Irakaskuntza publikoa hobetzeko ituna betetzea exijitu dute sindikatuek Nafarroan

Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna betetzea exijitu diote Nafarroako Gobernuari LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek.


Gaineratu dute Espainiako Gobernuak FEMP Espainiako udalen federazioarekin sinatutako akordioak ez lukeela ondoriorik izan behar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. «Dirua hemen erabili behar da, eta hemen geratu behar du […] Foruen berezitasunak babesten gaitu, eta guk defendatu egingo dugu».
EH Bilduko alkateek, berriz, udalen finantzaketa defendatzeko eskatu zieten astelehenean Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta aldundiei. Urrunago joan dira Nafarroako Parlamentua eta udalen federazioa, eskatu baitute indargabetzea tokiko erakundeei defizita debekatzen dien legea.
Koronabirusaren krisiaren aurretik ere sortu ziren zenbait pitzadura pentsiodunen mugimenduen artean: «pentsio duinak» aldarrikatzera mugatu nahi zuten talde batzuek, baina eskaera zabalagoak aldarrikatu zituen pentsiodunen batzarretan gehiengoa lortu zuen beste sektore batek, eta kale protesta jendetsuak egin zituen. Kritikoak «Bizkaiko mugimenduaren %5 baino gehiago ez direla» aldarrikatu du bozeramaileetako batek, Jon Fanok.
Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa antolatu du pentsio publikoak eta duinak aldarrikatzeko eta osasun eta zerbitzu soziosanitario publikoen alde egiteko. Azken urteetan Bilboko Aste Nagusian egin dute manifestazioa, eta, aurten, ohiturari eutsi diote, festak bertan behera geratu arrren.
Antolatzaileek azaldu dutenez, protestarekin salatu egin nahi dute zer jokabide izan duten Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek COVID-19a agertu zenetik osasunaren eta zaintzaren alorrean. «Inbertsio publiko urriak, inprobisazioa eta autokonplazentzia» leporatu diete erakundeoi.
Manifestazioa 12:00etan hasiko da, Plaza Eliptikoan, eta Areatzan amaituko dute.
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak udan eten zituen astelehenero Bilboko udaletxearen aurrean egiten dituen elkarretaratzeak, irailaren 7ra arte. Izan dira, ordea, azken asteetan protestei eutsi dieten zenbait talde; Portugaleten, esaterako, astelehenero elkartu dira, eta Bilborako deia egin dute orain. «Egun seinalatua da partekatzen dugun borrokari berriro ekiteko».
«Zentzugabea»
Ados kolektiboko kideen arabera, ordea, «zentzugabea» da manifestaziora deitzea. Gogoratu dute Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarri duela, Bilboko Udalak Aste Nagusia bertan behera utzi duela «aho batez», eta konpartsen koordinakundeak ere gauza bera egin duela prestatu zuen egitarau alternatiboarekin.
Era berean, deitzaileei leporatu diete «pentsio duinen defentsarekin loturarik ez duten eskaerak» egitea eta horiek defendatzen dituzten taldeekin solidarioak ez izatea. «Osasun arloko langileak ere kalera irtetea saihesten ari dira, beren aldarrikapen bidezkoak eskatzeko».
«Bakarrik Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua ordezkatzen dutela diotenek eusten diote manifestazioaren deialdiari», azpimarratu dute Adosekoek, eta salatu horko kideek asmo bakarra dutela mobilizazioarekin: «Protagonismo pertsonala» lortzea eta mugimenduaren izena «norberaren intereserako» erabiltzea.
Darraiduren hitzek talka egiten dute Elena Estonbarenekin, Donostiako Londres hoteleko zuzendari eta Gipuzkoako Hotelen elkarteko presidentearenekin. «Duela bi hilabete galdetu bazenit, udako aurreikuspenak %20-25eko betetze maila zirela esango nizuke; eta uztailean, azkenean, %50 inguruan ibili gara Donostian. Gurean, %57 uztailean, gaitz erdi. Baina ezin da alderatu ere egin beste urte batzuekin, %90etik gora ibiliko ginen. Eta abuztuaren erdi aldetik aurrera, okerragoa izango da». Lurraldeko betetze datuak, berriz, are ilunagoak dira. Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartearen arabera, uztailean ez dira %30era iritsiko.
Ezpeletatik Donostiara 50 kilometro eskas daude, eta bi mundu dirudite. Angeluren (Lapurdi) eta Bilboren arteko distantzia hiru aldiz handiagoa da, baina ez nahikoa bi urtarotan bizi direla pentsatzeko. Angeluko turismo enpresen elkartearen arabera, 2020ko udako betetze maila «2019koarena bera da»; areago, «abuztuan, ostatuak ia beteta egongo dira; bai, behintzat, hilaren 22ra arte».
Eta Bilbon zer diote? Alvaro Diaz Ilunion hoteleko zuzendaria da eta Destino Bilbao hotel elkarteko bozeramailea. «Uztailean irekita egon diren hotelek diote ez direla %30era iritsi. Abuztua hobea izatea espero ze; iaz, hilabete onena izan zen, %93ko betetze mailarekin. Baina ezerezteak egon dira, eta uztaileko kopuruak izango dira berriro».
Darraiduk oso argi du zein den uda onaren gakoa: «Frantziako turista gehiago etorri dira [%7, AaDTren arabera]. Hortik kanpoko turista oso gutxi ditugu [-%44]. Halere, emaitzak beste urte batzuetan baino hobeak dira». Osasun krisi garai betean, historikoki bezerorik onena izan den horrek ez du kale egin Iparraldean. Donostiara jo zalea ere bada bidaiari frantziarra; aurten, baina, «gutxi» ikusi dituztela azaldu du Estonbak. «Abuztuaren lehen bi asteetan, betetze mailaren %60aren inguruan ibiliko gara, bezero espainiarrari esker. Baina bigarren hamabostaldian jaitsiera nabarmena dator. Atzerriko turistak eusten dio horri, eta ez dago».
Ipar Euskal Herrian, kostaldean zein barnealdean dabiltza bisitariak. AaDTren datuen arabera, betetze maila %98 izan da abuztuko lehen bi asteetan. Ipar Euskal Herriko museoak eta bisita guneak —Larhungo trena, Sarako leizeak, Baionako Euskal Museoa…— batzen dituen elkarteak datu horiek berretsi ditu: uztailean %80ko betetze maila izan zuten, eta %50koa espero zuten.
Hegoaldean ere datuak ezberdinak dira hiriburuan eta landa eremuetan. Horren eredu Nafarroako Gobernuak iragan astean sektorearen inguruan eginiko erradiografia: abuztuan %27ko betetze maila espero dute Iruñerrian; han, hotelak dira gehien. Landa turismoaren datuak, aldiz, onak dira: %87 lehen hamabostaldian, eta %85 bigarrenean.
Beste modu batera lanean
Koronabirusak hankaz gora jarri du sektorea, eta lan egiteko modua aldatu. «Ezjakintasuna da okerrena», onartu du Estonbak. Baina zergatik? «Gertatu izan zaigu egun batetik bestera hamar logela gehiago edo hamar ezerezte izatea. Oso zaila da aurrea hartzea». Diazek, aldiz, egunerokoa hartu du hizpide: «Garbiketa protokoloengatik, segurtasunarengatik… Horiei ohiko lana gehitu behar zaie. Betetze mailaren %30 duzu, baina lantaldearen %80 behar duzu. Baliabideak ez dituzu optimizatzen». Darraiduk hotel osoa desinfektatzen du egunero, baina jatetxean sumatu du alderik handiena: «Mahaiak urrundu behar izan ditugu gutxieneko distantziak ziurtatzeko. Zenbatuak ditut, berrogei aulki galdu ditut jantokian neurriengatik».
Eta iraila? Hegoaldean behintzat urrunegi dirudi aurreikuspenak egiteko. «Guretzat iraila, orain, ez da existitzen», bota du Diazek. Estonba argigarriagoa da: «Hondamendia. Iraileko bezeroa da Espainiatik kanpokoa eta bilera handietara etortzen dena, eta ez dago». Nafarroako Gobernuak ere ez zuen iraila sartu bere aurreikuspenetan. «Irailari buruz esan dezakedana da itxita dauden hotelek ez dutela orduan irekiko», aurreratu du Destino Bilbaoko zuzendariak. Carltonek ireki ondoren, zazpi dira Bilbon itxita dirauten hotelak.
«Ahalik eta gutxien galtzea»
Irailaren ondoren etorriko da kontuak egiteko garaia. Estonbak dio hotelek %30 inguru merkatu dituztela prezioak eta, betetze maila zein den ikusita, «erresistentzia urtea» dela. «Aurtengo helburua ahalik eta gutxiena galtzea da». Dioenez, aurten, Donostian hotel askok inbertsio handiak egin dituzte eta bederatzi berri ireki dituzte. «Hiriko logela kopurua %20 igo da azken urtean, eta hori ere kontuan hartu behar da alderaketak egitean. Eskaintza asko igo da». Probintzian ere ez da komeriarik faltako, eta Adegik mezu larria zabaldu du dagoeneko: «Udako betetze maila ez da nahikoa enpresa ehun honi eusteko».
Eta zenbaki gorrien eskutik, erabaki zailak. Iragarpena egin du Diazek: «Hotelik ez da eroriko; Bilbon, behintzat ez, baina batek baino gehiagok itxiko du udazkenean. Orain duten lanarekin ez die merezi. Urte amaieran kontuak egitean, inork ez ditu ezta erdi txukunduak ere izango». Estonbak ere uste du Donostian hotelen batek aldi baterako lan erregulazioren bat onar dezakeela, negozio askotan nola egin ikasi dutelako. Oso modu grafikoan laburbildu du zer espero duen udazken-neguetarako: «Lau otsail izango ditugu jarraian».



Tokiko erakundeen finantzabideak hizpide eta eztabaidagai dira egunotan. Abuztu hasieran Pedro Sanchezen gobernuak FEMP Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin akordioa sinatu eta dekretua argitaratu zuen, zeinetan jasotzen den tokiko erakundeek laguntzak eta interesak jasoko dituztela, egun dituzten soberakinak Espainiako Gobernuari maileguan ematearen truke.
Izan ere, udalak ez dira aske euren finantzaketarako: Aurrekontuen Egonkortasun Legeak eragotzi egiten die defizitik izatea, eta, superabitik izanez gero, behartuta daude diru horiek zorra kitatzeko erabiltzera.
Hori bai, legearen baldintza horiek Hego Euskal Herriko tokiko erakundeentzat indargabetu egingo zirela jaso zuen EH Bilduk berak Espainiako Gobernuarekin maiatzaren 20an sinatutako akordioak. Koalizioaren arabera, «EH Bilduk akordio hori betearazteko bidean lanean jarraituko du».
Bitartean, Espainiako Gobernuaren dekretuak foru berezitasunak ez dituela errespetatzen uste dute koalizioko alkateek eta, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Maria Txibite Nafarroako presidenteari dei egin diete ez dezaten dekretua ezartzen utzi eta udalen finantzaketa defendi dezaten.
Anomaliak
EH Bilduko alkateek uste dute Espainiako Gobernuak bere burua finantzatu nahi duela superabitaren erabilera horrekin, eta antzeko mekanismoak ikusi dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien jokaeran. «Udal foru funtsen gaineko aurreikuspena murriztu dute, eta, beraz, udalek uste zuten baino diru sarrera txikiagoak izango dituzte, %20 gutxiago».
Beste anomaliaren bat ere ikusi dute udal finantzekin. Alkateek salatu dutenez, Bizkaiko Aldundiak erabaki du bere altxorrean gordetzea 2019ko funtsaren likidazioko udalen aldeko 26 milioi euroko saldoa, 2020ko balizko likidazio negatiboa konpentsatzeko.
Horrez gain, EH Bilduk salatu du «tirabirak» izan direla Espainiako Gobernuak martxoaren 17an sortutako Ezohiko Gizarte Funts Bereziaren banaketan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek ez dute hortik ezer jaso, «eta beste erkidegoetan funts hori apirilean eta maiatzean entregatu zitzaien udalei». EH Bilduko alkateen ustez, «ez du balio Madrilen aurrean kexatzea, gure udalei finantzabideak kendu zaizkielako hemen gauza bera egiten ari direnean».
