AEBek Venezuelako eta Irango ateak jo dituzte, petrolio eske
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eta Jen Psaki Etxe Zuriko bozeramaileak baieztatu dute bi gobernuetako ordezkariak asteburuan bildu zirela Caracasen, «agenda bateratu» bat adosteko, «segurtasun energetiko globalaren alde». Ez da xehetasunen berririk, baina onartu dute zehazki petrolioaz hitz egin zutela. Eta Maduro laguntzeko prest agertu da: «Petrolioaren merkatua egonkortzeko ekinaldietan parte hartuko dugu». Horren harira, esan du herrialdeak ahalmena izango lukeela bere ekoizpena eguneko hiru milioi upelera igotzeko. AEBek 2019tik ezartzen dizkioten zigorrak direla medio, eguneko 800.000 upel inguru ekoizten ditu orain.
Venezuelako Gobernuak ez du gaitzetsi Errusiaren inbasioa, baina Madurok bere azken agerraldian nabarmendu du «diplomaziaren, hitzaren eta egiaren garaia» dela, eta ezin dela egon «bakeari eragiten dion gerra baten alde».
Irango aukerari buruz, berriz, aurreko astean jakin zen IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren buruak herrialde horretako goi funtzionarioekin bildu direla, 2018an ezarritako debeku batzuk etetea aztertzeko. Akordioa lortuko balitz, Iranek 4,5 milioi petrolio upel ekoitziko lituzke eguneko; orain, 2,5-3 milioi ekoitz ditzake gehienez.
Shell, barkamen eske
Shell konpainiak, berriz, iragarri du «berehala» utziko diola Errusiako petrolioa erosteari, ez dituela eperako kontratuak berrituko, eta Errusiako konpainietan dituen aktibo guztiak salduko dituela. Joan den astean petrolio erosketa bat egin eta horren harira kritikak jaso ondoren hartu du erabakia.
Brusela prest agertu da argindarraren prezioa aldi baterako mugatzeko
Argindarraren prezioak markak hautsi ditu berriz ere. Ukrainako gerrak gasa garestitu du, eta, haren eraginez, sistema marjinalistaren lotsak azaleratu dira. Hego Euskal Herrian, 545 euro ordaindu zen megawatt-ordua batez beste atzo, eta, Ipar Euskal Herrian, 540 euro. Arazoak Europa osoa astindu du, eta EBk hura konpontzeko «erreminta kutxa» adostu du.
Preziorik garestienak mugatzeko estatuen ahalmena da deigarriena. Dena den, batzordeak zehaztu du «aldi baterako» eskubide bat litzakeela, «larrialdi egoera» bati aurre egiteko onartua. Beste neurri bat izan daiteke, esaterako, enpresa elektrikoen irabaziei behin-behineko zerga gehigarriak ezartzea. Espainiako Gobernua neurri hori indarrean jartzen saiatu zen iazko abenduan, eta asmoa urardotu behar izan zuen, argindar konpainien presioaren eraginez.
Gas gutxiago erabili
Epe luzera, Errusiako gasarekin duen mendekotasuna txikitu nahi du EBk. Horretarako, trantsizio ekologikoa «bizkortuko» du, gas biltegiak handituko ditu, eta gas hornitzaileak dibertsifikatu. Europak kontsumitzen duen gasaren %40 Errusiatik dator, eta hori zama handiegia da, Ursula von der Leyen batzordeko presidentearen ustez: «Independentzia behar dugu Errusiaren gasarekiko. Ezin gara fidatu esplizituki mehatxatzen gaituen hornitzaile batekin».
Europak %30 gas gutxiago kontsumitu nahi du urtero, eta, bide horretatik, 2030erako bi heren murriztuko luke Errusiako gasarekin duen mendekotasuna. Alderatzen jarrita, iaz 155.000 milioi metro kubo erosi zizkion Errusiari, eta EBren asmoa da zortzi urte barru gas kontsumo osoa 100.000 milioi metro kubokoa izatea. Horretarako, apirilean lege proposamen bat aurkeztuko du, zeinaren arabera urriaren 1erako kontinenteko gas biltegiek %90ean egon beharko baitute. Arau hori betetzeko, estatuen arteko kontrol eta elkartasun printzipio batzuk ezarriko ditu.
Eta nola aplikatuko da printzipio hori? Besteak beste, estatuek gasa elkarrekin erosteko modua emanez, eta hornitzaileekin harremanak erraztuz. Batzordeak zehaztu duenez, datorren negurako 500.000 milioi metro kubo gas likidotu inportatu ditzake Qatarretik, AEBetatik edo Afrikako ekialdeko herrialdeetatik.
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegian “ordu tarteen arabera” egingo dute…

Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiak ekoizpena eten du energiaren prezioaren igoeragatik. Arratsaldean erabakiko dute asteazkenetik aurrera ekoizpena berriro martxan jarriko duten ala ez. Energiaren prezioaren arabera hartuko dute erabakia, enpresako iturriek jakinarazi dutenez.
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiak ekoizpena eten du energiaren prezioaren…

Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiak ekoizpena eten du energiaren prezioaren igoeragatik. Arratsaldean erabakiko dute asteazkenetik aurrera ekoizpena berriro martxan jarriko duten ala ez. Energiaren prezioaren arabera hartuko dute erabakia, enpresako iturriek jakinarazi dutenez.
MasMovilek eta Orangek Espainiako merkaturako itun komertzial bat abiatu…
Argindarra 545 euroan, gaurko neurrien atarian
Horri aurre egiteko neurriak iragartzekoa da gaur Europako Batzordea; Espainiak eta Frantziak askotan eskatu dioten moduan, baliteke neurrietako bat izatea gasaren prezioa kentzea pool edo handizkako merkatuko prezioa erabakitzen duten aldagaietatik, edo haren pisua gutxitzea.
Energiaren prezioak markak hautsi ditu

Duela bi aste Errusiak Ukrainan hasi zuen gerrak energiaren prezioaren gorakada eragin du, argindarrarena, gasa naturalarena nahiz petrolioarena. Brent petrolio-upelaren prezioa 123,21 dolarrera iritsi da, gas naturalarena 270 eurora eta argindarrarenak 400 euroko langa gainditu du.
Markak hautsita, inoizko prezio garestiena izango du argindarrak astearte…

Markak hautsita, inoizko prezio garestiena izango du argindarrak astearte honetan: 544,98 euro/MWh. Ordu tarteak kontuan izanda, 19:00etatik 20:00etara joko du goia agindarraren prezioak: 700 euro/MWh. Aldiz, 03:00etatik 04:00etara egongo da merkeen: 424,88 euro/MWh.
Lanaldi partzialak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino

Lan-arrakala Euskadin: Emakumeen eta gizonen lanari buruzko Eustaten datuak. Eustatek argitaratutako txosten baten arabera, emakumeen lan baldintzak prekarioagoak dira batezbestekoa baino.