Aurreakordioa itxi dute Irizar E-Mobilityko zuzendaritzak eta lan-batzordeak, 19…

Agiri batean jakitera eman dutenez, orain, langileek babestu beharko dute aurreakordioa, asanbladan. Bitartean, grebari eustea erabaki dute.

Imazen tesi hori, funtsean, ez da berea bakarrik. Saudi Arabia eta munduko petrolio enpresa handiak aspalditik ari dira mantra horrekin. Aramco konpainia saudiarabiarraren kontseilari ordezkari Amin Nasserrek Imazen antzeko hitzak esan zituen iazko abenduan Petrolioaren Munduko Kongresuan: «Trantsizio energetikoa huts garrantzitsuak egiten ari da. Ulertzen dut zaila izango dela esatea gasak eta petrolioak rol garrantzitsua izango dutela trantsizioan, baina hori asumitzea hobea da hornidura segurtasun ezak, kontrolik gabeko inflazioak eta energiaren prezio onartezinek ekarriko dituzten erreboltei aurre egin behar izatea baino». Gaineratu zuen deskarbonizazio helburuak ez direla «errealistak», eta pixkanaka erortzen ari direla.
Hainbat gauza dituzte komunean EAJko politikari ohiak eta Saudi Arabiako petrolio xekeak. Biek izan dituzte irabazi handiak urte hasieratik energiaren prezioaren gorakada itzelagatik. Repsolek iazko diru sarrerak bikoiztu egin ditu lehen hiruhilekoan, eta Aramcok munduko enpresarik baliotsuenaren tokia kendu berri dio Appleri. Baina biek ikusten dituzte laino beltzak zeruan. Imazek uste du Europako deskarbonizazio politika autogintza «suntsitzen» ari dela, eta Abdulaziz bin Salman Saudi Arabiako printze eta Petrolio ministroak ohartarazi du munduak «esnatu» egin behar duela. «Abisatu dugu inbertsio falta dela-eta. Mundua energia gaitasunik gabe geratzen ari da maila guztietan». Egoera hori petrolioaren merkatuaren «politizazioari» egotzi dio printze arabiarrak.
Imaz eta xeke arabiarrak bat datoz beste gauza batean: Ukrainako gerrak ez du egoera hau sortu; areagotu baino ez du egin.
John Catsimatidis AEBetako petrolio enpresari dirudunak esan berri du inoizko gasolio ekoizpen txikiena dagoela AEBetan (heren bat txikiagoa da orain 2019an baino) eta ez litzatekeela harrituko AEBetako ekialdean kontsumo errazionamenduak udan bertan hasiko balira.
Kontsumo jaitsiera
Hori da multinazionalek ikusi nahi ez duten agertokia: kontsumoa eta ekoizpena gutxituko den egiturazko egoera bat. Bitxia izan zen Cebeken batzarrean, Imazen hitzaldi berean, Armando Martinez Iberdrolako negozio zuzendariak eman zuen mezua, berriztagarrietan oinarritutako elektrifikazioaren aldekoa: «Mundu garbiago batera joateko kultura bat dago. Negozio argia dago hor; trantsizio energetiko horretan txapeldunak egongo dira. Horra joan behar dugu».
Baina aurki orok du bere ifrentzua. Iberdrolak nahi duen energia eredurako behar den makroazpiegitura berriztagarri andanak baditu ingurumen eragin larriak ere, eta, gainera, ikerketak eta errealitatea bera agerian uzten ari dira eolikoen eta fotovoltaikoen eraikuntzarako —baita auto elektrikoetarako ere— behar diren materialen eskasia. Gamesak aurkeztu berri duen galeren dosierra horren beste adibide bat besterik ez da.
Repsol eta Iberdrola beren negozio ereduari gehien komeni zaizkion irtenbideen bila dabiltza, baina, elite ekonomikoek ez ezik, herriek ere eskubidea dute energiaren, uraren eta elikagaien hornidura segurtasuna bermatzeko, eta hori klima aldaketa kontrolatu batean bakarrik bidera daiteke.
Presaka ekin behar dio munduak deskarbonizazioari. Nazioarteko Energia Agentziak (IEA) iaz esan zuen mundu aberastuko herrialdeek orain eten behar dituztela erregai fosilen inbertsio guztiak, 2050erako karbono neutraltasuna erdiesteko.
Talka egiten ari diren bi errealitateren aurrean bizi da mundua: etengabe berotzen ari den planeta bat du aurrean, baina prozesu hori eragiten duten erregai fosilen eta hazkunde etengabekoaren mendekotasunetik ezin askatu dabil. Munduko Meteorologia Agentziak aste honetan ohartarazi du hurrengo bost urteetan %50eko aukera dagoela Lurraren batez besteko tenperaturak 1,5 graduko berotzea gainditzeko urteren batean. Klima segurtasunaren muga gainditzen ari da, eta egunotan Indian eta Pakistanen dituzten muturreko berote eta lehorteak horren adibide bat baino ez dira.
1,5 graduko muga gainditzea atzera bueltarik gabekoa izan daiteke, eta horrek beste guztia jar dezake kolokan: energia ekoizpena eta elikagai zein ur hornidura. Beraz, energia eta baliabide gutxiago egongo den planeta batean, kontsumo murrizketa hori modu justuan nola egin aztertzen hasi beharko litzateke tokian-tokian. Repsolek, Iberdrolak eta Saudi Arabiak izango dituzte agertoki horietarako planak ere. Gizarteak eta gobernuak ere hasi beharko lirateke horretaz gogoetatzen, bestela, geratuko diren tarta puskak ahaltsuenek irentsiko baitituzte.
Hauek dira berritu nahi dituzten hiru lan itunak: larrua eta oinetakoen merkataritza —491 langile eta 2007an iraungia—; ehungintza merkataritza —3.768 langile eta 2015ean iraungia—; eta merkataritza orokorra —6.607 langile eta 2018an iraungia—. Azken itun horretan, apirilean amaitu zen aurrerako eraginaren luzapen epea. Soldatei dagokienez, ehungintzan 1.200 euro gordin da; orokorrean, aldiz, 1.046 euro. Hori, jardunaldi osoa izanda, sindikatuek diotenez, ehungintzan esaterako, langile gutxik dutelako jardunaldi osoa.
Hiru urte dira negoziazioak hasi zirenetik, eta tarte horretan etenaldi ugari izan dira. Azken bileretan, gainera, patronalak «atzeraka» egin duela salatu du Iratxe Perez ELA sindikatuko ordezkariak: «Baldintza erregresibo asko jarri dituzte mahai gainean: antzinatasun eskubidea kendu nahi digute, jaiegunetan ireki, osasun bajak hamaseigarren egunera arte ez osatzea…».
Irati Sienra LABeko ordezkariak ere nabarmendu du hainbat enpresak argudiatzen dituzten zenbaki txarrak ez direla egia, eta ez direla dirua galtzen ari. Era berean, aurreratu du «digitalizazioaren» eragina faktoretzat erantsi nahi dutela itunetan, eta enpresek haren bitartez lorturiko mozkinak bana ditzatela.
ELAren eta LABen arabera, atzoko grebak %80ko erantzuna izan zuen, eta manifestazio eta mobilizazio koloretsuak antolatu zituzten Bilboko kaleetan. Kale Nagusia gurutzatzean dendek ixtea lortu zuten, baina hura pasatzean gehienek pertsiana altxatu zuten. Ehunka langile bildu ziren eguerdiko mobilizazioan, emakumeak ia guztiak —sektoreko langileen %90 emakumeak dira—. Oihuei dagokienez, «Gure eskubideak ez daude merkealdian!» eta «Euskadin, igandeetan, Lehendakariak egin dezala lan!» izan ziren gehien errepikatuak. Azken horri «Eta sailburuordeak kutxa automatiko egin dezala lan!» eransten zioten manifestariek.
Hilaren 20ko bileran patronalaren jarrera aldatzen ez bada, protesta egun gehiagotara deitzeko prest daude sindikatuak. Iaz udako merkealdiko lehen egunean grebara deitu zuten.
Bizkaia ez da salbuespena
Merkataritza itunen negoziazioa ez da erraza Hego Euskal Herrian, eta Bizkaia ez da salbuespena. Gipuzkoan, esaterako, merkataritza orokorreko ituna 2014an iraungi zen, eta oinetako merkataritzakoa 2009an. Araban, esaterako, larru merkataritzakoa 2017an iraungi zen. Nafarroan, azkenik, merkataritza orokorrekoa 2009an iraungi zen; ehungintzakoa, 2008an. Azken horrek bi mila langileri eragiten die.
Aldaketa horiei adi-adi jarraitzen die Pablo Lodeirok, nekazaritzako tresnak eta erremintak ekoizten dituen Legazpiko (Gipuzkoa) Bellota enpresako langileak. Nekazaritza eta lorezaintzako erabiltzaile-espezialista da bera, eta baserritarren eta enpresaren arteko zubi lanak egiteaz arduratzen da. «Nire lana da erabiltzailearen ezagutza eta iritzia enpresara eramatea, gero, trukean, beharren eta egungo ezaugarrien araberako tresna garatzeko helburuarekin. Hemen, nola lan egiten duten ezagutzen saiatzen naiz».
Bost urte daramatza lan horretan Bellotan. Euskal Herrian, Espainian eta Portugalen aritzen da batez ere, baina tarteka beste herrialde batzuk ere bisitatzen ditu. «Profesionalak direnekin eta ez direnekin egoten naiz, ezagunak izan edo ez. Zer lan egiten duten galdetzen diet, zer tresna erabiltzen dituzten, eta zer arazo eragiten dieten». Ikerketa eta garapen prozesuaren aurreneko pausoa da harena: arazoak edo beharrak identifikatzea.
Eta behaketa horretan jabetu da, hain zuzen, bizimoduaren eta lan ereduaren aldaketak nola eragin dien tresnei. «Ez da gauza bera aitzurrarekin egunean zortzi ordu egitea edo soilik bi ordu egitea. Eta gauza bera gertatzen da inausteko guraizeekin. Lanerako erabiltzen den jarrera, egiten den esfortzua, erabiltzen den indarra, ez da berdina, eta hori igarri egiten da egunerokoan».
Izan ere, garai batean bizibide zena jarduera osagarri bilakatu da askorentzat, eta beste lan batekin uztartzen dute askok orain. Kontsumo propiorako ereiten dute, aisialdirako edota diru sarrera gehigarri bat lortzeko. Ibai Ormaetxea da horietako bat. Aramaiokoa da (Araba), eta, bederatzi urte berak ereindakotik bizitzen eman ondoren, beste lan bat topatzea erabaki du. «Gustuko lana da niretzat, eta maite dut egiten dudana. Baina lan gogorra da, eta ordaina, oso txikia. Ez du merezi; prekaritatea oso handia da».
Autokontsumorako ekoizten du orain, nahiz eta zerbait saltzen duen oraindik: barazkiak, fruituak… denetarik ekoizten du. Eskulanaren sakrifizioa «handiegia» da oraindik, haren ustez, eta ez du behar adinako aitortzarik gero. Aitortu du, halere, garapen teknologikoak «izugarri» erraztu duela nekazarien egunerokoa.
Aitzurra, berrikuntza
Aldaketa horietara egokitzen ari dira Bellotan, hain zuzen ere. Mende luzez fabrikatu dituzte nekazariek eskulanerako erabili dituzten tresna eta erremintak: aitzurrak, palak, sardeak, aizkorak, eskuareak, guraizeak… Oinarrizkoak dira guztiak; beti-betikoak, baina tresna horiek ere izan dute aldaketarik urteekin.
«Aitzurra aitzurra da; hor ez dago ezer berritzekorik. Hala zen orain mila urte, eta hala da orain ere», esan du Ormaetxeak, ezkor, zein tresna hobetuko lukeen galdetuta. Lodeiro ez dator bat ideia horrekin, ordea. «Aitzurra oso tresna sinplea da, baina sekulako erreminta da, eta atzean urte askoko garapena dauka. Baina beti dago zer hobetu».
Aitzurra da, hain zuzen ere, Bellotaren berrikuntzetako bat. Merkaturatzear da heldulekutik askatzen ez den aitzurra. «Arazo handietako bat izan da nekazarientzat: heldulekua egurrezkoa denez, hezetasunarekin handitu egiten da, eta gero, berriz lehortzean, uzkurtu, pieza nagusia askatu arte. Askotariko konponbideak ikusi ditut nik: egurrezko falkak, iltzeak, plastikozko piezak, pneumatiko zatiak… Baina topatu dugu konponbidea».
Ez da aitzurraren berrikuntza bakarra, halere: heldulekuaren luzera da bestea. Izan ere, adierazi du gero eta helduleku luzeagoak erabiltzeko joera orokortzen ari dela, «bizkarra zuzenago mantentzeko». «Arabako Errioxan helduleku txikiagoak erabiltzen dituzte oraindik, halere».
Elektrifikazioaren iraultza
Tresna bakoitza desberdina da, hala ere; izan dira aldaketarik izan ez dutenak, baina baita goitik behera berritu direnak ere. Horietan, materialei eta ergonomiari lotutako aldaketak izan dira gehienbat. «Inauste guraizeen kasua adierazgarria da, esaterako. Oraindik oinarrizkoak fabrikatzen ditugu, burdinazkoak, baina orain aluminiozkoak ere baditugu, eskura egokitzeko forma dutenak…».
Halere, iraultzarik handiena elektrifikazioa izan dela aitortu du. Izan ere, lehen baino denbora gutxiago dutenez gehienek, azkarrago eta ahalik eta esfortzu txikiagoa egiteko aukera eskaintzen dieten tresnak izatea inoiz baino garrantzitsuagoa da. «Ez da gauza bera zortzi orduko lanaldiaren ostean, beste bi edo hiru orduz guraize mekanikoekin edo guraize elektrikoarekin aritzea, noski».
Ormaetxeak badaki zerbait horretaz. Izan ere, fruta arbolak kimatzeko erabili izan ditu berak guraize elektrikoak. «Sekulako aldea dago. Guraize normalekin bost egunetan egiten duzun lana ordu batzuetan egin dezakezu elektrikoarekin, eta tendinitis barik amaitu, gainera».
San Isidroren kondairak kontatzen du egun batez, mezetatik bueltan zela, soroko lan guztiak eginda aurkitu zituela. Mirari hori dela-eta ospatzen da haren omenezko eguna. Gaurko nekazariei halako miraririk gertatu artean, ordea, bederen eguneroko lana arintzen lagun dezake erremintak egungo beharretara egokitzeak.


Aurten, 1.130.000 bidaiari izan dira Loiun. Iaz baino %440 gehiago dira, baina, orduan, joan-etorriak egiteko mugak indarrean zeuden. Alderaketak 2019arekin egin behar dira, eta, orduko apirilari erreparatuz gero, aurten %19 bidaiari gutxiago egon dira. Apirilak bakarrik alderatuz gero, Hondarribiko aireportuak 2019an baino %4,6 bidaiari gehiago izan ditu, eta Noaingoak, %40 gutxiago.
Foronda da salbuespena. 58.000 bidaiari izan ditu, Noainek baino gehiago: 46.682. Azken urteetan, bien arteko aldea murritzen ari zen, baina Noain zen nagusi. 2019an, esaterako, Forondak 174.000 bidaiari izan zituen, eta Noainek, 243.000.
«Adierazi dute estatu mailako antolaketa eredua berriro pentsatu dutela, eta ez dutela hemengo zentroaren beharrik», esan diote udaleko iturriek Oarsoaldeko Hitza-ri. Amazonek hartuko zituen partzela eta pabiloia inbertsio funts batenak dira gaur egun. Azkenaldian lurraren deskontaminazio lanak egin ditu lurren jabeak, eta jada harremanetan jarri da udalarekin: jakinarazi dio hainbat garraio enpresak interesa dutela partzelan euren jarduna ezartzeko. Udalak erantsi duenez, HAPOaren arabera, eremu horretan soilik jarduera logistiko edota industrialak egin daitezke. «Herriaren garapen industrialaren eta komertzio txikien sustapenean lanean» jarraituko duela gaineratu du.
Oiartzungo eta haren inguruko merkataritza alorreko eragile asko Amazonen planen aurka aritu dira horien berri izan zutenetik. «Amazonen jardueraren helburua erosle partikularrei ondasunak saltzea denez, zentro horren jarduera online merkataritza izango litzateke, jarduera logistikotik harago, eta, horregatik, merkataritza gune baten baimena beharko luke», azaldu zuten Dendartean eta Euskaldendak elkarteek iaz. Edozein saltokiren biltegia «negozioaren parte den moduan», merkataritza elkarteek uste dute Amazonen biltegia ere hala izango zela, «Internet sarearen bidez milaka txikizkako salmenta egiteko oinarrizkoa» izango zelako.
Salmentarekin lotutako egituren baimenak interes publikoarekin lotuak daudela gogoratu dute sarritan elkarteek, «oreka, jasangarritasuna, aniztasuna eta gertutasuna» bermatzeko. «Konpainia handien merkataritza elektronikoak ez die inolako abantailarik ekartzen helburu horiei; eta, beraz, besteei bezala, konpainia handiei ere muga horiek jarri behar zaizkie».
Izan ere, administrazioak baimen asko exijitu izanak eraman du Amazon proiektua bazter uztera. AEBetako multinazionalak badu zentro logistiko bat Bizkaian, Trapagaranen.
