Bederatzigarren greba egunak “jarraipen zabala” izan du Gasteizko Mercedesen

Greba Gasteizko Mercedesen gaur, 2022ko uztailaren 15ean, ELAk, LABek eta ESK-k deituta. Bederatzigarren lanuztea da gaurkoa, eta hilaren 18ko bozketa garrantzitsuaren atarian egingo dute. Langileek astelehenean erabakiko dute hitzarmena berritzeko aurreakordioa babestu ala ez.




