Eusko Jaurlaritzak Gazte Justizia Plana onartu du, lau urterako…

Eusko Jaurlaritzak 2020-2024 Gazte Justizia Plana onartu du, 100 milioi eurokoa, aurrekoan baino 20 milioi gehiago. Adingabeen zentro berri bat jarriko du martxan.


«Jardun ekonomikoak behera egin zuen arren, prekaritateak eta lanaren kalitate eskasak bere horretan dirau. Datu hauek onartezinak dira», salatu zuen atzo Leire Heredia ELAko lan osasunaren arloko arduradunak, txostenaren aurkezpenean. 70 lan istripu jazo ziren 2020an Hego Euskal Herrian, 2019an baino 24 gehiago: %52 ugaritu dira. Datuei galbahea pasatuz gero, %25 ez traumatikoak izan ziren; %14, altueratik eroritakoak; %22, harrapatzeek edo kolpeek eragindakoak, eta %17 joan-etorrietan gertatutakoak.
Bereziki deigarriak dira eraikuntza sektoreko datuak: zazpi hildako. Garraiolarienak ere bai. Luli Eraso LABeko lan osasunaren arloko arduradunak xeheago azaldu zuen azken datu hori. «Gero eta merkantzia gehiago mugitzen dira. Garraiolariek lan asko egin zuten iaz. Baldintza txarretan dihardute askok: kargatzen, deskargatzen… Eta okerrena da lan osasuneko erakundeek ez dituztela zenbatzen lan istripu gisa, ezta joan-etorrian jazotakoak ere. Trafiko istripuak dira haientzat».
Sindikatuen datuek talka egiten dute Osalanek eta Nafarroako Gobernuak emanikoekin. Haien arabera, 38 dira hildakoak. Herediak azaldu zuen aldea: «Esan bezala, erakundeentzat errepidekoak ez dira lan istripuak. Ez traumatikoak ez dituzte zenbatzen, ezta kooperatibistenak eta kanpoko enpresetakoak ere». Esaterako, maiatzean, Beasainen (Gipuzkoa) bi hilabete geldirik zeraman Italiako zirku bateko trapezista bat hil zen entsegu batean. Bada, Osalanek ez du zenbatzen, atzerriko enpresa bat delako.
2020a, baina, beste ezeren gainetik, COVID-19aren urtea izan zen. «Hor arazo itzelak ditugu», kritikatu zuen Herediak: «Datuak falta zaizkigu. Ez dakigu zenbat jende gaixotu den lanean, ezta zenbatu den ere. Osasun langileez gain, badakigu sukaldari bat hil zela COVID-19arekin, laborategi batean lan egiten zuen emakume bat… Baina ez dakigu non bilatu, eta Osalanek ez dizkigu datuak ematen». Gainera, salatu zuten lantokietan gaixoturiko asko osasun zerbitzu publikoetan artatu dituztela. Erasok gogor hitz egin zuen: «Mutualitateak pandemia honetako desagertu handiak izan dira. Gaixotasun agiri eta sendagiri guztiak lehen arretako zentroetan banatu dira». Horrez gain, nabarmendu zuten iaz 28 pertsona hil zirela amiantoaren inguruan lan egin izanaren erruz.
Txostenaren ondorioetan, besteak beste, kontrol falta salatu dute, eta nabarmendu Europako batezbestekoak berdintzeko 100 ikuskari gehiago beharko liratekeela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 50 Nafarroan. Zentzu horretan, Erasok salatu zuen Jaurlaritzak entzungor egiten diela: «Urtarrilean bilera eskaera erregistratu genuen istripuei buruz hitz egiteko. Idoia Mendia lan sailburuak ez digu erantzun ere egin». Urrunago joan gabe, atzo lan istripu larri bat jazo zen Donostian: igogailu bat konpontzen ari zen langile bat seigarren pisutik erori zen. Ez zen hil, baina ospitalean artatu behar izan zuten.


Hogei bat parte hartzaile ziren astelehenean Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLG) Ainhize-Monjolosen eta Suhuskunen antolatu ikastaro teknikoan. Horietarik hamabost laborariak edo laborantzan instalatzeko proiektua duten gazteak ziren, agrooihangintza etxaldean integratu dutenak edo hala egin nahi luketenak. Fruitu zuhaitzetan garai hauetan egiten diren adar mozketak ulertzea eta horiek egiten ikastea zen ikastaroaren xedea. Ilde Perez gidari, goizean teoria landu eta arratsaldean bi etxaldetako sagardietan ikusi zuten, praktikatuz, fruitu zuhaitzen adarrak nola mozten diren sasoi honetan.
Bi lan desberdin ziren aztergai: Ainhize-Monjolosen, elkartearen egoitzatik hurbil diren lurretan, 1992an landatu sagarrondoak nola berregituratu; Suhuskunen, berriz, bizpahiru urteko sagarrondo gazteen adarrak moztuz nola formatzen diren ikustera joan ziren. «Agrooihangintzako praktika berritzaileak integratzea ontsa da, baina etxaldeetan historikoki zuhaitzen inguruan izan den jakintza berreskuratzea» kausitu nahi du EHLGk ikastaldi tekniko horiekin, Etienne Jobard teknikari eta animatzaileak argitu duenez.
Historikoki zuhaitzek leku gehiago baitzuten etxaldeetan. Gaur egun, bereziki gazteen interesa berpizten da -astelehenean agerikoa zenez-, fruitu zuhaitzak ere ekoizpen dibertsifikatu baten parte bilakatzeko. Izan eskala tipian fruituen autokontsumorako, ala handian ekoizpenaren salmentarekin ekarpen ekonomiko bat ziurtatzeko. «Ikastaro teknikoetako parte hartzaileak gehienak gazteak dira, baina ez da 50 urtekoek teknika menperatzen dutelako», Etienne Jobarden ustez, «baizik eta ekoizpen askotarikoaren parte fruitu zuhaitzak nahi dituztenak adineko pertsonak eta gazteak direlako».
Ikastaroan bisitatu zuten bigarren etxaldean, Suhuskuneko Bixente Labyren xerri hazkuntzan, zuhaitzak kabaleentzat ezarri dira: itzala egin dezaten, eta fruituak erortzean bazka gehigarria ekar dezaten. 2018an hasirik, urte oroz landatzen dituzte sagarrondo, haritz edo gaztainondoak. Baina Jobarden erranetan, etxaldeetan zuhaitzak ezartzearen aldeko argumentuak anitzez gehiago dira: «Kabalaren ongizatearen berme bat dira, babes klimatikoa eskaintzen baitute -izotzaz, haizeaz edo udako beroaz babesteko-, biodibertsitatearen aterpe dira, eta, hor, erasotzaileen erasotzaile diren espezieak atzematen dira, egur eta hosto hilek lurrari karbono ekarpena egiten diote…», zerrendatu du. Ahantzi gabe, bistan denez, fruitu eta egur ekoizpenak dakartzala.
Suhuskuneko sagarrondoek interes berezia piztu zuten astelehenean, duela bi edo hiru urte landatu arbolen adarrak moztuz nola formatzen diren ikasteko balio izan zutelako. Zuhaitzaren bihotzeko adarrak moztu, baita enbor azpikoak ere, eta adarrik gorenen puntak pikatzen zituzten, aldian aldi, sagarrondo bakoitzaren formari egokituz. Horretan ari zen Ilde Perez xedarra-aizturrekin, eta gazteak beha, beren aldia heldu arte.
Gaztainen inguruko zikloa
«Duela 40 edo 50 urte etxaldeetan bazen oraindik jakintza handia zuhaitzen inguruan. Jendeek bazekiten zuhaitz bat landatzen eta artatzen», Jobardek dioenez, baina gaur egun jakintza hori berreskuratzeko, pertsona erreferente zehatzengana jo du EHLGk: Ilde Perezekin adarren mozketa landu duten bezala, Gabriel Durrutirekin gaztainaren inguruko ziklo bat abiatu dute Ainhize-Monjolosen.
Lehen saio batean, gaztainaren itzal historikoa eta haren fruituak Euskal Herriarekin duen lotura kulturala aipatu zuten, eta, ondoko aldietan, hilabete hondarrean eta apiril hastapenean, lantzekoak dituzte «txertaketa, zuhaitzaren arta eta fruituaren erabilpena, ekarpen ekonomiko gehigarri gisara». Beste leku batzuetan lan sail gisa antolatua bada ere, gaztainaren inguruko garapena egin gabea da, oraindik, Ipar Euskal Herriko laborantzan. Adar moztearen ikastaroak ukan arrakasta berdintsua ukan zuen gaztainaren ingurukoak ere.
Ainhizeko elkarteak egin dituen ikerketetan, hala nola etxalde zenbaiten diagnostiko zehatzetan, agerikoa da instalatzen direnek ekoizpenen dibertsitatea xerkatzen dutela geroz eta gehiago. Etxalde batzuetan ekarpen ekonomiko gehigarria da jadanik, «ñimiñoa izanik ere», eta guti batzuentzat jarduera nagusia, Anhauzeko Miren Hariñordokiren etxaldean bezala, fruituak izozkietan transformatu eta saltzeko.
Zerk oztopatzen du adineko bat saltoki batera joatea? Galdera hori egin die Elgoibarko Udalak merkatariei. Galdera bera erantzutea baino gehiago, oztopoa kentzea dute helburu, eta, hain zuzen ere, horrela sortu da Establezimendu lagunkoia kanpaina. Prestakuntza eskainiko diete parte hartzen duten dendei, arazoak identifikatzetik harago, adinekoei egunerokotasuna arintzeko.
Proiektuaren hasiera diagnostiko bat dela azaldu du Blanca Larrañaga Iriondok, Elgoibarko Udaleko Ongizate zinegotziak. «Inkesta zabal bat egin genien elgoibartarrei euren iritzia eta proposamenak jasotzeko, eta diagnostikoa osatu genuen horrekin». Hain zuzen ere, hobetu beharreko puntuak zein diren identifikatu zuten dokumentu horretan, eta identifikatutako puntu horiek hobetzeko asmoz abiarazi dute egitasmoa.
Arazoak sailkatzeko, lau galdera erabili dituzte: mugikortasunari, ikusmenari, entzumenari eta kognizioari lotutakoak. Azken horiei dagokienez, esaterako, proiektuaren sustatzaileen helburua da dementzia jasan dezaketen herritarrak identifikatzen ikastea, eta, horrekin batera, eurekin nola jardun barneratzea. 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batek jasaten du dementzia, eta 85etik gorako hirutik batek.
Ezinak identifikatzen
Azken batean, lau galderetakoren bati lotutako arazoren bat daukatenei eguneroko jarduerak mantentzen lagundu nahi diete proiektuaren bidez; hala nola erosketak egiten edo paseatzen. Izan ere, beren egunerokotasuna mantentzeak «autonomia eta bizi kalitatea» bermatuko dizkiela nabarmendu du zinegotziak, eta hori dela proiektuaren muina: «Saltoki lagunkoietan egunerokotasuna erraztuko duten gauza txikiak aurkituko dituzte; adibidez, bastoia jartzeko esekitokia edo saltzailearekin elkarrizketa bat».
Garatu beharreko bideak buruan dituztela egin diete gonbidapena sustatzaileek saltokiei. Galdetegi bat prestatu dute, estrategia zerrenda luze batekin. Horiei erantzunez, jabeak aztertu ahal izango du aipatutakoak gauzatzen dituen edo ez, eta ea laster batean aldaketa txikiak bidera ditzakeen edo ez. Funtsean, galdetegiak saltokiari lagunduko dio ezintasuna daukatenen begirada barneratzen. Zailtasunak zeintzuk diren jakinda, beste modu batean ikusiko dute lokala.
Hala ere, bidea ez da hor amaituko. Formakuntza saioa egingo dute martxoaren 24an, 14:45ean, Elgoibarko Aita Agirre kulturgunean. Establezimenduek izena eman beharra daukate parte hartzeko; epea zabalik dago hilaren 16ra arte. Bi bide daude izena emateko: labur.eus/establezimendulagunkoia webgunea edo elgoibarlagunkoia@elgoibar.eus posta elektronikoa.
Matia fundazioa egingo da saioaren kargu. «Gomendioak egingo dizkiete negozioen jabeei, eta, amaieran, beren denda ebaluatuko dute», argitu du Larrañagak. Lagunkoi itsasgarria jasoko dute parte hartzaile guztiek, dendan bertan erabiltzaileek ikusteko moduan itsasteko. Arduradunaren esanetan, konpromiso txikiak hartzeak orain artean identifikatu gabeko hutsuneak betetzen lagunduko du.
Hobetu beharrekoak jakinda, saltokiak egokitzea izango da hurrengo urratsa. «Beste munduko lan edo inbertsiorik» ez duela eskatuko gaineratu du zinegotziak; esate baterako, aski izan daitekeela oztopo fisikoak kentzea edo altzariei aldaketa txikiren bat egitea. Zer egin daitekeen erakusteko pare bat adibide jarri du: alfonbra irristagarriak kentzea, eta, ilarak luzatzen baldin badira, esertzeko tokia eskaintzea.
Haren esanetan, proiektua gauzatzeak egunerokoa erraztuko die adinekoei. «Ziur gaude, indarrak batuta, egunerokoa leunduko diegula adinekoei. Bakardadea arinduko diegu, eta ariketa fisikoa egingo dute: paseora irtengo dira, lagunekin elkartuko dira…».
Elkarlanerako aukera
Bi eragilek parte hartu dute proiektuan. Batetik, Elgoibar Lagunkoiak, eta, bestetik, Euskadi Lagunkoiak. Bata, udaleko hainbat departamentuk eta herriko hainbat eragilek osatzen dute; besteak beste, Nagusilanek, Duintasunak eta Jubilatuen Biltokiak. Bestea, berriz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren proiektua da.
Hainbat herrik parte hartzen dute Lagunkoia programan eta elkarlana baliagarria izango zaiela uste du zinegotziak. «Eurekin harremanetan gaude, eta zenbait proposamen ekarri ditugu herrira. Beste udalerri lagunkoiekin elkarlanean, eragiteko ideia gehiago izango ditugu».
2 Eta zergatik ari gara hau gogoratzen orain? Bill Clinton presidenteak Helms-Burton legea sinatu zuela 25 urte bete direlako, ostiralean, eta Kuban ondo gogoan dutelako urteurren hori. Miguel Diez-Canel presidenteak Kubako gobernu iraultzailearen ikuspegia gogoratu du asteon: «Legearen kontrako munstro bat da, kolonia izatera itzuli nahi gaituena, esklabo izatera. Inboluzio bat historian».
3 Hainbesterako al da uharteari egin dion kaltea? Habanak berak kalkulatu du enbargoak, indarrean denetik, zenbateko kalte ekonomikoa eragin dion, ez bakarrik Helms-Burton legeak. Habanak dio 2019. eta 2020. urteen artean 5.000 milioi dolarretik gorako kaltea ekarri diola: 4.183 milioi euro gutxi gorabehera. Baina kontuan hartu behar da Helms-Burtonen aurretik indarrean zegoela enbargoa bera, 1962. urtean John F. Kennedyk onartu zuenetik, eta Habanak kopuru bat finkatu du ordutik Kubak jasotako kalte ekonomikoa zehazteko: 144.413 milioi dolar (120.807 milioi euro).
4 Zer dio Helms-Burton legeak? Lau ardatz ditu, eta denak helburu bera lortzeko pentsatuak. Labur esanda, Kubarekin harreman komertzialak izateko debekua ezartzen die AEBetako enpresei, eta AEBetan negozioak egiten dituzten atzerriko enpresek ere arazoak izan ditzakete Karibeko uhartean negozioak egiten badituzte. 1962an indarrean jarri zuten enbargoari lege egitura ematen dio, alegia, betiere Kuban sistema aldaketa bat gerta dadin. 1959an, iraultzak garaitu zuenetik, Alderdi Komunistak gobernatu du han, Fidel Castro zenaren (1926-2016) gidaritzapean urte gehien-gehienetan.
5 Baina, legeak lege, Habanak eta Washingtonek harremanak onbideratzeko aroak ere izan dira, ezta? Batez ere Barack Obama presidentearekin (2009-2017). Kubako Desizozte gisa (Cuban Thaw) ezagutu zen prozesua 2014an abiatu zen, eta Barack Obama Kuban bisita ofiziala egindako AEBetako lehen presidentea bihurtu zen 2016an. Urtebete geroago bukatu zen aro hori, Donald Trump Etxe Zurira iritsi zenean.
6 Zer egin zuen eskuin muturreko agintariak? AEBak eta Kuba lotzen zituzten hegaldi ia guztiak debekatu zituen, eta, Kubaren aurkako bere politika inorena baino gogorragoa zela garbi uzteko, beste maila batera igo zuen Helms-Burton legea. 1996an jasotako lau ataletatik bi indarrean sartu gabe geratu ziren, eta Trumpek indarrean jarri zituen biak. Haien arabera, estatubatuarrek eskubidea dute auzitara jotzeko edozein enpresaren aurka, bereak edo beren familiarenak izandako jabetza kubatarrekin negozioak eginez gero. Beraz 1959. urtean Kubako gobernu iraultzaileak konfiskatutako jabetzei erreparatzen diete atal horiek.
Baina batzuentzat berri ona denak ez du zertan denentzat berri ona izan. Eta kasu honetan, argi dago aukera bat galdu dela Ezkerraldean industria jarduerari eusteko, eta hari lotutako enpleguak berriro sortzeko. Eusko Jaurlaritza bera ez dago oso gustura itsasadar ondoko VGPk zabaldutako irudiarekin. Txirrindulariak eta oinezkoak baino gehiago, nahiago luke buzo zikineko eta txaleko koloretsuko langile batzuk ikusi Ibaizabalen ertzean; bizikleten eta patineteen hotsen ordez, nahiago luke ebakitzen diren metal xaflen zarata entzun, torlojuak jartzen dituzten zulagailuena. Eta Navaleko nasak eta garabiak lanean nahi ditu, eta ez itzuliko ez den iragan industrial baten ikur. «Nahiago genuen Navalen orubean jardun industriala egon zedin; hura zen gure lehentasuna», azaldu du Jaurlaritzak, Bingen Zupiria bozeramailearen ahotik. Aldi berean, ongietorria egin zion «jarduera eta enplegua sortuko duen edozein eskaintzari».
Hitz gogorrak aukeratu ditu ontzigintzaren klusterrak, Itsas Foroak: «Onartezina da Navalen itsasontzien industriarekin harremanik ez duen egitasmo bat ez bideratzea. Lur sail hori ez dago museo bilakatzeko». Soka horretakoak izan dira beste erreakzio gehienak, eta ez dira gutxi Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dutenak. «Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da. Ekonomiaren Garapeneko Sailaren jarduera bakarra bere erantzukizuna desbideratzeko prentsa-oharrak sortzea da», ziurtatu du ELAk.
Epaileak du azken hitza
Sestaoren eta ontzigintzaren arteko 130 urteko harremana ez eteteko azken aukera batzuk badaude, txikiak diren arren. Hasteko, epaileak du azken hitza Navalen likidazioan, eta hari dagokio ontzat hartzea edo atzera botatzea konkurtsoaren administratzailearen proposamena. Nekez egingo du, likidazio prozesuetan pisu handia baitu hartzekodunen interesak hobestea, eta haientzat argi dago hobeak direla VGPk eskainitako 36 milioi euroak, beste hautagai batzuek eskainitakoak baino, aldea izugarria ez bada ere: 30 milioi euroko bat izan da, eta ontzigintzari lekua ere egiten zion Marina Meridionalena ere, 23 milioi eurorena. Kontuan hartu behar da Navalek gutxienez 120 milioi euroren zorrak utzi zizkiela 400 hartzekodunei, eta zor horren zati nahiko txikia berreskuratuko dutela edonola ere —makinek, markak eta halakoek milioi bat euro baizik ez dute lortu enkantean—.
Bigarren aukera bat badago, eta horretarako presioa egiten hasi da honezkero Jaurlaritza. Izan ere, Sestaoko Udalaren arauek argi diote Navalen orubeen %51k industria jarduera baterako geratu behar dutela. Hala egingo duela eta bere pabiloietan hori izango dela ziurtatu du Belgikako konpainiak, baina nola egingo duen ez du argitu. Aukeretako bat da lurzoruaren zati bat jarduera industrialari eutsi nahi diotenei saltzea, edo haiei alokatzea. Agentziek iragarri dutenez, enkantea galdu zuten bi enpresak eskaintza egingo diote VGP taldeari kaiaren zati bat, dike lehorrak eta garabi batzuk erosteko; haien asmoa izango litzateke ontzi txikietara zuzenduriko ontziola bat egitea.
Goizegi da jakiteko proposamen horrek aurrera egingo ote duen. Egingo balu, leku gutxiago izango lukete herritarrek paseatzeko, baina ontzigintzaren itzala ez litzateke betiko itzaliko Sestao aldean.
Juan Kortadi (Portugalete, Bizkaia, 1970) ere zerrendan zegoen. Hark, urteen poderioz, lantokiari «etxea» deitzen dio. «Ni iritsi nintzenean, 2001ean, ez zegoen ezer. Orube huts bat zen. Dena muntatzen lagundu genuen: labeak… Kaleratuen artean 1.200 urteko bidea egin dugu ITPn; kaleratu gaituen zuzendari hirukoak, berriz, ezta bost ere. Gure etxetik bidali gaituzten okupa aberats batzuk dira. Hala bizi dut nik». Kortadik ondo ezagutzen du enpresa, eta, zerrenda ikustean, ondorio argia atera zuen: «Borrokalariak izan garen langileak kaleratu gaituzte. Eskubideak aldarrikatu ditugunak. Banan-banan aukeratu gaituzte».
Uste berekoa da Diego Rendo (Portugalete, Bizkaia, 1983). Bera ere zerrendan ageri zen. «Langile batzordeko kide ohiak daude, antzinatasunagatik baldintza hobeak dituztenak, zaintzarako lanaldi murriztua zuten asko… Lanaldi murriztuan geundenen proportzioa harrigarria da. Asmo bakarra zuten: langileak kaleratzea». Zergatik dio hori? «Erregularizazioaren negoziazio epean argi esan genuen, eta lan ikuskaritzak ere bai. Beste neurri batzuk har zitezkeen: lan poltsak, aldi baterako neurriak… Langile guztiak prest geunden horrelako neurriak aztertzeko, 86 kaleratzeak eragoztearren; bolada batez gure egoera kaskartzeko prest geunden, baina zuzendaritzak ez zuen nahi».
ITP Castingeko langileen %20 emakumeak dira; kaleratuen artean, berriz, proportzio hori %30etik gora igotzen da, eta asko lanaldi murriztuarekin zeuden. Horietako bat da Ana Adeliño (Barakaldo, Bizkaia, 1977). «Kolpe oso gogorra izan da; 20 urte egin ditut han, eta kolpetik abandonatu egin naute. Banandua nago; bi seme-alaben zaintza dut, eta lana behar dut. Hori da gure sostengua». Rendok ere bi seme-alaba ditu, eta argi du enpresak ez diola erreparatu langileen egoera pertsonalari: «Senar-emazteak kaleratu dituzte, elkarrekin seme bat izandako bikote banandu bat, anaiak… baina, tira, edozein kaleratze litzateke bidegabea». Laurek bina seme-alaba dituzte.
Lan ikuskaritzaren txostena
ITP Castingi buruz hitz egiteko lau iritzi kualifikatu dira. Kortadik enpresaren egoeraren azalpen luze eta zabala eman du. «Koronabirusaren krisia hasi zenean, lan pila bat genuen. 2017an, lantaldea bikoiztu zuten, eta beste planta bat ireki Sestaon (Bizkaia), laguntza publikoarekin. Etorkizunera begira inbertsio handiak zituzten prest: labe berri bat… ITP oso ondo doan multzo bat da. Duela bi urte, 95 milioi euroren irabaziak izan zituen. Eta orain, gauzak pixka bat okertu diren lehen urtean, jendea kaleratzen hasi da. Enpresa honek badu dirua honi eta askoz gehiagori eusteko. Begira: hemen, bere garaian, agintari asko etorri ziren inaugurazio zintak moztera, eta orain ez da horietako inor agertu».
30 urteko ibilbidean, ITP taldeak iaz izan zituen galerak lehenbiziko aldiz. PCBri dagokionez, 2018an eta 2019an galerak izan zituela esan zuen, baina erregulazioa ikertu duen lan ikuskaritzako txostenak «finantza kredituen desaktibazioari» egotzi dizkio. Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde ordezkaritzaren txostenak ondorioztatu du enpresak ez duela «likidezia arazo larririk», eta koronabirusaren inpaktua «akordioaren barneko neurriekin» leundu daitekeela.
Langile batzordea sinetsita dago krisialdi hau behin-behinekoa dela eta pandemia amaitzen denean hegazkingintzak gora egingo duela. «Ezinbesteko sektorea ginela esan ziguten apirilean. Lan egin genuen», gogoratu du Rendok: «Gero, jendea kontratatu beharko dute berriro, eta hau erabili dute baldintza hobeak zituztenak paretik kentzeko». Alijarte grafikoagoa izan da: «1.700 euro irabazten duten langileak bota, eta, agian, 1.200 eurora iristen ez diren behin-behinekoak hartuko dituzte. Eta, gainera, eskubide gutxiagorekin».
Salmentaren itzala
ITP Aero da PCBren jabea, eta ITP Aerorena Rolls Royce. Multinazionalak salgai jarri du hegazkinentzako turbinak egiten dituen euskal jatorriko enpresa. Iaz, multzoaren lanpostu kopurua %15 murriztuko zuela jakinarazi zuen ITPk, eta askok lotu zuten salmentarekin: soldata masa murriztu, eta enpresa erakargarriago bilakatu erosleentzat. Espainiako Gobernua gertutik ari da zaintzen salmenta, eta Espainiako enpresa batek erostea nahiko luke. Lau inbertsio funtsek ere interesa dutela zabaldu da. «Hau ez da nolanahiko fundizio bat», adierazi du Kortadik: «Galduriko argizariaren teknika darabilgu; pieza bereziak egiteko erabiltzen da. 60.000 euroko aleak dira, eta halakoak munduan toki oso gutxitan egiten dira».
Kaleratzeen negoziazio epea iazko abenduaren 23an bukatu zen, eta, Gabonetako oporretatik bueltan, langileek beste greba bat hasi zuten. Otsailaren 7an utzi zuten, eta, geroztik, mobilizazioetan jarri dute indarra. Grebaldi hori, baina, gogorra izan zen. Piketeak egin zituzten Barakaldoko lantegiaren aurrean, eta greba egin ez zuten langileen autobusen sarrera oztopatu zuten. Ertzaintzarekin hainbat istilu izan zituzten. «Protesta baketsuak ziren, eta kriminalizatu egin nahi izan gaituzte», salatu du Kortadik. «Biolentoak ginela esan dute; gu? Bi arrautza botatzeagatik? Begira Euskaldunako langileen 1984ko irudiak: haiek Deustuko zubia urtu egin zuten kasik. Kale ertzain beterano batek zera esan zidan: ‘Pintaketarik ere ez duzue egin eta!’».
68 ertzain lantegian
Ertzain despliege handiak izan zirela diote. «Egun batean, istiluen aurkako 54 ertzain eta kaleko beste hamalau etorri ziren. Gu, piketean, hogeita hamar ginen. Kale ertzain batek jarrera eredugarria genuela esan zidan», nabarmendu du Alijartek. «Egun batean, baina, jarrera aldatu zuten», erantsi du Kortadik: «Astelehena zen, eskirolen autobusa iritsi baino lehenago. Egurrean hasi ziren, ezker-eskuin. Gorrotoz. Eta gu, ‘zertan ari zarete?’ Jarrera aldaketa goitik agindu zuten». Egun hartan hautsi zioten sudurra Javi Gomez CCOO sindikatuko industria arloko arduradunari.
ITPko zuzendaritzak Jaurlaritzarengan duen eragina ikusten dute jarrera aldaketaren atzean. Egun batean, piketeek Iratxe las Hayas zuzendariaren autoa ordu erdiz geldirik eduki zuten, eta haren ondoren ertzainekin izandako solasaldietan oinarritzen dute ustea. Alijartek gogoan du: «Kale ertzain batek esan zidan: ‘Ez dadin etorri saiatzen ari gara; hau pizten duen txispa da. A zer-nolako boterea duen zuen nagusiak: ezin duzu imajinatu ere egin!’. Ertzain hura harritua zegoen». Greba egiten ez zuten langile gehienak bulegoetakoak ziren, hilabetez telelanean ibilitakoak. «Gu atean geundelako agindu zieten lantegira joatea; probokazio bat izan zen», azaldu du Rendok.
Lauretatik hiru Ezkerraldean jaiotakoak dira. PCBren pabiloiak Sestaok duen %18,92ko langabezia tasaren eta Barakaldok duen %14,20koaren artean banatzen dira. «Pandemia honek erakutsi digu ezin garela turismotik eta aisiatik bakarrik bizi», esan du Alijartek. «Eta, Navalen biltegiak egiten badituzte, akabo», gehitu du Rondok. «Ezkerraldean kalitatezko enpleguak behar dira, eta haiek mantentzeko borrokan gaude du», aldarrikatu du Adeliñok. Kortadik jarri dio azken puntua eskualdearen erradiografiari. «Ezkerraldea izorratuta dago. Lau lantegi baino ez dira gelditzen. Orube huts bat da».