«Leher egin arte aritzen zara, eta, ezin duzunean gehiago,…
Zer aldarrikatu nahi izan duzu manifestazioarekin?
Nik ezagutu izan dudanaren lekukotza ematera nator, sindikatuetako ordezkariok pairatzen dugun jazarpenaren lekukotza ematera. Benetan dihardugu Mercadonako langileen eskubideen alde. Hori da sindikaliston betebeharra.
Mercadonak bere langile bat salatu du bide penaletik.
Laguntza eman nahi diogu salatu duten kideari. Muturreraino iritsi ziren [enpresakoak] kasu honetan bide penalera jotzean; marra gorria zeharkatzea da hori. Haien helburua da bidegabeko kaleratzea onar dezala, eta, ahal badute, isiltasun klausula lortzea. Ez dute nahi bertan zer gertatzen den jakitea.
ELAkoek gonbidatu zaituzte manifestaziora. Zer helarazi nahi diezu?
ELAko ordezkari guztiei ere animoak eman nahi dizkiegu. Jazotzen diren gehiegikeria guztien aurka elkartzen eta antolatzen bagara, gure lagunek merezi duten ordezkaritza lor dezakegu. Beldur handia dago dendetan; ez da saldu nahi digutena. Lan harremanak normalizatzea lortu behar dugu, Mercadonan ez baitaude normalizaturik. Kontua da haiekin dugun elkarrizketa ez dela konfiantzazkoa.
«Lesio fisiko larriak» salatu ditu ELAk. Zergatik pairatzen dituzte langileek halako gaitzak?
Mercadonako langile gehienok lan zama izugarria dugu. Lanorduak ez dira txandakatzen, eta, azkenean, hondaturik amaitzen duzu, fisiko zein psikologikoki. Coruñan ez dago dendarik non ezin duzun aurkitu edozein zailtasun izan ez duen langilerik. Gutxi batzuk aipatzearren: etenak, bizkarrak leherturik, karpo kanaletako sindromeak…
Ezin al duzue egokitu lan erritmoa?
Mercadonan ezin duzu lanpostua moldatzea eskatu; ezin da egin. Idatziz eskatu behar da, eta ez da ia inor ausartzen. Leher egin arte aritzen zara, eta, ezin duzunean gehiago, kalera.
Presio psikologikoa aipatu duzu. Zer-nolakoa da Mercadonan pairatzen duzuen presioa?
Izugarria da jasaten dugun presio psikologikoa. Xantaia handi eta ikaragarriena urteroko diru sariarena da, Mercadonako lan hitzarmenak jasotakoa. Zure lanaren balorazio guztiz subjektiboaren arabera ematen dizute edo ez. Haien esanetara egon behar duzu une oro; amore eman behar duzu haien aurrean. Berdin du zure bizitzak; saldu egiten duzu.
Lan sakrifikatua, beraz…
Bakarra izango balitz sakrifizioa… Nahiago nuke bakarra izango balitz. Ezinezkoa da ados jartzea Mercadonarekin. Hermetismoan datza beraien jarduna.
Langileen osasun eskubideen parte dira gaixo agiriak. Erraza al da Mercadonan hauek ematea?
Mercadonan gaixo ez egoteko idatzi gabeko debeku bat dago. Hilzorian egon behar duzu gaixo agiria emateko. Gaixo zaudenean, dendatik irten bezain laster enpresako mediku zerbitzuko dei ugari dituzu. Ea nola bururatzen zaizun gaixo agiria hartzea haiei jakinarazi aurretik. Mercadonan gaixoaldian egon aurretik derrigor hiru egun egon behar duzu etxean, justifikatu gabe, preskripziorik gabe. Halakoxea da protokoloa.
Lan hitzarmenean jasota dago aldi baterako ezintasuna dutenek diru sarrera osagarri bat izateko eskubidea dutela. Lau baldintza bete behar dira osagarri hori jasotzeko, eta bat ez bada, bestea ez duzu beteko.
Galiziako CIGeko kide ere bazara. Zer erantzun jaso zenuen bertako zerrendetara aurkezten saiatu zinenean?
Izugarria izan zen nire esperientzia. 2010ean, CIGeko zerrendetara aurkezten saiatu nintzen. Nire koordinatzaileak egunero esaten zidan sindikatua Mercadonaren aurka zihoala, eta CCOO edo UGT sindikatuetako zerrendetara aurkezteko. Argi nuen CIG sindikatuan aurkeztu nahi nuela, eta horrek are argiago utzi zidan. Prozesu sindikal bat da hura. [Koordinatzaileak] Ez du zertan muturra sartu. Langileon kontua da.
Eta zer ondorio ekarri zizkizun prozesuarekin jarraitzeak?
Ordurako lauzpabost urte neramatzan sail batean, eta, bat-batean, korridore txarrenak niretzat izan ziren; kutxa bakartu batera aldatu ninduten; ez zidaten uzten nire kideekin harremanetan jartzen, eta hiru diru sari kendu zizkidaten —azkenean, auzitara joz berreskuratu nituen—. Orain, CIG sindikatutik saiatzen naiz inork ez dezala pasa nik pasatutakoaren erdia.
Mercadona enpresaren «tratu txarrak» salatzeko manifestazioa egin du ELAk
ELA sindikatuak dio Mercadonak «familia handiaren» irudia saldu nahi duela, «baina, egiaz, langileen kontrako erasoak eta praktika antisindikalistak» dituen enpresa bat dela. Hain zuzen ere, sindikatuen aurkako jardunagatik zigortu zuten Mercadona azaroan, eta 3.550 euro ordaindu behar izan zizkion ELAko ordezkari bati.
Sindikatuaren iritziz, langileek jasaten dituzten presio eta erasoak «enpresaren jarrera estrategikoaren» ondorio dira. «Argi esan dezakegu Mercadonak modu orokorrean ematen dizkiela tratu txarrak bere langileei», adierazi zuten sindikatuko kideek. «Osasuna galdu duten langileei jazartzen zaie, eta alde eginarazteraino presio egiten die», erantsi zuten.
Osasun eskubidearen urraketak nabarmendu zituen gehien ELA sindikatuak. Bozeramaileek azaldu zuten Mercadonako langile gazteek «lesio fisiko larriak» dituztela, beste banaketa enpresetan gertatzen ez den neurrian, eta konpainiaren zerbitzu medikoaren «kontrol zorrotzaren» bitartez «estaltzen» dituztela. «Mercadonak A eta B aurpegia ditu. A aurpegia soldata egonkorren aurpegia da, eta B aurpegia, azaltzen ari garen eskubide urraketa guztiena», salatu zuen Arabako Mercadonako langile batek; ez zuen izenik eman nahi izan.
Osasunaren inguruko salaketak nabarmendu baziren ere, lanorduak ere aipatu zituzten: «Lan erritmo eta txandak onartezinak dira, eta ezin da bateratu bizitza pertsonalarekin».
Mercadona Euskal Herrian
2014an iritsi zen banaketa enpresa ezaguna Euskal Herrira. Ordutik, hegoaldeko herrialde guztietan dago. Honako hau adierazten du euskaraz webgunean: «Langilea oso garrantzitsua da. Gure bezeroei zerbitzu ezin hobea eskaintzeko, langileek pozik egon behar dute. Gure helburuetako bat da langileak pozik eta motibaturik egotea. Gure langileez oso harro gaude». Enpresa horretako langile batzuek aurkakoa adierazteko atera ziren kalera atzo.
Iruñeko langileek ere 2018ko abenduan salatu zuten enpresa. Akordio bat lortzeko, ELA sindikatuak bilera bat eskatu zion zuzendaritzari, baina Mercadonak uko egin zion sindikatuarekin biltzeari.
Arabako langileen hitzetan, Mercadona enpresa «esplotatzailea eta sektarioa da», langileen bizitza eta osasuna jokoan jartzen duena. Basauriko (Bizkaia) egoitzakoek legez ezarritako gutxieneko atsedenaldia betetzen ez dutela salatu zuten: «Mercadonak lanaldiak zatitzearekin mehatxatu gintuen, eta ELAren erruz denak izorratuko ginela esan zigun».
Gipuzkoako langileek azaldu zuten astean bost eguneko lanaldia ezartzea lortu dutela «ELAk lehengo ordutegi sistema salatu duelako». Hala ere, asteburuetako langileek «hamar orduko lanaldiak» dituztela azpimarratu zuten.
Halaber, herritarrei «kontsumo arduratsua» egiteko eskatu zien ELAk, «langile klasearen eskubideak urratuz aberasten direnak ez laguntzeko».
Zerga bilketaren erorikoa apaldu egin da Araban, Bizkaian eta…
Joerak antzekoak izan dira hiru lurraldeetan. Aurreko hilabeteetan baino askoz ere zerga gehiago bildu dituzte ekainean, baina ez jarduera ekonomikoa berrabiarazi delako soilik. Koronabirusaren krisia hasi zenean, aldundiek hainbat neurri hartu zituzten «herritarren likidezia hobetzeko eta ekonomiako sektore ahulenek kalte handiak ez izateko»; besteak beste, zergak ordaintzeko epeak malgutu zituzten, eta BEZaren bidez likidezia eman zitzaien enpresa eta norbanakoei. Ekainean hasi ziren atzeratutako ordainketa horiek jasotzen.
Zehazki, BEZaren eta zeharkako beste zergen bilketan izandako beherakadaren ondorio dira orain arteko emaitzak. Araban %29,5 murriztu da zeharkako zergen bilketa, Bizkaian %16,6 eta Gipuzkoan %12,5. Zeharkako zergen artean, nabarmentzekoa da hidrokarburoei ezarritakotik jasotzen dutenak zenbat egin duen behera: %30 inguru.
Arabako Ogasunak nabaritu ditu gehien krisiaren ondorioak. Han, zergen bidez 695,6 milioi euro jaso dituzte, 2019an baino 142,2 milioi gutxiago (-%17). Hala ere, datua ontzat jo daiteke maiatzekoekin alderatuz gero: Araban, urtarriletik maiatzera, iaz baino %36 zerga gutxiago bildu zituzten. Han ere zeharkako zergek egin dute zuloa: besteak beste, BEZaren bidez %34,2 gutxiago jaso dute.
Ekaineko berpiztea
Bizkaiko ogasunak biltzen ditu zerga gehien: 3.012,6 milioi euro aurtengo lehen seihilekoan. Iazko bilketarekin alderatuta, %12,8 izan da jaitsiera.
Gipuzkoan ere nabarmena izan da ekaineko berpiztea: joan den urtean baino %23,9 gutxiago bildu zuten urtarriletik maiatzera bitartean, eta, ekaina kontutan hartuta, %11,6 izan da beherakada —1.402,5 milioi euro bildu dituzte—.
Dena den, urtea amaitu bitarteko aurreikuspenak ez dira baikorrak. Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak atzo azaldu zuenez, zerga bilketa %20 murriztuko da: «Jarduera ekonomikoa murriztu egingo da, kontsumoa jaitsi, eta langabezia igo».
Bestalde, gogorarazi zuen 2019an zerga bilketaren langa guztiak hautsi zituztela, eta hori kontuan izan behar dela alderaketak egiteko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru ogasunek 15.469,5 milioi euro bildu zituzten 2019an.
Gipuzkoak Bergara eta Beasain arteko bidesarietarako arau proiektua onartu…

Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain eta Bergara arteko A-636 autobidean bidesaria gelditu beharrik gabe ezartzeko foru arau proiektua onartu du.
Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro bideratu ditu Emaitek Plus…

Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro bideratu ditu Emaitek Plus programara. Emaitek Plus zentro teknologikoei eta ikerkuntza kooperatiborako zentroei zuzentzen zaie.
Soldatak igoko dizkiete Ipar Euskal Herriko ospitaleetako langileei

El Gobierno francés firmó con la mayoría de sindicatos un acuerdo que aumentará en “más de 8.000 millones de euros” anuales la dotación presupuestaria en sanidad.
Enpresa kopurua, behera berriz
Baina enpresa kopuruaren goranzko joera eten egin da ekainean. 131 sozietate gutxiago daude orain Gizarte Segurantzan zerrendatuta maiatzean baino, guztira 74.675 konpainia —otsailean baino 1.911 gutxiago—. Ekainekoa ez da oso erorialdi handia; Confebask patronalak berak ere hala uste du, neurri batean enpresa sarea egonkortu egin dela COVID-19ak eragindako lurrikara izan ostean.
Hala ere, herrialde bakoitzari begira, enpresa kopuruaren joera desberdina antzeman daiteke. Gipuzkoan eta Bizkaian suspertzea ikusten da. Nafarroan, aldiz, kopuruak behera egin du lehen gorakada baten ostean; Araban, gainera, erorialdia markatuagoa izan da.
Sektoreka, zerbitzuetan iazko ekainean baino 2.307 enpresa gutxiago daude, eta industrian, 180 enpresa gutxiago.
Atlantikoan itotzeko arriskuan
Ituna berrikuste fasean dago orain, baina bitartean negoziatzen jarraitzen dute. Haren bidez, EBko eta Mercosurreko herrialdeen arteko muga zerga gehienak desagertu edo txikitu egingo dira, eta Atlantikoaren alde bateko zein besteko enpresek sarbide errazagoa izango dute beste aldean. Negoziazioak 1999. urtean hasi ziren, eta bazirudien akordio bat egiteko beharrezkoak ziren aldagai guztiek bat egin zutela joan den urtean.
Horrenbeste denboraren ostean, ordea, presaka itxi ote zuten akordioa? Gobernuz kanpoko hainbat erakundek salatu dute Bruselak ez zituela egin akordioaren eraginak eta jasangarritasuna neurtzeko behar adina azterketa, eta Europako Batasuneko Arartekoak ikerketa bat hasi zuen joan den astean, kasua aztertzeko.
ALDAKETAK
Joan den udatik aldaketak izan dira jokalekuan: une hartan, Mercosurren, bat egin zuten merkatuen liberalizazioaren aldeko eskuineko bi agintarik: Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak eta Mauricio Macri Argentinakoak.
Hegoaldeko Merkatu Komuna da Mercosur, eta Brasilek, Argentinak, Uruguaik eta Paraguaik osatzen dute. Argentinakoa da azken urtean bloke horretan izan den aldaketa politiko nagusia: Macrik hauteskundeak galdu zituen, eta Alberto Fernandez peronista da egungo presidentea.
Printzipioz, negoziazioak itxita daude, eta gobernu aldaketak ez luke eragin beharko, baina ez du bidea errazten. Fernandezen gobernuak apirilaren amaieran iragarri zuen Mercosurrek zabalik zituen negoziazioak albo batera utziko zituela; besteak beste, Kanadarekin eta Singapurrekin ari ziren hitz egiten. Felipe Sola Argentinako Atzerri ministroak, berriz, esan zuen EBrekin adostutako akordioa «akats bat» zela, eta gaineratu zuen ikusteko dagoela Europako Parlamentuak onartzen duen. Akordioak aurrera egiteko EBko 27 herrialdeek bozkatu behar dute baiezkoa.
EZEZKOAK
Europako Batzordeak urtea amaitu baino lehen itxi nahi du tratua. Mercosurreko herrialdeek goi bilera telematiko bat egin zuten uztailaren hasieran, eta Josep Borrell Europako Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak han eman zuen Bruselaren asmo horren berri.
Ez da erraza izango, 27en artean badirelako itunarekin eszeptikoak diren gobernuak. Frantziak eta Irlandak agertu zuten hasieratik zalantza gehien, eta haiekin bat egin dute Belgikak, Austriak eta Poloniak ere. Herbehereetako Parlamentuak joan den hilean gaitzetsi zuen merkataritza liberalizatzeko akordioaren egungo testua.
BERME EKOLOGIKOAK
Akordioaren aurkako jarrerak bi arrazoi nagusi ditu: nekazarien presioa eta larrialdi klimatikoarekiko kezka. Itunaren ondorioz, Hego Amerikako elikagai gehiago iritsiko dira Europara, eta nekazariak kezkatuta daude osasun estandarrak ez betetzearekin —hori lehia bidegabea dela diote— eta inportazioek sor dezaketen konpetentzia gogorrarekin; besteak beste, Argentinako haragiak eta Brasilgo azukreak sortuko luketena.
Bestalde, Amazoniaren deforestazioa gaitzetsi dute. Bolsonaroren deforestazio politikari egotzi dizkiote joan den udan han izan ziren suteak, eta Frantziak eta Irlandak hitzeman dute akordioa ez dutela sinatuko hura aldatu ezean. Brasil behartu nahi dute «dituen nazioarteko betebeharrak» betetzera, eta EB-Mercosur akordioan txertatu Amazonia babesteko neurri lotesleak.
INTERES KONTRAJARRIAK
Alemaniak du interes gehien ituna gauzatzeko, eta urtea amaitu bitartean hura da Europako Batzordeko presidente. Hango autogintza eta industria farmazeutikoa izan daitezke onuradun nagusiak.
Akordioaren alde dago Espainia buru duen zazpi herrialdeko beste multzo bat ere. Europako enpresek urtean 4.000 milioi euroren muga zergak aurreztuko dituzte akordioari esker.
Trapagarango ABBko langileak mobilizazioak egin dituzte kaleratzeak salatzeko

Trapagarango ABBko langileak mobilizazioak egin dituzte kaleratzeak salatzeko. Hiru orduko lanuztea egin dute, eta manifestazioa egin dute herrian zehar.