Merkatariek energia aurrezteko neurrietara egokitzeko epe bat eta malgutasuna…

Euskomerrek denbora eskatu du “sektoreak logistika antolatu ahal izateko, araudiak ezartzen dituen xehetasunak betetzeko”.




Kanpaina amaierako beroak eta lehorteak zer eragin izan dute?
Arazorik handiena izan da. Negua, oro har, ez da oso euritsua izan, eta zerealetan hori ona da. Maiatz hasierarako markak hausteko bidean geunden, argi eta garbi. Ordutik, bero handiak eta lehorteak nabarmen eragin dute. Gariaren eta garagarraren bihia bete egiten den une erabakigarrian heldu da, eta, baldintzak onak ez badira, etekina jaisten da.
Hala ere, bere txarrean, kanpaina uste baino hobea izan da?
Ekainean, egoera okertzen ari zela uste genuen, baina uzta bilketako lehen datuak harriduraz hartu genituen, zerealak espero baino gehiago eutsi diolako. Dena den, Nafarroa osorik hartuta, berezitasunak daude eskualdeen arabera. Lehen datuak Erriberatik zetozen —Erriberritik hegoaldera dauden lur sailetatik—, eta han beroarekin ohituago daude. Bertako uzta ez da izan ona, baina ezta txarra ere. Produktiboagoak diren iparralderagoko eskualdeetan, txarra izan da oro har. Urte batetik besterako aldea handiagoa da han, bereziki Iruñerrian.
Bi zereal nagusi daude. Aldeak izan dira gariaren eta garagarraren artean?
Bai, garagarrak ez du hainbeste kalte izan, garagar mota gehienek gariak baino ziklo motzagoa dutelako. Ondorioz, amaierako baldintza txar hori saihestu ahal izan dute. Horregatik, gariari gehiago eragin dio. Dena den, zerealen artean, oloak izan du uztarik okerrena. Ez du gariak bezain ziklo luzea, baina oso espezie desberdina da. Buruxka zabalago du, eta beroak gehiago eragin dio.
Laboreek uste baino hobeto eutsi diotela diozu. Zergatik?
Genetikaren hobekuntzak labore mota berriak ekarri dizkigu, eta teknikariok harrituta gaude. Aldaera berriek ziklo luzeak dituzte, et,a kanpaina lehorrak kalte egin ziezaiekeen arren, ondo defenditu dira. Bardean urtero entseguak egiten ditugu, eta baldintza lehorretara egokitzen diren landare motak lortzen dira: teoriaren arabera, ez lukete funtzionatu behar, baina urtetik urtera ongi dabiltza.
Klimaren aldaketari begira, egokitze hori landu beharreko arlo bat da?
Jakina baietz. Intian lan asko egiten ari gara klima aldaketara egokituko diren laboreen bila, eta ez soilik genetikoki hobetuz, baita iraupena aldatuz ere. Adibidez, gariaren zikloa mozten badugu, bukaerako beroak saihets daitezke. Aldaera mota horiek egon badaude, baina normalena da landareak hainbeste ez ekoiztea. Gainera, entseguak egiten ditugu, ongarrien erabilera murrizteko eta ureztatze eraginkorragoa lortzeko. Laborariei aurrezte bat eragin diezaiokezu, eta, ingurumen arloko aldaketak egitea kostatu egiten bada ere, poltsikoan eragiterik baduzu, errazagoa da.
Ekilorea udaberrian ereiten da, eta Ukrainako gerraren ondorioz olio eskasiaren aurrean, lur eremua handitu al da?
Ez hainbeste. Europako Batasunak baimendu zuen lugorri utzitako lurrak ekilorerako erabiltzea, baina normalean lur txarrak dira, eta ekiloreak ez du horietarako balio. Baldintza zehatzak behar ditu. Laborari batzuek kontsultatu ziguten ea artoaren ordez ekilorea jartzea komeni zitzaien, gutxiago arriskatzen delako. Haziek eta ongarriak kostu apalagoa dute, eta ur gutxiago behar du.
Beroaldi honek nola eragin dio?
Harrigarria da nola irauten ari den. Aurten litekeena da lehenago biltzen hastea. Bizirik diraute, baina landare ororen gisan, estres egoeran, zikloa laburtzen du. Zereal kanpaina amaitu da, baina egoera klimatologiko honek eragiten dio garai honetako mahastiei eta fruituei, barazkiei, artoari eta ekiloreari… Egoera kaltegarria da oro har. Printzipioz, produkzioa nabarmen murriztuko da.
Prezioen igoerak konpentsatuko al du kostuen igoera?
Ongarrien kostua bikoiztu da, eta laborantzak erregaia behar du funtzionatzeko. Laborariak ziur daki zer kostu izan duen kanpaina honetan, baina ez daki zenbat jasoko duen. Egoera ez da dirudiena. Prezioek gorantz egin dute baina zenbat operazio egiten dira prezio horietan? Zereala etorkizuneko merkatuetan sartu da: bildutako uzta jada salduta zegoen, eta ez prezio horietan. Bat-bateko igoera horiek gezurrezkoak dira. Orain diote Ukrainako ontzi bat ateratzeak prezioak jaitsiko dituela. Horrek ez ditu prezioak beheratuko. Laborarientzat arazo handiena ziurgabetasuna da. Arrisku bat hartzen du, eta ez du ideiarik zenbatean likidatuko duen. Ziurrenik, aurrekoa baino gehiago jasoko du, baina kostuek jarraituko dutenez, zer gertatuko da prezioekin aurrerantzean?
Abeltzainen egoera okerragoa al da?
Pentsuak garestitu dira, eta lehorteak are gehiago okertu du. Uneotan ez dago janik mendian. Abereak pentsu eta bazka bidez elikatu behar dituzte; kostua nabarmen handitu zaie. Abeltzain batzuk planteatzen ari dira uztea. Beste arazo bat dago: ez dago ura eramateko zisternarik. Eskura daudenak etengabe erabiltzen dira, eta toki batzuetan ez dute nola eraman ura. Ez dute ez belardirik ez urik. Egoera larria da.
Azken astean, agerian geratu da Aljeriako Gobernuaren eta hango bankuen arteko erronka, Espainiarekin izan beharreko harremanen harira. Ostegunean, ABEF Aljeriako bankuen patronalak eskutitz bana bidali zien bere kideei, eta hor agindu zien normaltasunez ekitea Espainiako bankuekiko diru fluxuei —ekainaren 9an eten zituzten—. Baina, eskutitz hori kaleratu eta bi egunera, Aljeriako Atzerri Ministerioak ohartarazi zuen Espainiarekiko harremanetan ez zela «atzera-bueltarik» izan, eta ABEFek ez zuela eskumenik Aljeriaren subiranotasunari dagozkion gaietan erabakiak hartzeko.
Aljeriako instituzioen kontraesanezko keinuek kezka handia eragin diete han interesak dituzten Hego Euskal Herriko eta Espainiako enpresei. Espainiako Gobernuak ezin izan die lagundu, BERRIAk jakin duenez, Aljerrekiko harremanak «hautsita» daudelako. «Banku transferentzia bat prest genuen, eta egin ahal izan dugu. Duela astebete merkantzia batzuk atera ahal izan genituen portutik. Uste genuen arazoak amaitu zirela, baina aireportuko aduanetan ez digute baimenik ematen beste bidalketa bat egiteko. Kalbario bat da!», azaldu du Aljerian lan egiten duen azpiegitura arloko enpresa bateko arduradunak.
Baikor dago, ordea, Jamel-Eddin Bou Abdalla, CCIAE Aljeria-Espainiako Merkataritza eta Industria Zirkuluko presidentea. «Jende askorekin hitz egin dut, eta iritzi zabalduena da Aljeriako Gobernuak merkataritza harremanak normaldu nahi dituela. Arazoa da opor betean gaudela, eta arduradun asko ez daudela lanean».
Abuztu erdirako espero du arazoak gainditzea. «Banku batzuk jada ari dira Espainiarekin normal lanean, eta espero dugu gainontzekoak aurki aritzea», azaldu du Bou Abdallak, eta gaineratu du arazo gehien Algexek jartzen dituela, aduana lanak egiten dituen agentziak. Haren ustetan, Aljeriako Atzerri Ministerioaren agiri nahasgarriak ez du ABEFen testua baliogabetzen, harreman politikoei buruzkoa delako, eta ez ekonomikoei buruzkoa.
Otman Lahiani analista aljeriarrak ere uste du merkataritza harremanak normaltzeak ez duela esan nahi gatazka politikoa amaitu denik. «Krisia irekita dago. Bankuen arteko transferentziak baimentzea ez da Madrilen aldeko keinu bat, baizik eta herrialdearen interesak babestea; Aljeriako enpresa batzuk jada antzematen ari ziren osagaiak eta lehengaiak falta zitzaizkiela, eta lanpostu batzuk arriskuan zeuden». Lahianik baztertu egin du ABEFen agiria bankuen matxinada bat izatea, bankuen patronala erakunde sasi-publiko bat delako, eta Finantza Ministerioaren agindu zuzenak jasotzen dituelako.
EBren esku hartzea
Hain da opakoa Aljeriako erregimena, non Espainiarekiko harremanen egoerari buruzko iritzi kontrajarriak dauden. Espainiako iturri diplomatiko batek azaldu du normaltasun komertzialera itzultzeko gakoa Europako Batasunaren erantzuna izan dela. Madrilek Bruselaren laguntza eskatu zuen, eta hark oroitarazi zion Aljerri harreman komertzialak eteteak hautsi egiten zituela Aljeriaren eta EBren arteko akordioak, eta ondorioak izango zituela. Kontakizun horren arabera, erregimenak hilabete eta erdia itxaron zuen harremanei berrekiteko, berez atzera egin zuela ezkutatu nahian.
Espainiako produktuak inportatzen dituzten Aljeriako enpresek salatu dute gas naturalarekin salbuespena egin duela bere gobernuak. Gasbideak beteta egon dira, eta haren inguruko ordainketak arazorik gabe egin dira. Gasa da, berez, Espainiak Aljeriatik inportatzen duen ia produktu bakarra. 2019an, 3.995 milioi dolar izan ziren: Aljeriaren esportazioen %11,15.
Aljeriak Espainiatik inportatutakoak gutxiago dira —2.909 milioi—, baina sektore askotan banatuta daude: erdimanufakturak 1.100 milioi dira; metalurgia, 605 milioi; eta autogintza, 460 milioi.
«Blokeatzeak hilabete eta erdi iraun du. Hiru hilabetera iritsiko bagina, hondamendia izango litzateke. Zaila da hornitzaileak epe laburrean aldatzea. Esaterako, Aljerian kontsumitzen den oilaskoaren %70 Espainiatik dator. Inflazioa jada antzematen da, eta beste haragi batzuetara hedatu da», gaineratu du Bou Abdallak.
Sahara azpiko gasbide edo petroliobidea eraikitzeko lehen ideia 1970eko hamarkadan garatu zen, eta Europak energia krisi bat pairatu duen aldiro berpiztu da. Lehen pauso sendoak, dena den, 2002an eman ziren: Sonatrach Aljeriako gasa eta petrolioa ustiatzen duen enpresak eta NNPC Nigeriako petrolio korporazioak memorandum bat sinatu zuten elkarlanari ekiteko. Bi piezarekin, baina, ez zen aski; beste bat behar zen, eta Niger 2009an batu zen akordiora, Abujan (Nigeria) eginiko energia goi-bileran.
Akordio hura, baina, ez zen gauzatu. Tokian tokiko tentsioak, Niger ibaiko deltako independentziaren aldeko mugimenduen mehatxuak, herrialde bakoitzaren interesak… Oztopo gehiegi ziren. Lanak hainbeste atzeratzen zirela ikusita, itsas azpiko egitasmo are erraldoiago bat diseinatzera iritsi ziren, Nigeriatik Espainiarako bidea egingo zuena Afrikako mendebaldeko hamahiru herrialderen kostaldean barrena. Orain, baina, premia asko handitu da Europan, eta hidrokarburo ekoizleek negozioa egiteko aukera ikusi dute.
Gasbideak 13.000 milioi euro inguruko kostua izango du, eta, 2009an esan zutenez, hiru urte inguru beharko dira eraikitzeko. Inbertsioaren zatirik handiena Nigerko tarteak hartuko du —kilometroen %20—, Nigeriak eta Aljeriak dagoeneko gasbide batzuk badituztelako. Ondo bidean, egitasmoari urrian emango diote oniritzia, Lurmutur Hirian (Hegoafrika) egingo duen Energiaren Afrikako Astean.
«Proiektu hau berpiztea mezu argi bat da Europako eta Afrikako inbertsore eta bazkideentzat. Gauzak aldatzen ari dira Afrikan; estutu egingo dugu Lurmutur Hirian mugarri batzuk aurkeztu daitezen», aurreratu du NJ Ayuk Afrikako Energia Ganberako presidenteak.
Baina hainbesterako gas putzuak al daude Afrikan? Bai, eta, hein handi batean azpiegitura sendoen gabeziarengatik, ez dira ustiatu orain arte, eta herrialde askotan gasa ateratzeko modu bakarra itsasontzia da: gasa likidotuta.
Nigeria, ustiatzeke
Herrialde batek gasa ekoizteko duen ahala neurtzean, bi parametro izan behar dira kontuan. Batetik, estrakzio eta garraio aukerak aztertu behar dira, eta, bestetik, frogatuak dituzten gas natural erreserbak. Erreserbei erreparatuz gero, Nigeria munduko bederatzigarren biltegia da, eta Aljeria, hamargarrena. Nigeriaren lur azpian 5.111.000 milioi metro kubo gas daudela frogatuta dago, eta Aljeriaren azpian, 4.504.000 milioi.
Aljeriak ondo ustiatzen ditu bere erreserbak, iaz munduan ekoizturiko gasaren %2,5 handik irten baitzen: 100.000 milioi metro kubo inguru —Europak kontsumitzen duen gasaren %10—. Nigeriak, berriz, erdia baino gutxiago ekoitzi zuen, 45.900 milioi metro kubo, munduko ekoizpenaren %1,1. Aldearen gakoa logistikan dago: Nigeriak gas likidotua ateratzen du itsasontzietan, baina gasbidea eraikitzen duenean asko gerturatuko da Aljeriaren ekoizpen mailara. Gasbidearekin, urtean 30.000 milioi metro kubo gehiago garraiatzeko ahalmena izango du. 50 milioi biztanleko Europako herrialde epel batek urte batean behar duen adina gas da hori.
Nigeriak eta Aljeriak, Egiptorekin batera —16.a da frogaturiko gas erreserben zerrendan—, Afrikako gasaren hirukote handia osatzen dute. Gasbidea egiten bada, Aljeriak Europarako bere distribuzio sarearekin konektatuko du, eta Nigeriak, esan bezala, ekoizpena handitzeko aukera izango du. Baina, ziur asko, jauzi kualitatiborik handiena Nigerrek emango du.
Nigerrek Afrikako energia ekoizleen klubean sartu nahi du, baina arazo bat zuen azpiegiturekin. 2023an Niger-Benin petroliobidea amaituko da, eta, horri esker, 120.000 petrolio upel ekoitzi eta garraiatu ahal izango ditu urtero. Bide hori CNPC Txinako enpresak ustiatuko du. Gasbidearekin, gas erreserbak ere ustiatu ahal izango ditu. Nigeriakoak eta Aljeriakoak baino txikiagoak dira, baina dagoeneko gonbidatu dute gas esportatzaile handien hurrengo goi bilerara. Izan ere, Nigerreko ekonomian neurriz kanpoko pisua dute hidrokarburoek, BPGaren %35 haien salmentatik lortzen baitu.
Hamabost urte egin behar da atzera halako kopuru bat ikusteko. Zehazki, 2007an 20.603 etxebizitza salerosi ziren lau lurraldeetan. Baina urte horretan antzematen hasi eta 2008an erabat piztu zen krisiak erdira jaitsi zituen salerosketak, 8.120 baizik ez ziren izan 2014an. Ordutik goranzko joera izan dute, konfinamenduak 2020an eragin zuen jaitsiera gorabehera.
Salerositako etxeetatik 3.278 izan dira berriak (%10,3), eta 12.885 bigarren eskukoak (+%10,2).
Hurrengo hilabeteotan hazkundea moteltzea espero dute, inflazioaren eta Euriborra garestitzearen ondorioz.

