Aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioen % 87 tramitatu ditu jada…

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan azaldu duenez, orain arte Euskadin aurkeztutako 25.641 aldi baterako lan-erregulazioen % 87 tramitatu dituzte jada.
Lanera itzuli dira Gamesan, akordiorako oinarria lortuta
Beraz, beharginek datozen urteetan lan hitzarmen berria izateko urrats handia egin dute. Birusak eragin duen krisi garaian enpresek itunak zorrotz beteko ote dituzten kezka ere badago langile askoren artean gaur egun. Edonola ere, Asteasuko beharginek enplegu berme bat eskatu zuten duela hilabete batzuk, eta lanuzteekin hasi ziren berme hori lortze aldera. Hau da, eskatu zuten multinazionalak agintzea ez duela langilerik kaleratuko. Alemaniako langileek badute berme hori. Aspaldian lortu zuten hori, baina lan ituna berritzea oso zaila gertatu da, ondoren, eta ia hilabeteko greba mugagabearen ondoren oztopo nagusiak gainditu dira.
Lau urterako ituna
Asteasuko txandakako langileek 2019-2022 itunaren beren baldintzei dagokien proposamena onartu dute, eta soldata igoerak jaso ditu horrek, beste hainbat hobekuntzaren artean. Lehen bi urteetan mailaketaren araberako igoerak aplikatu dizkiete soldata apalenak gertura daitezen soldata handienetara—iazkoa, atzerako eraginez—. Beste era batera esanda, soldata batzuen artean gero eta zabalagoa egin den arrakala txikitzeko helburua dute. 2021ean eta 2022an, berriz, igoera orokorrak aplikatuko dituzte, %2,3 eta %2,1ekoak hurrenez hurren. Txandaka aritzeagatik eta gauez lanean aritzeagatik jasotzen dituzten plusetan ere izango dute igoera. Halaber, lanaldia zertxobait murriztuko da.
2018an amaitu zen enpresako ituna. Soldatak eguneratzeaz gain —izoztuta zeuden—, azken urteetan lantegiaren barruan sortu diren langileen arteko «diskriminazioak» eta soldata arrakala txikitzeko neurriak nahi zituzten langileek, eta lortu dute.
Berriz abiatu dute antxoaren kanpaina
Gipuzkoako Kofradien Federazioak azaldu duenez, ontzi bakoitzean eguneko 10.000 tona antxoa arrantzatzeko baimena izan arren, 6.000 tona arrantzatuko dituzte gehienez. Eskaintza txikituta prezio handiagoak lortzea da helburua. Izan ere, jatetxeak eta tabernak itxita daude, eta ez dakite zein izango den kontserba enpresen jarduera.
Era berean, koronabirusa ez kutsatzeko segurtasun neurriak ezarri dituzte ontzietan: langileei tenperatura hartuko diete, eta maskarak eta eskularruak jantzi beharko dituzte. Gainera, ziurtatu dute neurriak hartu dituztela deskargetan ontzi pilaketak ez gertatzeko. LABek adierazi du protokolo horrek gabeziak dituela. Funtsezko iruditzen zaio arrantzaleei testak egitea eta lan egunak mugatzea.
Aldi baterako dosierrek langileen %19ri eragin diete Hegoaldean
Lurraldeka, Bizkaiak du espediente gehien, 13.110 aurkeztu baititu, Jaurlaritzaren azken datuen arabera. Gipuzkoan, 8.842 enpresek erregistratu dituzte dosierrak; Araban, 3.689k ,eta Nafarroan, 6.595ek. Nafarroako Gobernuak atzo eguneratutako datuen arabera, espediente gehienak (6.163), COVID-19aren krisiak eragindako jardueraren etenaldiaren ondorio dira, eta gainerako 422ak enpresaren antolamendu eta produkzio arloko arrazoien ondorioz aurkeztu dituzte enpresek. Nafarroako espediente horiek 55.486 langileri eragin diete guztira, eta horien artean %94,9k lana utzi behar izan dute epe jakin baterako, beste %5i lanaldia murriztu diete, eta oraingoz 67 behargin baino ez dituzte kaleratu.
Dena den, Aierdiren arabera, oraindik goiz da krisiaren tamaina eta sakontasuna neurtzeko. «Argi dago larria izango dela, analista guztien azterketek hala adierazten baitute. Berreraikuntzan pentsatu behar dugu denok, eta konfiantza dut Nafarroako egitura ekonomikoak lagunduko duela. Beste toki batzuk baino leku hobean uzten gaituzte». Epe motzera, 134 milioi euro inguruko laguntza zuzenak onartu dituzte enpresen likidezia bermatzeko eta autonomoentzat. «Erne egon beharko dugu ea nahikoak diren, baina horrekin batera ikusi behar dugu zer neurri hartu behar ditugun, hainbat mailatan, epe ertainean».
Egoera ezkorra izanik ere, Aierdik uste du lagungarri izango dela aurreko lau urteetan planifikazio ekonomikoan egin den lan guztia: «Oro har, ez da bide txarra; ziurrenik ñabardurak gaineratu beharko zaizkio». Hau da, Nafarroako sektore estrategikoen artean, energia berriztagarriak, elikagai industria eta osasun arloa daude, eta etorkizunean zeresan handia izango dute.
Egoera beltzagoa du ostalaritzak, aurten behintzat. Sektoreen artean, zerbitzuak eta industriak biltzen dituzte aldi baterako erregulazio gehien eta langile kaltetu gehien: %41 eta %56, hurrenez hurren. Jarduera ekonomikoei begira, autogintzaren sektorean dago langile kaltetu gehien, Volkswagenen garrantzia tarteko (langileen %21). Ondoren, ostalaritza da dosierrek eragindako langile kopuru handiena duen sektorea; zehazki, langileen %14,3ri eragingo diete.
Dena den, autogintzaren kasuan, Volkswagenek datorren astean ekin nahi dio lanari; ez dago argi, berriz, tabernak, jatetxeak eta hotelak noiz irekiko dituzten ateak. «Sektoreak berak antzematen du jarduerara itzultzeko egiten diren plan guztietan oso zail duela». Aierdik aurreratu du «udako kanpaina benetan konplikatua» izango dela.
LABen helegitea
LAB sindikatuak salatu du administrazio publikoarekin kontratua duten hainbat enpresak aldi baterako lan espedienteak aurkeztu dituztela. Enpresek, besteak beste, zerbitzua eskaintzen dute eskolen jantokietan, haurren garraioan edo kiroldegietako garbiketa lanetan. Sindikatuen kexuen aurrean, batzuek espedientea atzera bota dute, baina beste batzuek aurrera jarraitu dutenez, LABek helegitea jarri du.
LABek salatu du Nafarroako Gobernuak ez duela irizpide argirik ezarri. «Administrazioak kontratatutako enpresetako dosier guztiak baztertzeko eskatu diogu, baina ez dio kasurik egin gure eskaerari, eta batzuk onartu ditu lehen auzialdian, enpresa bakoitzari irizpide propioen arabera jarduten utziz». LABen ustez, gobernuak bere gain hartu beharko lituzke langileon soldatak, hilean 300 eta 400 euroan jaso ohi dutelako eta soldataren %70 jasoz gero, oso kalte-ordain txikia geratuko zaielako.
Jaurlaritza, Confebask, UGT eta CCOO elkarlanean ari dira, krisia…

Eusko Jaurlaritza, Confebask eta UGT eta CCOO sindikatuak elkarlanean arituko dira koronabirusaren krisitik “denok eta ahalik eta azkarren” ateratzeko.
Administrazioak kontratatutako enpresen lan-erregulazioen errekurtsoa egin du LABek
Krisia hasi zenetik 55.486 langile daude erregulazio-txostenen eraginpean Nafarroan

Koronabirusa covid-19: Erregulazio txostenpean dauden langileak Nafarroan. EAEn gorantz jarraitzen dute lan-erregulazioen eraginpean dauden langileek; 177.339.
Beasaingo eta Irungo CAF lantegiek astelehenean ekingo diote berriro…

Tren-sektorean lan egiten duen CAF euskal multinazionalak 2020ko apirilaren 20an berrekingo dio jarduerari Beasainen eta Irunen (Gipuzkoa) dituen lantegietan.
Lurrean, lurra jo baino lehen
Pertsonen joan-etorria murriztu eta mugak itxi izanak aire garraioa geldiarazi du: Europako Batasunean %88 murriztu da trafikoa iazko datuekin alderatuta, Eurocontrolek esan duenez. Frantzian %93 jaitsi da, zehazki, eta Espainian %95; kopuruak ere antzekoak dira AEBetan. Airelinea nagusien hegazkin gehienak aparkaleku erraldoi bilakatu diren aireportuetan daude, eta kostu txikiko konpainien geldialdia erabatekoa da ia. «Inoiz ez dugu tamaina honetako geldialdirik izan», esan du De Juniacek.
Jardueraren bat-bateko jaitsierak sektore osoan izan du eragina, eta abiazioa inoiz izan duen krisirik handienaren aurrean da. Aurrez ere izan ditu garai latzak: 2001eko irailaren 11ko atentatuak, 2008ko finantza krisia eta Islandiako sumendiaren kasuak dira nabarmenenak. Baina koronabirusak egoera berri baten aurrean jarri du mundua, eta agertoki horretan aire garraioaren kolpea ere inoiz jasan gabekoa izatea espero da.
25 milioi lanpostu
IATAk galera handiak aurreikusi ditu, eta iragarpenak are gehiago okertu ditu asteak igaro ahala. Azken datuen arabera, mundu osoan 25 milioi lanpostu galduko dira mugikortasun mugak hiru hilabetez luzatzen badira.Txinaren ostean, Europan eta AEBetan nabarmenduko da kolpea, batez ere: 70.000 milioi euroren eta 46.000 milioi euroren galerak izango dituzte, hurrenez hurren. Gainera, 5,6 milioi eta bi milioi lanpostu desagertuko dira. Denera, 286.500 milioi euroko zuloa utziko du krisiak munduan.
Bidaiarien urteko eskaria ia erdira jaistea espero da iazkoaren aldean, eta aire konpainia batzuk porrot egiteko gertu izan daitezke maiatzaren bukaerarako. Horri aurre egiteko neurriak hartzen hasiak dira. Lan erregulazio txostenak aurkeztu dituzte enpresek, baina likidezia beharrean dira, eta kutxak hutsik dituzte gehienek. Bada, krisiak luze irauten badu, lurra jotzeko gertu izan daitezke munduko aire konpainien %75 inguru, IATAren arabera. COVID-19-ak utzi du bere lehen biktima, halere: Flybe airelinea ingelesa izan da porrot egiten aurrenetarikoa. Finantza arazoei aurre egin ezinda zebilen, eta azken kolpea eman dio gaitzak.
Irauteak bakarrik balio du, eta horrek gastuak txikitzea esan nahi du; gerrikoa estutzea. Finantzaketa programak egokitzen ari dira konpainiak: hilabete eskasean goitik behera aldatu beharrean izan dituzte planak. Askotariko neurriak hartu dituzte, gastuak berehala txikitzen hasi eta ordainketak atzeratzeraino: erretiroak aurreratu dizkiete langile batzuei; hegazkin kopurua murriztu dute amortizatuak dituztenak salduz; bidaiariei bonuak eman dizkiete, hegazkin txartelen dirua itzuli ordez; kredituak hitzartu dituzte finantza erakundeekin: eta hegazkin berrien erosketak atzeratu eta bertan behera utzi dituzte Airbus eta Boeing konpainiekin. Hartutako neurri guztiak ere ez zaie aski, ordea, eta laguntza eskaerak gero eta ozenagoak dira.
‘Guraso estatua’ erreskatean
«Aire konpainiek salbatzaile bat behar dute, inoiz baino gehiago». De Juniac, ostera ere, katastrofeaz ohartaraziz. Eta berriz ere, begirada guztiak guraso estatuaren gainean jarri ditu IATAko buruak. «Konpainien finantzaketa laguntzek lehentasunezkoak izan behar dute gobernuentzat». Administrazioei eskatu diete, besteak beste, laguntza zuzenak emateko aire garraio komertzial eta zama garraio konpainiei, maileguentzako erraztasunak emateko, orain arte ordaindutako soldaten gaineko zergak jaisteko, eta 2020ko gainerako zerga ordainketak atzeratzeko.
Erantzuna berehalakoa izan da, eta diru publikoaren jarioa etengabekoa mundu guztian zehar. Norwegian konpainia izan zen administrazioari ateak irekitzen lehena: lehendik zuen zorrari aurre egin ezinik zebilen, eta pandemiak are gehiago okertu du haren egoera. Enpresa porrotaren atarian zela, Norvegiako Gobernuak ia 270 milioi euroko mailegua emango diola iragarri du. Baldintza gogorrak jarri dizkio, ordea: dirua jaso nahi badu, berregituraketa zorrotz bat egin beharko du. Zorra akzioetan jaulkitzeko prest azaldu da, baina asmo horrek kolpe handia eman dio finantza merkatuetan.
Antipodetan, Zeelanda Berriko Gobernua ere oxigenoa emateko prest azaldu da Air New Zealandi. Ia 500 milioi euroko erreskatea adostu dute, eta kopuru horren barruan daude datozen 24 hilabeteetan zorra berregituratzeko maileguak ere. Australiako Gobernuak ere 97 milioi euroren laguntzak onartu ditu Qantasentzat eta Virginentzat. Martxoan dagoeneko beste 500 milioi euro pasako funtsa bideratu zuen abiazioaren sektorera.
Italiako Gobernuak Alitalia nazionalizatu du, hamaikagarren aldiz: 2002tik ez du irabazirik izan, eta 2017az geroztik konkurtsoan zegoen. Azken 50 urteotan, 7.000 milioi euro jarri dituzte Erromako agintariek konpainia salbatzeko, eta beste 500 milioi jarriko dituzte orain.
Air France KLMk, berriz, 6.000 milioi euroren maileguak eskatu dizkie Frantziako eta Herbehereetako gobernuei. Paris eta Haga prest azaldu dira laguntzeko enpresaren %14 du bakoitzak, eta baita haren kontrol osoa hartzeko ere, beharrezkoa izanez gero.
Alemaniak ere modu berean erantzun du, eta adierazi du edozer egingo duela Europako aire konpainia handienari laguntzeko. Merkelen gobernua Lufthansaren kapitala erosteko prest azaldu omen da zenbait hedabideren arabera, baina enpresa ez da horren aldeko. Airelineak laguntza eskatu die, halaber, Suitzako eta Austriako gobernuei, eta kreditu bat negoziatzen ari da Belgikarekin ere, Brussels Airline talde alemaniarreko kide baita.
Erresuma Batuak ere plan bat iragarri du Virgin Atlantic eta Easyjet konpainiak diru publikoz laguntzeko. Aldiz, zalantza ugari eragin du Iberia, Vueling edo British Airways batzen dituen IAG taldeak, Espainiarekin partekatzen baitu jabetza, eta brexit-aren ondoren, agertoki berrira egokitzekotan baita. Halere, Europan, aire konpainiei laguntzeko iragarritako neurri guztiak herrialdeek beren kabuz hartutakoak dira. Batzordeak ez du planik iragarri; ezikusiarena egin du, nahiz eta aire garraioaren eskumena berea den. Egungo araudiak enpresei laguntza publikoak ematea ere debekatzen du, eta horretan ere ez du kontrako jarrerarik erakutsi. Aitzitik, onartu du gobernu askok enpresa nagusien akzioak erosi beharko dituztela, aldi baterako bada ere.
AEBetan, bestalde, gobernuak 50.000 milioi dolarreko funtsa bideratu du aire konpainiak porrotetik salbatzeko. Ez dute erabaki oraindik diru horrekin gobernuak konpainien kapitala erosiko duen ala ez. Halere, funtsaren erdia zuzeneko laguntza izatea aurreikusten da, eta gainerakoa, mailegu eta berme bidez emandakoa. Ohartarazi dute, hori bai, laguntza horiek baldintza gogorrak izango dituztela: isuri kutsagarriak murriztea, adibidez.
Ondorengoari begira
Krisi eta turbulentzia ugariko urteak pasatu ditu, baina birusak bat-batean geratu du abiazioaren garairik goxoena. Iluntzen ari du sektorean, eta hasiera batean suspertzea kolpekoa izango zela uste bazen ere, luze jo dezake. Hala iragarri du De Joniacek: «Krisiak hartu duen tamaina ikusita, ia ezinezkoa egiten du V formako suspertzea. Egiari zor, U forma izango du gehiago». Txina da horren erakusgarri. Pertsonen joan-etorria mugatuta egon daiteke epe luzera, eta horrek zaildu egingo du normaltasunera itzultzea.
Beste kontu bat da aire konpainien iraupena ere. 2008ko finantza krisiaren ondoren, enpresen arteko bat egiteak nabarmen ugaritu ziren; ordukoak dira gaur egungo hegazkin kÞonpainia nagusiak, eta elkartze horri esker iraun dute azken hamarkada honetan. Baina etorkizuna zalantza ugariz beteta dator, eta hegaldia laburra izan daiteke askorentzat.