Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko bonu jasangarria jaulki du

El Gobierno Vasco ha lanzado hoy la sexta emisión del “Bono Sostenible Euskadi” por valor de 500 millones de euros a once años.





Likidezia arazoak dituzue Goienerren. Zergatik?
Bai, hala da. Merkaturatzaileoi eskatzen digute energia erostean 11 eguneko kontsumo bermea uztea; diru hori aurreratu behar dugu, eta gero itzuli egiten digute, baina prezioak gero eta handiagoak direnez, berme horiek ere handiagoak dira, eta horrek altxortegi arazoak sortu dizkigu.
Zuenak bezalako egitasmo batzuek porrot egin dute. Esan daiteke Goienerren bideragarritasuna jokoan dagoela?
Ez. Barne eta kanpo finantzaketak asko sendotu ditugu, eta arazoa kontrolatuta daukagu. Dena den, argi esan behar da: kooperatiba bat garelako jarraitzen dugu zutik; kooperatibista, langile eta bezeroen ahaleginari esker. Egungo egoeran ugaritu egin dira gurea bezalako proiektuak merkatutik botatzeko aukerak: egoera izugarri aldatu da; gobernuek egun batetik bestera hartzen dituzte erabakiak. Gainera, esku gutxitan dago produkzioa eta banaketa, eta horrek izugarrizko boterea ematen die haiei. Joko arauak ez dira guztiontzat berdinak. Espekulazio handia dago, sistemak ahalbidetuta.
Nork espekulatzen du?
Ekoizle handiek. Hidroelektrikoekin egiten dutena ez da onargarria. Haien eskuetan daude planta horiek eta gasa erabiltzen dutenak, eta teknologia horiek ezartzen dute argindarraren azken prezioa. Ikusi dugu nola komeni izan zaienean hidroelektrikoen produkzioa apaldu duten, gas bidezkoa lehenesteko, horrela garestiago saltzeko. Espekulazio hori amaitu beharra dago, eta merkatuan ekoizle gehiago sartu behar dira, dibertsifikatzeko.
Sistemak espekulazioa ahalbidetzen duela esaten duzuenean, zer esan nahi duzue?
Iazko ekainean, Espainiako Gobernuak merkatuaren prezioaren sabaia 180 eurotik 3.000ra igo zuen, eta gaur egun ditugun prezioak legezkoak izatea baimendu. Egia da azpiko muga ere handitu zuela eta egun batzuetan 0 euroz azpiko prezioa izan zela. Baina hori ez da ohiko bidea izan, kontrakoa baizik, arrazoi geopolitikoengatik, bai, baina ez horregatik bakarrik.
Erakundeen laguntzarik espero duzue?
Gobernuek ez dute kontuan hartzen merkatu elektrikoan dagoen kate osoa, eta merkaturatzaile txikiek eta kontsumitzaileek izan dugu kalterik handiena. Besteak beste, BEZaren jaitsierak eragin digu guri: %21ean erosten dugu, eta %10ean saltzen. Diru hori bueltan jasotzen dugu, baina sei hilabeteko epean, eta horrek ere eragin handia izan du gure altxortegian.
Argindarra sortzeko gasari prezio muga bat jartzeko eskatu dute Espainiako eta Portugalgo gobernuek Bruselan. Eraginkorra izan daiteke zuentzat?
Prezioak finkatzeko sistema marjinalista aldatu behar da. Gasaren mugarenak bere efektuak izan ditzake, baina espekulazioa amaitu behar da.
Arazoei erantzuteko, kapital soziala handitzea erabaki duzue. Urrian borondatezko ekarpenak galdegin zenituzten; orain, derrigorrezkoak. Zergatik?
Urriko deialdia oso arrakastatsua izan zen, baina Ukrainako gerra dela-eta gure egoera okertu egin da. Martxoko batzarrean erabaki genuen derrigorrezko ekarpenen aukera baimentzea, baina oraindik ez dugu ate hori zabaldu. Fakturak aurreratzeko aukera ere onartu genuen. Ikusiko dugu. Era berean, beste finantzaketa bide batzuk jarri ditugu martxan: bankuekin, ICO kredituak, KOOP 57rekin lankidetzan aritzea…
Nola ziurtatzen duzue erosten duzuen energiaren %100 berriztagarria dela? Posible al da?
Ekoizleek, beren produkzioa merkaturatzen dutenean, ziurtagiri batzuk bidaltzen dituzte, eta horien arabera erosten dugu. Egia da ez direla oso zehatzak, baina guk erosketa etikoak egiten ditugu; adibidez, ez dugu ekoizle handien ziurtagiririk erosten.
Merkatutik pasatu gabe ekoizleekin aldebiko akordioak egiteko aukera ere baduzue. Ari zarete?
Ez dugu halakorik, baina bide hori aztertzen ari gara. Kontratu mota berri bat da: ez dago kontratu tipo bat, baldintzak negoziatu behar dira, eta irekiagoak izan daitezke. Baina ez da erraza ekoizleak bilatzea, kontratua adostea, onartzea… Dena den, kontratu bakarrarekin ez da nahikoa, hor ere mix-a behar da.
Zuek ere bazarete ekoizleak, Nafarkoopen bitartez.
Bai, eta gure planak azkartu nahi ditugu, merkatuarekin daukagun menpekotasuna murrizteko. Horretarako ere handitu nahi dugu kapitala. Bi proiektu propio ditugu, hidraulikoak biak: Fagollagan (Hernani, Gipuzkoa), eta Oñatiko (Gipuzkoa) ur jauzietakoan %10 daukagu. Ikastolekin batera beste bi egitasmo ditugu, autokontsumokoak. Autokontsumoko instalazioetan laguntzen dugu, norbanakoetan eta kolektiboetan. Gogoz ikusten dugu jendea; landaguneetan, hango baliabideak erabiltzeko: zentral hidraulikoak berreskuratzeko, biomasan… Eta hirietan, fotovoltaikoak jartzeko bereziki. Gainera, asko hobetu dira baldintzak eta diru laguntzak.
Badaude beste egitasmo kooperatibo batzuk: adibidez, Jaurlaritzak lagundutako Ekiolarenak. Zuen lehiakideak dira?
Trantsizio energetikoko egitasmo guztiak egokiak iruditzen zaizkigu, baina jendeak erabaki behar du zein den beretzat egokiena. Ez gara lehiakideak, baina gure eredua beste bat da: ez dugu produktu bat eskaintzen; behetik gora egiten dugu lan, komunitatearekin: zer nahi duten, zer behar dituzten, eta horren arabera lan egiten dugu. Esperientziak esaten digu horrela egiten ez bada etorkizunean arazoak sor daitezkeela.
Zabalduta dagoen ideia da zuenean eta haren gisakoetan garestiagoak direla fakturak. Egungo egoeran bezeroak lortzeko arazo gehiago dituzue?
Gu ez gara prezioen konpetentzian sartuko, baina guk berriztagarriak soilik erabilita eskaini ahal dugun preziorik justuenean saltzen dugu, irabazi asmorik ez baitugu. Bezero kopuruan ez dugu behera egin, eta bazkideak gehitu ditugu. Bezero batzuek ezin dute gurekin jarraitu, baina lagundu egiten diegu bonu sozialak-eta lor ditzaten. Gu merkatu librean gaudenez, ezin dugu bonu sozialik eskaini; gure eskaera historiko bat da, baina ezin dugu. Guk eskaini ez arren, gustatuko litzaiguke jende gehiagok aukera hori izatea.



Otsailaren hondarrean izan zuten azkenekoz bilera, eta orduan proposatu zuen hilabeteko kotizazio kuotak 204 eta 1.123 euro artekoak izatea. Irabazien araberako hamabi tarte izango lituzke eskema berriak: 700 euro baino gutxiagoko etekinak dituztenetatik hasi eta 3.620 euro baino gehiagoren irabaziak dituztenetara. Aurreko proposamenak 212 eta 991 euro bitarteko kotizazioak aurreikusten zituen.
Horiek horrela, gutxien irabazten duenak 204 euroko kuota izango luke, eta Espainiako Gobernuaren arabera, autonomo bakoitzak 90 euro eta 1.080 euro artean aurreztuko luke hilean. Bigarren tartea 700 eta 900 artekoa da; 245 euroko kuota izango lukete horiek, eta 600 euro aurreztuko lukete urte osoan. Hirugarren tartean sartuko lirateke 900 eta 1.125 euro artean irabazten duten langileak, eta baita sozietateak ere, nahiz eta diru sarrera txikiagoak izan: horientzat guztientzat gutxieneko kuota 264 eurokoa izango da. Gaur egun, gutxieneko kotizazioa 294 eurokoa da.
Hurrengo tartea 1.125 eta 1.300 euroren irabaziak dituztenena litzateke, 290 euroko kotizazioarekin. Hala, Espainiako gutxieneko soldata baino gehiago irabazten dutenek ere orain baino 48 euro gutxiago ordainduko lukete urtean.
Hurrengo tarteei dagokienez, ez da aldaketa handirik egon azkenengo proposamenetan; aldiz, gehien irabazten dutenen tartea behin eta birritan moldatu du Escrivak. Hasieran jasotako bi kotizazio tarte altuenak ezabatu zituen bigarrenean, baina horietako bat berreskuratu du mahairatu duen azkenengo eskeman. Zehazki, 3.620 euro baino gehiagoren etekinak dituztenek 1.123 euroko kotizazio kuota izango lukete hilean.
Zenbait iturriren arabera, halere, Escriva prest legoke gehien irabazten dutenen muga berriz handitzeko, oraingo eskemari beste tarte bat gehituta. Espainiako Gobernuaren arabera, hala ere, sistema berriarekin hiru autonomotik bik orain bezala edo gutxiago ordainduko lukete.
Tarifa lauari ere eutsi egingo lioke sistema berriak, baina, orain ez bezala, soilik gutxieneko soldata baino diru sarrera txikiagoak dituzten langileek izango lukete tarifa hori ordaintzeko aukera. 70 euroko tarifa izango litzateke, eta gehienez ere bi urteko iraupena izango luke. 2013an jarri zen martxan tarifa hori, autonomo hasiberriei bidea errazteko asmoz.
Laguntza berezi bat
Eskemak berak gorabehera asko izan ditzake oraindik, dena den, bai kotizazio oinarriari lotuta, bai kuoten zenbatekoari dagokionez ere. Kotizazioen sistema berritzearekin batera, autonomoen gizarte babesa ere hobetu nahi du Gizarte Segurantzako ministerioak, eta, horretarako, langabezia sari berezi bat sortzea proposatu die eragileei, zeinak oraingo laguntza handituko lukeen.
Laguntza horrek enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente berrien antzeko mekanismoa izango luke, Escrivaren esanetan, eta aintzat hartuko lituzke krisi ekonomiko ziklikoak, egiturazko krisiak eta arrazoi ekonomikoen ondoriozko jarduera eteteak. Laguntza hori kotizazio oinarriaren %50ekoa izango litzateke kasu gehienetan.