ACB Sestaok ekoizpena etengo du azaroaren bukaeratik urtarrilera arte

ACB Sestaok ekoizpena etengo du azaroaren amaieran eta 2022ko urtarrilean itzuliko dira lanera. Enpresak dio kostu energetikoaren igoerak behartuta hartu duela erabakia. Hala ere, batzordeak “xantaiaz” hitz egin du, sindikatuek enpresak proposatutako antolakuntza aldaketak errefusatu dituztelako.



