PCBko eta Tubacexeko langileek elkarrekin manifestazioa egin dute Barakaldon

PCB-ITP Aero Casting enpresaren Barakaldoko eta Sestaoko lantegietako beharginek eta Tubacexeko langileek manifestazioa egin dute elkarrekin Barakaldon (Bizkaia).

Hainbat aldagai hartu behar dira kontuan analisi zehatzago bat egiteko. Batetik, merkataritza harreman berriak ekarritako aldaketak; adibidez, merkantzia garraioek eta kamioiek izandako ilara eta atzerapenak. Horietan ere zerikusia izan zuen COVID-19ak berak: egun bertsuetan kasuetan goraldi handia gertatu zen Erresuma Batuan, eta oztopoak areagotu egin ziren garraiolarientzat.
Gainera, hainbat konpainiak brexit-arekin hornikuntza arazoak izan zitzaketela aurreikusi zuten, eta iazko azarora eta abendura aurreratu zituzten euren eskariak.
Zenbateraino leheneratuko ote dira Erresuma Batuko esportazio eta inportazio kopuruak hurrengo hilabeteetan? Aditu askoren ustez, zenbakiak handituko badira ere, Erresuma Batuko merkataritzak, lehen hiruhilekoan behintzat, zama izaten jarraituko du herrialdeko hazkunde ekonomikoarentzat. Urtarrilean %2,9 erori zen BPGa.
«Cristian Layk plan ekonomikorik aurkeztu ez duen arren, lanpostuak sortzeko egon daitekeen aukeraren aurrean, Azpeitiko Udalean esfortzurik handiena egiten ari gara Corrugados martxan jar dadin», esan zuen Alkortak; «lanpostuak sortzeko helburuz, Corrugadosen irekiera laguntzeko borondate osoa» ei du udalak. Baina bide hori berme juridiko, ingurumen baimen eta hirigintza arau guztiak «zorrotz beteta» egin behar dela gogoratu zuen; hala, Alkortak udalaren proposamena jakinarazi zuen: Corrugadosen labeak Trukutxora eramatea, han dagoen azpiegitura ere Cristian Layrena baita, ez alferrik. Kontua da azpiegitura hori ez zutela bukatu bere garaian.
Hala ere, Alkortari aukera onena iruditzen zaio. «Badago aukera bat, erreala eta egingarria», esan zuen. Proposamen hori Azpeitiko EH Bilduren eta EAJren babesarekin onartutako plan orokorrean jaso dela gogoratu zuen. «Azpeitiak badu plan bat Corrugadosentzat. Horretarako prestatu zen Trukutxo, eta hainbat instalazio eginda dauzkate jadanik». Alkortak erantsi zuen Zarautz-Azpeitia eremu bitarteko lurralde plan partziala ere aldatu zela propio, 2009an, Trukutxon jarduera hori ezarri ahal izateko. «Jaurlaritzak eta aldundiak onartu egin zuten, zegozkion sail guztien aldeko txostenekin».
«Ahal den guztia egin»
Erakundeen kartak mahai gainean daude, Corrugados zabaltzeko aukerari dagokionez. Fabrika erdigunetik hurbil dago, herria hedatzeko eremu naturalean, eta luze gabe haren inguruan etxebizitzak eraikitzeko proiektu bat dago.
Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiari «elkarlanean aritzeko» eskatu dio udalak, baina Corrugados irekitzeko ideia gatazka politiko argia eragiten ari da. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiaren hitzek horrela islatzen dute: «Enpresa bat etortzen denean lanpostuak sortzera, eta etorkizuneko proiektu batekin, administrazio gisa ahal den guztia egin behar da hori gauzatu dadin. Udalaren teilatuan dago pilota».
Tapia sailburuak baieztatu du CLk garbi utzi duela Azpeitiko Corrugadosen hasi nahi duela jarduera, eta «borondate politikoarekin» hori lor daitekeela dio. «Enpresa inbertsioak egiteko prest dago, ingurumen baimena lortzeko. Baina ezin da enpresa kanpora atera orain, oso luze joko bailuke».
Gipuzkoako Foru Aldundia ere estu hartzen hasi da Azpeitiko Udala. «Hitzetatik ekintzara pasatzeko» eskatu dio Ekonomia Sustapeneko diputatu Jabier Larrañaga azpeitiarrak, eta salatu du CLk esan duela «bideragarritzat jotzen duen aukera bakarra» Corrugados zabaltzea dela, «eta ez birkokatzea». Haren hitzetan, Trukutxoko aukera «aurretik baztertu da, eta ezin da alternatiba izan; ez da bideragarria».
Bada, oso bestela ikusten du auzia Alkorta alkateak: «Herrigunean labeak pizteko aukeraren inguruan, txoten teknikoen zain gauden arren, ia ziurtzat jo dezakegu herriguneko instalazio industrialak erabiltzeko berme juridiko eta urbanistikorik ez dela izango». Corrugadosen inguruko eremu hori etxeak egiteko izendatu zen plan orokorrean, eta hark EAJren adostasuna izan zuela gogoratu du Alkortak. «Beraz, txosten teknikoek zehaztuko duten arren, uler daiteke jarduera industriala ez dela bateragarria plan orokorrarekin».
Azpeitiko Udalak ezin duela legearen aurka jo garbi esan du Alkortak. «Ez Azpeitiko alkateak, ez udal gobernuak, ezta udalbatzak, aho batez onartuta ere, ez daukagu herrigunean industria abiarazteko baimena ematerik, jarduera hori ez delako bateragarria plan orokorrarekin. Legez kontrakoa litzateke». Alkortak uste du ez dela zilegi «udalari legea hautsi dezala eskatzea».



Carlos Alzola konpainiako presidentearen arabera, salmentak laurden bat jaitsi ziren iaz, 735 milioi euroraino. Hala ere, emaitza operatibo positiboari eutsi ahal izan zion, bi milioi euroko EBIT batekin. Baina bere aktibo batzuen balio galerak eta lantaldea murriztearen kostuek (kalte ordainak) galerak ekarri dizkiote emaitzetan.
Izan ere, lantaldea asko murriztu du ITP Aerok. 2020. urtea 3.559 langilerekin bukatu zuen, urtebete lehenago baino %11 gutxiagorekin. Baina otsailean gauzatu zituen PCB adarreko 83 kaleratze, Barakaldon eta Sestaon. Gainera, fabrika horietan geratzen diren langileak aldi baterako erregulazioan jarri nahi dituela baieztatu du Carlos Alzolak.
Gauzak horrela, gaurko eta martxoaren 18rako, grebara deitu ditu langileak ELAk. Donostian, Bilbon eta Iruñean, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eguerdian. CCOO ere Bilbon elkarretaratuko da.
Artikulu horrek, berez, jarrera «hertsatzaileak» baino ez ditu zigortzen, eta ez, adibidez, pikete informatiboak. Kodetik kendu duten arren, grebalariak kartzelarekin zigortzeko aukera indarrean egongo da oraindik ere, baina zailagoa izango da aplikatzea, derrigortze delitu generikoa ezarri beharko zaielako hori egitea leporatutakoei.
Mariano Rajoyren gobernuak (PP) sartu zuen piketeei buruzko artikulu espezifikoa Zigor Kodean, 2015ean, eta PSOE eta Unidas Podemos-IUren gobernu itunean azaltzen den konpromisoetako bat zen hura indargabetzea, aurreko gobernuak «protesta egiteko gaitasuna itotzeko» egin zituen beste lege batzuekin batera: Mozal Legea, adibidez.
Piketeena atzo bozkatu zuten Kongresuan. Senatutik pasatu behar da, eta gobernuaren asmoa da Maiatzaren Lehena baino lehen indarrean egotea. Egitasmoaren xedea lege organiko bat (Zigor Kodea) aldatzea denez, gobernuak gehiengo osoa behar zuen, eta honako alderdi hauen babesa izan zuen: EH Bildu, ERC Esquerra Republicana, Mas Pais-Equo, CUP, Compromis, BNG eta Nueva Canarias.
EAJ abstenitu egin zen, eta aurkeztutako zuzenketan artikuluari eustea proposatu zuen, baina zigorrak murriztuta: bi espetxe urte izatetik urte bakarrera, edo bira, presioak hertsapenekin eginez gero —orain hiru urte dira kasu horretan—. EAJk askatasun sindikala edo langileen greba eskubidea eragozten edo mugatzen dutenek egin dezaketenarekin parekatu zituen piketeen gehiegikeriak.
Mikel Legarda parlamentari jeltzaleak ohartarazi zuen piketeentzako artikulua Kodetik ateratzeak «bumeran efektua» izan dezakeela, horren ordez derrigortze delitua aplikatu ahalko zaielako, eta horrek lau urte eta erdira arteko zigorrak ezartzen dituelako. Legardaren iritziz, «egokiagoa» zen artikulua mantentzea, zigorrak murriztuz.
Zigortutakoekin «zorretan»
EH Bilduk gogor kritikatu zuen EAJren jarrera, langileen grebarako eskubidea «atzeko atetik mugatzen» saiatu delako «beste behin ere». Oskar Matute bozeramaileak eskuineko alderdien blokearekin bat egitea leporatu zien jeltzaleei. «Andoni Ortuzarrek esan berri du orain hobeto moldatzen dela PPrekin, moderatu egin direla dirudielako. Zuen zuzenketa ikusita, kontrakoa ondoriozta daiteke: zuek zarete eskuinera jo duzuenak». EH Bilduren arabera, artikulua indargabetzea beharrezkoa zen, greba eskubidearen aurkakoa zelako, oinarrizko eskubide bat gauzatzea zailtzen zuelako eta eskubide hori erabiltzen dutenak kriminalizatzen zituelako.
Antzera mintzatu zen Unidas Podemoseko Aina Diaz, eta gogorarazi zuen «ehunka sindikalista» auzipetu dituztela artikulu hori ezarrita: «Barkamena eskatu beharko genieke». PSOEko Sandra Fernandezek, berriz, esan zuen artikulua indargabetzea sindikatuekin zuten «zor bat» zela, eta talde batzuek aurkeztutako zuzenketen inguruan adierazi zuen ez zutela lanerako eskubidea bermatzeko «benetako kezkarik». Horri erantzunez, PPko Jaime de Olanok esan zuen bere alderdiak grebarako eskubidea defendatzen duela, baina baita lanerakoa ere, eta Zigor Kodeak, gaur egun, biak bermatzen dituela.
