere, zereala erein osteko hilabeteetan euri asko egin zuen —azarotik abendu erdialdera arte—. Aitzitik, udaberria eta uda oso lehorrak izan dira, eta ekainetik aurrera muturreko tenperatura historikoak izan dira.
Koltza asko
Bi zereal nagusien artean, garagarraren uzta gariarena baino hobea izan da. Oro har, garagarra nahiko ondo joan da kantitate aldetik. Aldiz, gari uzta txarra izan da: Zangoza aldean, azken hamabi urteetako uztarik txarrena izan dute; Nafarroa erdialdean, berriz, azken hamabi urteetako uztarik okerrenetan bigarrena.
Gainerako zerealei dagokienez, oloaren uzta «oso negatiboa» izan da. Koltza eta ekilorea errotaziorako labore gisa erabili ohi dituzte laborariek —batik bat, urteroko kanpainari ekitean, zereal nagusietarako ez diren lursailei arnasa emateko—. Koltza eta ekilore olioen produkzio handia espero zen aurten. Hala, koltzari dagokionez 1984tik izandako «uztarik hoberena» izan da: 9.000 hektarea erein dira, eta hektareako bi tona lortu dira batez beste.
Beste zerealen aldean, ekilorea udaberrian erein ohi da, eta, Ukrainako gerrak eragindako eskasia ikusita, produkzioa nabarmen igotzea espero zen. Aurreikuspen horiek bete egin dira, hein batean; izan ere, laborariek handitu egin dute labore hori, errotaziorako, baina ez da espero bezain handia izan azalera: beste urteetan, batez beste 4.400 hektarea erein ohi dira, eta aurten, %20 gehiago. Ekilorea oraindik ez da bildu, eta, ondorioz, ez dago bilketaren daturik.
Araban ere uzta txarra izatea espero da. Iragan astean, Javier Torre UAGAko presidenteak aurreratu zuen iaz baino %40 gutxiago biltzea espero dutela. Zonaka, zenbait tokitan txarragoa izango dela ohartarazi zuen.
Lan erreforma onartu aurretik jada enpresaren «atzetik» zenbiltzan. Enpresaren erantzuna, «zurruntasuna». Santamariak eskerrak eman dizkio araudi berriari, bestela «berdin-berdin» jarraituko luke-eta zuzendaritzak. «Lepoa jokatuko nuke».
Gero, bada «kuriosoa» enpresak aldi baterako kontratuak finko bihurtzearekin batera lortu duen onura. Gizarte Segurantzako kostuak ez dira berak mota bateko edo besteko langileentzat, behin-behineko kontratazioek gainkostu bat dutelako. Alde horretatik, diruren bat aurreztuko du enpresak aurrerantzean. «Nola duzu gainkostu hori jakinda luzaroan izango direla zurean? Atentzioa eman digu betidanik».
Aldi baterako langileak izateko arrazoiaz galdetuta, ez daki zehazki zer erantzun: «Ez digu inoiz esan. Agian absentismo gutxiago, gaixo agiri gutxiago, ‘aizu, ordu batzuk gehiago geratu behar duzu’… Uste bat da, baina logika duen uste bakarra». Enpresarentzat ere presioa egiteko modu bat izan liteke, askoz sinpleagoa eta leunagoa. «Ez dute ezer esan beharrik; aldi baterako langileak badaki zer datorkion».
Santamaria berau ere aldi baterako langilea izan zen, 2006ko lan erreforma onartu aurretik. Orduan, langile asko bihurtu ziren finko. Oraingoan, geratzen ziren besteentzat egin du ahalegina Elecnorreko CCOOko taldeak. Apirilean aurkeztu zuten salaketa lan ikuskaritzan, enpresak langileak erregulariza zitzan.
Langile horien egoera azaldu du Santamariak: «Denboratasunak dakartzan arazoak… Ezjakintasunez bizi ziren langileak. Ez dakizu zehazki obra bat amaitu ostean zer izango duzun. Egia da esaten zizutela ‘hemendik hara joango zara’. Baina nork daki?».
Ez hori bakarrik: aldi baterako langileek ere bazuten beharra lanerako beti prest egoteko, orduko kontratua beste batekin kateatzeko itxaropenez. «Gaixo agirien kontua… Ez zuten baja egunik hartzen. ‘Eta ez badidate deitzen?’ Norbait gaizki badago, gaixo agiria behar du ondo egon arte».
Lan erreformak egonkortasuna ekarri du Elecnorrera. Ordea, langileentzat ez da soilik laneko egonkortasuna: horrek dakartzan berme guztiak ere bai. «Bankura joan, eta entzutea: ‘Lan finkorik ez duzunez…’. Hori behintzat gainetik kendu dute, eta gutako bik jada hipoteka bat eskatu dute», dio Santamariak.
«Biraketa» kontratazioan
Azken lan erreforma 2021eko Eguberriaren atarian hitzartu zuten Espainiako Gobernuak, CEOE patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk eta LABek gogor salatu zuten ituna, aurreko erreformen puntu asko bere hartan utzi zituelako. Baina haren defentsa egin du Arkaitz Antizar CCOOko Gipuzkoako arduradunak, nahiz eta aitortu duen eskakizun asko bidean geratu zirela. Baina «lan merkatuaren arazoaren muinari» eustea lortu zutela adierazi du: aldi baterako kontratu gehiegi sinatzea.
Antizarren arabera, horretan oinarritzen zen lan merkatua; «enpresariek dirua irabazteko zuten bideetako bat zen», langileentzako zekarren ziurgabetasunarekin. Lan erreformak behin betiko ezabatu ditu obra eta zerbitzu kontratuak, eta aldi baterako kontratuak baldintza oso zurrunen pean baimendu; lehen baino hobeto justifikatu beharko dute enpresek zergatik eta zer-nola behar duten langilea aldi baterako besterik ez.
«Egoera ez da gauetik egunera aldatuko», aitortu du CCOOko ordezkariak. Martxora arte obra eta zerbitzuetako kontratuak egiten jarraitu zitekeen, baina segituan hartu zuten erritmoa kontratu mugagabeek. Hego Euskal Herrian, urtarrilean, guztien %11,1 izan ziren; otsailean, %15,2; martxoan, %20,2.
«Biraketa» bat jazo da, Antizarrek dioenez, eta «kontratu finkoetarako presuntzioa» lehenetsi du erreformak. Hala erakutsi zuten hura bete-betean aplikatu eta ondorengo hilabeteek. Apirilean, hamar kontratutik ia hiru (%29,8) mugagabeak izan ziren. Ordutik hona, proportzioa ez da laurden batetik jaitsi (%27,1 maiatzean; %27,1 ekainean; eta %25,4 uztailean). Bistakoa da: enpresa batzuek hasi dute trantsizioa. Beste batzuek, CCOOko arduradunaren ustez, bultzadatxoren bat beharko dute: «Tresna hor dugu, baina tresnak bakarrik ez du ezer egiten. Ikuskaritza lana garrantzitsua da».


