Hiru euskal atunontzientzako “baimenak” eskatu dizkie Jaurlaritzak Kanariei

Hiru euskal atunontzik Kanarietako uretan karnata arrantzatu ahal izateko, “beharrezko baimenak” eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzak bertako Gobernuari.



Igor Izagirre ELA sindikatuko sektore publikoko arduradunak egoeraren argazkia azaldu du eskaera erregistratu aurretik. «Behin-behinekotasuna sistematikoa da, ez da %40tik jaisten», nabarmendu du. Haren datuen arabera, Osakidetzan behin-behineko 15.000 langile daude, hezkuntzako arlo batzuetan %70etik gorakoa da tasa, administrazio orokorrean %45ekoa da, eta udal batzuetan langileen hiru laurdenak aldi baterako kontratuarekin daude. Izagirrek uste du horren atzean estrategia bat dagoela: «Zerbitzuak pribatizatzearen aldeko apustu bat dago, eta hori lortzeko lehen pausoa lanpostuak ez egonkortzea da».
Lanpostuak egonkortzea da eskaera nagusia, eta zerbitzu publikoetan dagoen «merkantilizazioa» gelditzea. Hala salatu du Gorka Berasategi LAB sindikatuko sektore publikoko arduradunak: «Pandemia honetan ikusi da zerbitzu publiko gero eta ahulagoak ditugula. Enplegu publikoa egoera larrian dago, eta, gainera, lanpostu asko ez dira existitzen. Langileek betetzen dituzten hainbat funtzio ez dira existitzen». Berasategik «negoziazio kolektiboa» aktibatzeko eskatu die erakundeei, «aldebakartasuna» uzteko, eta aitzakiarik ez jartzeko: «Jaurlaritza mugitu egin behar da arazo hau konpontzeko. Bukatu da Madrilera begira egotearena. Bukatu da epaitegien zain egotearena. Arazoa hemen dugu eta hemen konpondu behar dugu. LABen garbi dugu lege propioak behar ditugula horretarako».
Pablo Garcia de Bikuña CCOOko arduradunak ere grebaren arrazoiak aletu ditu, eta langileez harago jo du: «Behin-behinekotasun tasa handiek segurtasunik eza sortzen dute, eta horrek berarekin dakar herritarrentzako zerbitzu okerragoa». Deialdiak izan duen harrera zabala nabarmendu du, halaber. «Ia sindikatu guztiak gaude; bakarra falta da. Zerbitzu publiko duina izateko lanpostuak egonkortu behar dira, eta orain arteko estrategia ez da zuzena». UGT da lanuzteekin bat egin ez duen sindikatua. Bere garaian esan zuen «deialdi antzua» dela, eta, diagnosian deitzaileekin bat egin arren, ez du uste greba denik arazoak konpontzeko bidea.
Greba dinamikaren gailurra
Sindikatuek hilabeteotan arlo publikoan egindako mobilizazioen garrantzia nabarmendu dute, eta guztiak direla kate beraren katebegiak. «Ez da ahaztu behar pandemia honetan zenbat greba izan ditugun, eta zenbat gehiago beharko ditugun. Hilaren 22koa mobilizazio zerrenda horren gailurra izango da», aurreratu du Berasategik. Izan ere, azken hilabeteetan hainbat lanuzte antolatu dituzte. Martxoaren 4an zaintza sektoreko greba egin zuten, arlo publikoan zein pribatuan, eta iazko irailaren 15ean hezkuntzan, ikasturtea hasi eta berehala.
Pandemian protesta gehien egin duen erakunde publikoa, dena den, Osakidetza izan da. Iazko urrian eta azaroan egun bakarreko greba deialdiak egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta lanuzte orokorra urtarrilaren 28an, Osakidetza da langile gehien batzen dituen euskal erakundea, eta egun hartan 42.600 langile deitu zituzten grebara.



Next Generation inbertsio plan zabalaren barruan, EBren tresna nagusia Suspertze eta Erresilientzia Funtsa izango da, eta Nafarroako Gobernuak 125 proiektutan inbertitzeko asmoa aurkeztu zuen urte hasieran. Inbertsio horiek sei urterako epea dute; React-EU funtsak finantzatuko dituen egitasmoek, berriz, 2023rako gauzatuta egon behar dute, eta, horregatik, gobernuak garrantzitsutzat jo zuen aurreratuta diren inbertsioak aukeratzea. Maria Txibite lehendakariak azpimarratu zuen «apustu irmoa» egin dutela: «Baliabideekin, eta ez murrizketekin, aurrera jo besterik ez dugu, ez baitugu utziko krisi honek beste krisi bat eragitea».
Alde batetik, 54,5 milioi erabili nahi dituzte zerbitzu publikoak sendotzeko. Hezkuntzan, zehazki, 8,7 milioi eta 3,6 milioi jasotzea proposatu dute Iruñeko Lezkairu auzo berrian eta Erriberako Sesma herrian eskola bana eraikitzeko. Horrez gain, 10,5 milioi baliatuko dira Agoizko eta Zudairiko ikastetxe publikoa eta Iruñeko hezkuntza bereziko Andres Muñoz Garde ikastetxe publikoa berritzeko.
Osasun arloan, berriz, hiru milioi euro proposatu dira pandemiak ezarri dituen beharretarako. Halaber, bost osasun etxe eraikiko dituzte, Zarrakaztelun, Cascanten, Garesen, Atarrabian eta Zizur Nagusian, eta, horretarako, 18 milioi euro eskatuko dituzte. Gainera, Berriozarko osasun etxea zabaldu egingo da, eta 1,2 milioi eskatuko ditu horretarako. Proposamenak jasotzen duenez, 7 milioi inbertitu nahi dituzte erradioterapia eta onkologia zerbitzuak berritzeko.
Enpleguaren arloan 36,6 milioi inbertitzea aurreikusten du, eta digitalizaziorako eta trantsizio ekologikorako, 47,6 milioi euro. Besteak beste, bioerregaien laborategirako 7,6 milioi eskatu ditu, eta 4,4 milioi euro Naveac egitasmorako: ibilgailu elektriko eta autonomoen proiektuak bultzatu nahi ditu.
Funtsen auzian, LABen ustez, kontrako jarrera agertu baino gehiago egin behar da: «Uko egin behar zaiela esatea ez da nahikoa; eztabaida soziala behar da». ELA izendatu gabe, hark duen jarrerari eginiko erreferentzia dirudi. Uste du eredu aldaketaren alde dauden eragileek bat egin behar dutela, maila politiko eta instituzionalean. Izan ere, Aranburuk argi du «gudu politikoa eragin behar dela», haren ustez, horren bidez posible delako egitasmo zehatz batzuk bultzatzea, «botere publikoa indartuko» dutenak.
Zentzu horretan, datozen asteetan eragile politiko, sozial eta sindikalekin bilera erronda hasteko asmoa du, aktibazio soziala bultzatzeko. Iragan urtarrilean antzeko prozesu bat hasi zuen «harresi soziala» delakoa eraikitzeko, eta ez zuen arrakastarik izan. Aranbururen ustez, funtsena «beste plano» batean eztabaidatu beharreko auzi bat da, eta uste du akordioak egon daitezkeela. Zerbitzu publikoen, enpleguaren eta pentsioen aldeko hainbat mobilizazio egiten ari dira, «eta gehiago etorriko» direla iragarri du.
Funtsen gaian sakontzen jarrita, Endika Perez LABen ekintza sozialeko arduradunak haien muinari buruzko datu batzuk eman ditu. Haren kalkuluen arabera, soilik laguntzen %0,6 bideratuko da zerbitzu publikoetan inbertitzeko, eta %89,6 «propaganda berde digitalerako» da: «Lehendik aurreikusirik zeuden proiektu erraldoiak eta lan sektore gehiago pribatizatzeko egitasmoak dira». Era berean, salatu du enpresa handien interesa lehenesten dutela eta kudeaketa ilun eta zentralista dutela.
Perezek, halaber, nabarmendu du funtsek «letra txikia» dutela, eta «hertsapen» mekanismoak daudela: «Laguntza lerroak ukatu egin daitezke baldintzak bete ezean». Aldi berean, gehitu du funtsa eurobonuen bidez finantzatu dela, zorrak jaulkiz. Haren ustez lankidetza publiko-pribatua «iruzur handia» da, egitasmoek ez dutelako «inolako kontrol publikorik». Gai beraren aurrean erakunde publikoek duten jarrera kritikatu du, eta Jaurlaritzaren leloa bere egin du: «Bultzatu nahi duten auzolan bakarra enpresa handi eta merkataritza ganberekin da».
ELA: «%70 itzuli behar da»
ELAk ere hartu ditu hizpide Europako funtsak, eta Mikel Noval ikerketa buruak aurreratu du «milioi zaparrada» ez dela izango espero zen adinakoa: «Europako Bankuak esan du Espainiak funts propioen bidez itzuli beharko duela jasoko duen diruaren %70». Sindikatuaren ustez, 42.000 milioi euro bidaliko dituzte Espainiara, eta gogorarazi du funtsen behin betiko arautegiak baieztatu duela funtsak baldintzatuta daudela: «Arautegiak dio funtsak jaso nahi baditu Espainiak aldaketak egin beharko dituela pentsio sisteman eta ezin duela lan erreforma indargabetu».
