Uraren urteko faktura bataz beste 19,12 euro garestituko da…

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi du 2022an uraren tarifa garestiagoa izango dela: batez besteko igoera 19,12 eurokoa izango da urtean eta 0,128 eurokoa hilean.


Espainiako Gobernuaren proposamena da horretarako langileen kotizazioak igotzea, eta, horrenbestez, pentsioak ez murriztea, indarrean den legediarekin jarraituko balitz gertatuko litzatekeena. Negoziazioetan parte hartzen ari diren CCOO eta UGT sindikatuek begi onez ikusten dute neurria; CEOE eta Cepyme patronalek, berriz, zalantza gehiago dituzte eta, oraingoz, ez dute aldeko jarrerarik agertu, baina ezta kontrakorik ere.
Aurreko astean aurkeztu zuen egitasmoa Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak: proposatu zuen kotizazioak %0,5 igotzea, hamar urtez. Atzoko bileran, hamarren bat gehitu zuen, %0,6ra iritsiz, eta honela banatzea proposatu zuen: igoeraren bi heren enpresek beren gain hartzea, eta gainerako herena langileek. Beste era batera esanda, soldata gordina %0,4 handitu beharko lukete enpresek, eta garbia %0,2 txikituko litzaieke langileei. Batez besteko soldata batean hamabi euro izango lirateke: zortzi jarriko lituzke enpresak eta lau langileak. Hasiera batean banaketa hori erdibana egitea proposatu zuen gobernuak.
Neurria gutxienez hamar urtez mantenduko litzateke, 2023tik 2033ra. Gaur egun %28,3koa da kotizazio tasa (enpresak %23,6, langileak %4,7), eta %28,9 izango litzateke: 2.000 milioi euro gehiago izango lirateke Gizarte Segurantzaren kutxarako, zehazki erreserba funts berrirako.
Atzo arratsaldean, bilera amaitu berritan ezagutarazi zuten gobernuaren eskaintza sindikatuek, ohar bateratu batean. Aurreko astean bezala, sistema berria babestu zuten, baina adierazi zuten enpresek eta langileek egin behar dituzten ekarpenen banaketa «hobea» izan daitekeela. Gobernuarentzat, berriz, bide onetik doaz elkarrizketak; «aurrerapausoak» ematen ari direla eta elkarrizketek datozen egunetan jarraituko dutela azaldu zuten ministerioko iturriek, berri agentzien bidez. Patronalak ez zuen balorazio ofizialik egin. Aurreko proposamenarekin ez ziren erabat ados agertu, eta oraingo banaketa ikusita, jarrera gogortzea espero da.
‘Baby boom’ belaunaldia
Gaur egun Madrilen eztabaidagai dago Mariano Rajoyren agintaldian ezarritako finantzaketa mekanismoa nola ordezkatu. Horrekin pentsio berriak txikitzea bilatzen zen, sistemaren itsulapikoa betetzeko. Pentsioen zenbatekoa murriztuz joan behar zen bizi itxaropena handitu ahala, baina ez zen indarrean ezarri, pentsiodunen protestak eta gobernu aldaketak tarteko.
Espainiako Estatuaren pentsioen sistemak erronka handi bati egin behar dio aurre epe motz-ertainera begira. 2023an hasiko dira erretiroa hartzen 1950eko hamarkadaren amaiera aldetik 1970ekoaren erdialdera arte jaiotakoak, baby boom deituriko belaunaldikoak. Pentsioen kutxari 2.000 milioi euro baino ez zaizkio geratzen; hamar urtean 66.000 milioi euro galdu ditu eta Espainiako Gobernuaren aurrekontuetatik tira egin behar du pentsio guztiak ordaintzeko. Hori dela eta, Europako Batzordeak ere exijitu du erreforma sakon bat.
Hala, diru gehiago biltzeaz gain, pentsioetako gastua mugatzeko kontrol neurriak ere nahi ditu Escrivak. Besteak beste, proposatu du gastuaren desbideraketa BPGaren %0,8ra mugatzea. Eta kontuak orekatzeko Erreserba Funtsetik ezin izango luke BPGaren %0,2aren muga gainditu.
Horiek ez balira nahikoa kontuen desoreka berdintzeko, pentsioen gastuaren murrizketa adostu beharko luke eragile sozialekin. Eta neurri horiek guztiak nahikoa ez balira, gobernuak kotizazioen beste igoera bat ere adostu ahalko luke patronalarekin eta sindikatuekin.



2 Hamaika urte daramatza lehen ministro, eta ez dut ezagutzen… Ez du esaten asko nire alde. Ziur naiz inguruan galdetuz gero gehienek ez luketela jakingo nor den, nahiz eta Rutte jaunak egin dituen meritu dexente Herbehereetatik kanpo ezaguna izateko. Eta, bereziki, Europako Batasuneko hegoaldeko herrialdeetan.
3 Zer dela eta? Alemaniari eta Angela Merkeli leporatzen zaizkielako pobrezia eta langabezia zabaldu dituzten austeritate politikak. Baina Ruttererekin alderatuta, Merkel bigun hutsa da, gai askotan amore eman duelako hegoaldekoen eskakizunen aurrean. Ruttek, ordea, hegoaldeko eskaleak gehiago estutu nahi zituen (ia) beti, zuzentasun moral protestantearen izenean. Haren azken borroketako bat izan da Next Generation funtsaren sorreraren ingurukoa.
4 Europako funtsen aurkakoa al da? Erabat kontrakoa denik ezin da esan, pandemiak eragindako txikizioari nolabaiteko konponketa bat eman behar zitzaiola onartu zuelako. Baina Rutte bai izan da ahalik eta diru gutxien banatzearen aldekoa, eta ahal dela eta baldintza zorrotzenekin. «Hegoaldeak beste herrialdeen laguntza behar badu krisia kudeatzeko, ulertu egiten dut, ez dutelako finantza aldetik tarte handirik; baina arrazoizkoa da [diruaren truke] erreformen konpromiso garbi bat eskatzea». Beste hitz batzuetan, dirua akuilu gisa erabili nahi zuela Italia, Espainia eta beste hegoaldetarrak bide onera eramateko.
5 Baina Herbehereek ere dirua jasoko dute EBtik, ezta? Egia da herrialde aberatsa izanik ez dagokiola diru asko Italiak eta Espainiak jasoko dutenarekin alderatuta; 6.000 milioi euro baizik ez. Baina kontua da Rutteren gobernua izan dela EBko 27 estatu kideen artean bakarra oraindik ez duena bere erreforma plana bidali Bruselara, eta hori egitea derrigorrezko baldintza da dirua jaso ahal izateko.
6 Zergatik ez du plana bidali? Ruttek argudiatu du berea jarduneko gobernua dela, eta hurrengo gobernu koalizioa osatzeko negoziazioak ez direla bukatu. Baina aitzakia dirudi; Alemaniak berak ere jarduneko gobernua du, eta Bruselan da aspaldi Berlinen plana.
7 Orduan, zergatik ez du aurkeztu? «Aholkurik ez du inork beretzat eta bai besteentzat» esaeraren adibide garbia da: Ruttek ez du gustuko Bruselak diruaren truke zer eskatuko dion. Orain arteko elkarrizketetan, Batzordeak eskatu dio hipoteken interesen zerga hobariak eta autonomoek errenta zergan dituzten beherapenak bertan behera uzteko. Halaber, pentsio sistemaren moldaketa, autonomoak babestea, diru zuriketari heltzea eta multinazional handien mesederako tratuak bukatzea nahi du Bruselak.
8 Hipokrisia galanta, ezta? Eta ez da hori bakarrik. Oraintsu, beste zazpi estatu kideekin batera, Herbehereetako Gobernuak eskatu du defizitari buruzko arau zorrotzak lehenbailehen itzultzea Europako Batasunera. Baina, aldi berean, araudiei izkin egiteko formula bat negoziatzen ari da bere bazkideekin: ingurumenaren aldeko inbertsioak defizit publikorako ez zenbatzea da helburua.
Ezin da esan Antonio Garamendi getxoztarra abila ez denik negoziatzen asko duenean galtzeko, asko baitute galtzeko enpresariek Espainiako Gobernuak egin asmo duen lan araudiaren aldaketan. Moldean dagoen erreformaren benetako aurpegia, ordea, forma jakin batzuk erakusten hasi da, eta haiek islatu dute Garamendi ongi ari dela estu hartzen PSOE, urardotu dadin haren hauteskunde promesa izarretako bat. CEOEk ez du ezer aldatu nahi; hori da kontua: ezertxo ere ez. Neurrirako jantzi bat egin zion PPk 2012an, eta harekin gustura asko jarraituko luke; badaki maite duen jantzi hori gaurkotu egin behar dela Europako Batzordeak eskatu duelako, baina botoi batzuk ordezkatuta nahikoa du patronalak, eta Garamendi baleko ari da negoziatzaile rola jokatzen gizartera begira, mahai sozialean edozein aldaketaren galga bada ere.
Horregatik, atentzioa eman du horrenbesteko zintzotasuna enpresak ez sindikalizatzeko «beldur» adierazpen horretan; kartak gehiegi erakustea delako partida bere alde jartzen ari denean. Horrela erakusten du prentsaren bidez jakinarazten ari diren negoziazioak: berriro itunen ultraaktibitate mugagabea ezarri ordez, soilik egungo urtebetekoa baino luzeagoa egon daiteke; enpresek itunak betetzeari uzteko pribilegioa indargabetuko dela ez da segurua; kaleratzeen esparruan ez dute aldaketarik egingo, eta kalte ordain argalduek jarraituko dute, kaleratze kolektiboak egiteko erraztasunekin batera; enpresen kontratu finkoak gutxienez %15 izateko gobernuaren asmoa zapuztu du CEOEk, eta sektoreka ezarriko dituzte kupo malguagoak; eta patronalaren marra gorri askoren artean gorrienean ere ez da segurua espero zen aldaketa: sektoreko itunek lehentasuna berreskuratzea enpresakoen aurrean. Aldaketa horrek «atzeko atea» irekiko lieke sindikatuei enpresa txiki eta ertainetan esku hartzeko, patronalak azaltzen duenez mikroak itzalita daudenean.
Rosell baino sotilagoa da Garamendi
Indargabetu aditzatik baino gehiago du leundu aditzatik erreformak hartu duen bideak. Agian horregatik ez du sekula ahoskatzen indargabetu Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroak, nahiz eta Unidas Podemosek aditz hori sartzea lortu duen PSOErekin egin duen erreformaren inguruko itun politikoan.
Itunak itun, forma hartzen ari dena CEOEren betoa da. Espainiako eskuin liberalak azkar irauli zuen lan araudia, horretarako indar nahikoa izan zuenean. Sindikatuen oniritzia ez zen beharrezkoa izan 2012ko lege dekretua egin aurretik. Oraingo gobernuak «elkarrizketa sozialaren bidez alderdi guztiekin akordio justu eta orekatua» nahi du. Madrilen bide orrian, CEOEren baiezkoak desiragarria baino gehiago ezinbestekoa ematen du. Argitu gabekoa da Bruselak behartua den edo Brusela zurigarria den behartuaren itxurak egiteko; agian ez da argituko hori, baina betoa benetakoa izan ala ez, patronalak eraginkorra ematen du lan erreforma urardotzeko helburuan.
Garamendik ohi duen baino gehiago erakutsi ditu bere benetako beldurrak, baina, hala ere, sotila izan da Joan Rosell bere aurrekoaren aldean. Sindikatuak enpresa txikietan sartzea «eragotzi» zuela azaldu zuen hark duela hamar urte; patronalak «ezin zuen utzi» enpresak hain erraz «sindikalizatzea». Rosellen kartak ahoz gora zeuden ia beti.
Etxebizitza baten urteko batez besteko energia kontsumoa 1.200 eurokoa da Hego Euskal Herrian. Familia askorentzat eramangarria izan daiteke hilean 100 euro ordaintzea, baina ez denentzat. «Gaur egungo lan kontratuengatik, kideren bat langabezian geratu delako edo aurreikusia ez zuten gasturen bat izan dutelako, etxe ugaritan estu eta larri dabiltza ordainketa guztiak egiteko; eta hori gertatzen da, hein handi batean, egungo soldaten erdia baino gehiago alokairurako edo hipoteka ordaintzeko erabiltzen delako», adierazi du Txomin Ondarre Arabako Gurutze Gorriko Gizartekintzako buruak.
Haren ustez, etxebizitzaren prezioen eta soldaten arteko aldea da pobrezia energetikoa deiturikoaren jatorri nagusia. Adibide bat jarri du: azkenaldian beren bulegoetara emakume gehiago joan dira fakturak ordaintzeko laguntza eske, baina baita partekatutako etxebizitza batean bizi diren pertsonak ere, gazteak eta migranteak bereziki. Alegia, lan kontratu prekarioenak izaten dituztenak ari dira laguntza eske.
Erpin ugariko auzia
Energiaren prezioen igoerak berriz ere ekarri du pobrezia energetikoaren auzia lehen planora. Eta datozen urteetan, trantsizio energetikoa dela eta, maiz gertatuko dela uste du Macarena Larrea Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutuko ikerlariak. «Etorkizunera begira, pentsa liteke kontsumitzaile mota gehiagori eragingo diola pobrezia energetikoak. Egungoaren moduko prezio igoerek familia ahulenei ez ezik, enpresa sare osoari ere eragiten diote, eta horrek eragina du enpleguan eta soldatetan, eta, ondorioz, desberdintasun sozialen handitzean ere bai».
Adituen arabera, pobrezia energetikoa fenomeno konplexua da, eta ez die soilik gizartetik baztertzeko arriskuan dauden taldeei eragiten. Gaur egun gizarteko gero eta esparru gehiagotara zabaltzen ari dela ohartarazi dute. Dena den, oraindik zaila da zehaztea zenbatek duten egoera hori. Hala uste du Ondarrek ere: «Pertsona askori kostatzen zaie guregana edo udaletako gizarte zerbitzuetara jotzea, estigmatizazioagatik-edo, eta horrek zailtasun gehiago sortzen ditu kasuak identifikatzeko orduan».
Pobrezia energetikoa ez da fenomeno berria, baina gutxira arte politika publikoetatik ez zaio berariaz heldu. Europako Batasunaren lehen neurriak 2000ko hamarkadaren hasierakoak dira, eta Eusko Jaurlaritzak 2015ean sartu zuen aurrenekoz diru sail bat bere aurrekontuetan fakturak ordaintzeko zailtasunak zituzten familientzako. Izan ere, pobrezia energetikoaren definizioan ez dago adostasunik, eta aldatuz joan da urteen joan-etorriarekin. Etxea tenperatura egokian mantentzeko zailtasun ekonomikoak dituztenekin lotzen da gaur egun, edo hori da behintzat ikuspuntu zabalduena. Baina ez luke neurgailu bakarra izan behar, Larrearen iritzian.
Pobrezia energetikoa, oro har, pobreziarekin lotutako arazo gisa identifikatzen da, eta horrek zaildu egiten du, haren ustez, «neurri eraginkorragoak» hartzea. «Denbora luzez, pobrezia energetikoa ez da arazotzat hartu, garabidean diren eta beharrezko azpiegiturarik ez duten herrialdeekin lotu izan da; gurean, gehienez ere, pobreziarekin lotutako gai gisa identifikatu da». Berak, berriz, nahiago du «efizientzia energetikoarekin» lotu.
Larreak adierazi du familien edo norbanakoen diru sarrerak ez ezik, beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar direla, hala nola etxebizitzen parkea, haren ustez «oso zaharkituta dagoena», eta mugikortasuna. «Laguntzak daude ibilgailuak erosteko, baina zer gertatzen da beren diru sarrerei hobeto egokitzen diren baina garraio sare publikotik bakartutako eremuetan bizi direnekin? Gutxi hitz egiten da pobrezia energetiko horri buruz». Larreak gogoratu duenez, Frantzian bereziki eztabaida handia dago horren inguruan, erregaien zergak handitu zituztenetik eta Jaka Horien mugimenduaren protestengatik.
Laguntzak eta informazioa
Gaur-gaurkoz, pobrezia energetikoaren tamaina neurtzeko gehien erabiltzen den parametroa gizarte laguntzena da. Hego Euskal Herrian bonu soziala da nagusia: 69.000 familia inguruk jasotzen dute. Bestea da udaletako oinarrizko zerbitzuek ematen dituzten gizarte larrialdietarako laguntzena. 2017tik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan energia ordaintzeko diru funts jakin bat dago. Iaz, 16.180 familiak eskatu zuten, eta onuradun bakoitzak, batez beste, 355 euro jaso zituen urtean. Eusko Jaurlaritzak funts horietarako igoera iragarri du 2022ko aurrekontuetan. Guztira, 42,5 milioi emango ditu gizarte larrialdietarako laguntzetarako —%15 inguru izan ohi da energiarako—; aurreko urtean baino 4,5 milioi gehiago da hori eta 2015ean baino %46 gehiago.
Nafarroan, aurten hogei milioi euro bideratu dituzte udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuetarako, baina, Eskubide Sozialen Sailak azaldu duenez, berak ezin du argitu kopuru horretatik udalek zenbat erabiliko duten larrialdiko laguntzetarako eta zenbat zehazki energiarako: «Udal bakoitzak zehazten du hori bere aurrekontuetan».
Gizarte larrialdietarako laguntzez gain, 2015. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzak diru sail bat du larrialdi laguntzak eta diru sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzeko baldintzak betetzen ez dituztenentzako. Gurutze Gorriak kudeatzen du poltsa hori. Aurten, lehen seihilekoan, 1.059 familiak eskatu dute; 220 euro dira, batez beste. Aurtengo poltsa agortuta dago, eta Gasteizko gobernuak jada iragarri du hurrengo urterako diru saila handituko duela.
Ondarrek azaldu duenez, laguntzak egoera zaurgarrienean daudenentzat direla, baina bestelako soslai batzuk dituztenak ere gerturatzen dira Gurutze Gorrira. «Zorrekin etortzen dira gurera, eta hornidura etengo dieten beldurrez. Batzuk gurekin geratzen dira, eta besteak udaleko gizarte zerbitzuetara bideratzen ditugu».
Ordainketei aurre egiteko dirua emateaz gain, Gurutze Gorrian eta gizarte zerbitzuetan beste laguntza mota batzuk ere eskaintzen dituzte. Adibidez, konpainia elektrikoekin jartzen dira harremanetan kaltetuaren egoera ekonomikoaren berri emateko, ordainketan malgutasuna lortzeko eta errekarguaren zenbatekoa murrizteko, adibidez. Halaber, kontsumo ohitura batzuk neurtzeko eta aldatzeko tresnak eskaintzen dizkiete. «Gure helburua ez da soilik dirua ematea».
Larreak egoki ikusten ditu instituzioen laguntzak, baina nabarmendu du gehienak aldi baterakoak direla eta ez dutela «sakoneko arazoa» konpontzen. Haren iritzian, funtsezko bi gai daude jorratzeko erakundeen aldetik. Batetik, etxebizitzak zaharberritzeko politikak sustatzea, eta, bestetik, energiaren prezioen «koiunturazko igoerak mugatzeko neurriak» ezartzea. Ikerlariak gogoratu duenez, faktura elektrikoaren %50 bakarrik dago elektrizitate horniduraren benetako kostuarekin lotuta; gainerako %50a beste kargu eta kostu arautu batzuek osatzen dute. Larrearen ustez, Espainiako Gobernuak ezabatu egin beharko lituzke horiek, eta murriztu zergek fakturetan duten pisua.
Insee Frantziako estatistika erakundeak atzo kaleratu zuenez, industriaren ekoizpena %1,3 txikitu zen irailean, abuztuarekin alderatuz gero. Erorikoa pixka bat handiagoa da manufakturari soilik erreparatuz gero (-%1,4). Erorikorik handiena garraio materialena da (-%8,4), eta ez da harritzekoa, autogintza izan baita estuasunak antzematen lehena, semieroaleen eskasiak fabrikak geratu dituelako hainbat egunez, eta tarteka bukatu gabeko ibilgailuz betetzen dituelako auto lantegietako aparkalekuak.
2020ko otsailarekin konparatu du oraingo egoera Inseek, eta datuak negatiboak dira: industriaren jarduera %5,2 txikiagoa da orain, eta horretan pisu handia du garraioaren industria %29,8 uzkurtu dela orduz gero. Hori bai, autogileen kontuek ez dute gehiegi antzeman erorikoa, estualdia baliatzen ari direlako modelo garestienen ekoizpena hobesteko, eta, hortaz, haien irabazi tarteak handitzeko.
Alemanian ere behera egiten ari da industriaren ekoizpena: %4 txikitu zen abuztuan, eta beste %1,5 irailean. Alemaniako auto lantegiek eta haien hornitzaileek arazo handiagoak izan zituzten abuztuan (-%18,6), eta irailean pixka bat hobetu da haien egoera (+%2,1). Alemaniako Merkataritza Ministerioak onartu du hornidura arazoak dauden bitartean industriak sufritu egingo duela, eta eskaria gutxitu arte ez dela arinduko.
Dagoeneko eskariaren apaltzearen lehen zantzuak daudela aipatu izan dute aste honetan nazioarteko merkatuen analista batzuek, baina horren isla ez da oraindik ikusi estatistiketan.
Euskal Herrian, hobeto
Euskal Herriko industria ez dago, noski, motelaldi horretatik salbu. Orain arte ez du atzera egin, baina haren hazkunde tasak asko apaldu dira. INE Espainiako estatistika erakundeak atzo zabaldutako datuek diote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industriaren produkzioa %1,9 hazi zela aurtengo irailean , iazko irailarekin alderatuz gero. Martxoaz geroztiko hazkunderik txikiena da, eta ulergarria da, udaberrian bederen iazko itxialdiaren eragina oso handia izan baitzen —apirilean, esaterako, iaz baino %61 gehiago ekoitzi zuten fabrikek—. INEren datuek ez ezik, Eustatek bildutakoek ere motelaldiaren berri ematen dute: iazko irailarekin alderatuz, %3,1 gehiago ekoitzi du industriak, baina abuztuan baino %1,3 gutxiago.
Nafarroan, berriz, iraileko hazkundea handiagoa izan da (+%3,6), baina Nastatek nabarmendu du horren atzetik oso datu kontrajarriak daudela : %22,1 hazi dira papergintza, altzarigintza eta egurra, %13,3 ekipo ondasunak eta makinak, baina %27 uzkurtu da lurraldeko motor nagusia, garraio materialena; autogintza nagusiki.