Bertan behera geratu da Petronorreko greba

Bertan behera utzi dute Petronorreko greba, 2020ko urtarrilak 25. Zuzendaritzak ordu extrak gutxitzeko lortutako akordioa urratu zuelako deitu zuten greba.


Txibitek ez bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak uko egin zion bilerari, argudiatuz deitzaileen aldarriak ez zirela Eusko Jaurlaritzaren eskumena. Sindikatuek, besteak beste, lehendakariaren argudioari erantzuteko antolaturiko agerraldian eman zuten atzo Nafarroako Gobernuaren data aldaketaren berri. Urkulluri dagokionez, «gezurretan» aritzea leporatu zion Novalek, eta borondate falta egotzi: «Lehendakariak bere esku du gure eskaera asko betetzea, baina ez du nahi. Gure ikuskerarekin bat ez etortzea zilegi da, baina ez dezala esan ezin duela; borondate kontua da».
Beraien iritzia arrazoitzeko, sindikatuetako ordezkariek Jaurlaritzak bere esku dituen, eta pentsiodunen eta langileen egoera hobetuko luketen, neurri batzuk zerrendatu zituzten. Esaterako, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko aukera duela gogoratu zuen Novalek. «2015ean herri ekimen legegile baten bitartez eskaera hori Eusko Legebiltzarrera eraman genuen, eta txosten juridiko bat egin zen. Tramiterako ez zen onartu, baina nahi izanez gero, onar daiteke».
Novalek, halaber, administrazioan behin-behinekotasun tasa murrizteko aukera, «%40arekin Europako buruan dago»; azpikontrataturiko enpleguan subrogazio eskubidea bermatzea, soldata arrakalaren aurkako neurriak, eta zerga politika aldatzeko aukerak aipatu zituen. Alde horretatik, sozietate zerga igotzea iradoki zuen, baita kapital handiei ere, «diru gehiago biltzeko».
Sindikatuek «begirada Madrilen» ere jarri zuten, eta Espainiako Gobernuak azken egunetan harturiko neurriak «eskasak» direla esan zuten, eta, haiek ikusita, «grebarako arrazoi gehiago» daudela nabarmendu zuen Edurne Larrañaga LABeko ordezkariak. Gutxieneko legezko soldataren eta pentsioen igoera «nahikoak ez direla» kritikatu zuen: «Gutxieneko soldata 950 eurora igo dute, baina urrun dago 1.200 euroen gure eskaeratik. Eskaera hori, gainera, ez da gurea bakarrik, Europako eskubide sozialen gutunean oinarritzen da». Pentsioei dagokienez, %0,9 igo ditu Espainiako Gobernuak eta Larrañagak gogoratu zuen Hego Euskal Herrian KPIa %1,2 igo dela. LABen kalkuluen arabera, Hego Euskal Herriko pentsioak bederatzi euro baino ez dira igoko batez beste hilabetean, pentsiodun gehienek 1.000 baino gutxiago kobratzen dutelako.
Sindikatuek jakinarazi zutenez, Gutun Sozialak eskutitza bidali die CCOOri eta UGTri greban parte hartzera gonbidatuz, «Euskal Herriko lantegi askotako bere ordezkariak egiten ari diren bezala», zehaztu zuen Larrañagak. Oraingoz, erantzun zain daude, baina haiek batzea «desiragarria» litzatekeela onartu zuen, euren autonomia eta idiosinkrasia propioa errespetatuz. Elkarrizketa sozial antzua alboratzeko eskatu zien, eta ez onartzeko Espainiako enpresarien elkarteko «betoa». Aurten, esaterako, lau sindikatuek batera egin dituzte Bizkaiko metalgintzako grebak.
Bidean «lumak galtzen» direla onarturik ere, ez dira amore eman nahian batere. CGT sindikatuko Peio Dufau, tren gidaria: «Enpresa barnean biziki azkarra da mugimendua, historikoa ere bai, sekula ez baita horrelakorik ikusi. Horren parean, arazoa da jendartea ez dela aski mobilizatu». Manifestazioa hasi gabe egin ohi duten biltzarrean, burdinbideetako langileek joan den astean deliberatu zuten grebarekin aurrera segitzea, baina momentu azkarretara mugatuz: egun oroz egin beharrean, astean hiru egunez greba eginez.
Anitz aipatu dira elkartasunez egin diren diru kutxak; horietan oihartzun handikoa, bi milioi euro gainditzen dituen Info’Com CGT kutxa. Frantzia mailakoa da, baina Dufauk dioenez diru horren parte bat iritsi zaie —30.000 euro zerbait gorabehera—. «Garrantzitsua da, motibatzen du segitzeko. Halere, ez du ordezkatzen galtzen dugun diru guztia», ohartarazi du Labatek, eta beste sindikatuetan horrekin ados dira. Fargallek kalkulu laster bat egin du, grebalariak larriki zenbatuz eta diru zama zatituz: «Zenbat iritsiko zaigu? Hogei euro hilabete hondarrean? Ongi da, sinpatikoa da, baina finantza elkartasuna gainditu behar dugu karrikako elkartasun bila, denak joan gaitezen proiektu horren kontra».
Estrategia desberdinak
SNCFko langileek aho batez aipatzen dute beste lan sektoreen inplikazioa ezinbestekoa dela hein honetan. Baionan, joan den astean, agerikoa zen irakaskuntzan mugimendua indartzen hasia dela. Hala zioen, funtsean, Donibane Garaziko Nafarroako lizeoan irakasle den Amaia Bolokik ere: «Konplikatua ikusten da greba iraunkorrean sartzea, baina aste guztiz baziren grebalariak gure ikastetxeetan. [Manifestazioa hasi aitzineko] hezkuntzako biltzarrean erran da hezkuntzak behar duela pixka bat erreleboa hartu ez uzteko burdinbideetako langileak bakarrik».
Burdinbideetako langile anitzek aipagai zuten lehen mailako irakasleen beharra, eta Fargallek ere bai: «Ezinbestekoa iduri zaidan sektorea hezkunde nazionalarena da: eskola batean irakasle guztiek greba egiten badute, nola eginen dute gurasoek haurrak zaintzeko? Badute blokeatze gaitasun izugarria, gurea baino handiagoa». Estrategia ez da bera, halere. Snuipp-FSU sindikatuko Cecile Sendarainen ustez, «greba iraunkorraren estrategiak oraingoz ez du funtzionatzen irakaskuntzan. Gurea puntuala da, momentu azkarretan zentratuz. Uste dut, dena den, ekintzak asmatu behar direla ikusiak izateko, mugimenduari ikusgarritasun handiagoa emateko».
Beste lan sektoreen mentsaz damuturik, analisia egin du LABeko kideak: «Macronek ongi ulertu du hori: sektore batzuk baztertu nahi ditu gu bakarrik uzteko». Dufauk, horretarako, laguntzeko kemena agertzen du: «Aitzineko egunetan, joan naiz kolegio batzuetara irakasleekin hitz egitera. Kolegio batean izan eta biharamunean kolegio hori itxia zen». Informazioa emateko eta antolatzen laguntzeko nahia jakinarazi nahi du.
Donibane Garaziko ikastetxeak, bestalde, saretzen hasiak dira astelehen eguerdi oroz elkartuz. «Bertan deliberatzen ditugu momentu azkarrak eta ekintza lokalak, mugimendura parte hartzera deituz aldi berean», argitzen du Sendarainek, gehituz ostiral honetarako «eskola hila» egiteko deia zabaldua zutela. Mediatizazio eskasak gordetzen du, bere ustez, irakasleen mobilizazioa: «Ez dugu kausitzen jakitea ere zer gertatzen den Frantzia mailan; alta, maila lokalean badira ekinaldi anitz». Segidarako «politikariei postura argiak hartzea» eskatu beharko zaiela dio, «beharbada hauteskundeak horrekin jokatuko» direlakoan.
Esperantzarako seinaleak
Mugimendu sozialen segidarako borroka irabazteak, elkarrizketatu guztien ustez, inportantzia handia du. Dufauren esanetan, alta, anitz ez dira grebara lotu «ez dutelako sinesten irabazten ahal dugula eta ez dutelako sinesten beren grebak indar bat egiten duela». Erreforma honekin ezarri nahi den gizarte ereduarekiko «duintasun kontu bat da borrokatzea eta ez egotea deus erran gabe», Bolokiren ustez. «Badakigu sektore pribatuek —bankuek eta asurantza etxeek— pagatu dutela Macron plantan emateko, eta orain badute ordaina. Haien helburua ez da soilik erretreta: gizarte segurantza eta beste urratsak ere izanen dira» gehitu du Dufauk. Labaten ustez, halere, «badira esperantzarako seinaleak; berantean sartzen dira, baina sartzen dira beste sektoreak ere».
Badira zazpi aste pentsioen erreformaren aurkako mugimendua abian jarri zela. Garraio publikoetako langileen mugagabeko greba amaitua da, eta ez dute arrakasta handirik lortu greba beste sektore batzuetara hedatzeko deiek. Baina horrek ez die protestarako grina itzali erreformaren aurkakoei, eta kaleko protestek jarraitu egiten dute.
Atzo zazpigarren mobilizazio egun handia izan zuten, eta hamarnaka mila lagun kalera atera ziren Frantziako hirietan. Euskal Herrian ere izan manifestazio bat, Baionan. Hiru mila lagun inguru bildu ziren erreforma bertan behera geratzeko eskatzeko. Azkeneko manifestazioetan bezala, hezkuntzako langileen parte hartzea handia izan zen, sindikatuek nabarmendu dutenez, sektore horretako langileek asko dutelako galtzeko sistema berriarekin. Parisko gobernuak agindu du hurrengo urteetan irakasleen soldata handitu behar duela, erreformak kalte egin ez diezaien. Promesa horrek, baina, ez ditu protestak eten, eta atzoko manifestazioan Lapurdiko hainbat ikastetxetako ordezkariak izan ziren, hala nola, Angeluko Cantau lizeokoak, Hendaiako Irandatz kolegiokoak, eta Miarritzeko Malraux lizeokoak.
Herritarren %61, aurka
Protesta bultzatu duten sindikatuek, CGT eta FO buru dituztela —LAB ere bai, Ipar Euskal Herrian—, ez dute lortu greba masiborik, eta abenduko manifestazioetan baino parte hartzaile gutxiago dituzte urtarrilekoek. Baina badute esperantza bat: inkesten arabera, herritarren zati handi bat haserretu du Macronen erreformak. Asteazkenean BFM telebista kateak eskatutako inkesta batean, galdezkatuen %61ek esan zuten gobernuak erreforma bertan behera utzi beharko lukeela. Aurreko asteburuko beste inkesta batean %51en atxikimendua zuen protestak, urte hasieran baino zazpi puntu gehiago.
Gobernuak erreformaren puntu nagusietako batean amore emateko prest egoteak ez die babesik kendu aurkakoei. CFDT mugimendutik atera ahal izateko, Edouard Phillippe lehen ministroak onartu zuen orekarako adina erreformatik ateratzea —pentsioa osorik jasotzeko 64 urtera arte itxaron behar izatea—, eta sindikatu horren eskaera bat bete zuen: pentsio sistemaren finantzaketa eztabaidatzeko konferentzia bat antolatzea. Datorren ostegunean bilduko da lehen aldiz lan talde hori, sindikatuak eta patronalak han direla. Edonola ere, Phillippek jakinarazi du konferentzia horretan sistemaren finantzak orekatzeko beste formula bat aurkitu ezean, orekarako adina berreskuratuko duela.
Finantzaketari buruzko konferentzia horretan eztabaidatuko duten txosten bat mahai gainean jarri zuen atzo Parisko gobernuak. Horren arabera, orekarako adina 65 urtean jarrita ere, sistemak BPGaren %0,2 eta %0,3 arteko defizita izango du 2050. urtera arte. Gaur egungo sistemarekin, berriz, defizita %0,4 eta %0,5 artekoa izango da 2050 arte, eta %0,3koa hortik aurrera.



Enpleguaren sorrerari zor zaio langabeziaren jaitsiera, 2016tik 2019ra ia ez delako aldaketarik izan biztanleria aktiboan —3.000 gehiago—. Landunak, ordea, bai ugaritu dira: batez beste 946.200 langile izan dira, 2016an baino 42.900 gehiago. Langabeak, berriz, antzeko kopurua gutxitu dira: 39.800 gutxiago 2016tik 2019ra. Eustatek ez dio ezer enplegu horren kalitateari buruz.
Zenbaki hutsei erreparatuta, 2019. urtea ere positiboa izan da, baina antzeman egin da ekonomiaren hazkundearen motelaldia, gutxiago jaitsi delako langabeen kopurua, eta gutxiago handitu, berriz, okupatuena. Horrela, 2018ko azken hiruhilekotik 2019kora 7.200 langabe gutxiago eta 8.100 landun gehiago zenbatu ditu Eustatek.
Azken hiruhilekoa, gainera, ez da ona izan: 9.600 landun gutxiago, eta aldaketarik ez da izan langabe kopuruan.
Lurraldearen, sexuaren eta adinaren araberako aldaketak handiak dira. Batetik, emakume gehiago daude lanik gabe (51.000) gizonak baino (46.100), nahiz eta aktiboetan gutxiago diren (-42.200). Gizonen artean, lanerako adinean dauden (16-64) %72,2 daude enplegatuta, eta, emakumeen artean, %65,1.
Bestetik, adinean aurrera egin ahala behera egin ohi du langabezia tasak: 16-24 urtekoen artean %22,4 dira; 25-44 artekoen artean, %10,3; eta 45 urtekoen artean, berriz, %7,3. Talde horretan soilik urritu dira langabeak azken hiruhilekoan.
Lurraldeka, Gipuzkoak du langabe gutxien (%7,1), eta ondoren datoz Araba (%9,8) eta Bizkaia (%10,5). Hiriburuetan ere hurrenkera hori dago: Donostia (%6,1), Gasteiz (%9,9) eta Bilbo (%11,9). Beste udalerrietan %9 daude lanik gabe.
De la Ricaren haserrea
Sara de la Rica EHUko katedradunak eta Iseas fundazioko zuzendariak azaldu du enpleguaren bilakaera «berri ona» dela. «Nahiz eta oso bizkor ez joan, Euskadi urrats irmoekin doa aurrera», azaldu du, lan merkatuari buruz hiru hilean behin aurkeztu ohi duen txostenean. Nabarmendu duenez, 2015etik 100.000 enplegu berreskuratu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Baina De la Rica haserre azaldu da urtero errepikatzen den gertakari batekin: udako hilabeteetan kaleratu egiten dituzte osasuneko eta hezkuntzako milaka langile, eta enplegua berreskuratzen dute udazkenean. 2019ko datuekin erakutsi zuen: maiatzean 69.371 kontratu zeuden sektore horietan, 58.267 irailean, eta 69.172 urrian. «Iruzurretik oso gertu dagoen» praktika iruditzen zaio De la Ricari, «egiten ari zirena ez baita aldi baterako jarduera bat, mugagabe bat baizik». Uste du horrelako praktikei «jazarri» egin behar zaiela, eta gogorarazi du enplegu horietako gehienak publikoak direla.
Horren berri emateko, agerraldi bat egin dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruko kideek. Hilaren 30eko greba orokorrera deitu dute, eta gogoratu mobilizazio horretako aldarrikapen nagusien artean lan istripuei aurre egiteko neurriak ere azaltzen direla. Nabarmendu dute ezbehar horien «faktore nagusiak» direla azpikontratazio maila handia, behin-behinekotasuna eta lan baldintzen prekaritatea.
Instituzioen jarrera ere salatu dute, eta, bereziki, lan ikuskaritzena; salatu dute ez dutela «behar besteko irmotasunik» agertzen enpresei jarri beharreko eskakizunetan eta zigorretan, eta «agerikoa» dela «kontrolik eta jarraipenik eza». Azpimarratu dute erakundeen aurrekontu publikoen %0,1 baino gutxiago bideratzen dutela prebentzio eta ikuskaritza neurrietara. «Hori horrela den bitartean, egoerari buelta ematerik ez dago».
Erakundeek oraindik ez dituzte jaso eta zabaldu iaz izandako lan istripu guztien datuak —EAEn, abendukoak falta dira oraindik, eta Nafarroan, azken hiruhilekoak—. Hori kontuan hartuta, sindikatuek kalkulatu dute 98.000 inguru izan zirela iaz Hego Euskal Herri osoan. Erdiek inguruk mediku txostena behar izan zuten, eta beste erdiek, ez. Ondorioztatu dute, halaber, 2018ko datuekin konparatuta, EAEn gora egin dutela istripu arin gisa izendatutakoek, eta behera larriek eta hilgarriek; eta Nafarroan guztiak igo direla.
Arinak, ez hain arin
Sindikatuek ohartarazi dutenez, erakundeek lesioaren larritasunaren arabera sailkatzen dituzte lan istripuak, «nahiz eta horretarako definizio legezkorik eta teknikorik ez egon». Hala, azpimarratu dute 2019an ezbehar arintzat jo zituztela istripu guztien %94,5 EAEn eta %99,5 Nafarroan. Sindikatuek salatu dute azken bost urteetan gisa horretako ezbeharrek «nabarmen» egin dutela gora, eragile batzuek interesa dutelako hala sailkatzeko. «Mutualitateek gero eta garrantzi txikiagoa aitortzen diete haien larritasunari. Gisa horretara, enpresek ekidin egiten dute lan ikuskaritzek istripuak aztertzea eta, ondorioz, uko egiten zaio istripua berriro gerta ez dadin dagozkion neurriak hartzeari».< Gogoratu dute, halaber, erakundeek erregistratu gabeko datuak ere badaudela — in itinere edo lanera bidean edo lanetik itzultzean gertatutakoak, etxeko lan istripuak, kooperatibistenak, garraiolarienak…—, eta beste datu asko, erregistratuak izan ez daitezen, «enpresek, mutuen laguntzarekin, gorde edo ezkutatu» egiten dituztela eta gizarte segurantzara bideratu, laneko istripu edo gaixotasunak izango ez balira bezala. «Aitortuak izan beharko luketen eta ez diren gaixotasunen kopurua eskandalagarria da», salatu dute.
Aipamen berezia egin diete laneko gaixotasunei, «benetan ikusezinak direnei». Baieztatu dutenez, erregistroek «inondik inora» ez dute erakusten benetan gertatzen dena, «asko ez direlako aitortzen edo mutualitateek patologien jatorria —lanekoa— ukatzen dutelako, eta, ondorioz, osasun sistema publikora bideratzen dituztelako, gaixotasun arruntak balira bezala». Amiantoagatik gaixotutakoak aipatu dituzte, adibidez. Salatu dute, halaber, praktika hori «oso ohikoa» dela arrisku psikosozialekin lotutako kasuetan, eta, bereziki, «sektore feminizatuetan».