Akordioa lortu dute Gasteizko Mercedesen, lan erregulazio txostenaren inguruan

COVID19: La dirección de la planta de Mercedes-Benz en Vitoria y el comité de empresa han alcanzado un acuerdo para la aplicación del ERTE debido al coronavirus.


Argudio horiek ezingo dituzte arrazoi objektibo gisa erabili inor lanik gabe uzteko. Era berean, gobernuak agindu du larrialdi egoerak iraun bitartean indarrean mantentzeko aldi baterako kontratuak —prestakuntzakoak, errelebokoak eta bitartekoak barne—.
Halaber, denbora horretan kontratu horiek amaitzen badira, horien iraupena luzatu egin beharko dute enpresek. Alegia, martxo amaieran amaitzen zutenei, kontratua luzatu beharko diete, gutxienez alarma egoera kendu arte. Halaber, ezingo da kontuan hartu larrialdi garaian lanean edo ez emandako denbora, ezta garai horretan lan egin behar zuten eta egin ez duten aldizkako langileen kasuan ere. «Hau parentesi bat da guztiontzat», azpimarratu du Yolanda Diaz Lan ministroak.
Kaleratzeak debekatuz, Italian duela aste batzuk hartutako erabakiarekin bat egin du Madrilek. Horretarako, alarma egoera arautzen duten ezohiko neurrien errege dekretua garatuko du; «klausula» bat gaineratuko du, Diazen hitzetan. Eta aldi baterako erregulazioak errazteko hartutako neurriaren interpretazioa egin du horretarako. «Ezin da kaleratzerik egon, [dekretu horretan] mekanismo zabala ezarri dugulako enpresek aldi baterako erregulazioei heldu ahal izateko», adierazi du Diazek.
Gobernuaren asmoa da, beraz, enpresek hartzen duten doikuntza neurri oro lana etetearen bidetik egitea, aldi baterako erregulazioen bidez. Enpleguari eutsi nahi dio horrela.
Dekretuaren arabera, alarma egoerak iraun bitartean, enplegu erregulazioak egin nahi dituzten enpresek argudiatu ahal izango dute kaleratzeak egiteko argudiatu ezin dutena, eta beharginak langabeziara bidali, baina aldi baterako. Denbora horretan, kotizazio oinarriaren %70 adinako saria gobernuak ordainduko dio langileari, eta ez du ohiko langabezia saria agortuko. Kontratu mugagabea zein behin-behinekoa duten langileei ezarri ahal zaie neurria. Eskatutako denbora amaitzean —alarma egoera kentzean, oraingo kasuetan—, enpresek berriz hartu beharko dituzte langileak.
Eta gero, zer?
Horraino paperean idatzita egongo direnak. Ikusteko dago osasun krisia amaitzean zer gertatuko den, bai kaleratzeekin, bai lan erregulazioekin. Aurreratutako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 10.000tik gora pertsonak galduko dute lanpostua hil honetan; Lanbidek 9.000 zenbatu ditu jada bere eremuan.
Enplegurako agentzia publikoak, baina, ez du zehaztu horietatik zenbat diren kaleratzeak eta zenbat aldizkako edo behin-behineko kontratuen amaitzeak, eta horietatik zenbat egin diren alarma egoera indarrean denetik. Dena den, gobernuak aurreratu du arauak ez duela atzerako eraginik izango, eta soilik atzotik aurrerako kaleratze kasuak hartuko direla kontuan.
Orain artekoak ikusita, baina, azken urteetako hilabete beltzena izango da martxoa, eta oso litekeena da hurrengoak antzekoak edo okerragoak izatea. Sekula ikusi gabekoa ere izango da aldi baterako erregulazioengatik langabezian daudenen kopurua, egunetik egunera nabarmen handitzen ari baita (126.122 lagun).
ELA sindikatuak atzo salatu zuenez, behin-behineko kontratua zuten langile ugari kaleratu dituzte egunotan, lan erregulazioetatik kanpo uzteko. Hori lege iruzurra dela ohartarazi du, eta auzitara joko duela.
Horrekin lotuta, lan erregulazioekin gertatzen ari dena zaintzeko eskatu dute sindikatuek, uste baitute enpresa batzuk tresna hori erabiltzen ari direla administrazioaren bizkar uzteko orain dituzten galerak, eta aurretik izan dituztenak eta izan ditzaketenak ere bai.
Horren harira, Diazek ohartarazi du lan ikuskaritzak enplegu etenaldi guztiak ofizioz berrikusiko dituela, eta nabarmendu «iruzurra» atzemanez gero enpresek «diru guztia» itzuli beharko dutela, langileen sariak barne. «Lanpostuei eusteko eskatzen diegun bezala, eredugarri izateko eskatzen diegu enpresaburuei».
Diazek, bestalde, jakinarazi du gobernuak enplegu erregulazioen tramitazioa arindu duela, eta hori egin duela, bereziki, langileek lehenbailehen kobratu dezaten langabezia —hil bakoitzaren hamargarren egunean jasotzen dute diru hori—. Gogoratu du behar adina kotizatu ez dutenek ere langabeziarako eskubidea izango dutela.
CEOE Espainiako patronalak, berriz, gogor kritikatu ditu Diazen hitzak, enpresariak «susmoapean» jartzen dituelako, eta gaineratu du kaleratzeei buruzko neurriak ez duela «ezer konponduko».
www.lekuko.com webgunea da egitasmoetarik bat. Atzo aurkeztu zuten, eta astelehenetik aitzina izanen da erabilgarri. Idoki etxe ekoizleen elkarteak, BLE Biharko Lurraren Elkarteak, EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta ELB sindikatuak sortu dute. Asteroko banaketa sistema bat abiatuko dute, hogei bat herritan, herrietako zerbitzu teknikoen laguntzarekin.
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak astelehen arratsean iragarri zuen merkatu irekiak debekatuko zituela; astebetean prestatu dute Interneteko plataforma, laborariaren eta kontsumitzailearen arteko zuzeneko harremana egiteko. Orotara, Ipar Euskal Herriko ehun bat etxaldetako mozkinak izanen dira eskuragai. «Kontsumitzaileak bere herrian banatuko duten laborarien zerrenda ikusiko du webgunean, saltzen dituen mozkinekin eta prezioekin», azaldu du Patrick Sallaberri Idoki etxe ekoizleen elkarteko kideak. Laborariarekin zuzeneko tratua eginen dute kontsumitzaileek, eta transferentzia bidez ala txekez ordaindu.
Banaketak astean behin edo bitan eginen dituzte, lekuen arabera. «Helburua da ahal bezain kontaktu gutxien izatea». Edozein dendatako drive zerbitzuak bezala funtzionatuko du: herritarra autoz hurbilduko da banaketa gunera, eta laborariak autoaren maletategian sartuko dio eskatutakoa. Oinez hurbilduko direnentzat, distantziak errespetatzeko neurriak hartuko dituzte. Mozkinak garraiatzeko, banaketa puntu bereko laborariak elkarren artean antolatuko dira.
Lekukoa.com webguneaz gain bestelako aukerak ere badirela oroitarazi du Saleberrik: etxaldeetako salmenta, erosketa taldeak, ekoizle saltegiak… «Krisiari erantzuteko eta presaka sortu dugu tresna berri hau. Espero dugu herritarren eta laborarien arteko harremana gehiago lantzeko balioko duela». Hori baita, haren ustez, geroari buruz izan beharreko gogoeta. «Denok dugu ardura; gure ekonomia birtokiratu behar dugu».
‘Baserrikoplaza.eus’
EHKolektiboa agroekologiaren aldeko baserritar eta herritarren sarea ere ari da antolatzen. Atari bat ireki dute sarean; azoka birtual bat, plaza bat, non nekazariek produktuak saltzeko aukera izango duten. Webguneak Baserrikoplaza.eus du izena, eta egituraketa fasean dago une honetan, Leire Rodriguez plataformaren dinamizatzaileak azaldu duenez. «Ahal den heinean garatzen ari garen tresna bat da. Une honetan, informatikarien laguntza lortzen ari gara, barne egituraketa eta garatze lan handia duelako. Baserritarren informazio fitxak ere egiten ari gara, nongoak diren eta zer produktu dituzten jakiteko». EHKolektiboarekin batera ari dira Freedoo informatika zerbitzuak, Talaios kooperatiba eta Amanzosc aholkularitza.
Webgunea ez dago martxan, eta ez dute zabaltzeko datarik ere aurreikusi oraingoz. Antolaketa zehazten ari dira, Rodriguezek esan duenez. «Ez dakigu ongi nola funtzionatuko duen, baina hasierako planteamendua litzateke eskualdekako taldeak egitea, zeinak konektatuko dituen tokiko baserritarrak bertako erosleekin». Xehetasun ugari adostu behar dira ataria abiatu aurretik, ez baita gauza bera esnekiak dituen ekoizle bat izan, edo bere bezeroak finkatuak dituen baserritar bat.«Inguruan duenari egokitu behar da. Ez da bakoitzak nahi duen hori eskuratzeko modu bat», azaldu du Josebe Blanco Antzuolako (Gipuzkoa) Pikunieta baserriko nekazari eta EHKolektiboko kideak.
Egitasmoaren sustatzaileek argi dute ezen plazak, birtuala izanik ere, baserritarrek eta herritarrek elkarrekin harremantzeko toki bat izan behar duela. «Gure asmoa ez da Internet bidezko supermerkatu bat antolatzea. Filosofia da baserritarrek eta kaleko herritarrek bide bat izatea harremanetarako. Gure lana janaria egitea da, eta horri jarraitzen diogu».
Azoken gabeziak bultzatuta ekin diote proiektuari. Azokak baitira nekazarientzat beren negozioaren eta komunitatearen epizentro. Horregatik kexu da Blanco bertan behera uztearen arrazoiekin; batez ere, supermerkatuetan ere argudioak berberak direlako. Lehen egunetako pilaketak jarri ditu horren eredu: «Etsigarria da; ez da justua». Blancoren hitzetan, azokan egin daitezkeen kontrolak eraginkorragoak dira. Salgaien katea da horren erakusgarri: «Supermerkatuetako apaletan dauden horien katea luzea da, eta arrisku gehiago dute. Azokan, aldiz, badakizu baserritarrak bakarrik ukitu duela janaria, eta zuk ukituko duzula hurrena; beraz, kontrola zorrotzago ezarri ahal da».
EHKolektiboak ez du baztertzen beren egitasmoa beste nekazari batzuengana zabaltzea. Hala ere, tokian-tokian antolatu dira arazoari irtenbidea emateko bestelako egitasmoak ere. Etxeko Azoka da horietako bat. Donostia inguruko ekoizle ekologiko batzuek sortu dute proiektua, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesarekin, etxez etxeko banaketari ekiteko. «Aurreko urteetan Biolur elkartearekin batera garatutako hornitze kolektiborako proiektuaren emaitza da. Proiektu hari esker, Gipuzkoako baserritar ekologikoen talde bat bildu zen Donostiako jatetxe, kontsumo talde eta beste kolektibo batzuei elikagai ekologikoen eskaintza kolektiboa egiteko. Gaur egungo egoera ikusita, baina, sortzen ari ginen plataforma baliatua dute etxez etxeko banaketari ekiteko», azaldu du Ugutz Falzes ENEEKeko kideak.
Sareko.net webgunea egokitu dute horretarako, eta aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko. Eskaerak, gutxienez, berrogei eurokoa izan beharko du, eta astean bi aldiz egingo dituzte banaketak: asteartean eta ostegunean. Oraingoz, Donostian bakarrik jarri dute abian Etxeko Azoka egitasmoa, baina beste eremu batzuetara zabaltzea da sustatzaileen asmoa: «Egunotan epeez hitz egitea ez da erraza, baina, gurea iragarri eta lehenengo orduetan izan dugun erantzun paregabea ikusita, argi dago kontsumitzaileen artean eskaria eta nahia badagoela».
Erakundeen neurriak
Eusko Jaurlaritzak ere baserritarren salgaiak jaso eta merkaturatzeko zerbitzu bat abiatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Datorren astean jarriko da martxan, eta Lurrarte Baserriko Uzta enpresa arduratuko da banaketaz, Haziko teknikarien, landa garapeneko agentzien eta udalen laguntzarekin. Aurrerago Arabara eta Bizkaira ere zabaltzea da asmoa.
Akitania Berria eskualdeak ere sortu du plataforma bat heldu den astetik aitzina erabiltzen ahalko dena. Haatik, mota guzietako ekoizle eta elikagai saltegiak izanen dira ikusgai bertan. Kontsumitzaileak geolokalizatzeko aukera izanen du, eta, gisa horretara, bere inguruan diren elikagai salmenten berri izanen du. Xehetasun gutxi eman badute ere, badirudi elikagaiak zuzenean etxeetara eramateko zerbitzua antolatu nahi dutela, baina dendetan berreskuratzeko aukera ere eskainiko dute.
Tokian-tokian, bestelako proposamenak ere egin dituzte. Angelun (Lapurdi), adibidez, ostegun eta igandeetan Quintaou plazan egiten den merkatuko elikagai saltzaileen zerrenda eta kontaktuak plazaratu dituzte herriko webgunean. Helburua zuzeneko salmenta martxan jartzea da, astean behin, ostegun goizetan, Quintaou plazan banaketa puntu bat antolatuta. Herriko etxea ari da zerbitzua antolatzen.
Baionan ere proposamen bat baino gehiago aurkeztu ditu herriko etxeak. Hiri erdiko merkatu estalia irekitzeko baimena onartu du Pirinio Atlantikoetako prefeturak, eta baldintzak zorroztu dituzte jende kopurua mugatzeko. Halaber, merkatu estaliko dendariek etxez etxeko banaketa ere eskainiko dute. Horrez gain, hirian diren bost baratzezainek saskiak proposatuko dituzte. Telefonoz egin beharko da eskaera, eta hiriko hiru gunetan banatuko dituzte, astearte, asteazken eta larunbat goizetan.
Herriko etxeek aukera dute Pirinio Atlantikoetako prefeturari merkatu irekiak antolatu ahal izateko salbuespenak eskatzeko. Ondoko asteetan ikusi beharko da Ipar Euskal Herriko herriei halakorik onartzen dieten.
Ertzainen eta langileen arteko tentsio unea ez zen urrunago iritsi. Salaketa, isun eta antzekorik gabe amaitu zen, baina poliziek ez zuten onartu langileen gonbidapena. Iragan astean, Mercedesek Gasteizen duen lantokian sartu ziren; atzo, aldiz, ez, eta langileak bakarrik itzuli ziren euren postuetara, are haserreago. «Alerta egoera hasi zenean, langile batzordeak jarduna etetea erabaki genuen, berehalako arriskua zegoela ikusita. Lan arriskuak kontrolatzeko legearen 21. artikuluaren babesean. Bi txanda eten genituen. Lan ikuskaritzara bidali genuen eskaera, eta ez dira etorri ere egin! Ikuskaritzak enpresarekin hitz egin zuen, eta lan egin daitekeela ebatzi zuen, fabrikan sartu ere egin gabe». Salaketa Iñigo Ortizena da, enpresako langile batzordeko presidentearena.
«Langileak haserre daude, erreta. Kutsatzeko arriskua dute egunero, eta hemendik etxera itzultzen dira. Askok arrisku egoeran dauden senideak dituzte. Zortzi ordu lanean eta gero hamasei itxialdian? Nola uler daiteke?». Batzordeak salatu zuenez, «ezinezkoa da» Sidenorren kutsatze arriskua kontrolatzea. Batzordearen arabera, jardunean zaila da metro eta erdiko tartea uztea beharginen artean, hala lantokian nola aldageletan. Aldagelak egunean behin desinfektatzen dituzte, hiru lan txanda diren arren; langileen esku jarritako desinfekzio produktuak ez dira eraginkorrak; maskarak duela hiru egun jaso zituzten… Eta hori lantaldeko 700 langileekin, mantenuko asko azpikontratatuak baitaude eta ez baitakite zer neurri dituzten. Horiek 500 inguru dira.
Langileak «urduri» daude; egoera ez da arrunta, eta azken hamar egunetan bi istripu larri egon dira altzairutegian. Makina batek besoa harrapatu zion bati, eta garabi batek langile azpikontratatu bat jo zuen. Horrez gain, batzordeak ez du ulertzen nola ari diren hainbeste maskara eta babes jantzi erabiltzen ospitale eta egoitzetan haien gabezia larria salatzen ari diren honetan. «Produkzioa gelditzea eskatzen dugu. Ezin daiteke egon osasunaren aurretik».
«Antsietateak jota»
Sektore ezberdinetako langileek salatu zituzten baldintzak atzoko mobilizazioetan: ospitaleetakoek, anbulantzietakoek, egoitzetakoek… eta merkatu kateetakoek. Oinarrizko zerbitzua direnez, ezin dituzte ateak itxi. Bilbon, DIA kateko langile batzordeak eman zuen euren egoeraren berri. Azken egunetan jo eta su ari dira, eta lantaldea txiki geratu zaie. «Egunero jasotzen ditugu lankideen deiak. Antsietateak jota dabiltza asko, urduri… Gogorra da. Iragan larunbatean, Zorrotzan, hiru langile ezin izan ziren joan dendara, botaka ari ziren, sukarrarekin… Beste batzuk itxialdian daude osasun arrazoiengatik, eta hutsune horiek ez dira ordezkatzen. Aurretik langile gutxi gaudela salatu izan dugu, eta, orain, hau. Eta lanik ez zaigu falta. Dendak ordu gutxiago daude irekita, baina gure lanaldiak aurreko berberak dira, barruan aritzen gara».
Merkatuan metro eta erdiko tartea gordetzea ia ezinezkoa da: kobratzeko garaian, apalak berriz betetzean… «Une oro gaude gertuago; gure aurretik bezero asko pasatzen dira egunero, eta ez dugu babes neurririk. Lehen egunetako uholdean babesik gabe aritu ginen. Gero, eskularruak eta garbitzeko gelak ekarri zituzten, eta orain maskarak eta plastikozko babesak hitzeman dizkigute. Ikusi beharko… Pauso bakoitza borrokatu egin behar izan dugu». Banatzaileek ere ez dituzte babes neurriak hartzen, eta haiek batetik bestera ibiltzen dira. Bezeroen aldetik jarrera ona sumatu dute oro har, baina batek edo bestek txarrera hartu du plastikozko eskularruak jartzeko agindua.
Langileek salatu zutenez —gehienak emakumezkoak dira—, «urteak dira» enpresan osasun arazoentzako prebentzio sistemarik ez dagoela, eta, krisi honetan dendak desinfektatzeko eskatu dutenean, erantzun bera jaso dute bulego nagusitik: «Langileren bat koronabirusak jota egon ezean ez dutela desinfektatuko esaten digute. Garbiketa arrunta baino ez. Hainbat etxean daudela jakinarazi diegu, eta, hala ere, ezer ez». Atzoko eguna amorru esaldi batekin laburbildu zuten: «Egun hauetan, gure etsaia ez da birusa, enpresa baizik».



Pantailak 16:00ean piztu zituzten EBko agintariek, baina ez zituzten itzali 22:00etarako minutu gutxi falta ziren arte. Ohikoa duten erabaki batekin amaitu zuten bilera: denbora gehiago eskatzen gauzak adosteko. Zehazki, bi asteko epea eman diete Europako Batzordeari eta Europar Kontseiluari, «beste erakundeekin kontsulta egin ondoren», krisiari aurre egiteko gastuei tresna bateratu bat prestatzeko. Antonio Conte Italiako lehen ministroak, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren babesarekin, uko egin zion bilera osteko testu epelago bat sinatzeari, eta hamar eguneko epe bat eskatu zuen erantzun sendo bat emateko.
Egia da krisia bat-batekoa denez, aurreko krisietan baino bizkorrago erantzuten ari direla EBko gobernuak, eta Europako Banku Zentralak ez duela itxaron bere alea jartzeko —beste 750.000 milioi euroren bonuak erosiko dituela iragarri du, eta bankuei nahi beste likidezia agindu die—.
Baina krisiari aurre egiteko gastua finantzatzeko moduan alde handiak daude. Koronabonuak eskatu dituzte bederatzi estatuk, hau da, EBren edo eurogunearen bermea duten zor bonu batzuk jaulkitzea. Proposamen horren atzean daude ohiko susmagarriak —Frantzia, Italia, Espainia, Grezia eta Portugal—, baina baita Belgika, Irlanda, Eslovenia eta Luxenburgo ere. David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak ere formula hori babestu zuen atzo. Baina, atzoko bileran Alemaniaren, Herbehereen, Austriaren eta Finlandiaren ezezko borobila jaso zuten, beldur baitira haiek pagatuko dutela azken faktura.
Errreskate funtsaren aukera
Bigarren aukera bat da ESM erreskate funtsak gastatzeke dituen 410.000 milioi euroak erabiltzea diru beharrean daudenei laguntzeko. Horretan ere badira aldeak: Italiak eta Espainiak nahi dute ESMren dirua baldintzarik gabe jaso, larrialdiko egoera dela argudiatuta, baina iparraldekoek defendatu dute ESMren dirua nahi duenak haren zaintzapean geratu beharko duela.
Europar Kontseiluan parte hartu zuten batzuek beste bideokonferentzia bat izan zuten goizean, G20ko taldekoa. «Birusak ez du mugarik errespetatzen», onartu zuten agiri bateratuan, eta horregatik agindu zuten «beharrezkoa den guztia» egingo dutela krisi globalari aurre egiteko. Adierazpenak adierazpen, estatu bakoitza bere aldetik ari da pandemiaren aurka borrokatzen.
«2008koa baino larriagoa»
E zkor azaldu da Munduko Merketaritza Erakundea (MME). «2008ko Atzeraldi Handia baino krisi ekonomiko larriago bat», espero du, eta munduko herrialdeei eskatu die agertoki horretarako prest egoteko. «Ez dago laguntzarik behar ez duen herrialderik; azken aurreikuspenek erakusten dute atzeraldi handi bat datorrela, eta enplegu asko galduko dela. 2008ko finantza krisiak eragindako enplegu galera hura baino handiagoa izango da», azaldu du Roberto Azevedo MMEko buruak.
Zergatik gelditu behar dute funtsezkotzat jotzen ez diren jarduera guztiek?
Komunitate zientifikoak eskatzen duelako; haren irizpideak oso argiak dira pandemiaren aurrean. Italian garbi geratu da zein den egoera. Konfinamendua ez da izan han behar bezain zorrotza, eta neurriak faseka hartzea ez da izan eraginkorra. Ezin ditugu hutsegite horiek berritu hemen.
ELArentzat, zer da lehenbailehen egin beharrekoa oraintxe?
Funtsezkoak diren alorreko langileen segurtasuna bermatzea, ez delako bermatzen ari. Osakidetzan, jendea kutsatzen ari da, babes neurri nahikorik ez dagoelako. Gurutzetako ospitalean, 38.000 maskara erabiltzen dituzte astero; horrek ematen digu beharren neurria. Ez dute baliabide nahikorik funtsezko esparrutan aritzeko: Osakidetzan, adinekoen egoitzetan, garbikuntzan eta janariaren sektorean. Langile horien artean, kutsatze ugari gertatzen ari dira, eta jende nahikorik ez da egongo jarduera horiei aurre egiteko.
Eta…
Langileek hartu behar izan dugula aurrea, eta jarduera eten, enpresa gehienek ez dutelako ekimenik izan jarduera gelditzeko, osasun bermerik ez dagoela jakin arren. Garbiketa, segurtasun tarteak, sarrera-irteerak, aldagelak… gauza asko bete behar dira zorrotz.
Beraz?
Funtsezko esparruetan ez badira bermatzen ari gutxieneko segurtasuna, nola bermatuko dituzte sektore pribatuan? Adegik eta Mondragonek iragarri dute erosi dituztela enpresetan aritzeko maskarak. Hala bada, zerbitzu publikoen esku utzi beharko lituzkete, lehentasuna eta urgentzia hor dagoelako. Oinarrizko ariketa da hau: osasun publikoari eta hango langileen jardunari zutik eustea bada lehentasuna, ez dauka ez hankarik ez bururik interes ekonomikoak lehenesteak.
Enpresak orain ixten badira, ordea, agian gero ez dira hain erraz irekiko.
Ez dugu zalantzan jartzen arazoak egongo direla; ondorioak eta kaltetuak izango dira, izango gara. Baina patronalak hitz egiten du hau pandemia global bat ez balitz bezala, besteek arazo bera ez balute bezala. Aste batzuei buruz ari gara. Enpresa horiek ez dute ixten udan eta Eguberrietan? Ez da hain zaila auzia: irizpide medikoekin koherente izateko, kutsatze arriskua murrizteko eta funtsezko sektoreei lehentasuna emateko, jarduera guztiak gelditu behar du.
Gutxieneko jarduera bati ezin zaio eutsi osasuna bermatzen ari direla probatzen duten enpresetan?
Ea… hainbat enpresa geratu dira gure presioari esker, eta eskerrak Mercedes gelditu dugun. Atzo [herenegun] hamalau kutsatu zeuden han, eta 200dik gora pertsona berrogeialdian. Lehen egunean gelditu genuen hura; bada, orain nolakoa litzateke egoera orduan jarduera gelditu izan ez bagenu? Horri buruz ari gara.
Ezetz esaten ari zara, noski.
Begira, Aernnovak, Sidenorrek eta beste hainbatek aurrera jarraitu dute… Arduragabekeria galanta da; langileak arriskuan jartzen ari dira, eta guk auzibidera joko dugu.
Salaketa judizialak aztertzen ari zarete jada?
Langileen osasuna arriskuan jartzea, jakinaren gainean egonda, delitua da, eta delitu horiek mahai gainean jarriko ditugu; oso argi dugu. Enpresek bai baitakite osasuna ezin dutela bermatu orain eta hemen. Gainera, ikuskaritza desagerturik dago egunotan. Nork emango du bermeak badirelako ziurtagiria?
Zenbat denbora nahi duzue etenda egotea jarduera?
Osakidetzaren kolapsoaren beldurrarekin dago lotua itxiera. Balizko kolapso horren inguruko egutegiaren arabera izan beharko luke. Etenaldiak ezin du luze jo, badakigu. Orain egiteak, agian, laburrago egin beharra ekarriko luke.
Milaka erregulazio daude jada, 100.000tik gora langile horien barruan. Koronabirusaren aterkia bere alde jarri duenik izango ote da?
Aldi baterakoak eta negoziatuak behar dute izan dosierrek. Horrela egin dute enpresa batzuetan. Akordiorik ez dagoenetan, iruzurrean ari dira hainbat. Multizerbitzuetakoak, adibidez, administrazioaren dirua jaso, eta zerbitzua eman ezin dutenez, bada, soldatak aurrezten dituzte.
Krisi ekonomikoak osasun krisia baino luzeago joko du. Kaleratze masiboak eta murrizketak etor daitezke berriro?
Aurreko krisian nolako erabakiak hartu zituzten ikusita, uste dugu alarma aktibatu egin behar dugula. Zor publikoa asko haziko da, eta bi bide daude horri aurre egiteko. Lehena da zerga politika aldatzea eta iturri berriak zabaltzea diruarentzat. Hau egin beharko litzateke, jakina. Bigarrena da murrizketen bidea. Irakasgai batzuk atera behar dira, ordea. Lehena, sektore publikoaren balioa zein den. Zenbat murrizketa egon dira Osakidetzan? Behin-behinekotasuna %40 da. Sekulako okerra litzateke irakasgai horiek alboratzea. Zaintza ere hor dago. Estrategikoa dela erakutsi du krisi honek. Plastikozko poltsekin ari dira egoitzetako langileak, poltsekin! Sektore horiei dagokien prestigioa emateko garaia heldu da, garbikuntza barne. Denak dira sektore feminizatuak, ez da kasualitatea.
Nork pagatuko du krisiaren faktura?
2009ko bide orriari jarraitu behar badiote, desberdintasuna eta pobrezia are gehiago handituko dituzte, eta kalera ateratzeko arrazoiak are indartsuagoak izango dira.
Espainiako armada Euskal Herriko kaleetan da. Zer diozu?
Bost minutuan desagertzen dela hemengo estatusa. Aginte bakarra ezarri du Madrilek, eta lehendakariari esan dio albo batera joateko. Armada atera dute, gerra bat balitz bezala, eta oso agerian geratu dira autogobernuaren ahultasun guztiak. Armadarenak, noski, asmo politiko garbia dauka, erakunde horiek normalizatzen saiatzeko gure herrian.