Araban lau parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu dute

Aixeindar sozietateak (Energiaren Euskal Erakundeak eta Ibedrolak osatutakoa) Araban lau parke eoliko eraikitzeko baimena eskatu dio Ministerioari eta Jaurlaritzari.

Halako kontratuak merkatura zabaltzen diren lehen aldia da AEBetan. Irailean eman zuten erabakiaren berri, eta beroak eta suteek herrialde hartako mendebaldeko kostan utzitako ondorio larriak dira arrazoia; batez ere, Kalifornian eragindakoak.
Gerorako kontratuek ez dute adierazten ura fisikoki entregatzeko beharra, kontratuak finantzarioak baitira, Kaliforniako bost arro nagusien asteko batez besteko prezioaren arabera finkatuko direnak. Horretarako, Nasdaq Veles California Water (NQH2O) indizea erabiliko dute. Hala, gaur, 1.233 metro kubikoren balioa 400,82 euro zen. Prezio hori duela urtebete ezarrita zegoenaren bikoitza da, eta eskasiak igoera hori areagotzea espero dute.
Bloomberg aldizkariaren arabera, «prezioen igoera ikusirik», Kaliforniako uraren kontsumitzaile nagusientzat «babes» gisa funtzionatuko du erabakiak, baita lehengaiaren «eskasiaren» adierazle gisa ere. Izan ere, CME taldearen arabera, etorkizunean urak izango duen prezioa finkatzeko aukera emango du, merkatuko aktore nagusien kalkuluak kontuan hartuz.
CME taldeak ez du adierazi, ordea, zein izango diren merkatuan parte hartuko duten kideak, baina bai gaiak nekazaritza eta abeltzaintza alorreko enpresen interesa piztu duela, baita hainbat enpresa publikorena ere; tartean, Kaliforniako uraren agentzia eta zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten hainbat enpresa. Hala, enpresek eta funts pribatuek uraren prezioari aurre egiteko aukera izango dute, baina baita harekin espekulatzekoa ere.
NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2.000 milioi lagun ura lortzeko arazo larriak dituzten herrialdeetan bizi dira, eta, datozen urteetan, Lurreko herritarren bi herenek arazoak izan ditzakete lehengai hori eskuratzeko. Eskasiaren arrazoi nagusiak, gehiegizko kontsumoa eta klima aldaketa dira, erakunde haren esanetan.
Etorkizunean, gainera, ur horniduraren arazoa areagotu egingo dela iragarri du Klima Aldaketarako Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPCC). Hark egindako proiekzioen arabera, ur baliabideak %10-30 gutxituko dira munduko erdiko eta beheko latitudeetan, hau da, gehien pobreturiko herrialdeetan.
Multinazionalen agendan
Egoera hori ikusirik, hainbat enpresa handi negozioa egiten ari dira, jadanik, ur baliabideak pribatizatuz eta salduz. AEBetan, Pico Holdins enpresak baliabide hidrikoen 54 hektarea erosiak ditu Nevada, Arizona eta Colorado AEBetako estatuetan. Iaz hil zen T. Boone Pickens magnatea, eta haren enpresak 100 milioi dolar inbertitu zituen Texasko ur baliabideak erosteko. Ur hori, tutu baten bidez, Dallas hiriraino eramateko asmoa du, 400 kilometroko lotura baten bidez.
Coca-Cola, Veolia, Suez Environment, BHP Billinton, Unitech eta antzeko multinazionalek ere negozioak ireki dituzte uraren sektorean, eta, Txilen adibidez —ur baliabideak pribatizatuta daude han—, negozioak dituzte Espainiako Endesa eta Sacyr enpresek.
Gero eta gehiago dira Delhi eskualdeko sarrerak eta irteerak blokeatzen dituzten nekazariak eta sindikalistak ere. Haietako batzuek New Delhin manifestazioa egin nahi dute, baina oraingoz armada dute barrikadaren beste aldean.
Narendra Modiren gobernuak asteak daramatza negoziatzen nekazarien ordezkariekin, baina oraingoz ez da aurrerapausorik eman ados jartzeko. Modik berean jarraitzen du, baina presioa areagotzen ari zaio.
Liberalizazioa
Nekazari sindikatuak haserre daude Modiren gobernuak inolako elkarrizketa sozialik gabe eta Kongresuan duen gehiengoa baliatuz irailean onartu zituen hiru legerekin. Horiekin, gobernuak aldatu egin nahi du aurreko eredu sozialistari lotutako nekazaritza salgaien merkaturatze eredua. Liberalizazio neurriekin, besteak beste, nekazariek aukera izango dute beren elikagaiak saltzeko gobernuak araututako merkatuetatik kanpoko erosleei. Orain arte, nekazariek merkatu horietan saldu behar zuten euren ekoizpena: gobernuaren baimena zuten erosleei.
Gobernuak dio lege berriek ez dutela ekarriko estatu merkatuak desagertzea, baina nekazariak beldur dira, besteak beste, liberalizazioak ez ote duen zirrikitua zabalduko beste aldaketa batzuetarako; ez ote duen ekarrizko gutxieneko diru sarrera bat ziurtatzen dien prezioen kontrola desagertzea. Korporazio handien sarrerak prezioak amildu ditzakeela uste dute, are babesgabeago utziz oso baldintza kaskarretan bizi diren nekazariak.
Astelehenean mintzatu ziren telefonoz Johnson eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakaria. Hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren bi aldeetako talde negoziatzaileek desadostasunak gainditzerik ez zutenez, hitzartu zuten arduradun politikoen ordua zela azken saiakera egiteko. Aurrez aurreko bilera bat izango da, Bruselan, aurrekoa Londresen izan baitzen. EBren aldetik, Von der Leyeni dagokio lan hori, merkataritza harremana dagoelako jokoan, eta hori negoziatzea Europako Batzordearen zeregina delako. Johnson saiatu da Angela Merkelekin eta Emmanuel Macronekin tratu bat lortzen, baina bi horiek Von der Leyenen aldeko apustua egin dute.
Atzo arratsean argitu zutenez, bilera gaur izango da, afaritan. Luzatuko balitz, ostegun goiza ere izango lukete hitz egiteko. Akordioa egongo balitz, berresteko aukera izango lukete ondoren EBko buruek, bihar eta etzi goi bilera baitute Bruselan bertan.
Bai eta ez. 2021. urtea hasten den unean aterako da Erresuma Batua Europako Batasuneko merkatu bakarretik, eta hura ordezkatuko duen harremana da orain finkatu behar dena. Hau da, zer traba izango duten bi aldeetako produktu eta zerbitzuek beste aldera igarotzeko. Akordioa izanez gero, bi aldeetako parlamentuek denbora beharko dute hura berresteko. Hori bai, epe hori aste batzuetakoa zen lehen —itzulpenak egiteko, prozedura guztiak betetzeko…—, baina, data gerturatu ahala, egun gutxi batzuetan konpon daitekeela diote orain.
Gainera, beti dago beste aukera bat: 2021ean negoziatzen jarraitzea. Azken egunotan EBko herrialde batzuek nabarmendu dute garrantzitsuagoa dela akordio bat lortzea bera urtea bukatu aurretik lortzea baino. Ildo horretatik mintzatu zen atzo Michel Barnier EBko negoziatzailea ere: «Ez dugu gure etorkizuna baldintzatuko oraina salbatzeko. Gure merkatuaren sarrera nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu».
Aukera horren arazoa da akordio posiblea lortu bitartean muga zergak ezarri beharko liratekeela eta merkantzien joan-etorria kontrolatu, eta horrek kostu ekonomiko eta logistiko handiak ekar diezazkiekeela inportatzaileei eta esportatzaileei. Neurri horiei izkin egiteko irtenbide bat izango litzateke orain indarrean dagoen trantsizio epea luzatzea. Londresek esan du ez duela halakorik egingo eta 2021ean ez duela negoziatuko, baina ikusteko dago jarrera hori zenbateraino den irmoa, berak baitauka galtzeko gehien akordiorik gabeko brexit batekin.
Bai, «baina ez da erraza», Johnsonek berak atzo aitortu zuenez. Erresuma Batuko gobernuburuak espero du zerbait lortu ahal izango duela Von der Leyenekin izango duen bileran, eta horrekin justifikatu ahal izango duela akordio bat sinatzea Europako Batasunarekin. Kalkulu hori betetzea espero dute Erresuma Batuko eragile ekonomiko gehienek, akordiorik gabeko brexit-ak kalte ekonomiko handia eragingo duen beldur baitira. Johnsonek ezer lortzen ez badu, ordea, aukera horrek indar handia hartuko du. EBk, bestalde, Londresengan jarri du akordioa lortzeko ardura: «Londresen borondate politikoa behar dugu».
Betiko hiruretan: arrantza, araudien antzekotasuna eta gatazkak konpontzeko tresnak. Arrantzari dagokionez, EBk onartu du dagoeneko ez duela sarbide librerik izango Ingalaterrako eta Eskoziako arrantza toki aberatsetan, eta kuota batzuekin moldatu beharko duela. Ahalik eta kuota handiena lortzeko borrokan ari da, baina batez ere kostaldetik gertuen dauden uretan sartu nahian dabil, sei eta hamabi itsas milia artekoetan; Erresuma Batuak bere ontzientzat nahi ditu.
Araudiari dagokionez, EBk argi dauka: Erresuma Batuak merkatu bakarrerako sarbidea nahi badu, lanari, ingurumenari eta diru laguntza publikoei buruzko araudia errespetatu beharko du, edo antzeko araudia izan. Horrekin eragotzi nahi du bere auzo batek arauak malgutu eta merkeago ekoitziz lehia desleiala egitea. Jonhsonek ziurtatu du ez duela asmorik lan eta ingurumen kontuetan araudia aldatzeko, baina laguntza publikoetan zalantza gehiago ditu.
Beste eztabaidagai bat da zer egin behar duten gatazkak dituztenean. Negoziazioaren hasieran, Bruselak nahi zuen Europako Justizia Auzitegiak izatea azken hitza, baina, Londresen ezezko borobila ikusita, orain ontzat hartu du bere enpresek Erresuma Batuko auzitegietara jotzea. Aldi berean, EBk tresnak nahi ditu bere merkatua tarifekin bizkor babesteko, baldin eta ikusten badu Londresek ez duela hitzartutakoa betetzen. Londres kexu da EBk ez dizkiola baldintza horiek jartzen beste bazkideei, eta horrela behartuta dagoela arau kontuetan EBren atzetik joatera. Gainerako bazkide handiak urrutiago dituela da Bruselaren erantzuna.
Dibortziorako akordioak finkatu zuen ez zela inondik ere muga fisikorik izango Hego eta Ipar Irlandaren artean, hori egiteak Ostiral Santuko bake prozesua arriskuan jarriko lukeelako. Praktikan, horrek dakar Irlanda ipar ekialdeko sei konderriek merkatu bakarrean jarraituko dutela, eta, merkataritza librerako akordiorik ezean, muga bat jarri beharko litzaiekeela salgaiei Ipar Irlandaren eta Ingalaterraren, Eskoziaren eta Galesen artean. Johnsonen gobernuak akordio hori hausteko ate bat ireki zuen, Barne Merkatuko legegaiaren bitartez. EB sutan jarri zuen lege horrek, eta Erresuma Batuan bertan ere iskanbila sortu zuen, gobernuak argi eta garbi esan zuelako prest zegoela sinatutako zerbait ez betetzeko. Azkenean, ordea, ez da ezer gertatuko. Michael Gove Erresuma Batuko Kabineteko ministroak eta Maros Sefkovic Europako Batzordeko lehendakariordeak akordio bat iragarri zuten atzo, eta, horren ondorioz, legearen puntu eztabaidatuenak kendu egingo ditu Londresek. Bruselako bidaiaren aurretik, borondate keinu gisa saldu du Londresek.
Poloniari eta Hungariari ultimatum bat eman diete Europako Batasuneko gobernuek: EBren aurrekontu proiektuari jarritako betoa kendu behar dute, edo bestela aurrekontu hori lotuta dagoen suspertze plana, Next Generation, haiek gabe jarriko da indarrean. Denbora tarte laburra dute erantzuteko Varsoviako eta Budapesteko gobernuek, gaur arratsaldera arte.
Next Generation planaren bitartez, 750.000 milioi euro banatu nahi ditu EBk estatukideen artean, koronabirusaren krisiaren kalteei aurre egiteko, baina batez ere EBren etorkizuneko erronkei bultzada bat emateko, hala nola trantsizio energetikoari. Gutxi gorabehera, diruaren erdia maileguak izango dira, eta beste erdia, Bruselari itzuli beharko ez dizkioten transferentziak. Funts horren onuradun nagusien artean leudeke Polonia eta Hungaria, EBko estatu pobreenen artean daudelako, baina arrazoi politikoengatik blokeatzen dituzte. Izan ere, Varsoviako eta Budapesteko gobernuek estuago lotzeko klausula batekin doa funtsa: haren dirua nahi duenak ezingo du «zuzenbide estatua bortxatu».
Kontzeptu zabala da hori, eta ziur aski EBko kide gehienei lepora dakieke modu batera edo bestera legeak zintzoki ez betetzea, baina urteak daramatzate Viktor Orbanen Hungariak eta Mateusz Morawiwckiren Poloniak jarrera autoritarioekin eta talde zehatz batzuk jazartzen. Aurrekontuari betoa jarrita, ziurtatu nahi dute klausula hori urardotuko dutela, eta ez zaiela haiei ezarriko.
Baina orain hori egiteak, hainbat hilabeteko negoziazio neketsuen ondoren, beste kolpe bat emango lioke EBren sinesgarritasun zigortuari. Horregatik, B plan bat lantzen aritu da Europako Batzordea: suspertze funtsa osatu nahi du gainontzeko estatukideen babesarekin, eta EBren aurrekontuari lotu gabe. Proposamen horren arazoa da aurrekontuak blokeatuta jarraituko lukeela, eta 2014-2020 epekoa luzatu beharko lukeela EBk.
Suspertze planaren sorrera ez da erraza izan, baina ezer gutxi konparatuta EBk duen beste buruhauste nagusiarekin: brexit-a. Urtezaharreko kanpai hotsekin batera hautsiko da Erresuma Batua EBra lotuta mantendu duen haria, eta artean ez dago erabakita merkataritza itun batek ordezkatuko duen, ala brexit gogorrena gertatuko ote den, akordiorik gabekoa.
Azken aukera horrek indarra hartu zuen atzo Bruselan. Mezu ezkorrak zabaldu zituen Michel Barnier EBko negoziatzaileak, estatukideen ordezkariei esan baitzien akordioa ez zegoela ziurtatuta. Negoziazioak ixteko epe bat ere eman zuen, biharkoa, baina Londresek ez du bere egin.
Elkarrizketei azken aukera ematea hitzartu zuten larunbatean Von der Leyenek eta Johnsonek, baina asteburuko elkarrizketek ez zituzten hiru korapiloak askatu: zer arrantzatu ahal izango duten EBko arrantzaleek Eskoziako eta Ingalaterrako uretan? Londresek EBren antzeko lan, ingurumen eta estatu laguntzei buruzko arauak izango al ditu aurrerantzean ere? Nola konponduko dituzte desadostasunak?
Johnsonek eta Von der Leyenek berriro hitz egin zuten atzo arratsaldean, telefonoz. Agiri labur bateratu batean azaldu zutenez, beren negoziatzaileei eskatu diete desadostasunei buruzko txosten bana egiteko. Horien gainean negoziatuko dute, aurrez aurre, Bruselan, eta «hurrengo egunotan». Ondoren baieztatu zutenez, Johnson bera joango da EBren hiriburura Von der Leyenekin negoziatzera. Ostegunean eta ostiralean goi bilera dute han batasuneko gobernuburuek.




Ez da hau brexita eta sukaldaritza lotzen diren lehen aldia. Ezaguna da gertaera, nola 2017an, britainiar zoruan brexitari buruz egindako lehen elkarrizketetan, Erresuma Batuaren negoziatzaile buru David Davisek Eskoziako bieirak eta Wellington solomoa eman zizkion jateko Barnier frantziarrari.
Dirudienez, Napoleonen garailearen izena daraman errezeta ez da gehiagotan agertu brexitaren otorduetan. Bieirak, ordea, bai. Britainiarren hurrengo negoziatzaile burua, Dominic Raab, haserretu egin omen zen Barnierrekin, 2018ko irailean hark bieirak zerbitzatu zizkiolako. Mendekua uztail honetan hartu du Raaben oinordeko David Frostek, Barnierren platerean bieirak jarrita (Eskoziakoak omen).
Bieira arrantzale britainiarren eta frantziarren arteko iskanbilarik gogorrenak 2012an piztu ziren, Frantziako ontzi multzo batek Erresuma Batuko ontzi batzuk inguratu baitzituen Le Havretik 15 miliara. Frantziarrek debekatua dute bieira arrantzatzea maiatzaren erditik irail amaierara, eta britainiarrek ez. Urteroko akordioekin bakea iritsi zen, 2018an akordio berririk ez eta atzera gatazka piztu zen arte (hortik ei zetorren Raaben haserrea).
Desberdintasunak
Eta orain ere, Erresuma Batua eta Europako Batasuna euren arteko harreman berria ituntzen saiatzen ari direnean, arrantza da akordio baterako trabarik handienetakoa. Hori egiaztatu besterik ez zuten egin atzo Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak eta Boris Johnson lehen ministro britainiarrak, elkarrekin telefonoz hitz egin ondoren atondutako agiri bateratuan. «Desberdintasunek hor diraute hiru gai kritikotan: lehia eremu orekatuan, akordioen gobernantzan eta arrantzan. Bi aldeek azpimarratu dute akordioa ez dela egingarria gai horiek konpontzen ez badira».
Laburrean azalduta, lehia eremu orekatuari buruz, lehia arauei eta estatu laguntzei buruzkoak dituzte oraindik adosteko; gobernantzari dagokionez, berriz, non eta nola ebazten diren auziak alde batek uste badu besteak hautsi egin duela akordiorako punturen bat. Eta arrantzan, Frantzia gogor jarri da, haren uretan pilatuko direlako Erresuma Batuko uretara sarbiderik gabe gelditzen diren arrantzontziak. Frantziak ez du onartzen arrantza txanpon bihurtzerik beste gauza batzuk lortzeko truke.
Johnsonek eta Von der Leyenek «ahalegin gehiagoren» beharra ikusi dute atzoko telefono deian, eta bi aldeek negoziazioei ekingo diete berriz gaur Bruselan. Ea zer duten jateko.