Dezelerazio ekonomikoa eten egin da apirilean Araban, Bizkaian eta…
Datorren astean amaituko da Jaurlaritzak auto berrientzat Renove planerako…
Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 28an jarri zuen martxan Renove plana, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako auto zaharrenak berritzeko —hamar urtetik gorako autoak, eta zazpi urtetik gorako furgonetak—. Laguntza jaso ahal izateko, ibilgailu zaharra ordezkatzeko erositako auto berriak energia berriztagarriak erabili behar ditu erregai gisa —argindarra, hidrogenoa edo gas naturala—; bestela, gasolina edo gasolioa darabilten auto motordunak ere izan daitezke, baina efizientzia handikoak baldin badira, A energia ziurtagiria daukatenak.
EEEren datuen arabera, ostiraleko 12:00etarako 2.299 ibilgailu ordezkatzeko erabili da Renove plana, eta onuradun bakoitzak jasotako batez besteko diru kopurua 2.075 euro izan da.
Martxoan gora, gero behera
Laguntzak banatzeko orduan eskakizun espedienteen ordena hartzen da kontuan, behin ziurtatu eta gero eskatzaileak baldintza guztiak betetzen dituela eta beharrezko agiri guztiak aurkeztu dituela. Geratzen diren 230.000 euroak amaitzen direnean, EEEk bukatutzat emango du plana, eta amaieraren berri EEEren webgunearen bitartez (www.eve.eus), hedabideen bitartez eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat auto kontzesionarioren bidez emango du.
Renove plana indarrean egon den aldian autoen salmentak gorabeherak izan ditu hiru lurraldeetan. Joan den martxoan salmentak %21,2 igo ziren, 4.294 auto berri salduta. Alabaina, joan den apirilean eten egin zen gorakada hori, eta autoen salmentak behera egin zuen %0.52, 3.444 ibilgailu berri matrikulatuta.
ELAk 26 greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar-etxeetan

ELAk beste 26 greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar-etxeetan. Lanuzteak 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 12ra bitartean izango dira. Dagoeneko 62 egin dituzte.
EAEko ekonomiak 2018ko moteltzeari galga jarri zion apirilean

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Termometroak 104ko puntuazioa erdietsi du 2019ko apirilean. Datu horrekin 2018ko moteltzeari galga jarri ziola uste du Jaurlaritzak.
Osakidetza LEPa ikertzeko auzitik kanpo uzteko erabakia berretsi du…

Osakidetzaren LEPan ustez izandako irregulartasunak ikertzen ari den epaileak auzian pertsonatzeko eskaera ukatu dio, bigarren aldiz, Eusko Jaurlaritzari.
Sorosleen mobilizazioekin has daiteke hondartza denboraldia Donostian

Sorosleen mobilizazioekin has daiteke hondartza denboraldia Donostian. Aurten Gurutze Gorriak uko egin dio eta zerbitzua BPXport enpresaren esku gelditu da.
Itunpeko ikastetxeetako gatazkan, bilerarako deia egin dute sindikatuek

Itunpeko ikastetxeetako gatazka: Sindikatuek bilera deitu dute 2019ko maiatzaren 30ean Lan Harremanetarako Kontseiluan, Kristau Eskolarekin eta Hezkuntza Sailarekin.
Sindikatuek giharra erakutsi dute Bizkaiko metaleko greban
Patronalaren jarrera mugiarazteko egin zuten lanuzte bateratu baterako deia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek duela bi aste. ESK-k, LSB-USOk, CNTk eta CGTk ere bat egin zuten grebarekin, eta sektorean azken urteetan ikusi ez den batasun irudia eman zuten. Haien arabera, 50.000 langile inguruk egin zuten planto, eta horietatik 10.000 Bilboko kaleetan mobilizatu ziren eguerdian. Azken egunetan lanean hildakoak gogoan izan zituzten.
Patronalaren egoitza parean jarri zuten agertokitik negoziazio mahaian proposamenak egin ditzala eskatu zioten FVEMi. «Urte eta erdian, patronalak ez du inongo ekarpenik egin negoziazio mahaian, eta, azken bileran,ez zuen ezer jakin nahi izan sindikatu denok batera egindako eskaerei buruz».
Ohar bidez erantzun zien patronalak: «Hitzarmen duin bat sinatzeko determinazioa daukagula esan behar dugu berriz ere; negoziazio mahaian gaude hasieratik, eta lehenengo proposamenetik aldaketak egin ditugu, gainera». Sindikatu batzuek, kontrara, negoziazio mahaia utzi dutela gogorarazi zuten, eta besteren batzuk negoziazio mahaian eseri zirenetik proposamenik ez dutela aldatu leporatu. Alegia, hemeretzi bilera egin ondoren, eta hogeigarrenaren atarian, alde bien jarrerak urrun daudela oraindik.
Azken bileraren ostean, patronalak esan zuen ekainaren 3ko bileran emango ziela sindikatuei egindako proposamenaren erantzuna. Hala ere, ekainaren 6, 7, 20 eta 21 egunetarako greba deialdiek indarrean jarraitzen dute.
2011tik itunik gabe
Sektoreko azken ituna 2011n iraungi zen, eta orduz geroztik daude metalgintzan hitzarmenik gabe. Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) iturrien arabera 58.188 pertsonak egiten dute lan Bizkaian dauden 3.832 enpresetan. Enpresako itunak badaude, ordea, eta 18.240 langileri eragiten diote. Hala ere, enpresa mailako akordioak egon behar dutela uste du Borja Sota LHKko idazkari nagusiak, nahiz eta horiek azkenean itun ez bihurtu. «Sektoreko enpresetan, oro har, akordioak lortzeko joera egon ohi da, eta horregatik iruditzen zait zerbait egon beharko dela; 40.000 langile daude itunik gabe, eta metaleko enpresak irabaziak izaten ari dira».
CAFek Suediako enpresa bat erosi du
Bidaiarientzako trenetan, tren makinetan eta tren ibilgailu industrialetan mantentze lanak egiteko negozioan, merkatuko kuotarik handiena dauka bere herrialdean Euromaintek. Bere jarduera nagusiak dira, besteak beste, flota handien mantentze lanak egitea eta Suediako operadore nagusiak hornitzea tren arloko osagaien gama zabalarekin. Euromaintek Europako iparraldeko herrialde osoan banatuak ditu hemezortzi lantoki, eta horietan egiten ditu mantentzeak. Merkatuan hazteko aukera eta lidergo posizio argia eman dio sare horrek.
Negozio berrietarako atea
CAF taldeari eskarien zorroa are gehiago handitzea ekarriko dio erosketa horrek, eremu horretako kokapen sendoa dela-eta zorroa handitzeko aurreikuspenak baititu Suediako enpresak. Begien bistakoa da operazio horrek indartu egingo duela, halaber, CAFen lekua Europan, osagaien hornikuntzarekin eta mantentze lanekin lotutako jardueretan. Kontuan hartu behar da negozio mota horietako enkarguak gauzatzeko epe luzeak behar izaten direla, eta, horrenbestez, Beasaingo konpainiak salmenten egonkortasun handiagoa izango du epe ertainera eta epe luzera begira.
Gainera, Euromainten bezero kopuru handiari esker, CAFek uste du aukera berriak sortuko zaizkiola Eskandinavian beste era bateko proiektuak garatu ahal izateko. Erosketen arloan eta tren arloko ekipamenduen eta osagaien fabrikazioan eta hornikuntzan sinergiak lortzeko aukera ikusi du, era berean, Beasaingo trengileak.
Horiek horrela, konpainiaren negozio klasikoari lotutako erosketa handia egin du CAFek aurten; trengintzari lotua, alegia. Aurreko urtean, berriz, Solaris erosi zuen, Poloniako autobus elektrikoen ataleko enpresa bat. Erosketa biak enpresaren 2020rako Plan Estrategikoarekin lerrokaturik daude. Beste hainbat helbururen artean, plan horrek apustu argia egin du material gurpildunaren eta zerbitzuen negozioan hazteko.
Andres Arizkorretak gidatzen duen konpainiak sendo hasi du 2019. urtea. Lehen hiruhilekoan, zergak ordaindu ondorengo emaitza garbia 14,1 milioi euro izan da, 2018ko epe berean baino %20 gehiago. Baina CAFek hazteko tarte handia dauka, eskari zorroa baita enpresaren egungo altxorra; apiril hasieran 8.522 milioi eurorena zen poltsa hori. Iazko emaitzak hobetzeko helburu argia dauka Beasaingo konpainiak. 2018an, 2.048 milioiren salmentak egin zituen, %39 gehiago, eta irabazi garbia 43 milioikoa izan zen, aurreko urtean baino %2 gehiago. Ebitda marjina 144 milioi eurokoa izan zen.