Gutxieneko soldata aurten gehienez 19 euro igotzea proposatu du…

Espainiako Gobernuaren Lan Ministerioak abiatu egin du gutxieneko soldata igotzeko negoziazioa, ekainean aditu talde batek proposatutako batez besteko 15 euroko igoera oinarri hartuta.


Jose Luis Garcia (UGT) da portuko langileen batzordeko presidentea, eta argi du orain agintaritzari dagokiola «pausoa ematea». Langileek atzo egin zuten lehen protesta, Getxoko kaian (Bizkaia). Hanseatic Inspiration sasoiko lehen gurutzaontziaren iritsieraren oihartzun mediatikoa baliatu nahi izan zuten —30 bat espero dira urte amaierara arte—. Elkarretaratzea kaian egiteko asmoa zuten, baina segurtasun zaindariek ez zieten utzi, eta kanpoan elkartu behar izan ziren.
Portuko langileak 260 inguru dira, eta jardun ezberdinetakoak daude: portuko polizia, bulegoetako langileak… Haserre bizian daude agintaritzak ez duelako errespetatu duela bi urte sinaturiko lan hitzarmena. «Gastuak murrizteko aitzakiarekin erabaki asko hartu dituzte batzordearekin adostu gabe: osasun asegurua okertu digute, osagai batzuk kendu, hutsuneak ez dira ordezkatzen… Portuko 90 polizia daude, eta egun 65ekin ari gara, hainbat min hartuta daudelako. Iragan astean Punta Luceroko pasabidea itxi behar izan zuten langilerik ez zegoelako», azaldu du Garciak.
Langileek enpresaren kontraesanak kritikatu dituzte, «gastuak murriztearen aitzakian» baldintzak kaskartzen dituztelako, baina beraiek egin zitzaketen hainbat lan pribatizatu egin dituztelako: «Diru publikoa xahutzen ari dira. Oraintxe bertan segurtasun pribatua dago lanean kaian, eta zerbitzu horrek 200.000 euro balio ditu. Gainera, portuko langileak ez direnentzat sartzea debekatuta dagoen eremuetan ari dira. Lan publiko egonkorra sortu beharrean, kanpora ateratzen dute».
Azpikontrata susmagarriak
Alde horretatik, Garciaren ustez, lizitazio bat da larriena: «Postua Portuko Zirkulazioaren Arduradun da: 1.200.000 euro lau urterako. Langileak trebatu ditzakete lan hori egiteko, baina nahiago dute kanpoan kontratatu». Sindikatuek susmoa dute lizitazio hori oso bideratuta dagoela, eta jasoko duen enpresaren akzioen %48 portuko agintaritzak duela: «bere buruari azpikontratatuko diote zerbitzua, jendea kontratatu beharrean», iragarri du.
«Xahuketaren» xehetasunekin jarraituz, Garciak azaldu du zuzendaritzako hainbat kide ohiri erretiro aurreratua eskaini zaiela, eta trukean kalte ordain handiak eskaini zaizkiela. Uste du erretiro horietako batzuek harremana dutela aholkularitza enpresen legez kanpoko lizitazioen aferarekin. Espainiako Lehia Batzordeak salatu zuenez, Bilboko portuko agintaritzak «rol larria» eduki zuen tramako hainbat iruzurretan.
Uztailaren hondarrean elkartu ziren azkenekoz bi aldeak. Ordu hartan, langile batzordeak argi adierazi zuen ez zuela onartuko zatiketarik lantaldean, eta neurri bat proposatzekotan, langile guztiak aintzat hartzeko eskatu zion enpresari. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak lan erregulazioa indargabetu, eta kaleratu asmo zituen langileak berriz hartzera behartu zuenean, enpresak erabaki zuen soldatak ordaindu bai, baina langileak ez zirela itzuliko lanpostuetara. Modu horretan, justifikatu nahi zuen langile horien beharrik ez zuela. Ordea, batzordeak grebari eutsiko ziola erabaki ostean, enpresak atzera egin eta onartu zuen beharginak modu mailakatuan lanean hastea.
Hori horrela, aldi baterako erregulazio berria ezinbestean aplikatu behar zitzaien 129 langile horiei ere, sindikatuen esanetan. Beharginak laneratzeko erabakiak ulertarazten zuelako haiek ere enpresako langileak direla oraindik ere. Horregatik, proposamena «logikoa» da, Eduardo Ibernia langile batzordeko presidente eta ELAko ordezkariaren iritziz. Langileen ordezkariek begi onez hartu dute eskaintza, baina ohartarazi dute auzibidea oraindik zabalik dagoela, eta, beraz, baita kaleratze mehatxua ere.
Aldi baterako erregulazioa COVID-19aren krisiaren ondorioz eskari kopuruan izandako jaitsieragatik aplikatuko luke enpresak, eta lanaldiaren %70ekoa litzateke gehienez ere. Ez lituzke kontuan hartuko, halere, borondatezko bajak eta erretiro aurreratua hartu duten langileak.
Mugimendurik ez
Sei hilabete pasatu dira jadanik gatazka hasi zenetik; langileek 200 egun baino gehiago daramate protestan, eta luze jo dezake auziak oraindik, baldin eta bi aldeetako batek xake fitxa mugitzen ez badu. «Oraingoz, ez dago inolako mugimendurik, eta grebak aurrera jarraitzen du», adierazi du Iberniak. Aurreneko hartu-emana izan zen atzokoa, eta datozen egunetan berriz bilduko dira negoziatzeko. Ostiralean dute hurrengo bilera, eta hurrengo astelehenean eta asteartean ere bilduko dira, behar izanez gero.
Baina jarrerak urrun daude elkarrengatik, gaur-gaurkoz. Langile batzordeak behin eta berriz ziurtatu du grebak mugagabe iraungo duela auzibidea etetearen baldintza betetzen ez den bitartean. Izan ere, sindikatuek uste dute posible dela egungo produkzioari eustea langilerik kaleratu gabe, eta prest daude aldi baterako enplegu erregulazio bat onartzeko, bai eta lantaldea borondatezko bajen bidez eta erretiro aurreratuekin murrizteko ere. Baina ez dute negoziatu nahi gerora epaile batek indargabetu dezakeen akordio bat, eta bermeak eskatu dizkiote zuzendaritzari; hau da, behin-behineko neurria amaitu biharamunean, ez dute izan nahi kaleratze mehatxurik berriro, urtebeteko epean gutxienez, eta, beraz, helegitea bertan behera uztea galdegin dute.
Enpresak, ordea, ez dio uko egin nahi helduleku horri, nahiz eta badakien hilabeteak beharko direla Madrildik erantzun bat jasotzeko. Zuzendaritzak ez du bat egiten EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiarekin, eta ez dio muzin egin nahi epaile batek lan erregulazioa ontzat emateko aukerari, badakielako aukera horrek indarra ematen diola negoziazioetan. Hain zuzen, abuztuaren erdialdean langileei ohar bidez gogorarazi zien «inola ere» ez duela kenduko Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako helegitea.


Unidas Podemosek mesfidantzaz hartu zuen iragarpen hori. Gogoratu zuen «konpainia elektrikoen lobbyak» antzeko proposamen bat egin duela, eta gakoa dela «zein preziotan egonkortu» nahi den faktura. Gobernuko kidearen proposamen nagusiari buruz, energia enpresa publiko bat sortzeko aukeraz Riberak ez zuen atea erabat itxi; baina esan zuen hori zentral hidroelektrikoen kudeaketaz arduratuko litzatekeela soilik, egungo ustiapen kontzesioak iraungi ahala.
Ministroak bere hizketaldian gogoratu zuen argindarrarena Europa osoan gertatzen ari den fenomenoa dela, gasaren merkatuak eta CO2 isurketenak baldintzatuta. Adibidez, Erresuma Batuan 132,69 eurotan ordainduko da gaur megawatt-ordua, eta 108,17tan Frantzian. Espainiako Gobernuak aitortu du igotzen jarraituko duela, eta urte amaierako faktura %25 inguru garestiago izango dela aurreko urtekoa baino.
Dena den, Riberak azaldu duenez, argindarraren handizkako prezioa fakturaren zati bat da (%24 inguru), eta azpimarratu du gorabehera horien menpe dagoen tarifa arautua (PVPC) %20 merkeagoa dela oraindik ere librea baino —konpainiek eta bezeroek adostutakoa—.
Fakturari dagozkion beste atalei buruz —azpiegitura eta garraio kostuez, eta zergez— prest agertu zen proposamenak aztertzeko, baina ez zuen zehaztasunik eman. Gobernuak ekain amaieran %21etik %10era jaitsi zuen argindarraren BEZa urte amaierara arte, eta ekoizleek ordaintzen duten zerga (%7koa) bertan behera utzi zuen hirugarren hiruhilekorako.
Enpatia sozial eskasa
Bere agerraldian, konpainia elektrikoentzako mezu bat ere izan zuen Riberak; «enpatia sozial eskasa» leporatu zien, zentral hidroelektriko batzuk nahita husteagatik «irabaziak handitzeko». Hala, jakinarazi zuen Kongresuan batzorde bat sortuko dutela, horrekin batera, argindarraren prezioaren etengabeko igoeren bestelako arrazoiak aztertzeko. Era berean, Riberak nabarmendu zuen bere gobernuak bi lege proiektu aurkeztu dituela, datozen urteetan faktura %15 inguru merkatu ahal izango dutenak. Sistema Elektrikoaren Iraunkortasunerako Funts Nazionala sortu nahi du, horrela berriztagarrien erregimena finantzatzen laguntzeko eta gizarte bazterketa arriskuan dauden kontsumitzaileentzako bonu sozialak zabaltzeko. Horri buruzko argibide gehiago eskatu zuen oposizioak.
Kafe enpresa guztiek nozitu dute garestitzea, munduko kafe jatorri guztiak zipriztindu dituelako. Etxenikek aletu ditu batzuk. «Brasilgo kafe kiloa 2,20 euroan zegoen duela sei hilabete; orain, berriz, 3,84an dago. Kolonbiakoa, kalitate hobeagokoa, 3,40tik 5,21era igo da. Vietnamgoa, Robusta motakoa, 1,48an zegoen, eta %36 garestitu da. Hori, jatorrian; gero, ekarri egin behar duzu, txigortu, paketatu, banatu…».
Baina zer gertatu da? Arrazoi nagusia eguraldi aldaketa bortitz bat izan da. Uztailaren 20an izotza bota zuen Brasilen, kafeondo gehien dituzten lurraldeetan. 1994az geroztik Sao Pauloko eta Minas Geraiseko estatuetan egon den izozterik gogorrena izan da aurtengoa. Brasil da munduko kafe ekoizlerik handiena: uzta osoaren %38. Izozterako, uztaren hiru laurdenak bilduta zeuden, baina kalte handia egin dio biltzeko zegoen azken laurdenari, eta ikusteko dago zer eragin izango duen hurrengo urteko uztan.
«Izoztearena ziur egia dela. Baina pandemia betean, Brasil Txina bezalako merkatu berrien bila dabilenean… Ziur zerbait gehiago dagoela igoeraren atzean», zabaldu du susmoa Etxenikek. Eta arrazoi du; Fernando Etxabe Cafes Baqueko zuzendari nagusia da, Euskal Herriko kafe erosle handiena, eta hark luzatu du azalpena: «Bi arrazoi daude: inbertsio funtsen jarduna eta eguraldia». Banaka azaldu ditu: «Urtarriletik ekainera kafearen kotizazioak %40 igo ziren. Arabica kafeak (Brasil, Kolonbia…) New Yorkeko burtsan (AEB) du merkatua, eta Robustak, Londresekoan. Aktibo erakargarririk gabe, inbertsio funtsak nekazaritza lehengaietan babestu dira pandemian, eta prezioak igo dituzte. 2007ko krisian gauza bera egin zuten. Urte hasieran, baina, pandemiaren arrastoaren atzetik gindoazen, eta iaz saldu gabeko kafe asko genuen biltegietan. Baina hura agortu egin zaigu, eta gehiagoren bila joan garenean prezio hauek aurkitu ditugu».
Garraioa, espekulazioa…
Gero iritsi zen izotza, eta haren eskutik prezioen bigarren gorakada: «Inoiz gertatu gabea zen. Izozterik ez zen espero jada; kafe nekazariak izotz arriskua zuten lurretatik joanak ziren», azaldu du Etxabek. Bi aldagaiak batuta, Brasilgo kafea %116 garestitu da iazko uztailetik aurtengora, eta Kolonbiakoa, %68. «Jatorri nagusiaren galerak besteei eragiten die, mundu osoko eskaera bera delako. Gure kasuan, Brasilgo kilo bakoitzagatik Kolonbiako lau erosten ditugu», gehitu du Etxenikek. «Gure itxaropena hurrengo urteko uzta ona izatea da. Orain ari da loratzen, eta euria egitea behar dugu. Brasilen euria egin dezan behar dugu; bi uzta txar jarraian hondamendia litzateke», iragarri du Etxabek.
Kafearen ekaitz perfektuak, baina, hari mutur gehiago ditu. Lehengaien salerosketan adituak diren enpresen txostenek nazioarteko garraioan dagoen krisia ere aipatzen dute. Itsasontzi eta eta edukiontzien gabeziak garraioa garestitu du, eta kafea itsasoz mugitzen da. Munduko kafe kontsumoaren bilakaera ere beste aldagai garrantzitsu bat da: urtez urte goraka doa, eta espekulazioa bilakaera horri lotuta doa.
Kafea dolarretan salerosten da —dolarrak librako (453 gramo) da neurri ofiziala—, eta ekoizle diren herrialdeetako txanponek dolarrarekiko izan duten debaluazioak ere eragina du prezioan. Burtsetan prezio iragarpenak egiten dituzte etorkizunera begira, eta ez dirudi, luze gabe behintzat, kafea asko merkatuko denik. BERRIAk kontsultatu dituen lehengaien salerosketa enpresak ere iritzi berekoak dira: «Testuinguru honetan, litekeena da kafearen prezioa maila altuetan mantentzea edota igotzen jarraitzea».
Bi euro kiloko
Uzta bakarra dago urtean, eta kafezaleek egoera honetan erosi dituzte aurten txigortu eta salduko dituzten aleak. «Lehengaia %100 garestitzen badizute eta zuk ez baduzu ezer egiten, zeure buruaz beste egiten ari zara. Guk erosi dugu dagoeneko, eta guk gure gain har dezakegu galera horren zati bat, baina iaz guk ere izan genituen komeriak; koltxoi mehea dugu», azaldu du Etxabek. «Irailean aztertuko ditugu zenbakiak berriz, eta bezeroei azaldu beharko diegu. Garrantzitsua da hori: ezin dugu igoera guztia eraman azken preziora, baina guztiek mugitu beharko dugu. Urteak egin ditu antzeko prezioan», gehitu du.
Etxenikek ere ez du beste erremediorik ikusten: «Kafea produktu egonkorra da, eta prezioa gutxi aldatzen da, askotan ezta KPIa ere. Baina, egoera honetan, ez igotzeak pertsiana bota behar izatea eragin dezake. Guk kalitatearen aldeko apustua egiten dugu; agian beste batzuek horrekin joka dezakete, kalitatea jaitsi eta prezioa mantenduz. Guk pandemiaren ondoren eskari bana oparitu genien gure bezeroei; ahalegin handia eginikoak gara». Kopuruetan sartzea ez da erraza, baina, kalkulu bizkorrak egiten jarrita, baliteke hogei euro inguru balio duen kilo bateko kafe poltsa bat 1,50-2 euro garestitzea. Gero, ostalariak azken produktura eraman beharko luke %15 inguruko igoera hori, eta baliteke horrek gerturatzea barrako prezioa bi eurotara.
Eta etxeko kontsumoa?
Prezioak igotzeko garai onik ez dago. Txarrak eta okerragoak daude, eta pandemia betean are latzagoa da. Ostalaritza txikiak asko sufritu du, baina baita kafe saltzaileek ere. 2019a inoizko urterik onena izan zen Baquerentzat, baina 2020an, ostalaritza itxita zegoela, hondoa jo zuen. Ekoizpenaren %75 ostalaritzara zuzentzen du, eta iazko apirilean, esaterako, bide horretatik ohikoa duen kopuruaren %2 fakturatu zuen. Urteko balantzea, berriz, %45-%50ekoa izan zen. La Casa del Cafen ere antzera ibili ziren. Bi enpresek aldi baterako erregulazioetara jo behar izan zuten. «Oraingoa gogorra da, baina hura latzagoa izan zen. Zenbat bezerok eutsiko zioten jakin gabe. Urduritasun handia zegoen sektorean», ekarri du gogora Etxenikek.
Aurten, ostalaritza apurka lozorrotik ateratzen ari da. Baquek aurtengorako iragarpenetan pandemia aurreko urteetako salmenten %80 aurreikusi zuen. La Casa del Cafen ere %80-%85 inguruan egotea espero dute. Etxeko kontsumoa beste mundu bat da. Bi etxeek diote gaur-gaurkoz ez dela negozio iturri handiena, baina litekeena dela aldatzea. Etxenike: «Kafezaletasuna asko handitu da pandemian, eta gustua findu egin da. Jendea ikasten ari da: jatorriak, teknikak… Etxean ere kafe oso ona egin daitekeela ikusi du, eta baliteke joera hori ugaltzea».

