Osakidetzako arduradunek plazak banatzen zituztela esan du LABek epailearen…

2018ko Osakidetzaren lan-deialdi publikoan antzemandako irregulartasunak ikertzen ari den epailea 24 lekukori deklarazioa hartzen hasi da, LAB sindikatuak eskatuta.

Ekain amaiera aldera hasi zen atertzen, alarma egoera amaitzearekin batera. Idoia Ezkurdiak, Nekatur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza turismo elkarteko kudeatzaileak, adierazi du ordutik aurrera erreserbak «erritmo oso onez» egiten hasi zirela. Sektore ia denek bezala, turismoak pandemiaren eraginak nozitu ditu. Orain, atzera begira, aurreikuspenak ez dira inondik inora ere bete.
Iazko bisitarien kopurutik urrun geratu dira, Ezkurdiaren ustez: «Ez da nahikoa. Urteak hamabi hilabete ditu, eta apirilean, maiatzean eta ekainean fakturatu gabe egon dira jabeak. Kontuan izan behar da autonomoak direla eta hilero-hilero gastuak dituztela. Uztaileko eta abuztuko aktibitateak zerbait lagunduko du, noski, baina nekez kitatuko dituzte gastuak».
Izan ere, COVID-19aren gorabeherek zuzenean eragin dute erreserbetan. Arabako. Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeen okupazioa %47koa izan da uztailean —iaz baino %13 gutxiago—. Abuztuan, aldiz, %66koa izan da okupazioa —iaz baino %17 gutxiago. «Onartu behar ditugun datuak dira, noski, baina ez dira datu onak», azaldu du Nekaturreko kudeatzaileak.
Gainontzeko turismo establezimenduekin alderatuta, txarrenean ondoen ibili dira landetxeak. Hegoaldeko hotelak, esaterako, ez dira iritsi okupazioaren erdira ere: %30 Nafarroan, %34 Araban, %37,2 Bizkaian eta %47,2 Gipuzkoan.
Nafarroa iparraldean bestelakoa izan da denboraldia. Patxiku Irisarri Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko lehendakaria da, eta Gainkoborda landetxean jarduten du, Etxalarren. Haren arabera, «nahiko ondo» joan da uda; ia-ia %100ean aritu dira elkarteko landetxeak.
Landetxeak beterik izanda ere, aurtengoa «arraroa» izan dela adierazi du: «Inolako ziurtasunik gabe ibili gara. Hartuta zeuden landetxeak bertan behera geratu ziren martxoan, eta ekain hasieran hasi zen jendea berriro animatzen. Ezeztatze pila bat izan ditugu, baina jarraian beste batzuek deitzen zuten erreserba egiteko».
Joandakoak eta datozenak
Aste Santuak, San Joseko zubia… Aukera gehiegi galdu dituzte landa turismokoek. Urtea, baina, ez da amaitu. «Oraindik lau hilabete falta dira, eta asteburuetako jendea ibiltzen da gehienbat. Laster ikusiko dugu kurtso hasierak dakarrena; zer baldintza izaten diren, horrek baldintzatuko du guztia», azaldu du Irisarrik. Oraingoz, irailerako aurreikuspenak ez dira hilabeteotakoak bezalakoak: aurreko urteetako erdia espero dute, %25-30 inguruko okupazioa.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udako azken asteetarako erreserbak ere ez dira kezkak ahazteko modukoak. Joan den asteazkenean hitz egin zuen Ezkurdiak BERRIArekin, eta adierazi zuen helburua abuztuko azken asteburuko erreserbei eustea zela, okupazioa %66tik ez jaisteko.
Irailean, gainera, datuak ez dira inolaz ere hobeak. %13ko okupazioa dutela adierazi du kudeatzaileak, eta egunez egun datu hori behera doala: «Abuztu erdialdetik geroztiko osasun egoerak eragin du ez abuzturako, ezta irailerako ere eskaera berririk ez sartzea. Eta, oraintxe bertan, oso-oso txikia da iraileko okupazioa; are gehiago, ezeztatzeak ari gara kudeatzen orain. Joan den astean handiagoa zen».
Gorabeherak gorabehera, aurtengo landetxeetako bisitarien artean joera nabaria izan da. COVID-19ak oporraldiak «birplantearazi» ditu, eta «lehentasuna» eman zaio bertakoari. Dudarik gabe, gertukoak izan dira oporrak.
Uztailean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Hego Euskal Herrikoak izan dira zerrendetan lehenak: 5.136, hiru bisitaritik bat. Iaz baino %40 gehiago.
Patxiku Irisarriren arabera, antzekoa jazo da haienean. «Nafarroako elkarteko landetxeetan oso-oso hurbileko jendea ibili da». Uztailean nafarrak izan ziren gehienak, eta gipuzkoarrak ere joan ziren. Abuztuan, jada, aurreko urteetako bezeroak itzuli ziren Nafarroa aldera: Espainiatik, Madrildik eta Aragoitik bereziki; eta Herrialde Katalanetatik.
Etorkizunera begira
Abuztuko datu ofizialen faltan. Ezkurdiak adierazi du bertakoak ere nabarmen izango direla, halako kopuruetara ez iritsi arren. «Fideltasuna oso handia izaten da; euskaldun bezero askok gure landa ostatu mota ezagutzen du aurretik. Kanpotik etorri direnen artean bai, haien artean egon da lehendabiziz erreserbatu duena». Uste du etorkizunera begira, halako noranzkoak «segur aski kontuan» izango dituztela.
Irisarriren ustez, landetxeen gorakada orokorra konfinamenduak eragindakoa da, «ziurtasuna eta segurtasuna» eskaintzen baitute. Eta ikusteko dagoela hurrengo urtera begira jendeak zer-nolako jarrera hartzen duen. «Guk martxan jarraitzen dugu, hementxe jarraituko dugu». Udazkenean, oraingoz, badute zer egin: Baztan-Bidasoko jatetxeetan jardunaldi gastronomikoak egingo dituzte.
Etxetik lanean jarduten zutenak ez ziren asko duela hilabete batzuk, eta ezustean azkartu da lan munduaren digitalizazioa. Baita erakundeentzat ere: Espainiako Gobernua uztailaren hasieratik dabil patronal eta sindikatu nagusiekin telelana arautuko duen dekretua osatu nahian, eta beranduenez irailaren amaierarako onartzea espero du. Gaur berriz ekingo diete negoziazioei; akordioa gertu dagoela dirudi, baina oraindik badira langileen eta enpresen ordezkarien artean eztabaida sortzen duten gai batzuk.
Pandemiak agerian utzi zituen lantokitik kanpoko lanaren erregulazioaren hutsuneak. Gutxi dira langileekin eginiko hitzarmenetan telelana arautua duten enpresak, eta Euskal Herrian ez dago lan mota horri buruzko legerik. Oraingoz, langileen eta enpresen borondateak arautzen du etxetik egindako lana.
Legea idazteko, oinarrizkoa adostu behar lehendabizi: zer da telelana? Nor hartuko ditu aintzakotzat legeak? Azken zirriborroan hori nahiko zehaztuta dagoela dirudi: hiru hilabeteko epea erreferentziatzat hartuta, langileak gutxienez lanorduen %20 egin behar ditu etxetik legedi berria aplikatzeko, astean egun bat.
Legeak, ordea, enpresa pribatuetako langileei soilik eragingo diela dirudi. Handik kanpo gera daitezke erakunde publikoetako langileak, eta hori da akordioa oraindik itxi gabe egotearen arrazoi nagusietako bat: haiek lege propioa izatea nahi du Espainiako Lan Ministerioak, baina sindikatuak ez datoz bat, haien egoera erregulatu gabe geratuko dela uste dutelako. Funtzionario eta langile publikoentzako legedia onartu bitartean behintzat enpresa pribatuetakoen arau berak aplikatzeko eskatu dute.
Badira konponbideak euren kabuz hartu dituzten erakundeak ere. Arabako Foru Aldundiak, adibidez, dekretu bat argitaratu zuen joan den astean, eta, han dioenez, ezin dira telelanera behartu erakunde horrentzat lan egiten duten funtzionarioak eta behin-behineko langileak. Etxetik lan egin daitekeen lanpostuetan borondatezkoa eta aldi baterakoa izango da neurria, astean hiru egunekoa gehienez, eta langile horiek talde bileretan parte hartzea ziurtatu beharko da.
Langileak nahi ez badu, ez du etxetik lan egin behar. Hala dio lege proiektuak. Etxetik lan egiteko, akordio bat sinatu beharko dute beharginak eta enpresak, eta edonoiz bertan behera utzi ahalko dute; hau da, uneren batean langileak lantokira itzuli nahi badu, eskubidea du.
Ez hori bakarrik: enpresak ezin du langilea kaleratu erabaki hori hartzeagatik, ezta zigortu ere.
Zeresana eman duten beste gaietako bat da gastuena. Etxetik lan egiteko, beharrezkoak dira baliabide batzuk, bi motatakoak nagusiki: lan tresnak —besteak beste, ordenagailua— eta bestelako gastuak, argia eta Interneterako konexioa, adibidez.
Negoziazioen hasieran landutako zirriborroetan zehaztu zen gastu guztiak enpresak ordaindu beharko lituzkeela, baina patronalak lortu egin du hori aldatzea. Egungo testuaren arabera, lan tresnak eta haien mantentzea enpresak ordaindu beharko ditu, eta enpresa bakoitzeko hitzarmenean zehaztu beharko dute gainontzeko gastuen ordainketa.
Enpresariek lortu dute aldaketak egitea beste puntu batean ere: kontrolarenean. Etxean lan egiteak zaildu egiten du langilearen jarduna gainbegiratzea, eta, orain, hala dio txostenak: «Enpresak egoki ikusten dituen zaintza eta kontrol neurriak erabili ahalko ditu beharginak bere eginbeharrak betetzen dituela ziurtatzeko, betiere langilearen duintasuna errespetatuz».
Lanorduetatik kanpo, ordea, bermatuta egon beharko du beharginen deskonexio digitalak; hau da, lanean ez daudenean ez dute zertan erantzun lanarekin lotutako deiak eta mezuak, besteak beste. Horretarako, beharrezkoa izango da ondo zehaztea lan jardunaldiaren hasiera eta amaiera.
Hasieran, sindikatuek eskatu zuten jardunaldia langilearen interesen arabera malgutu ahal izatea, baina ez dirudi hori beteko denik. Lanaldiaren zati bat derrigorrez ordu jakin batzuetan egin beharko du langileak, eta beste zatia enpresarekin adostu.
Ordutegi malguak izateko aukera kontziliazioarekin lotzen dute sindikatuek. Izan ere, normaltasun berria hasi zenetik, haurrak edo helduak euren kargura dituztenena izan da lantokira itzultzeko arazo gehien izan duten kolektiboetako bat.
Haietako batek baino gehiagok eskertu dute etxetik lan egiteko aukera, baina badira etxeko lanekin edo zaintza lanekin ezberdintzeko izan dituzten arazoak nabarmendu dituztenak ere.
Telelanaren alde txarretako bat da ikusgaitasun txikiagoa izan dezakeela beharginak. Etxetik lan egiten dutenak enpresak emandako formakuntzetatik kanpo gera daitezke, edo lehentasun txikiagoa izan dezakete enpresaren egituran ardura handiagoko postuak hartzerakoan. Hori zaintzaren kontuarekin lotuta, eta horrek emakumeei gehiago eragiten diela jakinda, sexuen arteko arrakala handitzea ere eragin dezake telelanak.
Lankideak lantokian ez elkartzeak beste galera batzuk ere ekar ditzake. Enpresariek «enpresa kultura berria» sendotzea eragotzi dezakeela uste dute, eta sindikatuek ere badute kezka: langileak ez elkartzea kaltegarria izan daiteke haiek antolatzeko.
Biztanle oso gutxi ditu 7,8 milioi hektareako eremu horrek, eta hegazti migratzaileen, hartz zurien, karibuen eta beste hainbat espezie basatien etxea da. 1980an bihurtu zen babesleku, baina 2017an lege bat onartu zen, erreserbaren zati batean petrolio zulaketak baimentzen zituena. Orain, lege hori oinarri hartuta, eta ingurumenaren aldeko erakundeen atsekaberako, 161.000 hektareako eremuetan zulaketa eskubideak alokatzeko agiria sinatu du Trumpen gobernu federalak.
Petrolioaren aldeko lobbyak gustura daude. «Baimena ingurumen ikuskaritza zorrotzaren ondoren dator, eta petrolioaren eta gasaren industria tokian arduraz jokatzeko gai dela baieztatzen du», esan du American Petroleum Institute-ko Frank Macchiarolak, eta haren ustez lasaigarria den mezua gaineratu: «Industriak historia frogatua du Alaskako energia iturriak ingurumen aldetik modu seguru eta arduratsuan garatzen».
AEBetako Gobernuaren ustez, zortzi urteren buruan jada petrolioa ustiatu ahal izango da ANWRen, eta 50 urterako lana izango da. Baina, oztopo handi bat izan dezakete asmo horiek —Trumpen hauteskundeetako porrot posibleaz gain—. ABEtan dagoeneko bost dira ANWR petrolio eta gas ustiapenak finantzatzeari uko egin dioten banku handiak: Morgan Stanley, Goldman Sachs, JPMorgan Chase eta Wells Fargo. Ez dira bakarrak, UBSk eta Deutsche Bankek ere, ingurumen aktibisten presioari men eginda, adierazi dute ez dutela petrolio eta gas proiektu gehiago finantzatuko Artikoan.
Zentzu gutxi
Ingurumen ikuspegitik astakeria izan daiteke Alaskako erreserban zulaketak egitea Gwich’in indigenen lurralde sakratua —eta ehizalekua— ere bada. Baina ekonomiaren ikuspegitik ere ez du zentzu handiri; horrek esplikatuko luke, borondate onak gorabehera, bankuek ingurumenaren inguruan duten bat-bateko kezka.
ANWReko ustiapena errentagarri izateko, zenbait kalkuluren arabera, upela 80-85 dolarrean saldu beharko litzateke. Izan ere, lehen konplexua eta garestia bazen Alaskan petrolioa ustiatzea, permafrostaren urtzeak are zailago eta garestiago bihur dezake zulaketarako eta ustiapenerako beharreko azpiegitura guztia.
Horren adibide, ConocoPhillipsek Alaskako North Slopen abiatu nahi duen zulaketa proiektua. Horren arriskutsua izan daiteke permafrostaren urtzea, ezen ingurumen inpaktuaren azterketak berak plataformaren azpiko tundra atzera izozteko aukera jasotzen duen.
ConocoPhillips da egun Alaska iparraldean proiektuak dituen petrolio konpainia bakarrenetakoa, Hillcorpekin batera. Han daudenen itxaropena da ANWRn ustiatzeko oso merkea den petrolioa aurkitzea, 1968an North Slopen bertan, Prudhoe badian, gertatu zen bezala, non munduko erreserbarik handienetakoa topatu zuten.
Beste batzuk, ordea, mundua erregai fosilak atzean uztera doala aurreikusita, badoaz Alaskatik. Hori egin du BPk, hango aktibo guztiak Hillcorpi salduz 6.500 milioi dolarrean. Shellek ere bertan behera utzi ditu hango bere proiekturik gehienak.
Gehienek energia berriztagarrietara aldatu nahi dute. BPk 2001. urtean aldatu eta berdetu zuen bere izena, eta British Petroleum izena Beyond Petroleum (petrolioaz harago) bihurtu zen. Orain, badirudi izana berdetzeko garaia ere iritsi zaiola konpainiari. Abuztu hasieran iragarri ditu bere asmoak. Hamarkada batean bere petrolio eta gas ekoizpena %40 murriztuko duela, eta urtero 5.000 milioi dolar (4.100 milioi euro inguru) inbertituko dituela munduko berriztagarrien negoziorik handienetako bat eratzeko.
BP ez da bakarra. Atlantikoaren alde honetako petrolio konpainia handiak energia konpainiak dira orain, eta, euren etorkizunari begira, energia berriztagarrietan dute jarria arreta. Adibidez, Repsolek Viesgoren aktibo berriztagarriak erosi zituen, eta ibilgailu elektrikoentzako kargalekuetan, baterietan eta hidrogeno berdean inbertitzen eta bidea urratzen ari da. Sektore bertsuetan ari dira Europako beste handiak ere: Shell, Total, Eni…
Zaharberritzea, hala ere, ez zaie erraza izango; hasteko, sektore horietan muturra dezente lehenago sartu zutelako argindar konpainiek. Nahikoa lan, gainera, bi negozioak aldi berean eramateko, erregai fosilei oraindik ahalik eta etekinik gehiena atera eta aldi berean berriztagarrietatik dirua lortzeko. Eta dirutza ere beharko dute, noiz eta upelaren salneurria oso txikia den honetan.
Birusaren aurretik ere bai
COVID-19arekin amildu egin dira petrolioaren eta gasaren prezioak, baina lehendik zetorren joera bizkortzea izan da pandemiaren eragin nagusia, petrolioaren prezioaren beheraldia hasia zelako jada 2014an. Pandemiak erakutsi du, gainera, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea ez dela gai upelaren prezioa kontrolatzeko. Amildutako eskaria eta prezioa lehengoratuko ote dira? Bada, konpainia handi horietako batzuen ustez, ez.
Upela merke salerosiko bada, konpainiek horren araberako balioa aitortu beharko diete esku artean dituzten petrolio eta gas proiektuei. Eta, hain zuzen, horretan aritu dira azkenaldian. Carbon Trackerren arabera, azken bederatzi hilabeteetan, zazpi konpainia handik berridatzi dituzte beren aktiboen baloreak, eta 87.000 milioi dolar (73.300 milioi euro) galdu. Urte bukaeran, pandemia gorabehera, berriz ere murrizketak egin beharko dituztela aurreikusten du klima aldaketaren inguruan lan egiten duen think-tank-ak.
BPren ustez, 2020. urtetik 2050era upelaren prezioa 55 dolar izango da, aurretik uste baino heren bat txikiagoa. Shellen arabera, upelaren urte honetako batez besteko balorea 35 dolar izango da, 40 dolar hurrengo urtean, 50era iritsiko da 2022an eta 60ra 2023an.
Askoz ere baikorragoa da Equinor konpainia norvegiarra: Brent upela 80 dolarretan ikusten du 2040an. Dena den, Equinorrek ere murriztu du bere aktiboen balorea, eta, upela 30 dolarren azpitik ikusita, ustiapen proiektu garrantzitsuak eten ditu; batez ere, AEBetako eskisto petrolioan abian zituenak.
AEBetako konpainia erraldoiek, berriz, tartean ExxonMobil, Chevron eta ConocoPhillips, ez dute murrizketarik egin euren aktiboen baloreetan. Hori bai, Carbon Trackerren ustez, trantsizio energetikoaren errealitateari muzin egiteko hautuak arrisku handia dakar konpainia horien akziodunentzat. Horrek esan nahi luke arrisku horrengatik konpainiek etekin handiagoa eskaini beharko lieketela akziodunei.
Europan joan den urtearen bukaeran hasi ziren konpainiak euren estrategiak aldatzen, Parisko Akordioaren helburuei eutsiz, iritzi publikoak eta klima politikek bultzatuta eta sustatuta.
Atlantikoaren mendebaldean txikiagoa da inbertsiogileen eta trantsiziorako politiken eragin ahalmena, eta hori nabaria da Exxonen eta Chevronen jokaeran. Oraingoz, ez dute berriztagarrietara jauzi egiteko beharrik ikusi, eta ez dute inbertsio handirik egiteko asmorik erakutsi. Hori bai, presio gero eta handiagoa dute, eskaria gainditzen duen eskaintzarekin eta upel merkearekin.
Munduan erabiltzen den energiaren %80k erregai fosiletan —petrolioa, gasa eta ikatza— du jatorria gaur egun. Eta hori aldatzea kostatuko da; batez ere, itsas garraioan eta aireko garraioan. Oraindik ez da apalduko munduaren petrolio egarria, baina analista batzuek uste dute eskariak 2040. urtean joko duela goia. Beste batzuek uste dute —tartean Wall Streeteko zenbait analistak— gailurra 2030ean iritsiko dela.
Oraintsu arte, iritzi orokorra zen hemendik hamar-hogei urtera oraindik erregai fosilek beteko zutela energiaren %70. Baina koronabirusa sakoneko aldaketak bizkortzera etorri da, baita energiaren munduan ere. Irena Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziaren arabera, munduan aurten, lehen aldiz, berriztagarrietan egindako inbertsioak gainditu egin du petrolioan eta gasean egindako inbertsioa.
Bizum berez ez dago eskuragarri saltoki eta profesional autonomoentzat. Ordea, Kutxabankek aurrerapausoa eman du Bizum Negozioak aplikazioarekin, zeinak eskudirurik gabeko erosketek izan duten hazkundeari erantzuten baitio, eta aurrez aurreko erosketetarako ere erabil daiteke.
Finantza erakundearen aplikazio berriak telefono bidezko eragiketa kopuru mugagabea eskaintzen die negozioei, erosketa bakoitzeko 10.000 euro gehienez. Autonomoek beren bulegoan kontratatu ahal izango dute.
Urrutiko ordainketei dagokienez, Bizum zerbitzukoek iazko azaroan gehitu zuten Interneteko erosketak egiteko aukera, eta erabiltzaileen erdiek eskatu dute kodea urrutitik erosi ahal izateko.
Bizum ordainketak onartzen dituzten enpresak berrehun ziren urte hasieran, eta 4.000 orain. Espainian guztira hamabost milioi euro gastatu dira sareko erosketetan. BBVAren arabera, Bizum bidez kobratzen duten bezeroak seikoiztu egin zaizkie martxotik.
Sakelako telefono bidez kontutik kontura dirua bidaltzeko eta jasotzeko ordainketa sistema da Bizum. Partikularren artean egin daitezke ordainketak, baita Interneteko erosketak eta donazioak ere; zuzenean eta inongo kosturik gabe egiten dira.
Espainiako banku sistemako erakunde ia guztiek sortutako plataforma bat da, eta bankuko kontuak sakelako zenbakira lotzen ditu. Beraz, nahikoa da sakelakoa eskura izatea ordainketak egiteko. 2016an sortu zutenetik, hamar milioi erabiltzailetik gora lortu ditu aplikazioak. Urte amaierarako bi milioi erabiltzaile gehiago izatea aurreikusi dute. Denera 176 milioi transakziotik gora egin dituzte dagoeneko; zehazki, 8.000 milioi euro mugitu dira.
Saltzeko modu berri bat
Izan dira, baina, itxialdian zerbitzu hori erabili duten enpresa txiki batzuk. Ogibidearekin jarraitzeko konponbideak aurkitu behar izan zituzten, eta banaketen kobrantzak egiteko orduan baliagarri izan zitzaien Bizum zerbitzua. Orain, harekin jarraitzeko asmoa dute.
Inma Iriondok Adarrazpi gaztandegian egiten du lan, Urnietako Goiburu auzoan (Gipuzkoa). Konfinamenduan, Donostiako San Martin merkatuan egoteaz gain, etxez etxeko banaketak ere egin behar izan zituen. «Hainbat herri eta auzotako bezeroak izanda, geuk joan behar izaten genuen etxeetara, ezin izaten zuten-eta San Martin merkatura etorri», adierazi du Iriondok. «Dendan TPV sistema dugu, baina, egun batean 20-30 eskaera banatu behar badituzu, ezin zara ibili txartelekin gora eta behera. Denbora gehiegi kentzen dizu, eta ezin zara hainbeste egon esperoan».
Egoera hartan, sistema hura «perfektua» eta «erosoa» izan dela azpimarratu du, eta askoz ere errentagarriagoa: «Gomendatu zuten eskuko dirua ez erabiltzeko, baina, txartel bidezko ordainketekin, komisioak berberak ziren. Bizum bidez ordainduz, transakzioa unean unekoa izateaz gain, ez da komisiorik kobratzen».
Larre Gain sagardotegian ere (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa) Bizum aplikazioa erabiltzen dute itxialditik, Arnaitz Lasartek esan duenez. Sagardo botilak banatzera doazenean bakarrik erabiltzen dute ordaintzeko sistema. «Lehenagotik ez zitzaigun otu ere egin Bizum erabiltzea, ez baikinen ibiltzen hainbeste etxez etxe. Itxialdian ohartu ginen erabilgarria izan litekeela», azaldu du Lasartek.
Bezeroarekin kontakturik ez izateko «errazena eta praktikoena» izan da sagardotegikoarentzat. Adierazi du zera dela garrantzitsuena, ordaintzeko ahalik eta aukera gehien eskaintzea: «Ez da asko txartel bidez ordaintzeko TPV sistema ere jarri genuela. Aukera bat baino gehiago eskaintzea da kontua, ez da-eta ezer kostatzen».


