Arabako Errioxako beste izen baten aukera
Madrilen eztabaidatuko dutena da lege egitasmo bat Jatorri Izenen Legea erreformatzeko. Aldaketa horrek ahalbideko luke erkidego bat baino gehiago hartzen dituzten sor-marketan, erkide bakoitzean eremu jakin batzuen izenak sortzea, eta, hortaz, kontseilu horrek edukitzea erkidego horren kudeaketa, esaterako, ardoaren alorrean. Uzta nola kudeatu, zenbat landatu, ardoa nola azaldu, uztak nola izendatu… aldagai guztiak bakarrik Arabarako litzatekeen kontseiluaren esku geratuko lirateke.
PPk ezetz bozkatuko duela aurreratu du, eta nekez emango diote bidea proiektuari Espainiako beste alderdiek, Errioxan oso hestu hartu baitituzte upategi handiek.





