Denboraldiko lehen antxoak hartu dituzte arrantzaleek

Ontziak atzo gauean atera ziren itsasora eta Santander parean aurkitu dute antxoa. Santoñan egin dituzte deskarga gehienak, baina Getariako portuan ere badituzte lehenengo kaxak, 160 hain zuzen ere.






