Alconzak greban dirau
Alconzako erregulazio espedientearen negoziazio epea amaitu da, eta, espero bezala, ez da akordiorik egon. Batzordeak azaldu duenez, aurreraturiko hemezortzi erretiro eta aldi baterako erregulazio bat egiteko aukera jarri zuten mahai gainean, baina enpresak, Norte Gestion bulegoak ordezkatuta, ez zuen onartu. Enpresak, berriz, 38tik 25era jaitsi zuen kaleratze kopurua, eta urte eta erdiko soldataren adinako kalte-ordainak eskaini ditu. Batzordeak salatu egin du enpresak nola kudeatu duen kaleratze kopurua: hasieran esan zuen 38 izango zirela; azken bileran 32ra murriztu zituen, eta azkenean 25 kaleratze eskutitz bidali ditu.
Sindikatuek ez dituzte onartzen erregulazioaren arrazoiak, eta auzitara joko dute. Alconzak 29 urte milioi euroko galerak pilatu ditu azken sei urteetan, eta langileek uste dute kudeatzaileen jardun eskasaren ondorioz izan dela. 2013an, Irizarrek erosi zuenean, 250 langile ziren plantan, mugagabeak eta behin-behinekoak; egun, berriz, ehun inguru dira, eta, kaleratzeak egingo balira, 70.
60 urteko enpresa bat da Alconza, eta motor elektrikoak ekoizten ditu. Autobusetarako egin izan ditu, baina batez ere itsasontzietarako. Esaterako, petrolio eta gas plataformetara joaten diren ontzientzako motorrak egiten dituzte. Zuzendaritzaren arabera, egun «krisi gorrian» dago, itsas zabaleko petrolio eta gas plataformen sektorea hondoa jota baitago, eta kaleratzeak lantegia berpizteko plan baten barnean daude. Langileek ere ikusi dute lan karga gutxitu egin dela. Iaz, soldatak %5 jaistea onartu zuten.
Gasolinak eta gasolioak historiako Aste Santurik garestiena izango dute…

Gasolinak eta gasolioak historiako Aste Santurik garestiena izango dute nahiz eta 20 zentimoko beherapena aplikatu. Erregaien prezioek markak hausten jarraitzen dute, nahiz eta duela astebete indarrean sartu zen beherapenak kontsumitzaileei arnas pixka bat hartzeko aukera eman.
Osakidetzako grebaren jarraipena % 50ekoa da sindikatuen arabera, eta…

Greba Osakidetzako Lehen Arretan 2022ko apirilaren 8an, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta Satse sindikatuek deituta, Osasun Sailaren “inmobilismoa” salatzeko. Gutxieneko zerbitzuak larunbatetakoak izango dira.
EAJk “norabide berean arraun egitea” eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak…

EAJk “norabide berean arraun egitea” eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak babestea eskatu du. Itxaso Berrojalbizik adierazi du Eusko Jaurlaritzaren “erantzuna egokia” izan dela, eta hori “ezinezkoa” izango litzatekeela “aurretiaz egindako lanik gabe”.
Itsasotik dator ufada
Euro Wind azokan erakustokia jarri duen euskal enpresetako bat da Laulagun. Olaberrian (Gipuzkoa) du lantegia, eta sorgailu eolikoek paletan eta turbinen azpian dituzten errodamenduak ekoizten ditu. 1998an murgildu zen sektorean, Vestasek Nafarroako Erreniega mendian bultzatu zuen egitasmoan, eta egun ekoizpenaren %85 bideratzen du eolikora. Epe oso motzera zuhurtziaz mintzo da Gomez, baina burua altxatuz gero 2030. urtea mugarria izan daitekeela uste du. «Europako eta Indiako merkatua ezagutzen dugu, eta igoera handia espero dugu. Apustua, gainera, argi dago: itsas zabaleko sorgailuak».
BEC erakustazokan izan da Euro Wind, eta Gomezek arrakastatzat jo du. Sektorea nola dagoen neurtzeko abagune aproposa: «Bilera onak egin ditugu. Jende asko eta garrantzitsua egon da, erabakiak hartzen dituztenak». Euro Wind bigarrenez antolatu da BECen, eta Gomezek gustura hartuko luke hirugarrena hurrengo urtean.
Oier Sarasolak ere bere egiten du uste bera: etorkizuna itsas zabalean dago. Eolikoen sektorea hainbat enpresaren kate luze bat da, eta Sarasolak Irizar Forgen ordezkari gisa egon da BECen, Lazkaon (Gipuzkoa) lantegia duena. Kakoak ekoizten dituzte, 1.600 tonari eusteko gai diren garabi kakoak. Era berean, metalezko loturak ere ekoizten dituzte, ezinbestekoak sorgailu flotagarrien ainguratzean. Horien gorakada bat aurreikusi du: «Enpresek gero eta ahalmen handiagoko kakoak eskatzen dizkigute. Sorgailu eolikoen tamaina handituko den seinale».
Baikorra da epe ertainera, BECen trantsizioaren arrastoa sumatu duelako: «Gasaren eta petrolioaren sektorean diharduten jokalari guztiek dute interesa berriztagarrietan. Arduradunak hemen ikusi ditugu». Dena den, ez uste lauzpabost urteko kontua izango denik; haren ustez, epe horiek baikorregiak dira: «Merkatuak dio 2030erako sorgailu eolikoak ezartzeko gai diren 100 itsasontzi erraldoi beharko direla munduan», iragarri du. Eta horiek garabiak dituzte, eta kakoak.
Eta argindarra?
Ormazabal etxeak osagai elektrikoak ekoizten ditu. Ekoizpenaren %30 inguru datorkio berriztagarrietatik. Zamudion du egoitza, eta lantegi bat du Boroan eta beste bat Igorren (Bizkaia). Ekoizle handi guztiekin egiten du lan: Vestas, Gamesa… Arlo elektrikoan diharduen beste euskal katebegi bat da. «Dorreak elkarri lotuta daude, eta gure gailuek babestu egiten dituzte. Baten batean gehiegizko karga pilatuko balitz, etena egiten dute, kalteak zabal daitezen eragotziz», azaldu du Fernando Gonzalez marketin arduradunak.
Urtez urte handitzen ari da Ormazabalek berriztagarrietan duen negozio eremua. 1990eko hamarkada amaieran hasitako joera mantentzen ari da, eta beste adituekin bat egin du: «Antzematen ari da etorkizuna sorgailu flotagarriak direla». Halako azpiegituretan alor elektrikoaren fidagarritasuna da buruhauste nagusietako bat, baina Gonzalezek bere produktua defendatu du: «Prest gaude: badakigu nola babestu».
Facuak Gipuzkoako gasolindegi bat eta Nafarroako lau salatu ditu,…

Facuak Gipuzkoako gasolindegi bat eta Nafarroako lau salatu ditu, deskontuaren ostean prezioak igotzeagatik. Guztira, 13 erkidegotako 230 hornitegiren salaketak helarazi dizkio elkarteak Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari.
51 urteko arrantzale hondarribiar bat hil da Kantabriako uretan,…
Hazkunde aurreikuspena puntu bat baino gehiago jaitsi du BBVAk,…

Zehazki, 1,4 puntu murriztu du BPGaren 2022ko hazkunde-aurreikuspena, % 4,1eraino. Inflazioa da susperraldirako mehatxu nagusia, eta aurten % 7 eta 2023an % 2,5 izatea aurreikusten du.
ELAk ez du parte hartuko “langileak txiroago” bihurtzen dituen…

Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak 1.381 euroko gutxieneko soldata eskatu du, KPIaren araberako soldata-igoerak, langile publikoen finkapena, edo energia-enpresen publikotasuna.