Langile bat hil da Basurtun goi tentsioko instalazio batetik…

Lan-istripua Bilbon: 35 urteko langile bat hil da Bilboko Basurtu auzoan goi tentsioko instalazio batetik behera erorita, 2021eko urtarrilaren 12an.


Bestaldek, Berrimetal enpresa batu da aeronautikarekin lotura izan eta larri dabilen enpresen zerrendara. ELAk azaldu zuenez, enpresako zuzendaritzak iragarri du itxi egingo duela Ermuko fabrika (Bizkaia), eta erregulazio espediente bat aurkeztuko dituela, bere 27 langileak kaleratzeko. Berrimetal 1990. urtean sortu zuten, eta metalezko piezak leuntzen eta galdatzen ditu. 2008. urtean hasi zen aeronautikarentzat lanean.
Sindikatuak azaldu duenez, langileak kaleratzea lortzen badu, enpresako zuzendaritzaren asmoa da hartzekodunen konkurtsoa eskatzea, hartara, epaitegiek kaleratzeak atzera ez botatzeko. Zuzendarien «kudeaketa negargarriari» egotzi dio ELAk enpresaren egoera, eta aurpegiratu dio «ingeniaritza finantzarioa» egitea «beren erantzukizuna saihesteko». Berrimetalek hiru hilabeteko soldatak zor dizkie langileei.
Sektoreko enpresa handiago batean, ITP Aero Castingsen langileak ez daude amore emateko prest. Hilaren 7an, greba mugagabea hasi zuten, enpresaren jabeak, ITP talde aeronautikoak, 90 kaleratze abian jarri dituelako Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan (Bizkaia). Kaleratutako langileen zerrenda dagoeneko banatu du zuzendaritzak. Bikoteak, hogei urtez enpresan aritutakoak eta 50 urtetik gorako langileak daude zerrenda horretan.
Barakaldoko fabrikaren aurrean atzo egindako agerraldian, langileen ordezkariek gogorarazi zuten sektore aeronautikoak laguntza publikoak jaso dituela, eta horregatik uste dute gatazkan bitartekari lana egin beharko luketela Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak..
Langileek uste dute kaleratzeek ez daukatela justifikaziorik, aeronautikaren krisia aldi baterakoa soilik delako eta ez egiturazkoa, zuzendaritzak dioen moduan. Kaleratzeen ordez, «malgutasun neurriak» eskaini dituzte eskariaren jaitsierari aurre egiteko.
Urte amaieratik, maximo historikoetan dago argindarra. Atzo, handizkako merkatuan, batez beste 84,25 euro MWh-eko ordaindu ziren, igandean baino % 2,2 gehiago, baina ostiralean baino 10 euro gutxiago: egun horretan ezarri zen, hain zuzen ere, historiako bigarren preziorik garestiena. Gaur, iluntzean izango da maximoa, 21: 00etatik 22: 00etara, 114,02 euro MWh-eko; eta minimoa, berriz, 05: 00etatik 06:00etara: 55,18 euro MWh-eko.
Zaila da aurreikustea egunotan gertatzen ari denak zenbat egun iraun dezakeen. Energiaren merkatua oso aldakorra izaten da, eta faktore askoren menpe egoten da. Adibidez, abenduren 25ean, ordu batzuetan, ia doan izan zen elektrizitatearen prezioa (1,95 euro MWh-eko), energia eolikoaren produkzioak gainezka egin zuelako, haizete batengatik.
Aurreko astean, energiaren %47,4 berriztagarriek produzitu zuten. Horien ekoizpenean jaitsiera egon den arren, horrek soilik ez luke azalduko prezioen igoera. Horregatik, egunotako hotz boladak eragin duen eskariaren gorakada ere aipatu dute beste aditu batzuek: %15 gehiago aurreko hilean baino eta %5,8 gehiago iazko epe berarekin alderatuta. Baina zifra horiek ere ez datoz bat prezioaren %30eko igoerarekin.
Nola islatzen da igoera kontsumitzaileen fakturan???
Gertatzen ari dena ulertzeko, kontsumitzailearentzat ezinbestekoa da argindarraren faktura ulertzea. Kontsumoak ordaindutakoaren %35-40 suposatzen du. Gainerako zatia bidesarien kostu finkoek (horrekin elektrizitatearen banaketa ordaintzen da) eta zergek osatzen dute. Kontsumitzaileen elkarteen arabera, joerak orain bezala iraungo balu, 15 euro gehiago ordainduko ditu kontsumitzaile arrunt batek hil amaieran.
Halaber, bi tarifa mota daude: arautua dutenek (PVPC) nabarituko dute gehien, kontsumitutako elektrizitatearen kostua eguneko orduko prezioen araberakoa delako. Merkatu librean dauden kontsumitzaileek, berriz, KWh-ko ordaintzen dute konpainia merkaturatzailearekin adostutako prezioan, eta tarifa finkoak izaten dituzte. Kontsumitzaile gehienak PVPCan daude, merkeagoa delako gaur egun, nabarmen. Eta kontagailu digitala dutenek (gehienek) ordukako prezioa ordaintzen dute.
?Nola finkatzen da argindarraren prezioa???
Hori da gertatzen ari denaren gako nagusietako bat. Elektrizitatea sortzen duten enpresek eta merkaturatzen duten konpainiek egunero egiten dituzte eskaintzak hurrengo eguneko ordu bakoitzerako. Eskaintzaren eta eskariaren arteko orekak zehazten du prezioa. Prezioa ezartzeko orduan, energien mix-a egiten da: horretan energia merkeagoek dute lehentasuna, hala nola berriztagarriek eta nuklearrek. Eta garestienak, ziklo konbinatuko zentraletan edo ikatzean oinarritutakoak adibidez, sisteman sartzen azkenak dira. Energiagatik ordaintzen den azken prezioa eskaria estaltzen duen azken eskaintzak zehazten du. Beraz, merkeenekin eskari guztia hornitzea lortzen bada, energiaren truke prezio baxuagoa ordaintzen da. Hala ere, horiekin eskaera guztia betetzea lortzen ez badute, beste iturri garestiagoak gehitzen dira, ikatzezko zentral termikoek edo ziklo konbinatukoek sortzen dituztenak kasu. Azken horrek gas naturala erabiltzen du iturri nagusitzat.
Zer lotura dauka gasaren garestitzeak??
Giltzarria da. Gasaren prezioa asko garestitu da azken aldian; batetik, hornidura arazoak daudelako Aljerian, eta, bestetik, eskaera askoz handiagoa delako munduko zati askotan, Europan hotz boladagatik, eta batez ere Asian, eta zehazki Txinan, jardun ekonomikoaren itzuleragatik.
Baina ekuazio horri beste funtsezko puntu bat gehitu behar zaio: CO2 isurketen eskubideengatiko ordainketak: enpresek gehiago ordaindu behar dute horregatik, eta hori konpainia elektrikoek beren eskaintzetan beste gainkostu bat bezala sartzen dute kontsumitzaileen fakturetan.
CO2 isurketen auziak zeresan ugari eman du energien merkatuan ezarri zenetik. Izan ere, gas zentralek erositako isurketa eskubide horien prezioa beste energien ekoizle guztiek ere kobratzen dituzte, baita igorle ez direnek ere, berriztagarriek, nuklearrek eta hidroelektrikoek, esaterako. Espainiako Gobernuak muga batzuk jarri zizkion horri 2007an, baina bi urte geroago indargabetu zuen erabakia. Datu bat: aurreko astean, sortutako energiaren % 47,4 berriztagarriek produzitu zuten eta ekoizpenaren %72,4 CO2 emisiorik gabekoa izan zen, Red Electrica de España (REE) operadoreak jakinarazi duenez
Jose Bogas Endesako kontseilari delegatuak atzo esan zuenez, energia elektrikoa garestia da «sektore elektrikoak bere gain hartu dituen karga batzuengatik», eta azpimarratu zuen ez duela zentzurik horiek «berak bakarrik» ordaintzeak.
Ostiralean, Euskal Herriarekin muga egiten duen Lixoze (Biarno) herrira iritsi ziren hegazti gripearen susmoak, eta Pirinio Atlantikoetako prefeturak araupeko eremuan sartu zituen departamenduko 159 herri: horien artean Nafarroa Behereko eta Zuberoako hemezortzi. H5N8 birusaren hedapena oztopatzeko asmoz, herri horietan korraleko hegaztiak konfinatzeko eskatu du prefeturak, eta debekatu egin ditu hegaztiak leku batetik bestera garraiatzeko mugimenduak. Baina Frantziako Laborantza Ministerioak abenduaren 23an hartutako erabakia da kezka gehien sortzen duena, hegaztien hiltze prebentiboa onartu baitzuen.
ELB sindikatua jokamolde horren kontra da, eta salatu du «egunez egun» erakusten duela «ez duela eraginkortasunik». Cifog Gibel gizenerako palmipedoen arloko lanbide arteko batzordeari eta bere adarrei leporatu die estrategia. «Eremu batzuen sakrifikatzea da, beste batzuen salbatzeko». Julen Perez hazleak azaldu du 2017ko krisiaren ondotik gripearen aurkako txerto bat sortu zutela, baina Frantziak ez duela oraindik legeztatu. «Jakin behar da Frantzia munduko lehen ahate-gibel ekoizlea dela, eta sail industrialean hura dela esportazioak egiteko egituratuena. Txertoa ezarriko balitz, Frantziak bere estatus indemnea galduko luke, esportaziorako akordio ekonomikoek debekatu egiten baitute antigorputzak dituen haragia saltzea».
Horrez gain, ELBren hitzetan, 2017ko krisiaren ondotik sail industrialeko eragileek ez dituzte bete hartu zituzten engaiamenduak; alderantziz, kontrakoa egin dute. «Euralis, Maisadour eta Lurberrik etxaldeak galkatze guneetatik eta hiltegietatik hurbiltzera engaiatu ziren, baina ez dute deus egin, eta harat-honatak sekula baino ardurago egiten dira». ELBren iritziz, hortik heldu da birusaren hedapena.
Gisa berean, biosegurtasun neurriak dituzten etxaldeak «berdin berdin hunkiak» direla azpimarratu du sindikatuak, eta, beraz, agerian uzten duela sistema bera dela hobenduna. «Kabala guziak barnean atxikitzeak birusari oldarra ematen dio». Laborarien hitzetan, modelo intentsiboan ari diren etxaldeak «bonba biralak» dira, eta «ondorio larriak» eragiten dizkie etxaldearen neurrira ari diren hazkuntzei.
Hegazti sailaren trantsizioa
ELB sindikatuak deitoratu du 2017tik hona milioika euro «xahutuak» izan direla hegazti gripeari aurre egiteko, baina modelo industriala sostengatu dutela nagusiki. Dirua hegazti sailaren trantsizioa pentsatzeko erabiltzea galdetu du. Eskakizun hauek egin ditu halaber: hiltzeko erabakiak analisi positiboen ondorioa izatea eta hiltzeak etxaldean berean egitea; hegaztien mugimenduak murriztea, eta, baimentzekotan, «eremu biziki hurbilean» izatea; birusaren hedapena moteltzeko, kanpoko hazkuntza estentsiboa lehenestea, hegaztiak «barnean metan atxikitzea bultzatzeko ordez»; esperimentazioak plantan ezarriak izatea, hobeki ulertzeko hegaztiek nola eta zer baldintzetan aurre egiten dioten eritasunari.


Aldaketa antzematen lehenengoetarikoak elikagai industriakoak izan dira. Ez da harritzekoa, haiek zailagoa baitute biltegiak produktuz biltzea, industriaren beste zati handi batek egin duen moduan, itunik ezak ekar zitzakeen kostu gehigarriak ekiditeko. Aldaketak hankaz gora jarri ditu bere hornikuntza kateak, badirudielako haietako batzuk orain ohartu direla arazo batez: jatorriari lotutako arauak. Eguberri bezperan lortutako merkataritza itunak ez dio muga zergarik ezartzen eremu batean sortu eta bestera doan produktu bati, baina bai hirugarren leku batetik iritsita muga zeharkatzen duenari. Hau da, produktu bat Txinatik Erresuma Batura iritsi bada, eta hortik Belgikara joaten bada, bai ordaindu behar du muga zerga. Gaur egun produktu gehienak jatorri desberdineko osagaiekin egiteak are gehiago nahasten du prozesua.
«Muga zerga eza ez da hainbestekoa hizki txikia irakurtzen duzunean», aitortu du Steve Rowe Marks and Spencer saltoki kateko buruak. Irlandako, Frantziako eta Txekiar Errepublikako dendetan hainbat astez zenbait produktu saltzerik izango ez duela aitortu du, bere hornidura katea egokitu arte.
Irlanda da, hain zuzen ere, brexit-aren lehen ondorioak gertuen ikusten ari den EBko herrialdea, Marks and Spencerrekin batera Erresuma Batuko kate handi gehien-gehienak han ere zabalduta daudelako. Gainera, uharte osoan sortu dira arazoak, Ipar Irlandak EBko merkatu bakarrean jarraitzen baitu, hegoaldearekin ahalik eta merkataritza harremanik solteena gordetzeko. Hots, Eskoziatik, Ingalaterratik eta Galestik doazen merkantziek lehen behar ez zituzten osasun eta aduana agiriak behar dituzte EBn eta Ipar Irlandan sartzeko ere. Ondorioa? Tesco, Asda eta Sainsbury supermerkatu kateek onartu dute produktu batzuk faltako direla hurrengo asteetan, eta Irlanda osoan Internet bidez saltzeari utzi diote Lewis eta Debenhams arropa kateek. Burokrazia saiheste aldera, Galestik eta Ingalaterratik barrena Mantxako itsasarteko ferryetara eta tunelera zihoazen ehunka kamioi zuzenean ari dira Irlanda-Frantzia itsasontzien zerbitzu luzeagoa aukeratzen, eta trafikoa asko gutxitu da Irlandaren eta Galesen artean.
Kontrol gehiago bihartik aurrera
Ekoizle britainiar batzuek astebete eskas behar izan dute iragartzeko Mantxa zeharkatzeari utziko diotela, burokraziaren kostuak ez dielako merezi. EBn bezero asko dituztenek bi hornidura kate osatzen ari dira: bata EBn; bestea, Erresuma Batuan.
Finantza merkatuetan ere hasi da jokoa. Urteberriaren ondoren burtsak zabaldu ziren lehen egunean, Londreskoak EBko konpainien akzioen salerosketen erdiak galdu zituen. 6.000 milioi euro, egun bakar batean, baina hori huskeria da deribatuetan, swap-etan eta Londresko City jaun eta jabe den beste finantza produktuetan gal dezakeenarekin alderatuta.
47 urtez lotuta egon dena askatzen hasi da.
Hogei dira grebalariak, langileen %40, eta, azaroan «albiste txarra» jaso zuten arren, animoak, oro har, onak direla azaldu du Ibai Carranza langile batzordeko kideak. «Egunak izaten dira, baina grebari ekin genion langile guztiek hor jarraitzen dugu. Badakigu arrazoia dugula». Albiste txarra epaitegietatik iritsi zitzaien, Bilboko epaitegi batek «lan eskubideen urraketarik handienen» salaketa ez epaitzea erabaki baitzuen.
Novaltiako langileek bi salaketa jarrita dituzte enpresaren aurka: aurrenekoa, 2019ko abuztuan eginiko lan ikuskatze arin baten ondorioz; eta bigarrena, azaroan epaitu ez zena, urraketa gehiagorekin. «Ezin dira alderatu, azaroko epaiketako gure txostena askoz landuagoa da, datu eta salaketa berri askorekin: lana Zaragozara [Espainia] eraman dutela, nagusiek gure lana egiten ari direla, ordu estra pila bat… Epaileak, baina, esan zuen auzi bera ezin dela bi aldiz epaitu. Eta ez da egia, salaketak ez dira berak. Badirudi ez duela lan egin nahi».
Azaroko erabakiari jarritako bi helegiteen erantzuna «maiatz alderako» espero dute; beraz, ordura arte iraungo du grebak gutxienez. Urte eta erdi daramate borrokan, 2019ko uztailaren 22az geroztik, erresistentzia kutxei esker irauten dute. «Bestela, ezinezkoa litzateke», onartu du Carranzak. Hogei langileetatik hemezortzi ELAko afiliatuak dira, eta bi LABekoak. Sindikatuen babesa jaso dute: «Ez arduratzeko esaten digute, kutxa horretarako dela. Borrokarako arrazoiak ditugula ikusten dute: eskatzen duguna ez da beste munduko ezer, enpresak hasieratik ez du negoziatu nahi izan… Greba luzea bada, ez da gu ez garelako mugitzen».
Oporretan, ordezkoak
Eusteak, baina, badu beste arrazoi bat, balio estrategikoko eskaera batzuk ere epaitzen ari baitira, eta aurrekariren bat ezar dezakete. Carranzak bat azaldu du: «2019an, ez genuen lan hitzarmena berritu, eta, aurrekoa luzatu beharrean, Espainiako aplikatu ziguten. Hori legez kanpokoa da. Ultraaktibitatea ez zuten errespetatu, eta hori garrantzitsua da lan harremanen markoan».
Beste gatazka puntu estrategiko bat grebalariak ordezkatzeko lorturiko zirrikitua da. Haien oporrak ordezkatzen ari dira aldi baterako lan enpresa baten bitartez. «Grebalari batzuen oporrak! Guk ez dugu oporrik pilatu», nabarmendu du, harrituta. «Gure balizko opor egunak estrategikoki kokatu dituzte sei hilabetez lauzpabost ordezko langile kontratatzeko. Pentsa, Angel Lapuente Jaurlaritzako Lan zuzendariarekin bildu ginen, eta onartu zigun hori legez kanpokoa zela».
Hilabete bukaerarako mobilizazio gehiago prestatzen ari dira, grebarekin jarraitzeko prest baitaude. «Bide guztiak agortu direla ikusten baduzu, agian berriak bilatu behar dituzu, estrategia aldatu… Baina, oraingoz, gu ez gara puntu horretara iritsi».
Baieztapen horiek ondorioak dira, De Las Herasek eta Lluis Rodriguez ekonomialariak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken bi hamarkadetan egon diren greben inguruan eginiko ikerketatik eratorriak. Hilabete luzeko ikerketa egin, eta British Journal of Industrial Relations [Britainiako Lan Harremanetarako Egunkaria] aldizkarian argitaratu dute. Eta ez arazorik gabe, euren harridurako greben inguruko datu gutxi baitaude. Las Heras: «Grebak gertakizun publikoak dira, erregistratu beharrekoak eta Gizarte Segurantzan eragina dutenak. Hala ere, datu gutxi daude. Nork deitu du horietara? Zeinek hartu du parte?… Oinarrizkoa beharko lukeen informazioa zaila da aurkitzen. Baliabide gutxi bideratzen dira, edo ez dago interes handirik».
Euren kasa bildu dituzte datuak, hainbat iturritatik jasoak, eta ondorioztatu dute 1990etik 2017ra bitarte EAEn, batez beste, 366 greba egun egon zirela 1.000 langileko. Eta asko al dira? Bada, Espainia bigarren sailkatuan (188) izandako bikoitza baino gehiago —Espainiako datuetan EAEkoak sartzen dira, eta greba horien herenak EAEn egin ziren. Beste herrialdeekin alderatuta ere, asko dira: Italian, 125 egun izan ziren, batez beste; Danimarkan 113 eta Frantzian, 103. Krisi ekonomikoak gogor eragin zien grebei, baina azken hiru urteetan berriz ere gora egin dute lanuzteek EAEn: 2017an 125 greba egun izan ziren 1.000 langileko; 124, 2018an; eta 413, 2019an. Urte horietan bigarren batezbestekorik handiena da Frantziaren atzetik.
«Euskal Herrian greba joera handia dago, eta, hegoaldean Espainiako legedia berean sartuta egon arren, han baino askoz greba gehiago daude», nabarmendu du Las Herasek. Hala ere ,«joera» ez da nahikoa azalpen, ikerlariak dioen bezala, «sindikatu guztiek ez dituztelako greba berak egiten». Greba kopuru handiaren arrazoia ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuen jarduna da, «kontraboterearen» multzokoak, euren hitzetan. Baina zergatik kontraboterekoak? «Lau euskal sindikatu handiek [ELA, LAB, CCOO eta UGT] gatazkak modu ezberdinean jorratu dituzte. Kontraboterekoek greba ezinbesteko negoziazio txanpon gisa hartu dute. Besteek, elkarrizketa sozialaren, sindikatuek, aldiz, ez dute haren alde egin».
Greben aldekoak, goraka
Azalpenarekin jarraitu aurretik, ezinbestekoa da EAEko egoera sindikalaren erradiografia egitea 2018ko datuak dira, ikerlariek emanikoak—: ELA da afiliatu gehien eta ordezkaritzarik handiena duen sindikatua: 90.000 eta %41,04; CCOO, bigarrena:48.000 eta %18,52; LAB, hirugarrena: 39.000 eta %19,09; eta UGT, laugarrena: 35.000 eta %10,68. Portzentajearen beste tartea ESK, Steilas, USO eta CGT sindikatu txikiagoek betetzen dute.
Ordezkaritzaren joerari erreparatuz gero, ELA %39tik %41era pasatu da azken sei urteetan; LAB %17,5etik %19,era; CCOO %19,7tik %18,5era eta UGT %12,4tik %10,6ra.
Kontrabotereko sindikatuen ordezkaritza %60,13 da, beraz, baina grebetan eragin handiagoa dute. «Deigarria da bakarka egiten duten greba kopurua», azaldu du Las Herasek: «Nahiz eta baliabide gutxiago izan, sindikatu txikiagoak direlako, greba gehiago egin, eta antolatzen dituzte. CCOOri eta UGTri, aldiz, kosta egiten zaie grebara joatea, eta, normalean, lagunduta joaten dira». 2001-2018ko tarteari erreparatuz gero, ELAk EAEko greben %27 antolatu ditu, eta %39tan bakarrik parte hartu du. LAB, ESK-k, Steilasek eta kontrabotere taldeko beste sindikatuek LABen datuak haiekin nahastuta lortu dituzte— greben %28 bultzatu dituzte. CCOO eta UGT, aldiz, beste muturra dira. UGT greben %5etan aritu da bakarrik, eta %83tan gutxienez beste bi sindikaturekin.
Iraupenari dagokionez, ELAren grebak dira luzeenak: hamazazpi egunekoak batez beste, CCOO eta LABenak zazpikoak dira, eta UGTrenak, bostekoak. Desorekak azaltzeko, ikerlariek uste dute aldagai bat oso kontuan hartu behar dela: erresistentzia kutxak, edo sindikatuek grebalariak ekonomikoki laguntzeko dituzten funtsak. «Erresistentzia kutxak ez dira konponbidea, baina arazoa ikusarazten laguntzen dute. Era berean, elkartasun sentipena areagotzen dute, afiliatu batek jartzen duen diruaren zati batek beste batzuei laguntzen die euren posizioa indartzen beste negoziazio batzuetan».
Finantzaketa propioa
ELAk 1978tik du Erresistentzia Kutxa; LABek, aldiz, 2010ean sortu zuen Borroka Kutxa, eta ESK-k Elkartasun Fondoa, 2005ean. Afiliatuen kuotekin hornitzen dira, eta kuota horiek CCOO edo UGTrenak baino handiagoak dira. ELAren kasuan, 21,77 euro da hileko, eta laurden bat doa funtsera. LABen kuota, aldiz, 17,61 euro da. Diru laguntzei dagokienez, ELAk 1.102 euroko ordainketa bat egiten du hilero, eta grebaren baldintzen arabera handitu daiteke. LABena hileko 750 eurora irits daiteke, eta ESKrena, 900 eurora. UGTk ez du funtsik, eta CCOOk sortu berri du, baina lantzeke du.
Erresistentzia funtsek grebari eustea errazten dute, baina kontrabotereko blokean hedatu dira, «euren afiliatuei bakarrik kitatu behar dizkietelako kontuak». Artikuluan zabalago azaldu dute: «Finantzaketa autonomiak konfrontazio estrategia abiatzeko askatasuna ematen die, hala gobernuekin nola enplegatzaileekin. Beste sindikatuak, aldiz, estatuen funtsetara lotuta daude». ELAren kasuan, esaterako, finantzaketa propioa %94,4 da.
Eta, zerbaiterako balio al dute grebek? Noiz? «Asko dago ikertzeko haiei buruz», aldarrikatu du Las Herasek, eta gehiago jakiteko beste gako bat eman. «Ondorioak ateratzeko, ikertu egin behar da, eta, horretarako, baliabideak behar dira. Erakundeek, esaterako, badute zeregina hor».