2019an baino %31 bidaiari gutxiago ibili dira Loiun
Aurten, 1.130.000 bidaiari izan dira Loiun. Iaz baino %440 gehiago dira, baina, orduan, joan-etorriak egiteko mugak indarrean zeuden. Alderaketak 2019arekin egin behar dira, eta, orduko apirilari erreparatuz gero, aurten %19 bidaiari gutxiago egon dira. Apirilak bakarrik alderatuz gero, Hondarribiko aireportuak 2019an baino %4,6 bidaiari gehiago izan ditu, eta Noaingoak, %40 gutxiago.
Foronda da salbuespena. 58.000 bidaiari izan ditu, Noainek baino gehiago: 46.682. Azken urteetan, bien arteko aldea murritzen ari zen, baina Noain zen nagusi. 2019an, esaterako, Forondak 174.000 bidaiari izan zituen, eta Noainek, 243.000.





